Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-01ko bideoen artxiboa

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidente berria

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko president...
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidente berria

Behe Ganberak baiezkoa eman dio PSOEk...
2:47 min.

Behe Ganberak baiezkoa eman dio PSOEko idazkari nagusiaren zentsura-mozioari, aldeko 180 boto, 169 kontra eta abstentzio bat jasota.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia Espainiako Gobernuko presidente karguan ezarri dute, ostiral honetan, Mariano Rajoy PPko buruaren aurkako zentsura-mozioa aurrera atera ostean, Diputatuen Kongresuan. Behe Ganberak baiezkoa eman dio Sanchezen zentsura-mozioari, aldeko 180 boto (PSOE, Elkarrekin Podemos, ERC, EAJ, PDeCat, Compromis, EH Bildu eta Kanariak Berriak), 169 kontra (PP, Ciudadanos, UPN eta Foro) eta abstentzio bat (Kanarietako Koalizioa) jasota. Demokrazian aurrera egiten duten lehen zentsura-mozioa da, azken berrogei urteotan aurkeztutako hiruen ostean. Adolfo Suarez, Felipe Gonzalez eta Mariano Rajoyren aurka izan dira. Rajoyren aurkakoa duela urtebete aurkeztu zuen Podemosek, Pablo Iglesias burua hautagai izanda. inbestidura saioetan izaten den bezala, publikoa da eta deialdien bitartez egiten da, hau da, diputatuei deitzen zaie, haien eserlekuan zutik jarrita botoa altu esan dezaten.

Ambuibericak aldi baterako lan-erregulazioko txostena aurkeztu du

Ambuibericak aldi baterako lan-erregulazioko ...
Ambuibericak aldi baterako lan-erregulazioko txostena aurkeztu du

Enpresak Langileen Estatutuaren 47. a...
1:48 min.

Enpresak Langileen Estatutuaren 47. artikulua hartu du oinarri lanpostu kontratuak bertan behera uzteko, arrazoi ekonomiko eta teknikoak zein antolakuntza edo ekoizpenerako arrazoiak direla medio.

Ambuibericako zuzendaritzak gutunak bidali dizkie Arrigorriagan lan egiten duten enpresa honetako zerbitzu zentraletako langileei, euren kontratuak aldi baterako bertan behera gelditu direla jakinarazteko. Enpresari 35 anbulantzia erre zizkioten zerbitzua kudeatzeko ardura eman zioten egun berean. Ambuibericak Langileen Estatutuaren 47. artikulua hartu du oinarri lan-kontratuak bertan behera uzteko, arrazoi ekonomiko eta teknikoak zein antolakuntza edo ekoizpen arrazoiak direla medio. Enpresak langileei jakinarazi dienez, negoziaziorako batzordea osatuko dute orain. Eusko Jaurlaritzak ospitaleetako gaixoen larrialdiko zerbitzua esleitu zion Ambuiberica enpresari. Valladolideko enpresak hamaika arazo ditu beste erkidego batzuetako langileekin. Esaterako, enpresak Galiziako langileei hitzarmen kolektiboa ez ezartzea erabaki zuen martxoan, eta langileei 50.000 aparteko ordu ordaintzera behartu zioten Ambuibericari apirilean. Aragoin ere, iaz Osasun Sailari 130.000 euroko iruzurra egin izana egotzi zioten enpresari.

Protestetan 15 hildako eta 199 zauritu izan direla Nikaraguako Gobernuak baieztatu du

Protestetan 15 hildako eta 199 zauritu izan d...
Protestetan 15 hildako eta 199 zauritu izan direla Nikaraguako Gobernuak baieztatu du

Bigarren aldia da Ortegako Gobernuak ...
2:37 min.

Bigarren aldia da Ortegako Gobernuak protestetan hildakoak izan direla baieztatzen duela, apirilaren 18an Nikaraguako lehen manifestazio handiak hasi zirenetik.

