Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-06ko bideoen artxiboa

Bilbon gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da

Bilbon gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango...
Bilbon gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da

Udalak ez du bidesaririk ezarriko hir...
2:36 min.

Udalak ez du bidesaririk ezarriko hiriko sarreretan, baina Bilbon sartzen diren ibilgailuak kontrolatuko ditu, aireraren kalitateak okerrera egin ez dezan.

Bilboko kale gehienetan (% 87) gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da ekainaren 30etik aurrera, eta 50 km/h-koa gainerako kaleetan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Alfonso Gil Mugikortasun zinegotziak agerraldia egin du gaur Mugikortasun Jasangarrirako Plan berriaren xehetasunakaurkezteko, eta neurri horrek Europan parekorik ez duela azpimarratu du. Plana burutzeko hiru urte behar izan dituztela eta dokumentuaren lanketan "milaka lagunek" hartu dutela parte esan du, tartean herritarrak, merkatariak eta elkarte ezberdinetako ordezkariak. Gilen esanetan, plana egiterakoan oinezkoa izan dute kontutan eta helburua da herritarrak oinez, bizikletan edo garraio publikoan mugitzea Bilbon barrena. "Ez dugu nahi jendea ibilgailu pribatuan etortzea Bilbora", nabarmendu du. Bestalde, Udalak ez du bidesaririk ezarriko Bilbon sartzeko. Duela urtebete inguru Bilbora autoz sartzeko bidesaria ordaintzeko aukera aztertzen ari zirela zabaldu zuen Udalak eta balizko neurri horrek hautsak harrotu zituen. Udalak aukera hori oraingoz baztertu egin du, baina hiriko sarbideetan "kontrol-sistemaren bat" ezartzea aztertuko du, airearen kalitateak okerrera egiten baldin badu. "Bidesariaren aukera ez dugu erabat baztertu, baina egun beharrezkoa ez dela uste dugu, Bilboko airearen kalitatea ona edo oso ona delako", erantsi du Gilek. Mugikortasun Jasangarrirako Plan berriak 45 neurri zehatz eta bi neurri orokor biltzen ditu eta herritarren osasuna zaintzea da bere helburuetako bat. Hori dela eta, berotegi-efektua eragiten duten gasen isurketa zorrotz kontrolatuko dute. 2012an, Bilbon, 191.000 tona CO2 isurtzen ziren atmosferara. 2030ean isurketa horiek % 41ean murriztea da asmoa.

Guatemalako sumendiaren erupzioagatik hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du

Guatemalako sumendiaren erupzioagatik hildako...
Guatemalako sumendiaren erupzioagatik hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du

75 pertsona hil dira, 40 baino gehiag...
2:07 min.

75 pertsona hil dira, 40 baino gehiago zauritu, 5.000k euren etxeetatik alde egin behar izan dute eta bi milioi kaltedun daude, Escuintla, Sacatepequez eta Chimaltenango departamentuetan.

75 pertsona hil dira Guatemalako Suzko Sumendiaren erupzioaren ostean, asteartean Fanuel Garcia Zientzia Forentseen Institutu Nazionaleko (INACIF) zuzendariak iragarri duenez. Orain arte, Guatemalako agintariek 69 hildako aipatu dituzte. Halere, azken orduotan bizitza galdu duten pertsonen kopuruak gora egiten jarraitu du. Besteak beste, San Juan Ospitale Nagusian zortzi urteko ume bat hil da, jasandako erredurengatik. Gainera, 40 zauritu baino gehiago dago, 5.000 pertsonatik gora ihes egin behar izan dute eta bi milioi kaltedun inguru daude, Escuintla, Sacatepequez eta Chimaltenango departamentuetan, hain zuzen, Suzko Sumendiaren inguruan, La Prensa tokiko egunkariaren arabera. Gainera, 200 pertsona inguruk desagertuta jarraitzen dute. INACIFek ohar baten bidez azaldu duenez, 23 hilotz identifikatu dituzte, baina 52 identifikatu gabe daude oraindik. Sacatepequezera eraman dituzten 9 gorpu guztiak identifikatuta daude. Nazioartea -gehien bat inguruko herrialdea- laguntza humanitarioa bidaltzen hasi dajada, Jimmy Morales presidente guatemalarrak berak aipatu duenez, hondamendi natural horrek altxor publikoaren gaitasuna erabat gainditu baitu. Hau izan da Guatemalan azken urteetan izan den hondamendirik larrienetakoa. Gobernuak larrialdi-egoera eta hiru dolu egun ezarri ditu. Kaltedunak hartzeko prestatu dituzten aterpetxeetan 2.600 bat pertsona daude.

