Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-12ko bideoen artxiboa

Bi taxi pirata atzeman dituzte Iruñean

Bi taxi pirata atzeman dituzte Iruñean...
Bi taxi pirata atzeman dituzte Iruñean

Gidariek 1.301 eta 2.600 euro bitarte...
0:48 min.

Gidariek 1.301 eta 2.600 euro bitarteko isuna jaso dezakete.

Iruñeko Udaltzaingoak taxi piraten aurkako kanpaina egin du asteburuan, eta tankera horretako bi ibilgailu atzeman ditu. Auto partikularrak dira, taxi zerbitzua modu irregularrean eskaintzen dutenak. Gidariei 1.301 eta 2.600 euro bitarteko isuna jar diezaiekete, Taxiaren Legearen arabera. Udaltzaingoak ohar batean adierazi duenez, jarduera hori arriskutsua da bezeroentzat eta garraio publikoarekiko lehia desleiala da. Hori horrela, ibilgailuok ez erabiltzeko gomendioa eman dute.

Kanaria Handiko leherketan hildako emakumearen heriotza indarkeria matxista kasua da

Kanaria Handiko leherketan hildako emakumeare...
Kanaria Handiko leherketan hildako emakumearen heriotza indarkeria matxista kasua da

40 urteko emakumea ostiralean hil zen...
1:14 min.

40 urteko emakumea ostiralean hil zen haren etxebizitzan izandako leherketan.

Espainiako Gobernuak Kanaria Handian duen ordezkaritzak astelehen honetan baieztatu duenez, joan den ostiralean Las Palmaseko bere etxebizitzan izandako leherketan hil zen 40 urteko emakumearen heriotza, genero indarkeria kasua da. Baieztapen horren ondotik, minutu bateko isilunea deitu du Espainiako Gobernu ordezkaritzak. Ostiral goizean hil zen, 10:09ak aldera hiriko etxebizitza batean izandako leherketa batean. Tokira bertaratu ziren larrialdi zerbitzuetako langileek heriotza baieztatu baino ez zuten egin.

Frantziak telefono mugikorrak debekatu ditu eskoletan

Frantziak telefono mugikorrak debekatu ditu e...
Frantziak telefono mugikorrak debekatu ditu eskoletan

Ikasleek ezin izango dute mugikorrik ...
2:50 min.

Ikasleek ezin izango dute mugikorrik erabili lehen mailako eta bigarren mailako ikastetxeetan, ezta institutuetan ere. Neurria datorren ikasturtean sartuko da indarrean.

Frantziako Asanblea Nazionalak datorren ikasturtetik aurrera telefono mugikorrak erabiltzea debekatu du eskoletan eta institutuetan. Emmanuel Macron presidenteak hauteskunde-kanpainan babestutako neurria da. Asanblea Nazionalean lehenengo irakurketan egindako botoa Senatuak balioztatu behar du, oraindik zehazteko dagoen egun batean. Akordio batera iritsi ezean, batzorde misto batek jo beharko luke baliozkotzat, Behe Ganberako iturriek azaldu dutenez. Lege-proposamenaren arabera, barne-araudiak espresuki hala baimentzen ez duen lekuak salbu, ikasleek ezin izango dute mugikorrik erabili lehen mailako eta bigarren mailako ikastetxeetan, ezta institutuetan ere. Ez dituzte zehaztu ez balizko zigorrak ez betoa ezartzeko modua ere, baina ikasleen motxilak eta arriskutsuak ez diren objektuak miatzea debekatuta dagoela kontuan izanda, ikasleek nahikoa izango lukete mugikorrak itzalita eta irakasle eta zaindarien bistatik kanpo izatea, Frantziako komunikabideen arabera. Errepublika Martxan Macronen alderdiak babestutako testuak dioenez, mugikorrak erabiltzeak eskolako giroa hobetzearekin bat ez datozen hainbat disfuntzio sortzen ditu. Debekuak kontzentrazioari mesede egiten dion ingurua bermatzea ahalbidetuko duela ere irakur daiteke. Jolasaldian ere kaltegarria izan daiteke, jarduera fisikoa murriztu eta interakzio sozialak mugatzen dituelako, nabarmendu du. 12 eta 17 urte arteko gazteen % 93k telefono mugikorra zuten 2016an, komunikazio elektronikoak erregulatzeko aginpidearen arabera; 2005ean, aldiz, % 72k zuten. Diputatuen arabera, erabilerak arriskua duten jarduerak sustatu ditzake, besteak beste, erasoa eta sexismoa Interneten, baita ikasleek indarkeriazko edukiak ikustea ere. Debeku honekin marko juridikoa eman nahi diote herrialdeko 51.000 eskoletan eta 7.100 institutuetako batzuetan gero eta zabalduago dagoen praktikari. Ganberan atera dituzten ondorioak pozgarriak izan direla adierazi dute.

