Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude.

Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte.

Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko.

Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.

Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.

Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.

Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.

Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.

Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.

Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake.

Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita.

Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta.

Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean.

Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskureki...
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak azt...
1:39 min.

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere. Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez. 2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2). Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49. Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

2018/07/17

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txik...
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du he...
0:49 min.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude. Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez. Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte. Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko. Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

2018/07/17

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzul...
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo m...
3:22 min.

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko. Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez. Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak. Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte. Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba. Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean. Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

2018/07/17

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du,

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu...
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru ...
1:29 min.

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita. Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta. Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean. Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

2018/07/17

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoaca...
5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 ...
0:47 min.

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean. Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan. Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da. Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

2018/07/17

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-09ko bideoen artxiboa

Emakume batek eraso bat pairatu du Otxandion

Emakume batek eraso bat pairatu du Otxandion...
Emakume batek eraso bat pairatu du Otxandion

Gizonak, gainera, laguntzen saiatu ze...
1:01 min.

Gizonak, gainera, laguntzen saiatu zen herritar bati ere eraso zion, zauriak eraginda. Udalak ezohiko bilkura deitu du gertatutakoa salatzeko

Otxandioko Udalak herrian larunbat gauean izandako eraso matxista salatu du. Antza, gizon batek bere bikoteari eraso zion kale erdian eta, hori ikusita, "gizonaren jarrera salatu eta emakumea laguntzen saiatu ziren bi herritar. Gizonak, herritarrei aurre egin eta bietako baten kontra oldartu zen, zauriak eraginez", dio Udalak. Gainera, Segurtasun Sailak adierazi duenez, erasoa jasan zuen herritarrak salaketa aurkeztu zuen atzo, igandea, goizean, Ertzaintzarenean. Eraso matxistari dagokionez, salaketaren zain dago Ertzaintza, baina identifikatu egin zituzten biak. Gertatutakoaren aurrean, Otxandioko Udalak ezohiko bilkura deitu du erasoa salatzeko adierazpen instituzionala onartzeko. Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du 20:00etan, herriko plazan.

Gizon bat zauritu da Barakaldon, 3. pisutik erorita, etxera sartu nahian zebilela

Gizon bat zauritu da Barakaldon, 3. pisutik e...
Gizon bat zauritu da Barakaldon, 3. pisutik erorita, etxera sartu nahian zebilela

Leihotik sartu nahi zuen eta ur-hodi ...
0:51 min.

Leihotik sartu nahi zuen eta ur-hodi batetik pasatzen saiatu da, hori hautsi eta barruko patiora erori denean. 11:00ak aldera izan da ezbeharra

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizon bat zauritu da Barakaldon, hirugarren pisu batetik erorita, bere etxera leihotik sartzen saiatzen ari zenean. 11:00ak aldera izan da ezbeharra San Vicente kalean. Antza, etxera leihotik sartu nahi zuen gizonak eta ur-hodi batetik pasatzen saiatu da, hori hautsi eta barruko patiora erori denean. Suhiltzaileek atera behar izan dute patiotik eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ez da bere egoeraren berri eman.

Lantegi Batuak-eko langileak Bilbon manifestatu dira, hitzarmen

Lantegi Batuak-eko langileak Bilbon manifesta...
Lantegi Batuak-eko langileak Bilbon manifestatu dira, hitzarmen 'duin' bategatik

Ordezkari sindikalek ohartarazi dute ...
1:27 min.

Ordezkari sindikalek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu ezean. 2.000 langile baino gehiagori eragiten die

Lantegi Batuak-eko langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan, Bilbo hirigunean, hitzarmen duina eskatzeko. Desgaitasuna duten pertsonek lana aurkitzea bultzatzen du erakundeak. Sindikatuen arabera, ehunka pertsonak hartu dute parte enpresa- batzordeak bultzatutako mobilizazioan. Eguerditik Galtzada Nagusia zeharkatu dute, aldarrikapen oihuen artean. Ordezkari sindikalek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu ezean. 2.000 langile baino gehiagori eragiten die. Zuzendaritzak aurreko hitzarmenetan itundutako eskubide sozialak murriztu nahi dituela salatu du batzordeak, zehazki, Aste Santuko eta Gabonetako oporrekin amaitu nahi du, eta proba denboraldiak handitu eta soldata igoerak lortutako emaitza ekonomikoen araberakoak izatea ditu helburu. Azaldu duenez, langileek ez dute murrizketa sozialik onartuko, ezta emaitzen araberako soldaten igoera ere, soldatak hiru urtez bere horretan mantendu ostean, eta beste hiruz % 1eko igoera barregarriak eginda.

