Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude.

Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte.

Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko.

Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.

Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.

Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.

Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.

Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.

Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.

Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake.

Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita.

Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta.

Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean.

Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskureki...
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak azt...
1:39 min.

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere. Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez. 2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2). Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49. Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

2018/07/17

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txik...
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du he...
0:49 min.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude. Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez. Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte. Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko. Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

2018/07/17

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzul...
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo m...
3:22 min.

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko. Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez. Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak. Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte. Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba. Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean. Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

2018/07/17

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du,

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu...
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru ...
1:29 min.

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita. Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta. Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean. Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

2018/07/17

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoaca...
5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 ...
0:47 min.

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean. Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan. Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da. Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

2018/07/17

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-06-18ko bideoen artxiboa

Iñaki Urdangarin Brievako espetxean sartu da, Avilan

Iñaki Urdangarin Brievako espetxean sartu da,...
Iñaki Urdangarin Brievako espetxean sartu da, Avilan

Noos auzia dela eta, bost urte eta ha...
1:48 min.

Noos auzia dela eta, bost urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Auzitegi Gorenak.

Iñaki Urdangarin Brievako espetxean sartu da gaur goizean, Avilan. Noos auzia dela eta, bost urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Gorenak. 1989an eraiki zuten Brievako espetxea. 43.540 metro karratu eta 162 zelda ditu. Avilatik hamar kilometro ingurura dago, erdiguneetatik nahiko isolatuta, baina Madriletik ez oso urrun. Espetxe Zuzendaritzak joan den astean azaldu zuenez, Iñaki Urdangarinen erabakiaren zain zegoen erakunde horretako Idazkaritza Nagusia. Ondoren, aukeratutako espetxea ikusita, hor utzi edo beste batera eraman erabakiko du orain, antolakuntza eta segurtasun arloko irizpideak kontuan hartuta. Urdangarini bost eguneko epea jarri zion Palmako Lurralde Auzitegiak espetxean sartzeko joan den asteazkenean. Mario Pascual Vives abokatua lagun zuela joan zen kartzelatze-agindua jasotzera.

'Aquarius' ontziak erreskatatutako pertsona g...
'Aquarius' ontziak erreskatatutako pertsona guztiak Valentzian daude jada

06:40 aldera iritsi da flota osatzen ...
1:51 min.

06:40 aldera iritsi da flota osatzen zuen lehen ontzia, 10:30 aldera bigarrena eta 13:20etan hirugarrena. "Espainira sartzeko ezohiko baimena" izango dute, arrazoi humanitarioengatik, 45 egunez.

Arreta hobea emateko asmoz, txandaka iritsi dira igande honetan Valentziako portura, Aquarius ontziak Mediterraneoan erreskatatutako 629 pertsonak zekartzaten hiru ontziak. Etorkinak 20 pertsonako taldeetan jaitsi dira eta behin lurrean, hiru lagunek egin diete harrera, mediku bat eta itzultzaile bat tartean. Onik direnak Gurutze Gorriak prestatu duen karpa berezi batera eraman dituzte, arreta psikologikoa jasotzeko. Han 90 bat minutuz egon ondoren, datuak hartu dizkie Polizia Nazionalak. Lehen etorkinak artatu dituzten medikuek adierazi dutenez, bidaiariak hasiera batean uste zena baino okerrago aurkitu dituzte. Guztira, 144 migrante ospitalera eraman dituzte, tartean 22 adin txikiko. 2.300 pertsona aritu dira hiru ontzietan iritsi diren etorkinei laguntzeko dispositiboan. Gurutze gorriak mila kit prestatu ditu oinarrizko elementuak emateko etorkinei: oinetakoak, arropa, higiene elementuak, haurrentzako jana, eta 15 tona elikagai. Aquariuseko flotan etorri direnek Espainira sartzeko ezohiko baimena izango dute, arrazoi humanitarioengatik, 45 egunez. Gero, Espainiako Legearen araberako tratua jasoko dute. Frantziak, bere aldetik, atzo iragarri zuen 629 etorkin horietakoren batzuk hara joan nahi badute, hartu egingo dituela.