Sonia Castro Nikaraguako Osasun ministroak baieztatu zuen atzo, osteguna, 15 pertsona hil eta 199 zauritu dira asteazken eta ostegun goizalde artean, herrialdeko hainbat lekutan izan diren manifestazioetan. Hainbat zentro publiko eta pribatutan 199 pertsona artatu dituzte, eta 15 hildako ere zenbatu dira, esan zuen Castrok, hedabideen aurrean egindako agerraldian, beste funtzionario batzuekin batera. Bigarren aldia da Ortegako Gobernuak protestetan hildakoak izan direla baieztatzen duela, apirilaren 18an Nikaraguako lehen manifestazio handiak hasi zirenetik. Gizaldeko organizazioen arabera, 100 inguru lirateke hildakoak. Lehen aldian Rosario Murillo herrialdeko presidenteordeak egin zuen, apirilak 20an, 10 hildakoren berri eman zuenean. Francisco Diaz Polizia Nazionaleko zuzendariordeak atzo bertan prentsaurrekoan irakurritako txostenaren arabera, 15 hildako pertsonetatik, zazpi Managuakoak ziren, hiru Chinandegakoak, lau Estelikoak eta bat Masayan. Ostegunean, Giza Eskubideen Zentro Nikaraguarrak zabaldutako behin behieneko txostenaren arabera, 11 ziren hildakoak eta 79 zaurituak asteazken eta osteguneko protestetan, eta Gobernuak agindutako errepresio eta indarkeria ekintzak gaitzetsi zituen irmoki. Denis Moncada kantzilerrak esan zuenez, Gobernuak apirilaren 18tik hona eta bereziki atzo Nikaraguan izan diren indarkeriazko ekintzak gogor gaitzesten ditu".

AEBk merkataritza gerra hasi du EBren aurka muga-zergak ezarrita

AEBk merkataritza gerra hasi du EBren aurka m...
AEBk merkataritza gerra hasi du EBren aurka muga-zergak ezarrita

Neurria gaur sartuko da indarrean, et...
1:31 min.

Neurria gaur sartuko da indarrean, eta Kanada eta Mexikon ere eragingo du. Macronek esan du Trumpen erabakia ilegala dela. NDFk ohartarazi du "denek galtzen" dutela merkataritza gerra batean.

AEBko Merkataritza Departamentuak Europar Batasuneko (EB), Kanadako eta Mexikoko altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergen salbuespena bertan behera utzi eta merkataritza gerra hastea erabaki du, tentsioak areagotuta eta hainbat herrialderen zigorrak eraginda. "EB, Kanada eta Mexikoko salbuespena ez luzatzea erabaki dugu, hortaz, % 25 eta % 10eko muga-zergak ezarriko zaizkie, altzairuaren eta aluminioaren kasuan", esan zuen Wilbur Ross AEBko Merkataritza idazkariak, hedabideei egindako dei batean, erabakia hartzeko epea agortzear zenean. Muga zergak gaur, ekainak 1, sartuko dira indarrean. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen esanetan, Etxe Zuriak hartutako erabakia "ilegala" da. "Erabakia ilegala ez ezik, hanka-sartze handia ere bada", esan du eta, gaineratu duenez, "nazionalismo ekonomikoak gerra eragingo du". Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) adierazi duenaren arabera, "denek galtzen dute" merkataritza gerra batean, eta AEBri izaera "eraikitzailea" izan eta kideekin desadostasunak gainditzeko eskatu dio, muga zergak alde batera utzita.

“Zinemagileen artean” 7.karabana

“Zinemagileen artean” 7.karabana...
“Zinemagileen artean” 7.karabana

Egiptoko,Kairoko Emakumezkoek egindak...
1:23 min.

Egiptoko,Kairoko Emakumezkoek egindako 11. Nazioarteko Zinema Jaialdiaren erakusketa.

Zinemagileen artean emakumeek eginiko zinema karabana Bilbon da berriro ere, eta herrialde oso desberdinetatik 9 film dakartza. Herrialde horien artean daude Italia, Tanzania, Iran, Aljeria eta Líbano. Film gehienean eskutik zuzendariak datos ere, erakusketarabertaratuko den publiko anitzarentzat erreferente izando diren emakumeak. Karabana horretan minutuko bideoak ere ikusi ahal izango ditugu, aurten, eromena lepopean,emakumeek Egipton eta Bilbon egin dituzte tailerren emaitza. Zinema Jaialdia ekainaren 4tik ekainaren 8 an bitartean ospatuko da Azkuna Zentroa Alhondiaga Bilbao. Jaialdian Zeinu hizkuntzako interpretea ekainaren 4, 6,7 eta 8an egongo da. Gure lana Sentsibilizazio Soziala, Garapenerako Hezkuntza eta nazioarteko lankidetza proiektu ezberdinen bitartez Giza Garapen Bidezkoa eta Iraunkorra sustatzeko bideratuta dago.