Hainbat emakume haien bikoteak hil dituzte

Hainbat emakume haien bikoteak hil dituzte...
Hainbat emakume haien bikoteak hil dituzte

Emakume bat Madrilgo Collado Villalba...
1:33 min.

Emakume bat Madrilgo Collado Villalban hil dute eta beste bat Lepen, Huelvan, gainera beste bi hil dituzte, bata Madrilen eta bestea Asturiasen

48 urteko emakume bat hil dute goizaldean Madrilgo Collado Villalba udalerrian eta Guardia Zibilak bere bikotekidea, 59 urteko gizonezkoa, atxilotu du. Guardia Zibilaren iturriek azaldu dutenez, 00:50ean jaso dute abisua Collado Villalba udalerriko Geltoki plazan liskarra zegoela esanez. Larrialdi zerbitzuak tokira bertara direnerako, ordea, emakumea hilda zegoen. Buruan kolpe handia zuen. Gerora, Guardia Zibilak 59 urteko gizonezkoa atxilotu du. Iturri horren arabera, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra. Estatu espainiarrean azken hiru egunetan gizonek hildako laugarren emakumea da, urtea hasi zenetik hogeita batgarrena. 47 eta 80 urteko bi emakume hil zituzten ostiralean Madril eta Asturiasen, hurrenez hurren. 24 urteko emakume bat hil zuen bere bikotekideak larunbat goizean Lepen, labankadaz. Gizonak urruntze agindua zuen eta ihes eginda zegoen. Guardia Zibilak atzo arratsaldean harrapatu zuen.

49 urteko zigorra Valdeluzeko irakasle bati, 12 neskatori sexu abusuak egiteagatik

49 urteko zigorra Valdeluzeko irakasle bati, ...
49 urteko zigorra Valdeluzeko irakasle bati, 12 neskatori sexu abusuak egiteagatik

Gainera, Madrilgo Probintzia Auzitegi...
2:11 min.

Gainera, Madrilgo Probintzia Auzitegiak 142.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du

Madrilgo Probintzia Auzitegiak 49 urte, bost hilabete eta 21 eguneko espetxe zigorra ezarri dio Madrilgo Valdeluz ikastetxeko irakasle ohi bati, adin txikiko 12 neskatori sexu abusuak egiteagatik 2002 eta 2014 urteen artean. Epaiaren arabera, magistratuek frogatutzat eman dute gizonak irakasle maitatuta zela eta ikasleekin gertuko harremana zuela baliatu zuen bere desio sexualak asetzeko. Epaimahaiaren esanetan, nagusitasun posizioa zuen eta abusu gehienak denboran errepikatu ziren. Gainera, biktimen adina larrigarri gisa larrigarriak jo ditu. Halaber, akusatuaren tesia baztertu du. Irakaslearen esanetan, bere eta emaztearen (irakaslea hau ere) kontrako konplot baten ondorio da guztia. Horrez gain, epaimahaiak errefusatu egin du kasuak izan duen jarraipen mediatikoagatik kutsadurarik izan dela. Bestalde, biktimei 142.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Madrilgo Probintzia Auzitegiak irakaslea. Halaber, erantzukizun zibil subsidiario aitortu dio ikastetxeari abusuak zentroan bertan gertatu zirela eta bertan irakasle gisa "urteak" zeramatzalako lanean. Maiatzaren 21etik ekainaren 12ra bitartean egin zen epaiketa, ateak itxita. Epaiketak iraun zuen egunetan 14 biktimak, 35 lekuko eta 5 perituk parte hartu zuten. Epaimahaiaren iritziz, bi neskatori egindako abusuak ezin izan dira frogatu.

Thailandiako kobazuloan harrapatutako umeen erreskatea, martxan berriz

Thailandiako kobazuloan harrapatutako umeen e...
Thailandiako kobazuloan harrapatutako umeen erreskatea, martxan berriz

Lau ume arriskutik kanpo daude atzoti...
1:31 min.

