Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-09-21ko bideoen artxiboa

Kasedako hilketagatik atxilotutako hiru gizonezkoak, eguerdian epailearen Aurrera

Kasedako hilketagatik atxilotutako hiru gizon...
Kasedako hilketagatik atxilotutako hiru gizonezkoak, eguerdian epailearen Aurrera

Astearte gauean atxilotu zituzten, et...
1:22 min.

Astearte gauean atxilotu zituzten, eta ordudanik Foruzaingoaren ziegatan egon dira. Aitak ez du deklaratu nahi izan.

Bikote baten banaketa dago atzo Kasedan izandako hilketa hirukoitzaren oinarrian, Foruzaingoak baieztatu duenez. Hiru pertsona hil zituzten tiroz, bi familiaren arteko liskar batean. Hildakoak aita-semeak dira, 50, 29 eta 17 urtekoak. Atxilotuak 53 urteko gizon bat eta haren bi semeak dira, Estellerrikoak guztiak. "Bi familiaren arteko liskarra eragin zuen arrazoia senar-emazte batzuen banaketa da", adierazi du Nafarroako Foruzaingoko bozeramaileak, eta ikerketa "pixkanaka-pixkanaka" eta berme legal guztiekin egiten ari dira. Herriko bizilagunek EFE albiste agentziari esan diotenez, antza, Kasedako jaiak zirela, irailaren 9an, bikotekideek eztabaida izan zuten eta gizonak emakumea etxetik bota zuen. Andreak 2 urteko alaba hartu eta Muniain de la Solana herrira joan zen gurasoen etxera. Atzo, emakumea Casedara itzuli zen taxi batean senarrarekin konpontzeko asmoarekin, baina atzetik aitak eta nebak jarraitu zioten eta ondoren borroka hasi zen.

'Pentsio duinak' aldarrikatzeko urriaren 1ean...
'Pentsio duinak' aldarrikatzeko urriaren 1ean manifestazioa deitu dute pentsiodunek

Pentsiodunen elkarteek hitzordua pres...
2:32 min.

Pentsiodunen elkarteek hitzordua prestatzeko bilera egin dute Gasteizen. Batzarra bukatu ondoren agiri bat argitaratu dute, “zahartzaro duin bat” eskatzeko.

“Pentsio duinak” eta “dependentziari arreta hobeago” bat ematea eskatzeko urriaren 1eko manifestazioan, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, parte hartzera deitu dute gaur Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek. Pentsiodunen elkarteek hitzordua prestatzeko bilera egin dute gaur Gasteizen. Batzarra bukatu ondoren agiri bat argitaratu dute, “zahartzaro duin bat” eskatzeko. Horretarako, pentsio sistema publikoa defendatzea eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa beharrezkoak direla uste dute. Legez KPIren araberako igoera bat arautzea aldarrikatu dute, eta lan zein pentsioen erreformak baliogabetzea eskatu dute; horiek pentsio duinak eragozten dituztelako. Gainera, 1.200 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata eta dependentziaren arretak dituen beharrizanak asetzea eskatu dute. “Aitzakiarik” eta “barkamenik” onartuko ez dutela ohartarazi dute pentsiodunek. Bankuak erreskatatzeko edo “obra erraldoietan sarritan dirua xahutu dute”, eta aldi berean, pentsioentzako zentimorik ez izatea salatu dute. Ondorioz, pentsio publiko duinak eta dependentziari arreta hobeago bat ematea bermatzeko eskatu diete Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Exekutibo zentralari. Lortu arte mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute. Urriaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Iruñean izango diren manifestazioetan parte hartzera deitu dute, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Gipuzkoan, urriaren 1ean mobilizazioak herrietan egingo dituzte; Donostian, ordea, urriaren 6an izango da manifestazioa.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:54 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

EAEko industriak duela urtebete baino % 11,7 gehiago fakturatu zuen uztailean

EAEko industriak duela urtebete baino % 11,7 ...
EAEko industriak duela urtebete baino % 11,7 gehiago fakturatu zuen uztailean

Nafarroan hazi zen gehien industriare...
1:11 min.

Nafarroan hazi zen gehien industriaren negozioa Estatu osoan, % 29 hain zuzen ere.

EAEko industriaren salmentak % 11,7 hazi ziren uztailean aurreko urteko datuekin alderatuta, baina eskariak % 0,3 egin zuen behera, Espainiako Estatistika Insitutuak (INE) jakinarazi duenez. Sektorearen negozio bolumenak % 8,9 egin du gora aurtengo lehenengo zazpi hilabeteetan 2017ko epe beraren aldean, eta eskaria % 5,3 hazi da batez beste. Nafarroan hazi zen gehien industriaren negozioa Estatu osoan, % 29 hain zuzen ere, eta EAE bosgarren postuan geratu da zerrenda horretan. Eskaeren kasuan, aldiz, EAE azken postuetan geratu da, laugarrena atzetik.

Venezuelan

Venezuelan 'indarkeria armatu endemikoa' dago...
Venezuelan 'indarkeria armatu endemikoa' dagoela salatu du Amnistia Internazionalak

Amnistia Internazionalaren arabera, "...
1:58 min.

Amnistia Internazionalaren arabera, "Gobernuaren ekintzek eta politikak txirotasunean bizi diren gazteak hiltzen eta kriminalizatzen dituzte, eta horrek segurtasun eza areagotzen du".

Venezuelan "indarkeria armatu endemikoa" dagoela kritikatu du Amnistia Internazionalak. Hori horrela, Estatuak, epaiketaz kanpo, gero eta gazte gehiago hiltzen dituela salatu du aipatu erakundeak, indarkeria hori, bereziki, txirotasunean bizi diren gazteen aurkakoa dela erantsita. "Gobernuaren ekintzek eta politikak txirotasunean bizi diren gazteak hiltzen eta kriminalizatzen dituzte, eta horrek segurtasun eza areagotzen du, baita herritarren etsipena ere", adierazi du Esteban Beltran AIk Espainian duen erakundeko zuzendariak, Buenos Airesen emandako prentsaurreko batean. "Hau ez da bizitza: segurtasuna eta bizitza eskubidea Venezuelan" txostena aurkeztu du Beltranek, hain zuzen, Argentinako hiriburuan. "Errazen erasotzen diren herritarren kontra Estatuak erabilitako errepresioa eta eskubideen urraketa" ditu ardatz dokumentu horrek. Hala, Beltranek berak esan du 2016an 21.752 hilketa izan zirela: horietatik % 55, 15 eta 30 urte bitarteko gazteen aurkakoak. "Hiltzen dituzten gazteak leku txiroetan bizi dira, horregatik, etsaitzat eta gaizkiletzat hartzen ditu Gobernuak", azpimarratu du. "Horrekin segurtasun eza areagotzea lortu dute, izan ere, 2016an 65.000tik gora venezuelar izan ziren Estatuaren indarkeria armatuaren biktima", gaineratu du. Ildo horretan, Amnistia Internazionalak zehaztu du 2016az geroztik 19 segurtasun ministro egon direla, eta horietatik 11 indar armatuetako kide izan direla. "Horrek guztiak atxiloketa bidegabeak, epaiketaz kanpoko hilketak eta behartutako desagertzeak ekarri ditu", Beltranen ustez.