Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako.

Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean.

Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.

05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra.

Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten.

Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua.

Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu.

Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute.

Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko.

Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan.

Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie.

Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta.

Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz.

Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako.

Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren.

Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez.

Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete.

Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude.

Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako.

Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion.

1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen pr...
Ertzaintza erne, Santoñatik ihes egin duen presoa Euskadin egon daitekeela eta

Estefania Beltran de Heredia sailburu...
1:31 min.

Estefania Beltran de Heredia sailburuak azaldu duenez, presoak 'ezagunak ditu Gasteizen' eta, beraz, ez dute baztertzen gurean egotea

Ertzaintza erne dago Guillermo Fernandez Santoñako El Dueso kartzelara itzuli ez zen presoa Euskadin egon daitekeela eta. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Gasteizen emakume bat bortxatzea eta hiltzeagatik zigortutako gizonak Arabako hiriburuan "ezagunak" dituelako. Gasteizen egon da, hain justu, Beltran de Heredia, Gorka Urtaran alkatearekin batera Udaltzaingoak eta Polizia Autonomikoak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Asteko baimenaren ondoren, igandean itzuli behar zen presoa El Dueso (Santoña, Kantabria) kartzelara, baina azaldu ez zela eta, alerta zabaldu dute. Espainiako Poliziak bere argazki bat zabaldu du (albiste honekin batera ikusgai dagoena), eta herritarrei laguntza eskatu die.

2018/07/27

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun ba...
Lapur bat atxilotu dute Pasaian, bizilagun batek trastelekuetan giltzapetu ostean

Zarata entzun eta gero, etxebizitza e...
1:16 min.

Zarata entzun eta gero, etxebizitza eraikin bateko bizilagun batek ateak indarrez irekitzen ari zen gizon bat giltzapetu du trastelekuak dauden lekuan, eta abisua eman dio Ertzaintzari

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, osteguna, Pasaian (Gipuzkoa), etxebizitza eraikin bateko trastelekuetan ustez lapurtzen harrapatu eta bizilagun batek bertan giltzapetu ostean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez. 05:30 inguruan, ostegunean, Pasaiako bizilagun batek Ertzaintzara deitu du pertsona bat eraikineko trastelekuetan lapurtzen ari zelakoan. Antza, zarata entzun zuen trastelekuak dauden lekuan, eraikineko azken solairuan, eta hara joan zenean atea irekita topatu zuen; hortaz, atea itxi eta atera ezinik utzi zuen barruan ustezko lapurra. Inguruan zegoen patruila bat bertaratu zen, eta agenteak trastelekuak dauden lekura joan ziren eta han gizonezko bat topatu zuten. Hasieran, gizonak esan zuen lotan zegoela, baina agenteek lekua arakatu eta hainbat ate indarrez irekita zeudela ikusi zuten. Gainera, gizon horren ondoan eskularruak eta palanka bat aurkitu zituzten. Hala, ustekoz lapurra atxilotu zuten lapurreta indarrez egitea egotzita, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren, izapideak abiarazi eta epailearenera eramateko.

2018/07/27

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Es...
400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako...
1:30 min.

Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera

400 pertsonak lortu dute Maroko eta Espainia bereizten dituen Ceutako hesia gainditzea atzo goizaldean. Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 07:00ak aldera gertatu da jauzia. Bi ordu inguruz, Marokoko agenteak eta guardia zibilak pertsona horien sarrera eragozten saiatu dira, baina azkenean 400 batek lortu dute beren helburua. Espainiako Gobernuak Ceutan duen Ordezkaritzak oraindik ez du iritsi berri direnen behin betiko kopurua zehaztu. Gurutze Gorriak 390 migratzaile artatu ditu, horietako 30 zauriekin. Halaber, 11 migratzaile eta 4 guardia zibil Ceutako ospitalera eraman dituzte. Dena den, Guardia Zibilaren iturriek zauritutako agenteak hamabi izan direla adierazi dute. Ceutara sartu ostean, etorkinak behin-behinean hartzeko CETI zentrora zuzendu dira. Hori dela eta, Gurutze Gorriko kideak bertara joan dira horiei harrera egiteko. Azken hilabeteetan migratzaile gehiago sartu dira itsasoz hesia gaindituta baino.

