Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude.

Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte.

Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko.

Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.

Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.

Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.

Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.

Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.

Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.

Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake.

Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita.

Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta.

Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean.

Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskureki...
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak azt...
1:39 min.

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere. Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez. 2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2). Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49. Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

2018/07/17

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txik...
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du he...
0:49 min.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude. Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez. Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte. Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko. Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

2018/07/17

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzul...
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo m...
3:22 min.

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko. Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez. Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak. Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte. Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba. Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean. Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

2018/07/17

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du,

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu...
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru ...
1:29 min.

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita. Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta. Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean. Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

2018/07/17

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoaca...
5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 ...
0:47 min.

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean. Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan. Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da. Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

2018/07/17

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-04ko bideoen artxiboa

Alerta laranja arratsalderako, prezipitazio handiengatik

Alerta laranja arratsalderako, prezipitazio h...
Alerta laranja arratsalderako, prezipitazio handiengatik

Aurreikuspenen arabera, litekeena da ...
1:15 min.

Aurreikuspenen arabera, litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 30 litro pilatzea. Zaparrada handiez gain, kazkabarra ere botatzea espero da.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zuzendaritzak alerta laranja ezarri du gaur arratsalderako, 13:00etatik 21:00etara, prezipitazio handiengatik. Izan ere, litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 30 litro pilatzea. Nafarroa ere alerta laranjan egongo da 14:00etatik 23:00etara bitartean, prezipitazio handiengatik eta ekaitzagatik. Aurreikuspenaren arabera, ordubetean metro koadroko 30 litro gaindituko dira. Aemeten esanetan, euri gutxiago egingo du Nafarroaren hegoaldean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak abisu horia jarriko du ostegun honetan indarrean 00:00etatik 09:00etara bitartean, prezipitazio handiengatik. Kantauri isurialdean, kostaldean bereziki, 15 l/m2-ko gainditu ahal izango dira ordubetean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, eta zenbait lekutan handiak ere izan daitezke.

Iritsi da Bartzelonara

Iritsi da Bartzelonara 'Open Arms' ontzia, 60...
Iritsi da Bartzelonara 'Open Arms' ontzia, 60 etorkinekin

Espainiako Gobernuak, Generalitateak,...
2:25 min.

Espainiako Gobernuak, Generalitateak, Bartzelonako Udalak eta Gurutze Gorriak elkarlanean antolatutako talde batek eskaini die laguntza portuan bertan etorkinei.

'Open Arms' ontzia 10:30ak aldera iritsi da Bartzelonako portura, 14 herrialdetako 60 etorkin daramatza ontziak, eta lau egun eman ditu Mediterraneo itsasoan. Ekainaren 30ean Libiako kostatik gertu ,erreskatatu zituzten 60 migratzaileak, guztiak "osasun egoera onean daude", baina "oso nekatuta eta urduri" daude Proactiva erakundeko Laura Lanuza bozeramaileak esan duenez. 50 gizon, bost emakume eta beste bost adin txikiko erreskatatu zituzten guztira. Bartzelonako portura iritsi orduko, Gurutze Gorriko talde batek egingo die harrera. Espainiako Gobernuak, Generalitateak, Bartzelonako Udalak eta Gurutze Gorriak elkarlanean antolatu dute laguntza dispositiboa Ezarritako protokoloaren arabera, mediku azterketa egingo zaie lehendabizi, eta laguntza psikologikoa eta soziala jasoko dute ondoren. 60 etorkinak, lontzi puzgarri batean zihoazen eta Italiara iristea zen euren asmoa, eta bidean aurkitu zituen, baldintza oso eskasetan, salbamendu talde batek; laguntza eskaini, eta guztiak 'Open Arms' ontzira eraman zituzten. Italiak eta Maltak gobernuz kanpoko ontziak hartzeari uko egin ondoren, 'Open Arms' ontziko arduradunek Bartzelonan sartzeko baimena eskatu zieten Espainiako Gobernuari, Ada Colau hiriko alkateak horretarako borondatea agertu eta gero. Pedro Sanchezen Gobernuak baiezko erantzuna eman zuen berehala. Gaur iritsi diren migratzaile guztiei Espainiako Estatuan geratzeko 45 eguneko behin behineko baimena emango zaie, legeak halako egoeratarako aurreikusten duen bezala. 'Aquarius' ontzian Valentziara heldu ziren etorkinek ere jaso zuten baimen hori.

