Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-05ko bideoen artxiboa

29 urteko ertzain bat hil da Artatzako biribilgunean izan den auto-istripu batean

29 urteko ertzain bat hil da Artatzako biribi...
29 urteko ertzain bat hil da Artatzako biribilgunean izan den auto-istripu batean

Auto batek geldirik zegoen beste bate...
0:57 min.

Auto batek geldirik zegoen beste baten aurka talka egin du gogor. Gidariak positiboa eman du alkohol eta drogen analisietan.

29 urteko ertzain bat hil da gaur, asteartea, Artatzako (Leioa) biribilgunean izan den auto istripu batean, lanera zihoala. Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, ezbeharra 04:30 inguruan jazo da, Bilborako noranzkoan zihoan auto batek biribilgunean geldirik zegoen beste baten aurka talka egin duenean. Une horretan, errepidea bustita zegoen. Talkaren ondorioz, geldirik zegoen autoaren gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu da, eta hil egin da. Besteak emaitza positiboa eman du alkohol eta drogen analisietan, hortaz, atxilotuta eraman dute Gurutzetako Ospitalera, zauriekin (Barakaldo). Ertzaintzak ikerketa abiarazi du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Neska adingabe batek sexu-erasoa salatu du Santurtzin

Neska adingabe batek sexu-erasoa salatu du Sa...
Neska adingabe batek sexu-erasoa salatu du Santurtzin

Erasoa maiatzaren 27an gertatu zen, h...
0:42 min.

Erasoa maiatzaren 27an gertatu zen, hiri bizkaitarrean. Kasua Adingabeen Fiskaltzaren esku dago, eta epaileak sekretua ezarri du, ustezko erasotzailea ere adingabea delako.

Neska adingabe batek Santurtzin (Bizkaia) sexu-erasoa egin diotela salatu du. Ustezko erasotzailea ere adingabea bat da eta erasoa maiatzaren 27an izan zen. Ertzaintzak baieztatu egin du salaketa aurkeztuta dagoela eta, gaineratu duenez, kasua Adingabeen Fiskaltzaren esku dago. Epaileak sekretua ezarri du. Maiatzaren 27an Ibilaldia ikastola bizkaitarren jaia ospatu zen hiri horretan, baina oraindik zehaztu gabe dago testuinguru horretan gertatu ote zen erasoa.

Guardia Zibilak zigortutako Altsasuko gazteak atxilotu ditu

Guardia Zibilak zigortutako Altsasuko gazteak...
Guardia Zibilak zigortutako Altsasuko gazteak atxilotu ditu

Libre zeuden lau gazteak (Cob, Urrizo...
2:06 min.

Libre zeuden lau gazteak (Cob, Urrizola, Goikoetxea eta Abad) Madrilera eraman dituzte agenteek. Madrilera eramango dituzte, auzi arin batean parte hartzera.

Guardia Zibila Altsasura (Nafarroa) joan da gaur libre zeuden zigortutako gazteak atxilotzera. Iñaki Abad (13 urtera zigortua), Aratz Urrizola, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob(bederatzina urteko zigorra) dira atxilo eramandakoak, azken horren amak Euskadi Irratiari baieztatu dionez. Ainara Urkijo, bi urtera zigortutako gaztea, ez dute eraman. Senitartekoek espero zuten atxiloketa (antza, kaleko jantzian ziren agente ugari ibili dira herrian azken orduetan), eta Auzitegi Nazionalak emandako atxilotze agindu baten harira burutu dute agenteek. Coben amak azaldu duenez, Madrilera eramango dituzte laurak, saio arin batean parte hartzeko. Gazteek euren defentsako abokatuak izango dituzte lagun. Epaileak erabakiko du kartzelara bidali ala ez. Dena dela, senitartekoak ez dira oso itxaropentsu azaldu. Isabel Pozueta Adur Ramirez de Aldaren (kartzelan) amak ETBri azaldu dionez, arroparekin eta dokumentazioarekin motxilatxo bat egitea eskatu diete gazteei. "Ematen du saioa egiteaz gain, espetxera bidaliko dituztela", salatu du. Atxilotze agindua ere kritikatu du, epaia ez baita irmoa: "Mendekuz beteriko operazioa da. Erokeria bat da, ez dakit zelan gertatzen ari den hau 2018an". Azaldu duenez, gaur bisita dute Adurrekin Aranjuezeko kartzelan, eta hara joateko prestatzen ari zirela jaso dute atxiloketen albistea.

13 urteko neskato bat hilda aurkitu dute Vilanova i la Geltrun, indarkeria zantzuekin

13 urteko neskato bat hilda aurkitu dute Vila...
13 urteko neskato bat hilda aurkitu dute Vilanova i la Geltrun, indarkeria zantzuekin

Neskaren -Laia- aitite-amama bizi dir...
3:17 min.