Air Francek greba deitu du ekainaren 23tik 26ra

Air Francek greba deitu du ekainaren 23tik 26...
Air Francek greba deitu du ekainaren 23tik 26ra

Sindikatuek azaldu dutenez, zuzendari...
2:27 min.

Sindikatuek azaldu dutenez, zuzendaritzaren proposamenen aurkako gehiengo bozka entzuteko beharra dela eta deitu dituzte mobilizazioak.

Air France hegazkin-konpainiak greba deitu du ekainaren 23tik 26ra, soldata arloko aldarrikapenak egiteko. Joan den otsailean hamabost eguneko lanuzteak antolatu zituzten, eta horien ondorioz, Jean-Marc Janaillac taldeko presidenteak dimisioa eman zuen. Sindikatuek azaldu dutenez, zuzendaritzaren proposamenen aurkako gehiengo bozka entzuteko beharra dela eta deitu dituzte mobilizazioak. Internet bidez hedatutako agiri baten arabera, langileek orduz gero ardura eta pazientzia erakutsi dute. Protestak amaitzeko asmoz pasa den maiatzaren 7an enpresak antolatutako barne bozketari buruz hitz egin dute testuan. Zuzendaritzak, ordea, ez zuen aurreikusitako emaitza lortu. Beraz, Janaillacek dimisioa eman zuen. Orduz gero, Air France-KLM taldeak Anne-Marie Couderc izendatu du behin-behineko presidente kargurako. Zuzendaritzak, bere aldetik, greba deialdi hori salatu du ohar batean, interes kolektiboarekin eta konpainiaren etorkizunarekin bat ez datorrelako. Horrez gain, gatazka hasi zenetik gaur egunera arte, Air Franceko zuzendaritzak langileen ordezkariekin hitz egiten jarraitu duela azpimarratu du, krisia amaitzeko konpromisoa lortzeko. Air Franceko langileek otsailaren 22an egin zuten lehen greba, zazpi urtez soldatak bere horretan izan ostean, 2017ko etekinen zati bat jaso behar zutela aldarrikatzeko. Sidikatuek soldatak % 6 igotzea eskatu dute, azken urteotan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko. Zuzendaritzaren arabera, grebak 400 milioi euroko galerak eragin dizkio taldeari.

'Aquarius' ontzia Valentzian porturatuko da, ...
'Aquarius' ontzia Valentzian porturatuko da, Italia eta Maltaren ezezkoen ostean

Valentziako Generalitateak ziurtatu d...
2:46 min.

Valentziako Generalitateak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak portu hori eskaini du salbamendu ontzia hartzeko. Mediterraneoan 629 migratzaile erreskatatu ostean, porturatzeko baimenaren zain dago.

Italiak eta Maltak lehorreratzeko baimena ukatu ostean, 'Aquarius' salbamendu ontzia Valentzian porturatuko da, Espainiako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez. Pedro Sanchez Espainiako Gobernu presidenteak itsasontzia Valentziako portuan hartzeko argibideak eman ditu. Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 629 pertsona baino gehiago ditu barruan. Gure betebeharra giza hondamendi bat saihesten laguntzea eta pertsona horiei portu seguru bat eskaintzea da, Nazioarteko Zuzenbideko betebeharrak jarraituz", adierazi du Espainiako Gobernuak komunikatu batean. Sos Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen salbamendu ontziak 629 pertsona erreskatatu ditu azken orduetan Mediterraneo itsasoan, tartean, bakarrik bidaiatzen ari diren 123 adin txikiko, 11 haur eta zazpi emakume haurdun. Itsasontzia Mediterraneoan noraezean dabil, porturatzeko baimenaren zain, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak itsasontziari Italian lehorreratzeko baimena ukatu ostean. Italiako ateak ixteaz gain, erantzukizuna bere gain hartzeko eta pertsona horiei harrera egiteko eskatu zion Maltari. Maltak, ordea, ohartarazi du bera ez dela auziaren erantzulea. Eusko Jaurlaritzak ACNUR erakundeari eta Espainiako Exekutiboari Aquarius itsasontziko etorkinen % 10 hartzeko eskaintza egin diela azaldu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Urkulluk nabarmendu duenez, elkartasuna eta konpromisoa euskal herritarren kulturaren baitan daudenez, Eusko Jaurlaritzak Aquarius itsasontzian dauden hainbat etorkin hartzeko eskaintza egin die ACNUR erakundeari eta Espainiako Gobernuari. Malta eta Italiako kostaldeen aurrean dago itsasontzia, bi herrialde horietako agintariek hango portuetara sartzea debekatu ostean.