Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-04ko bideoen artxiboa

Las tormentas provocan inundaciones en varios municipios de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa

Las tormentas provocan inundaciones en varios...
Las tormentas provocan inundaciones en varios municipios de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa

Atxondo, Abadiño, Elorrio, Laudio y A...
2:09 min.

Atxondo, Abadiño, Elorrio, Laudio y Amurrio son algunas de las localidades más afectadas. La GI-627 se encuentra cortada por desprendimiento.

Audio eta testurik gabe.

3.286 langabetu gutxiago zenbatu dituzte maiatzean Hego Euskal Herrian

3.286 langabetu gutxiago zenbatu dituzte maia...
3.286 langabetu gutxiago zenbatu dituzte maiatzean Hego Euskal Herrian

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan 122...
3:25 min.

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan 122.801 langabe daude gaur egun; Nafarroan, berriz, 33.336.

2.103 langabe gutxiago zenbatu dituzte Euskadiko lan zerbitzu publikoen bulegoetan maiatzean, apirilean baino % 1,68 gutxiago. Beraz, gaur Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak helarazitako datuen arabera, 122.801 langabe daude Euskadin. 2017ko maiatzeko datuak kontuan izanik, iaz baino 11.435 pertsona gutxiago daude langabezian gaur egun. Horrenbestez, urte arteko jaitsiera % 8,52koa izan da. Lurraldez lurralde, Bizkaian 1.419 langabe gutxiago (-% 1,97) daude apirilarekin konparatuz gero eta 6.232 gutxiago (-% 8,12), 2017ko maiatzeko informazioa kontuan hartuta. Gipuzkoan, 409 pertsonak utzi dute langabezia (-% 1,25) apiriletik, eta 3.494k iazko maiatzarekin alderatuz (-% 9,75). Araban, 275 langabe gutxiago daude maiatzean, eta iazko hilabete berean baino 1.709 gutxiago (-% 7,91). Nafarroako datuei erreparatuz gero, langabeziak % 3,43 egin du behera maiatzean (1.183 pertsona), Lan Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Hortaz, Foru Erkidegoan 33.336 herritar daude lanik gabe, iazko maiatzean baino 3.437 gutxiago. % 9,35 egin du behera langabeziak. "Ekonomiaren susperraldiarekin batera lan arloan oro har ematen ari diren urrats onak" nabarmendu ditu Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Dena den, sailburuaren esanetan, "beharrezkoa da emakume gehiago lanean hastea, gizonezkoek etekin gehiago ateratzen baitie lan eskaintzei". "Nabaritzen da kontratazioa suspertzen ari dela hainbat eremutan: ostalaritzan (+3.943) eta lehen sektorean (+2.285); arlo artistikoan eta aisialdian (+1.483), eta osasunaren eta zerbitzuen ataletan (+1.297)", gaineratu du sailburuak. Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubide eta Lan presidenteordeak maiatzean langabeziak behera egin izana baloratu du. Era berean, Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruaren gorakada azpimarratzeaz gain, kontratu mugagabeak ugaritu direla nabarmendu du.

Emakume bat epaituko dute alabaren eskolako zuzendariari eraso egiteagatik

Emakume bat epaituko dute alabaren eskolako z...
Emakume bat epaituko dute alabaren eskolako zuzendariari eraso egiteagatik

Eskolako zuzendariari zaplazteko bat ...
1:29 min.

Eskolako zuzendariari zaplazteko bat eta bizkarrean "bi kolpe handi" ematea egotzi diote akusatuari. Fiskaltzak urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du.

Arabako Fiskaltzak urtebete eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra eta 480 euroko isuna eskatu ditu Gasteizko emakume batentzat, alabaren eskolako zuzendariari zaplazteko bat eta bizkarrean bi kolpe handi ematea leporatuta. Fiskaltzak bere idazkian azaldu duenez, akusatua ikastetxean agertu zen 2017ko apirilaren 25ean, senarrarekin batera, zuzendariarekin biltzeko asmoz, aurreko egunean alabak izandako arazo baten gainean hitz egiteko. Batzarra egin zuten zuzendariaren bulegoan, eta bertan akusatuak zaplaztekoa eman zion zuzendariari, eta, hura pasillora atera zenean, bizkarrean bi kolpe handi eman zizkion, irakaskuntzako langile publikoek berez duten agintea errespetatu barik, Fiskaltzaren iritzian. Erasoaren ondorioz, eskolako zuzendariak eritema batzuk izan zituen sorbaldan tratamendu barik sendatu ziren. Fiskaltzaren arabera, jazotakoa langile publikoaren aurkako atentatu-delitua da, eta lesio-delitua.

25 pertsona hil dira Guatemalako Suzko sumendiaren erupzioaren ostean

25 pertsona hil dira Guatemalako Suzko sumend...
25 pertsona hil dira Guatemalako Suzko sumendiaren erupzioaren ostean

Azken urteetako erupziorik bortitzena...
2:36 min.

Azken urteetako erupziorik bortitzena izan da. 1,7 kaltedun inguru eragin ditu herrialdean. Jimmy Morales presidenteak hiru dlou-egun ezarri ditu.

Larrialdietako zerbitzuek jakinarazi dutenez 25 pertsona hil dira Guatemalako Suzko sumendiaren erupzio handiaren ostean. David de Leon Hondamendiak Murrizteko Koordinakunde Nazionalaren bozeramalearen arabera, igandeko 21:00etan (asteleheneko 05:00etan, Euskadin) 25 ziren hildakoak, eta babesera eramandako pertsona 653 (378 Escuintlan, 275 Sacatepequezen). Sumendiak 3.763 metroko altuera du, eta Escuintla, Chimaltenango eta Sacatepequez departamentuen artean dago, hiriburutik 50 kilometrora mendebaldera, eta La Aurorako Nazioarteko Aireportua itxi behar izan dute erupzioaren ondorioz. Hildakoez gain, Koordinakundearen bozeramaleak adierazi du 20 direla zaurituak, baina, guztira, 1,7 milioi baino gehiago dira kaltedunak, azken urteetako erupzio bortitzenagatik. Sumendiak kanpora botatako errautsa 10.000 metrora heldu da eta, Sismologia, Bolkanologia, Meteorologia eta Hidrologia Institutuaren esanetan, erupzioa -2018ko bigarrena- azken urteetako bortitzena izan da. Hainbat herrialdek babesa agertu diote Guatemalari, eta Nazio Batuen Erakundeak elkartasuna adierazi die biktimen senideei eta kaltedunei. Era berean, Gobernuari eta gizarteari "laguntzeko prest" dagoela helarazi die. Gainera, ohar baten bidez NBEk esan duenez, "garrantzitsua da beste leku batzuetan kalteak eragitea saihesteko ahaleginak eta neurriak indartzea", baita "arreta humanitarioa" Estatu guatemalarraren esku jartzea ere. Jimmy Morales Guatemalako presidenteak hiru dlou-egun ezarri ditu sumendiaren erupzioaren ostean. Presidentetzak ohar baten bidez adierazi duenez, Moralesek hiru dolu-egun ezarritu ditu "erupzioak eragindako heriotzengatik".