Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude.

Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte.

Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko.

Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.

Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.

Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.

Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.

Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.

Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.

Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake.

Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita.

Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta.

Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean.

Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskureki...
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak azt...
1:39 min.

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere. Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez. 2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2). Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49. Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

2018/07/17

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txik...
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du he...
0:49 min.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude. Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez. Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte. Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko. Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

2018/07/17

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzul...
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo m...
3:22 min.

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko. Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez. Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak. Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte. Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba. Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean. Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

2018/07/17

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du,

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu...
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru ...
1:29 min.

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita. Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta. Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean. Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

2018/07/17

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoaca...
5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 ...
0:47 min.

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean. Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan. Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da. Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

2018/07/17

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-03ko bideoen artxiboa

CAFek Solaris autobus fabrikatzaile poloniarra erosi du

CAFek Solaris autobus fabrikatzaile poloniarr...
CAFek Solaris autobus fabrikatzaile poloniarra erosi du

Enpresa gipuzkoarrak akordio bat lort...
1:34 min.

Enpresa gipuzkoarrak akordio bat lortu du, 300 milioi euroren truke. Horrela, konpainiak 'hiriko mugikortasunaren aldeko apustua' indartu nahi du.

CAFek akordio bat lortu du Solaris autobus fabrikatzaile poloniarra eskuratzeko, 300 milioi euroren truke. Operazio honen bitartez, euskal konpainiak "hiriko mugikortasunaren aldeko apustua" indartzea espero du, ohar batean jakitera eman duenez. Enpresa gipuzkoarrak nabarmendu duenez, Solaris eskuratuta, CAF Taldea autobusen segmentuan merkatuko egungo buruetako bat izatera helduko da, eta dagoeneko duen produktu sorta "zabala" handituko du, hirietan "dauden beharrei eta etorriko direnei" erantzuna eman ahal izateko, bereziki mugikortasun elektrikoaren eta atez ateko garraio publikoen arloan. Eskuratutako konpainiaren balioa 300 milioi baino zertxobait goragokoa dela uste da. Solaris enpresa 1996. urtean sortu zuten, eta ohiko autobusak eta elektrikoak ditu 700 hiritan, 32 herrialdetan. 2017. urtearen amaieran, 450 milioi euroko fakturazioa zuen; bi produkzio-fabrika ditu Polonian eta 2.300 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan bertan.

3.598 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Hego Euskal Herrian

3.598 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekaine...
3.598 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Hego Euskal Herrian

EAEn 2.316 pertsona gutxiago daude la...
2:38 min.

EAEn 2.316 pertsona gutxiago daude lan bila, eta 1.282 gutxiago Nafarroan, maiatzeko datuekin alderatuta. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, 53.528 pertsonak aurkitu dute lana bost urtean

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 3.598 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean, Espainiako Gobernuak jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 152.539 langabe zeuden Hego Euskal Herrian ekainean. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, 53.528 pertsonak aurkitu dute lana Euskal Autonomia Erkidegoan azken bost urteetan. Zehatz-mehatz, 2.316 pertsona gutxiago daude lan bila EAEn, maiatzeko datuekin alderatuta. Urtebetean, hau da 2017ko ekainetik, langabezia %8.22 jaitsi da. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan ,%3.6 gutxiagotu da ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, %1.08a Araban (- % 1,08) eta %1.58 Bizkaian. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azpimarratu duenez, azken hilabetean adin tarte guztietan, gizon eta emakumeen artean, hiru lurraldeetan eta sektore guztietan egin du behera langabeziak. Denbora luzean zein laburrean langabezian zeudenek aurkitu dute lana, baina ezberdintasunak daudela onartu du sailburuak. Hori dela eta, aurreratu duenez, beharrik gabe denbora luzea daramatenean aukerak hobetzeko lanean jarraituko du Lanbidek. Nafarroari dagokionez, % 3.85 jaitsi da, eta 32.054 pertsona daude lanik gabe. Espainiako Gobernuak jakinarazitako datuen arabera, urtebetean 3.884 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 10,81). Espainiako datuei dagokienez, 89.968 langabe gutxiago izan dira ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Guztira, 3,16 langabe zenbatu dituzte Espainian ekainean, 2008ko abendutik izandako zifrarik txikiena.