2018/07/27

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen i...
Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro...
1:24 min.

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan. Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie. Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.

2018/07/27

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Grezian suteak nahita eragin zituztela diote ...
Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan

Azken balantzearen arabera, 85 dira j...
1:42 min.

Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta

Greziako suteak nahita eragin zituztela dioten "zantzu handiak" daude, hala adierazi du Gobernu greziarrak, azken egunetan Atenasen inguruak kiskali dituzten suteak direla eta. Bestalde, Gobernuaren bozeramaleak gogorarazi duenaren arabera, Alexis Tsiprasek gertakari guztiak modu arin eta metodikoan ikertzeko agindua eman zuen, ikerketa sakona egiteko asmoz. Agintariek zabaldutako azken balatzearen arabera, 85 dira jada suteetan hildakoak, baina baliteke kopurua handitzea, pertsona asko desagertuta eta zaurituta daudelako. Lehenengo suteak astelehenean piztu ziren Kinetako (Atenasetik 50 bat km-ra) pinudi batean. Bigarrena, handik gutxira Pentelin, hiriburutik iparraldera. Su garrak Atenaseko ekialdera ere zabaldu ziren. Tsiprasek hiru dolu-egun ezarri zituen asteartean, suteetan hildakoen omenez. Biktima eta desagertuak bilatzeko lanek jarraitzen dute, baina orain, gainera, Atenaseko aldirietan izandako uholdeei ere aurre egin behar diete. Suhiltzaile, agintari eta bizilagunek ez dute atsedenerako tarterik, suteak kontrolpea eman eta ordu gutxira, urak zenbait udalerritako kaleak hartu dituelako, herritar asko eta asko haien etxeetatik eta autoetatik atera ezinik utzita.

2018/07/27

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, k...
Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta...
1:36 min.

Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan

Nikaraguako giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 448 pertsona hil dira herrialde horretan Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak duela 100 egun hasi zirenetik. Halaber, 2.800 zauritu dira eta 595 lagun desagertuta daude. Erakunde horretako idazkari exekutiboak eman ditu datuak eta zehaztu du biktimen zerrenda hori behin-behinekoa dela, hainbat kasu baieztatzeko zailtasunak izaten ari direlako. Giza Eskubideen Ameriketako Batzordeak Nikaraguako Gobernuari hilketak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egitea eta herritarrak arbitrarioki atxilotzea, tratu txarrak ematea eta torturatzea leporatu zion. 1980ko hamarkadatik inoiz izan duen krisi sozio-politiko larriena bizi du egun Nikaraguak. Gobernuak ukatu egin du hilketa horien erantzulea denik eta indarkeriaren atzean "estatu kolpea eman nahi duten talde terroristak" daudela berretsi du.

2018/07/27

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:35 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2018/07/27

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-19ko bideoen artxiboa

Lau informazio-espediente berri irekiko ditu Osakidetzak

Lau informazio-espediente berri irekiko ditu ...
Lau informazio-espediente berri irekiko ditu Osakidetzak

Darpon Osasun sailburuak Legebiltzarr...
2:06 min.

Darpon Osasun sailburuak Legebiltzarreko batzordean iragarri duenez, Digestio-Aparatua, Medikuntza Intentsiboa, Traumatologia eta Urulogia espezialitateak ikertu, eta azterketa eredua aldatuko dute