Neskaren -Laia- aitite-amama bizi diren etxebizitza eraikin bereko gizonezko baten etxean aurkitu dute. Gizona atxilotu dute, eta autopsia eta miaketa egingo dituzte gaur.

13 urteko neskato baten gorpua aurkitu dute bart Vilanova i la Geltrun (Bartzelona), bere desagerpenaren berri eman eta ordu gutxira. Esquadra Mossoen Ikerketa Kriminaleko Taldeak hartu du bere gain ikerketa. Neskatoak Laia zuen izena eta agertu baino lehen desagertuta zegoela zabaldu zuten senideek, eta bilaketa antolatu zuten Poliziarekin batera. Laiaren hilotza koltxoi baten azpian topatu zuten, neskatilaren aitite-amama bizi diren etxebizitza eraikin bateko etxe batean. Bertan 42 urteko gizon bat bizi da, baina bere gurasoen etxea da, eta gauza bakarra esan zuen atxilotu zutenean: "Nik ez dut egin". Antoni Rodriguez Esquadra Mossoen Ikerketa Kriminaleko Taldeko buruak prentsaurreko batean azaldu duenez, neskaren bi osaba bizilagun horren etxean sartu ziren, jarrera susmagarria antzeman ziotelako, eta orduan topatu zuten neskatoaren gorpua, arma zuriz egindako zauriekin. Zantzuak gorabehera, autopsiak zehaztuko du heriotza zerk eragin zuen, eta ikerketak krimenaren arrazoia. Epaileak sekretua ezarri du ikerketaren gainean.

127 dira dagoeneko Nikaraguako protestek utzitako hildakoak

127 dira dagoeneko Nikaraguako protestek utzi...
127 dira dagoeneko Nikaraguako protestek utzitako hildakoak

Ekialdeko Merkatuaren merkatariak "de...
3:04 min.

Ekialdeko Merkatuaren merkatariak "desobedientzia zibilean" azaldu dira Nikaraguako Ortega Presidentearen Gobernuaren "zapalkuntzaren" aurka.

Herrialde Amerikarren Giza Eskubideen Batzordeak (CIDH) iragarri du 127 direla dagoeneko Nikaraguan hildako pertsonak apirilaren 18an Daniel Ortega Gobernuko presidearen aurkako protestak hasi zirenetik. "Gure datuen arabera, protestek 127 hildako eta mila zauritu utzi dituzte", esan zuen CIDH-ko jurista brasildarrak, Amerikar Herrialdeen Hizketa analisi-zentruak Washingtonen duen egoitzan egindako hitzaldi batean. Abraok salatu du Nikaraguako agintarien erantzuna "oso neurrigabekoa" izan dela, beldurrarazte eta izu anbientea sortu nahian. Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) adostu zuen pasa den astean CIDH eta Nikaraguako Gobernuarekin biolentzia gertakariak ikertzeko talde bat sortzea, Amerikar Herrialdeen batzordeak aukeratutako kideak osatua. Biolentzia bereziki gogorra izan zen pasa den asteburuan Masaya hirian, Managuako hego-ekialdeatik 28 kilometrotara kokatutako sandinismoaren aspaldiko sorlekuan, non manifestatzaile eta Poliziaren arteko liskarrek, Gobernuaren hurbileko taldeak osatuta, 10 hildako, 62 zauritu eta 10 desagertu utzi zuten, Giza Eskubideen aldeko Nikaraguako Elkartearen txosten baten arabera. Polizia Nazionalak "delitugile talde hauek egindako eraso terroristak" eta ofizialaren hilketa kondenatu du. Ortegaren Gobernuak, boterean 11 urte damaratzanak, "agenda espezifikoak dituen oposizioko talde politikoei" egotzi die apiriletik herrialdeak bizi duen "delitugile biolentzia", eta ukatu du "Gobernuaren aldeko talka indar edo talde paramilitarren existentzia", manifestagileek protestetan hilketen egiletzat jotzen duten bezala. "Desobedientzia zibila" Bitartean, Ekialdeko Merkatuaren merkatariak, Nikaraguako zabalena, "desobedientzia zibilean" azaldu dira Ortega Presidentearen "zapalkuntzaren" aurka. "Ez ditugu zergak ordainduko, langileen soldata bermatuko dugu, ez dugulako inolako inposaketa gehiagorik onartuko, egoera hau amaitu da, apirilaren 18an Nikaragua zapalkuntza eta inposaketa gehiagoren aurka azaldu zen", esan du ekitaldi batean merkatuaren merkatarien bozeramaileak, Managuako iparraldean kokatuta. Ortega eta Murilloren aurkako protestak apirilaren 18an hasi ziren Gizarte Segurantzan arrakastarik gabe egindako erreformagatik eta erreklamazio bihurtu dira, botere nagusikeria eta korrupzioaren artean euren dimisioa eskatuta.