Erreskatea amaitu arte 10 soldadu egongo dira Thailandiako leizean dauden umeekin

Erreskatea amaitu arte 10 soldadu egongo dira...
Erreskatea amaitu arte 10 soldadu egongo dira Thailandiako leizean dauden umeekin

Soldadu horien artean mediku bat ere ...
1:57 min.

Soldadu horien artean mediku bat ere badago. Harrapatuta dauden 12 haurrek eta horien monitoreak indarrak berreskuratzen dituztenean urpean igeri egiten ikasten hasiko dira

Hamar soldaduz osatutako talde bat joan den ekainaren 23tik Thailandiako leize batean harrapatuta dauden 12 haurren eta horien monitorearekin egongo da harik eta erreskatea amaitzen den arte, iturri ofizialek asteazken honetan jakinarazi dutenez. Soldadu talde horretan mediku bat ere badago. Erreskate taldeko bozeramaileak azaldu duenez, hamar egunez jan ez badute ere haurrak onik daude eta soldaduak horien ondoan egongo dira kobazulotik ateratzen diren arte. Harrapatuta dauden 12 haurrek eta horien monitoreak indarrak berreskuratzen dituztenean oxigeno bonbonekin urpean igeri egiten ikasten hasiko dira. "Ez dago presarik", azpimarratu du bozeramaileak. Azaldu duenez, prest daudenean eta beraientzat urpean igeri egitea segurua denean irtengo dira; izan ere, bertatik irteteko ur azpian dauden pasadizo estuetatik igaro behar dute. Guztira, hiruzpalau kilometroko bidea dute irteera iristeko. Oraingoz, pixkanaka-pixkanaka ematen ari zaie janaria 11 eta 16 urte bitarteko hamabi haurrei eta horien 26 urteko monitoreari. Hasteko, gehigarri energetikoak eta bitaminak eman dizkiete. Erreskate lanak hainbat hilabetez luza daitezke. Erreskate taldeek 3 eta 4 ordu artean behar dituzte kobazuloaren hasieratik hamahiru lagunak dauden tokira heltzeko. Gainera, bidean ur azpian eta ur gainean dauden pasadizoak igaro behar dituzte. Bertsio ofizialak dioenez, 13 laguneko taldea ekainaren 23an sartu zen leizean. Ekaitzak harrapatu zien, ordea, eta urak gora egin zuenez harrapatuta gelditu ziren.

Bederatzi militar ohi zigortu dituzte Txilen, Victor Jararen hilketagatik

Bederatzi militar ohi zigortu dituzte Txilen,...
Bederatzi militar ohi zigortu dituzte Txilen, Victor Jararen hilketagatik

Txileko Justiziak 18 urteko kartzela ...
2:20 min.

Txileko Justiziak 18 urteko kartzela zigorra ezarri die zortziri eta 5 urtekoa, berriz, besteari. Estatuak 1,8 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko die senideei. Kantautorea 1973an hil zuten.

Txileko Justiziak bederatzi militar ohi kondenatu ditu Victor Jara kantautorearen eta Littre Quiroga espetxe zuzendariaren hilketagatik. Bi hilketa horiek 1973ko irailean gertatu ziren, Augusto Pinocheten diktaduraren hasieran (1973-1990). Miguel Vazquez magistratuak 15 urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri die zortzi soldadu ohiei homizidioen egileak direlakoan. Halaber, beste hiru urteko kartzelaldia jarri die Victor Jara eta Littre Quirogaren bahiketagatik. Rolando Melo ofizial ohiak, ostera, 5 urte eta egun bateko espetxealdia bete beharko du homizidioak estaltzeagatik. Horrez gain, bahiketak estaltzeagatik 61 eguneko espetxe zigorra bete beharko du. Bestalde, Estatuak 1.370 milioi pesoko (1,8 milioi euro) kalte-ordaina eman beharko die hildakoen senideei. Magistratuak agindutako ikerketaren arabera, bi hildakoak 1973ko irailaren 11n edo 12an atxilotu zituzten eta Txileko estadiora eraman eta torturatu egin zituzten. Irailaren 15ean eremu horretan zeuden atxilotu guztiak estadio nazionalera eraman zituzten, Jara eta Quiroga izan ezik. Bi horiek tokian bertan hil zituzten: Jarak 44 bala jaso zituen eta hatzak birrindu zizkioten; Quirogak, ostera, 23 bala jaso zituen.