Emakume bat hil du haren bikotekideak Badalonan

Emakume bat hil du haren bikotekideak Badalon...
Emakume bat hil du haren bikotekideak Badalonan

45 urteko gizonezkoak bere burua Poli...
0:35 min.

45 urteko gizonezkoak bere burua Poliziaren esku utzi du, eta agenteen aurrean hilketa aitortu du. Agenteak bikotearen etxera joan dira eta bertan aurkitu dute emakumearen gorpua.

45 urteko emakume bat hil du bere bikotekideak Badalonan. Gizonezkoak hilketa aitortu du eta bere burua Poliziaren esku utzi du, Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez. Ikerketaren gertuko iturrien esanetan, hilketa aitortu duen gizonak eta biktimak, biek, 45 urte dituzte. Aitortzaren berri izan orduko, agenteak bikotearen etxebizitzara joan dira eta emakumearen hilotza aurkitu dute bertan. Ondorioz, gizonezkoa atxilotu dute hilketa egotzita. Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute hilketaren nondik norakoak argitzeko.

6,1 graduko lurrikara batek hiru pertsona hil eta 200dik gora zauritu ditu Japonian

6,1 graduko lurrikara batek hiru pertsona hil...
6,1 graduko lurrikara batek hiru pertsona hil eta 200dik gora zauritu ditu Japonian

Osaka eta Takatsuki hirietako hainbat...
2:22 min.

Osaka eta Takatsuki hirietako hainbat eraikin goitik behera erori dira, eta baliteke norbait harrapatuta geratu izana. Eskualde horretako erreaktore nuklearrek ez dute kalterik izan.

6,1 graduko maila hartu duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du, gutxienez hiru pertsona hil (tartea 9 urteko neskato bat) eta 200dik gora zaurituta, agintariek adierazi dutenez. Dagoeneko baieztatu dituzten hiru hildakoen artean 9 urteko neskatila bat dago. eskola baten horma gainean erori zaio neskatoari. Gainera, 85 urteko gizon bati apalategi bat jausi zaio gainean, etxean zegoela. Halaber, 80 urteko beste gizon bat horma baten azpian harrapatuta geratu da. Seismoa hango 07:58an izan erregistratu dute (Euskadiko igandeko 12:58an) eta hipozentroa 13 km-ko sakoneran izan du Osakan, Honshu uhartean (Japoniako artxipelagoko uharterik handiena da) eta Tokiotik 500 bat km-ra, Meteorologia Agentziak zabaldu duenez. Lurrikararen ostean ez dute tsunami alerta aktibatu, nahiz eta 7 mailatik 6.era heldu den Osakan, Japoniako eskalan, eta 5era Kiotoko prefekturan. Gainera, Osaka eta Takatsuki hirietako hainbat eraikin goitik behera erori dira, eta baliteke norbait harrapatuta geratu izana, tokiko telebista kateek informatu dutenez. Bestalde, argindarra martxan da berriz, 170.000 bat pertsonak zerbitzua etenda izan ostean, baina 100.000 inguruk ez dute gasik eta, Osaka Gas enpresaren esanetan, 10 egun inguru beharko dituzte zerbitzua erabat berrezartzeko. Era berean, zenbait hiritan ura moztu dute eta Osakako gune batzuetan uholdeak izan dira, estoldak apurtu direlako. Kansaiko Nazioarteko Aireportua, Janponia mendebaldeko nagusiena, itxita egon da, baina normaltasunera itzuli da dagoeneko, pistak egoera egokian daudela baieztatu eta gero. Aldiz, Osakakoan 80 hegaldi bertan behera geratu dira. Eskualdean dauden 15 erreaktore nuklearrek ez dute kalterik izan lurrikaragatik, agintarien arabera.