Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude.

Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte.

Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko.

Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.

Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.

Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.

Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.

Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.

Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.

Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake.

Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita.

Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta.

Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean.

Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskureki...
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak azt...
1:39 min.

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere. Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez. 2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2). Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49. Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

2018/07/17

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txik...
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du he...
0:49 min.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude. Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez. Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte. Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko. Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

2018/07/17

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzul...
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo m...
3:22 min.

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko. Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez. Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak. Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte. Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba. Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean. Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

2018/07/17

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du,

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu...
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru ...
1:29 min.

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita. Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta. Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean. Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

2018/07/17

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoaca...
5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 ...
0:47 min.

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean. Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan. Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da. Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

2018/07/17

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-06-21ko bideoen artxiboa

Bi gizon atxilotu dituzte, bat Sopelan, Bakion izandako hilketa batekin lotuta

Bi gizon atxilotu dituzte, bat Sopelan, Bakio...
Bi gizon atxilotu dituzte, bat Sopelan, Bakion izandako hilketa batekin lotuta

Bestea Madrilen hartu dute atxilo. Ma...
0:52 min.

Bestea Madrilen hartu dute atxilo. Martxoan topatu zuten biktimaren gorpua, hainbat labankada zituela.

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Sopelan (Bizkaia) eta Getafen (Madril) Bakion duela hilabete batzuk izandako hilketa batekin zerikusia dutelakoan. Iturrien arabera, Polizia Autonomikoaren agenteek goizean egin zuten lehen atxiloketa, Sopelan. Bigarrena Getafen egin zuten, Espainiako Poliziaren laguntzarekin. Martxoaren 1ean "indarkeria zantzuak" zituen gizon baten gorpua itsaslabar baten aurkitu zuten. Gizona otsailean desagertu zen eta droga-trafiko aurrekariak zituen. Hainbat labankada zituen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, eta horren harira egin dituzte bi atxiloketok. Ikerketa zabalik dago oraindik.

Gizon batek bikotekide ohia jo du Bilbon, eta heriotza mehatxua egin dio

Gizon batek bikotekide ohia jo du Bilbon, eta...
Gizon batek bikotekide ohia jo du Bilbon, eta heriotza mehatxua egin dio

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat a...
1:17 min.

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du, genero indarkeria delitua leporatuta.

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Bilbon, bere bikotekide ohiari erasotzea eta heriotza mehatxua egitea egotzita. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, goizaldeko laurak aldera gertatu da erasoa biktimak Bizkaiko hiriburuan duen etxebizitzan. Haren esanetan, bere bikotekide ohia etxean azaldu da, eztabaidan hasi dira eta hainbat ukabilkada eta ostikada eman dizkio. Gainera, emakumearen esanetan, labana batekin heriotza mehatxua egin dio eta eskuko telefonoa kendu dio. Emakumea osasun zentro batera eraman dute, zauriak artatu eta lesioak sendatzeko. Ertzaintzak ustezko erasotzailearen dokumentazioa aurkitu du emakumearen etxean, eta goizeko seiak aldera Bilboko metroaren geltoki baten sarreran identifikatu du. 42 urteko gizonezkoari emakumearen eskuko telefonoa topatu diote. Azkenik, gizonezkoa atxilotu dute, genero indarkeria delitua, lesioak eta lapurreta leporatuta.

Europar Batasunak 2.800 milioi euroko muga-zerga ezarri dio AEBko hainbat produkturi

Europar Batasunak 2.800 milioi euroko muga-ze...
Europar Batasunak 2.800 milioi euroko muga-zerga ezarri dio AEBko hainbat produkturi

AEBko Gobernuak Europatik inportatuta...
1:30 min.

AEBko Gobernuak Europatik inportatutako aluminioari eta altzairuari zergak ezartzea erabaki ostean iritsi da Europar Batasunaren erantzuna.

Europar Batasunak 2.800 milioi euroko muga-zerga ezarri die Ameriketako Estatu Batuetatik ekarritako hainbat produkturi, Donald Trumpen Gobernuak Europatik inportatutako aluminioari eta altzairuari zergak ezarri eta merkataritza gerra hasi ostean. Zergapetutako produktu estatubatuarren zerrenda joan den maiatzaren 18an helarazi zioten Munduko Merkataritza Erakundeari. Produktu horien artean, besteak beste, artoa, laranja zukuak eta ahabiak daude. Merkataritza Erakundearen araudiaren arabera, iragarpena egiten denetik 30 egun igaro behar dira neurriak ezartzeko. Horrenbestez, muga-zerga berria ostegun honetan argitaratuko dute eta ostegunetik ostiralerako gauerdian sartuko dira indarrean. Europar Batasuneko komisarioek ekainaren 6an onartu zuten zergapetu beharreko produktu estatubatuarren zerrenda eta EBko gobernu guztien babesa dauka neurriak