Lau ume arriskutik kanpo daude atzotik. Gainerakoak kobazuloaren sarreratik lau kilometrora daude

Erreskate taldeek operazioa berrabiarazi dute Thailandiako iparraldean dagoen kobazuloan ekainaren 23tik atera ezinik dauden zortzi umeak eta horien entrenatzailea bertatik ateratzeko, igandean lau ume atera ondoren. Urpekari talde bat bertan 11:00ak zirenean sartu da (gureak 06:00ak zirenean), umeak berehala erreskatatzeko asmoarekin. Lanak 14 bat orduz eten dituzte, salbamenduko taldeko kideek igandean erabilitako aire konprimatuko bonbonak ordezka zitzaten, eta Chiang Rai probintzian dagoen kobazulo horretako ur maila aztertzeko. Igandeko operazioak hainbat ordu iraun zuen: taldea 10:00etan sartu eta 17:40an itzuli zen lehen umearekin, eta hamar minutu geroago atera zuten bigarrena. Hurrengo biak, aldiz, bi orduren ostean atera ziren. Erreskatatutako lau umeak Chiang Rai probintziako ospitalera eraman zituzten.

110 pertsona hil dira dagoeneko Japonian, uholdeen ondorioz

110 pertsona hil dira dagoeneko Japonian, uho...
110 pertsona hil dira dagoeneko Japonian, uholdeen ondorioz

Horrez gain, 1.500 pertsona baino geh...
1:58 min.

Horrez gain, 1.500 pertsona baino gehiago guztiz inkomunikatuta daude Kursahiki herrian, denboraleak kalte gehien eragin dituen eremuan

Dagoeneko 110 pertsona hil dira Japonian azken egunotan izandako eurite eta uholdeen ondorioz; 79 pertsona desagertuta daude, gainera. 1983tik uhartean izandako uholderik larrienak dira honakoak, eta orduko hartan 117 pertsona hil ziren. Halaber, alerta berezia ezarri dute Kursahiki herrian (herrialdearen mendebaldean), denboraleak kalte gehien eragin dituen eremuan, hain zuzen. 1.500 baino gehiago erabat inkomunikatuta daude, Kyodo albiste-agentzia japoniarraren esanetan. Kurashikiko egoera bereziki larria da, ospitaleratuta dauden 100 bat pertsona kanpoko laguntzarik gabe geratu direlako. Hainbat kamioi eta ibilgailu ari dira zeregin horretan, uraren gorakadari aurre eginez. Japoniako Meteorologia Agentziaren arabera, datozen orduotan ere euria espero da kaltetutako hainbat tokitan. Euriteak ez dira oso ohikoak uztailean Japonian, baina dozenaka pertsona geratu dira etxean harrapatuta. Uholdeetatik ihes egiteko asmoz, etxeko teilatuetan igota zegoen jendea erakutsi dute Japoniako hedabideek. Japoniako Gobernuak larrialdiak kudeatzeko zentro bat ipini du martxan lehen ministroaren bulegoan. Era berean, 54.000 polizia, soldatu eta suhiltzaile ari dira egoera konpontzeko lanean.

Hil egin da duela astebete Novichok gasarekin kutsatutako emakumea Erresuma Batuan

Hil egin da duela astebete Novichok gasarekin...
Hil egin da duela astebete Novichok gasarekin kutsatutako emakumea Erresuma Batuan

Bere bikotekideak larri jarraitzen du...
1:14 min.

Bere bikotekideak larri jarraitzen du. Terrorismoaren aurkako taldeko 100 agente parte hartzen ari dira ikerketan

Dawn Sturges aurreko astean gas kutsakor batekin Amesburyn (Erresuma Batua) kutsatutako emakumea hil egin da, Scotland Yardek zabaldu duenez. Sturges eta Charlie Rowley bere bikotekidea Novichok gasarekin kutsatu omen ziren. Dirudienez, Sergei Skripal espioi errusiar ohia eta Yulia horren alabaren aurka erabilitakoa litzateke. Poliziek eta heriotzaren inguruan gehiago sakontzeko autopsia egingo diotela adierazi dute. Bitartean, Rowleyk "larri jarraitzen du". Terrorismoaren aurkako taldeak hartu du ikerketaren gidaritza. "Ehun bat ikertzaile etenik gabe lanean ari dira", Poliziarekin batera, esan du Scotland Yardek. "Ikertzaileen taldeko lehentasuna da zehaztea nola egon ziren kontaktuan gasarekin", esan du. Gainera, azaldu duenez, terrorismoaren aurkako 100 agente baino gehiago parte hartzen ari dira ikerketan.