Amerikako Estatuen Erakundeak Venezuela zigortzeko prozesua abian jarri du

Amerikako Estatuen Erakundeak Venezuela zigor...
Amerikako Estatuen Erakundeak Venezuela zigortzeko prozesua abian jarri du

Erakundeak Venezuelaren aurkako Gutun...
1:53 min.

Erakundeak Venezuelaren aurkako Gutun Demokratikoa abian jartzeko prozesua onartu du eta baliteke Venezuela Amerikako Estatuen Erakundetik kanpo gelditzea.

Amerikako Estatuen Erakundeak Venezuelaren aurkako Gutun Demokratikoa abian jartzeko prozesua onartu du Nicolas Maduro eta haren Gobernua zigortzeko eta litekeena da Venezuela Amerikako Estatuen Erakundetik kanpo gelditzea. Ebazpenak aldeko 19 boto, kontrako 4 eta 11 abstentzio izan ditu Amerikako Estatuen Erakundea Washingtonen egiten ari den 48. Batzar Nagusian, Erakundeak Twitter bidez jakitera eman duenez. Estatu Batuek, Kanadak, Txilek, Kolonbiak, Mexikok eta Peruk maiatzaren 20an Venezuelan egindako hauteskundeek gardentasun nahikoa ez zutela izan babestu dute eta, ondorioz, Venezuela zigortzeko aldeko botoa eman dute. Erakundeak aditzera eman duenez, "Venezuelako hauteskundeak ez dira legitimoak izan, alde batetik, nazioarteko gutxienekoak bete ez direlako, eta bestetik, alderdi politiko guztiek ez dutelako horietan parte hartu, eta hortaz, prozesu demokratikoa garatzeko beharrezko bermeak ez direlako eman".

Argentinak bertan behera utzi du Israelen aurka Jerusalemen jokatzekoa zuen partida

Argentinak bertan behera utzi du Israelen aur...
Argentinak bertan behera utzi du Israelen aurka Jerusalemen jokatzekoa zuen partida

"Leku horietan gertatzen dena, jendea...
1:43 min.

"Leku horietan gertatzen dena, jendea hiltzea, ezin da onartu pertsona moduan. Jokalarien familiak gorriak pasatzen ari ziren mehatxuengatik", esan du AFAko ordezkari batek.

Argentinako selekzioak ez du larunbat honetan Jerusalemen Israelen aurka jokatzekoa zuen lagunartekoa jokatuko, Hugo Moyano Futbol Argentinarraren Elkarteko (AFA) bigarren presidenteordeak atzo iragarri zuenez. "Ados nago Argentinak Israelen aurka jokatzekoa zuen partida bertan behera uztearekin. Zuzen jokatu da, ez zuen merezi. Leku horietan gertatzen dena, jendea hiltzea, ezin da onartu pertsona moduan. Jokalarien familiak gorriak pasatzen ari ziren mehatxuengatik", esan du Moyanok Radio 10 irratian egindako elkarrizketa batean, partida bertan behera zegoela zioten zurrumurruen aurrean. AFAk ez du modu ofizialean erabakiaren berri eman. "Jerusalemera joan, Trumpek egin duenarekin (AEBren Enbaxada Jerusalemera eramatea) mundu guztia oso haserre dagoen honetan, oso larria da", esan zuen Susan Shalabi Futbol Federakunde Palestinarreko Nazioarteko Departamentuko buruak. Hainbat organizazio lagunartekoaren aurka manifestatu dira, bai Argentinan, baita Espainian ere. Hain zuzen, Julen Lopetegiren taldearen aurka zelairatuko dira Errusiako Munduko Futbol Txapelketaren atarian, uztailak 14 eta 15ean. Erabakia ezagutu aurretik, Patricia Bullrich Argentinako Segurtasun ministroak prentsaurreko batean adierazi zuenez, "ezin dira nahastu" lagunartekoa Palestina eta Israelen arteko gatazkarekin.