Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-09-20ko bideoen artxiboa

Elektrizitateari lotutako zerga bat kenduko dute, argindarraren faktura murrizteko

Elektrizitateari lotutako zerga bat kenduko d...
Elektrizitateari lotutako zerga bat kenduko dute, argindarraren faktura murrizteko

Espainiako Gobernuak iragarri du dato...
2:41 min.

Espainiako Gobernuak iragarri du datozen asteetan hainbat neurri hartuko dituela argindarraren prezioa murrizteko. Kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du argindarraren faktura ez dela jaitsiko.

Espainiako Gobernuak elektrizitatearen ekoizpenari ezarritako % 7ko zerga kentzea erabaki du, kontsumitzaileen argindarraren faktura berehala murrizteko helburuarekin. 2012an, Alderdi Popularraren agintaldian, onartu zuten zerga hori. Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak Kongresuan azaldu duenez, "Espainiako Gobernuak dituen asmoak zeintzuk diren jakinarazteko eta kontsumitzaileen fakturak arintzeko neurririk egokiena da; izan ere, ezin daiteke zama hori kontsumitzaileen gainean jarri". Riberak iragarri du "datozen asteetan" Espainiako Gobernuak argindarraren prezioaren gorakadari aurre egiteko neurri gehiago hartuko dituela eta, besteak beste, egoera larrienean dauden kontsumitzaileak babestea izango dutela helburu. Ildo horretan, bono sozial elektrikoa hobetuko dutela eta berogailua izateko bono berri bat indarrean jarriko dutela erantsi du. Espainiako Gobernuak argindarraren merkatua erreformatzeko borondate irmoa duela esan du, eta horretarako zentzuzko zergak ezartzea eta eredu energetiko garbi, eraginkor eta digitalizatuaren aldeko urratsak ematea ezinbestekotzat jo du. "Ezin dugu inprobisatzen jarraitu, ezta karbonizazioarekin amaitzeko helburuarekin bateraezinak diren partxeak jarri ere. Beteko ez diren itxaropenak sortzen dira horrela eta horrek gerora ondorioak izaten ditu", gaineratu du. Facuak dio argindarraren faktura ez dela jaitsiko. Bestalde, Facua kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du Espainiako Gobernuak gaur iragarritako neurriarekin ez dela argindarraren prezioaren gorakadaren arazoa konponduko. Ruben Sanchez elkarte horretako bozeramailearen hitzetan, neurri horrekin argindarraren faktura ez da murriztuko. "Espainiako Gobernuak ez dio argindarraren oligopolioari aurre egin nahi. Ematen du herrialde honetan konpainia elektrikoek Gobernuak berak baino gehiago agintzen dutela", kritikatu du. Sanchezek gogoratu du abuztuan argindarraren prezioa % 3 garestitu zela, eta beste horrenbeste egin duela irailean, "eta hori Espainiako Gobernuak iragarritako neurriarekin murriztuko litzatekeena baino gehiago da", salatu du.

Gizon batek labanaz eraso dio bikotekideari Ibarran

Gizon batek labanaz eraso dio bikotekideari I...
Gizon batek labanaz eraso dio bikotekideari Ibarran

Ustezko erasotzailea atxilotu egin du...
1:06 min.

Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute homizidio saiakera leporatuta. Erasoaren ondorioz, emakumeak zauriak ditu esku batean. Udalak eta talde feministek elkarretaratzea deitu dute 19:00etarako.

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ibarran, bikotekideari labana batekin erasotzea egotzita. Homizidio saiakera delitua leporatzen diote. Emakumeak zauriak ditu esku batean. Talde feministek eta Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadi irratiari baieztatu dionez, erasoa atzo goizeko hamaikak alderagertatu zen, Ibarran. Etxean bertan atxilotu zuten, eta datozen egunetan igaroko da epailearen aurretik. Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ibarran, bikotekideari labana batekin erasotzea egotzita. Homizidio saiakera delitua leporatzen diote. Emakumeak zauriak ditu esku batean. Talde feministek eta Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadi irratiari baieztatu dionez, erasoa atzo goizeko hamaikak alderagertatu zen, Ibarran. Etxean bertan atxilotu zuten, eta datozen egunetan igaroko da epailearen aurretik.

69 urteko gidari bat hil da Durangon, autoa garajean sartzen ari zela harrapatuta

69 urteko gidari bat hil da Durangon, autoa g...
69 urteko gidari bat hil da Durangon, autoa garajean sartzen ari zela harrapatuta

Antza denez, gizonak sarrerako aldapa...
0:42 min.

Antza denez, gizonak sarrerako aldapan gelditu du autoa eta atea irekitzen hasi da. Orduan autoa maldan behera abiatu da, antza, esku frenoa jarri gabe zuelako.

69 urteko gizon bat hil da bart Durangon, autoa garajean sartu nahian ari zela ibilgailuaren eta hormaren artean harrapatuta gelditu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Istripua 01:30ean gertatu da Askatasuna etorbidean. Antza denez, gidariak sarrerako aldapan gelditu du autoa, esku frenoa jarri gabe, eta atea zabaltzeko giltza sartu duenean autoa maldan behera abiatu da. Hormaren eta autoaren artean harrapatuta gelditu da eta bertan hil da.

Dagoeneko 81 dira Mangkhut tifoiaren eraginez Filipinetan hildakoak

Dagoeneko 81 dira Mangkhut tifoiaren eraginez...
Dagoeneko 81 dira Mangkhut tifoiaren eraginez Filipinetan hildakoak

Poliziaren balantze ofizialaren arabe...
1:17 min.

Poliziaren balantze ofizialaren arabera, 52 pertsona desagertuta daude eta 17.200 artatu dituzte harrera zentroetan.

Dagoeneko 81 dira Filipinetan Mangkhut tifoiaren eraginez hildakoak, Poliziak eta Nekazaritza Departamentuak emandako datuen arabera. Oraindik dozenaka lagun falta dira, eta, beraz, hildakoak gehiago izan daitezke. Poliziak jakinarazi duenez, gehienak (60 inguru) Cordillera eskualdean hil dira, eta 52 lagun desagertuta daude. Zehatz-mehatz esanda, 40 pertsona Itogon udalerriko meatze batean harrapatuta geratu dira. Benigno Durana Jr. Poliziaren bozeramailearen esanetan, 12.860 etxe suntsitu dira, eta 17.200 lagun baino gehiago artatu dituzte harrera zentroetan. Bestalde, 74 errepide itxita eta 2.186 gune argindarrik gabe daude, PNA albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera. Action Against Hunger gobernuz kanpoko erakundearen esanetan, 893.000 pertsonakaltetu dira tifoiaren eraginez.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:26 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.