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Osakidetzako beste arduradunekin batera, agerraldia egiten ari dira gaur, osteguna, Legebiltzarreko batzordean, Lan Eskaintza Publikoan (LEP) antzemandako irregulartasunen gaineko ikerketari buruz azalpenak emateko. Alderdiek hitz egin ostean, sailburuak hitza hartu du, eta iragarri du lau informazio espediente berri irekiko dituztela, Digestio-aparatua, Medikuntza Intentsiboa, Traumatologia eta Urulogiako azterketa aztertzeko. Ikerketaren emaitzak jaso eta gero, iraila aldera, erabakiak hartzeko moduan egongo direla adierazi du Osasun sailburuak, "frogak eskuan" dituztenean. Darponek Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketaren emaitzen berri eman du. Ikerketak LEParen 86 epaimahaitik 44 aztertu ditu. Ikerketaren ondorioak aztertu ostean, Osakidetzak lau informazio espediente berri irekitzea erabaki du, Digestio-Aparatua, Medikuntza Intentsiboa, Traumatologia eta Urulogiako espezialitateei dagokienez. Espediente horien aurretik, Kirurgia Plastiko, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Anestesia eta Kardiologiakoak ere egin zituzten, eta horien ondorioa izan zen lau kategoria horien hirutan bost azterketa errepikatzea, Kirurgia Plastikoan izan ezik. Gainera, Osakidetza indartzeko eta hobetzeko gogoeta prozesua abiarazi dutela iragarri du. Horrela, neurri berriak onartuko dituzte eta, besteak beste, espezialitate guztietan azterketa bakarra egingo da, modu automatikoan zuzenduko dira eta notak erabakitzen dituzten epaimahaien kide kopurua murriztuko da. Beste neurrietako batzuk hauek lirateke, "enplegu eskaintzak aldizka eta etengabe egitea bolumen txikiagoko prozesuen bitartez, eta kategoriak taldekatuz", eta sindikatuen partaidetza mantentzea epaimahaietan eta Jarraipen Batzordean.

Haizeak zortzi zuhaitz bota eta sei zauritu eragin ditu arratsalde batean, Iruñean

Haizeak zortzi zuhaitz bota eta sei zauritu e...
Haizeak zortzi zuhaitz bota eta sei zauritu eragin ditu arratsalde batean, Iruñean

Ufadak 70-80 km/h-rainokoak izan zire...
0:56 min.

Ufadak 70-80 km/h-rainokoak izan ziren eta ibilgailu zein hiriko altzariak kaltetu zituzten, eta sei pertsona zauritu, horietatik bi, larri

Iruñea astindu zuten haize ufadek zortzi zuhaitz erorarazi eta sei pertsona zauritu zituzten, horietatik bi larri, atzo, asteazkena, arratsaldean. Ufadak 70-80 km/h-rainokoak izan ziren eta ibilgailu zein hiriko altzariak kaltetu zituzten. Iruñeko Udaltzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez, arratsaldean, haize-bolada bortitzak izan zirenean, sekuoia luze baten adar handi bat hautsi eta pertsonen gainean erori zen sei pertsona zauritu dira, horietako bi larri. Era berean, haizeak zenbait leiho apurtu zituen Baiona etorbidean, eta Londres kaleko atiko batean zeuden hainbat altzairu eraman zituen, Beloso inguruan, bi autoren artean geratuta.

Gizon bat atxilotu dute Coruñan emaztea arma zuriz hil izana egotzita

Gizon bat atxilotu dute Coruñan emaztea arma ...
Gizon bat atxilotu dute Coruñan emaztea arma zuriz hil izana egotzita

Hilketa 19:00ak aldera gertatu da Est...
0:30 min.

Hilketa 19:00ak aldera gertatu da Estrella kalean, hiriaren erdigunean. Biktimaren senarra, 54 urteko gizona, atxilotu dute dagoeneko

57 urteko emakume bat hil dute arma zuriz gaur arratsaldean, Coruñan (Galizia). Ondoren, 54 urteko gizon bat atxilotu dute emaztea arma zuri batekin hil izana egotzita, Poliziako iturriek baieztatu dutenez. Hilketa 19:00ak aldera gertatu da Estrella kalean, hiriaren erdigunean. Poliziako iturriek zehaztu dutenez, gizona zein biktima espainiarrak dira.

Ryanair konpainiaren grebak egunean 300 hegaldi bertan behera utziko ditu

Ryanair konpainiaren grebak egunean 300 hegal...
Ryanair konpainiaren grebak egunean 300 hegaldi bertan behera utziko ditu

Konpainiak azaldu duenez, lanuzteek i...
1:43 min.