Ustelkeriaren aurkako makrooperazioa, Estatuko 20 bat udaletan

Ustelkeriaren aurkako makrooperazioa, Estatuk...
Ustelkeriaren aurkako makrooperazioa, Estatuko 20 bat udaletan

Espainiako Poliziak 60 atxiloketa eta...
1:19 min.

Espainiako Poliziak 60 atxiloketa eta hainbat miaketa egitea aurreikusten du Madril, Asturias, Bartzelona eta Leongo hamaika udaletan, Sacyr enpresari mesede egiteko ustez kontratuak moldatzeagatik.

Espainiako Polizia ustelkeriaren aurkako makrooperazioa egiten ari da Madril, Bartzelona, Asturias eta Gaztela Leongoko hogeiren bat udaletan eta 60 atxilotu inguru eta beste hamaika miaketa izatea aurreikusten da. Trafikoaren kudeaketari lotutako kontratu publikoak manipulatu izana leporatzen diete udal horiei. Ikerketako iturriek azaldu dutenez, Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalerako Unitatea (UDEF) eta Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza ari dira aurrera eramaten operazioa, eta multen kudeaketan eta semaforo bidezko trafiko erregulazioan iruzurrik egon den ala ez ikertzen ari dira. Polizia operazioaren erdigunean Sacyr enpresa taldearen Aplicaciones Gespol SL enpresa dago, ibilgailuen zirkulazioa erregulatzeko aplikazioetan espezializatua. Ikertzaileen ustez, Sacyr enpresa taldeari mesede egiteko kontratu publikoak manipulatu zituzten udal horiek. Ikerketa horrek PSOE, PP eta Ciudadanos buru dituzten udalak zipriztindu ditu. Hainbat delitu egin ote diren aztertzen ari dira: Eroskeria, influentzia trafikoa, prebarikazioa, funtzionarioei debekatutako negoziazioak egitea, sekretu ofizialak jakinaraztea, diru publikoa bidegabe erabiltzea, ogasunaren aurkako delitua, kapitalak zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea. Badalonako 2. Instrukzio Epaitegiak agindu du ikerketa eta sekretupean jarri du. "Enredadera" izena jarri diote polizia operazioari.

Urtebeteko zigorra Australiako artzapezpiku ohi batentzat, pederastia ezkutatzeagatik

Urtebeteko zigorra Australiako artzapezpiku o...
Urtebeteko zigorra Australiako artzapezpiku ohi batentzat, pederastia ezkutatzeagatik

Philip Wilson errudun jo zuen epailea...
1:58 min.

Philip Wilson errudun jo zuen epaileak maiatzean, 1970eko hamarkadan bi meza-laguntzaileren kontra James Fletcher apaizak egin zituen sexu-abusuen berri ez emateagatik Poliziari.

Australiako auzitegi batek urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio Philip Wilson Adelaidako (Australia) artzapezpiku ohiari. Epaileak errudun jo zuen maiatzean, 1970eko hamarkadan pederastia kasuak ezkutatzea leporatuta. Newcastle hiriko auzitegiko magistratuaren epaiaren arabera, 67 urteko artzapezpiku ohiak ezingo du baldintzapeko askatasuna eskatu zigorraren erdia bete arte. Halere, iturri judizialek ez dute argitu kartzelan sartuko den ala ez. Epaileak abuztuan emango du Wilsonen defentsaren eskaerari buruzko epaia; izan ere, atxiloaldia etxean bete ahal izatea eskatu zuen. Orain arte pederastia kasu batean nahasita epaitu eta zigortu duten Eliza Katolikoko maila altueneko erlijiosoa da. Philip Wilson errudun jo zuen epaileak maiatzean, 1970eko hamarkadan bi meza-laguntzaileren kontra James Patrick Fletcher apaizak egin zituen sexu-abusuen berri ez emateagatik Poliziari. Fletcher 2006an hil zen, espetxean, zigorra betetzen ari zela. Errudun jo eta gero, biharamunean, Wilsonek Adelaidako artzapezpiku izateari utzi zion. Prozesuan zehar, diabetesa, Alzheimerra eta bihotzeko arazoak zituela argudiatu zuten Wilsonen abokatuek, delitu hori dela eta ezar daitekeen zigor handiena (bi urteko kartzela zigorra) ezartzea ekiditeko.