Konpainiak azaldu duenez, lanuzteek ia 50.000 bidaiariri eragingo diete egunean, bezero guztien % 12ri, hain zuzen ere

Ryanair konpainiaren kabinako tripulazioek greba deitu dute uztailaren 25erako eta 26rako Espainian, Portugalen eta Belgikan. Ondorioz, egunean 300 hegaldi bertan behera geratuko dira, Irlandako airelineak gaur jakitera eman duenez. Konpainiak Forondako aireportuan lan egiten du. Konpainiak agiri batean azaldu duenez, lanuzteek ia 50.000 bidaiariri eragingo diete egunean, bezero guztien % 12ri, hain zuzen ere. Espainiaren kasuan, tripulatzaileei legedi nazionala aplikatzea aldarrikatuko dute langileek greban; ondorioz, kontratuak Estatuko legediak arautzea eskatuko dute beharginek. Bertan behera geratuko diren hegaldien txartelaren dirua itzultzeko edo zazpi egun lehenago ala geroago hegazkin alternatiboetan doako hegaldiak antolatzeko bezeroekin harremanetan jarri direla azaldu du Ryanairrek ohar batean. Komunikazio zuzendariaren aburuz, grebak guztiz justifika ezinak dira eta ez dituzte helburuak lortuko. Era berean, Ryanairreko 100 bat pilotuk 24 orduko greba deitu dute Irlandan ostiralerako, guztiak airelineak zuzenean kontratatutakoak. Ondorioz, Erresuma Batuan 24 hegaldi bertan behera gertuko dira.

Estatu Juduaren legea onartu du Israelgo Parlamentuak

Estatu Juduaren legea onartu du Israelgo Parl...
Estatu Juduaren legea onartu du Israelgo Parlamentuak

Araudi berriaren arabera, herrialdea ...
2:11 min.

Araudi berriaren arabera, herrialdea 'herri juduaren aberri historikoa' da, eta juduek bakarrik dute autodeterminatzeko eskubidea. Aurrerantzean hebreera izango da Israelgo hizkuntza ofizial bakarra

Israelgo Parlamentuak Estatu-Nazio Juduaren lege polemikoa onartu du bart. Araudia berriaren arabera, Israel herri juduaren "etxe nazionala" da, eta herri horrek bakarrik du autodeterminazio eskubidea. Gainera, aurrerantzean hebreera izango da hizkuntza ofizial bakarra. Ekimena 62 aldeko botorekin onartu du Knesetek (Israelgo Ganbera); kontrako 55 boto izan dira. Diputatu arabiar-israeldarrek boikota egin diote bozketari. Izan ere, oso polemikoa da legea, eta arabiarren ustez, guztiz baztertzailea da. Orain arte, nortasun juduari erreferentzia egitea saihestu dute legeek, hainbat korronte judua eta arabiar gutxiengoa (biztanleriaren % 20) kontra zeudelako. "Arabiarrak kategoria berezia izango du, judu orok izango du Israelera migratzeko eta herritartasuna eskuratzeko eskubidea izango du. Estatuak erbestean diren juduak batzeko jardungo du, eta asentamendu juduak bultzatuko ditu", jasotzen du legeak. Eztabaidan zehar Ganberan egon den diputatu palestinar bakarrenetarikoak, Ayaman Odehek salatu duenez, "demokraziaren hileta" gauzatzen ari da Israel, eta bandera beltz bat jarri du bere eserlekuan.

Skripal eta bere alaba pozoitu zituztenak identifikatu ditu Erresuma Batuak

Skripal eta bere alaba pozoitu zituztenak ide...
Skripal eta bere alaba pozoitu zituztenak identifikatu ditu Erresuma Batuak

Pozoitzearen egunean telebista-zirkui...
1:28 min.

Pozoitzearen egunean telebista-zirkuitu itxiak grabatutako irudiak herrialdera sartu ziren pertsonen erregistroarekin gurutzatu dituzte ikerlariek. 'Ziur daude, errusiarrak dira', esan dute

Sergei Skripal Errusiako espioi ohia eta Yulia alaba Novichock gasarekin pozoitu zituzten pertsonak identifikatu dituzte Erresuma Batuko ikertzaileek. The Telegraph egunkari britaniarraren arabera, ikerlariek pozoitzearen aurretik eta ondoren telebista-zirkuitu itxiak grabatutako irudiak aztertu dituzte. Skripal eta Yulia alaba korderik gabe topatu zituzten martxoaren 4an, Salisburyn. Oso larri eraman zituzten ospitalea, Nicholas Bailey polizia agentearekin batera. Gerora jakin zenez, Novichok gasa arnastu zuten hirurek. Sobiet Batasunak egindako substantzia kimiko bat da, Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak egiaztatu duenez. Erresuma Batuak Errusia egin du hilketa saiakeraren erantzule; Putinek, berriz, dena ukatu du.