Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-09-28ko bideoen artxiboa

Gizon batek neska bat harrapatu ondoren ihes egin eta kokainan positibo eman du

Gizon batek neska bat harrapatu ondoren ihes ...
Gizon batek neska bat harrapatu ondoren ihes egin eta kokainan positibo eman du

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du harr...
1:10 min.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du harrapaketaren nondik norakoak argitzeko.

37 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 12 urteko neska bat ibilgailuarekin harrapatu ondoren ihes egin eta kokainan positibo eman baitu. Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gizonak ez zuen zirkulatzeko baimenik. Harrapaketa Blas de Otero eta Donostia kaleen artean gertatu zen atzo (osteguna) 14:30ak aldera. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du harrapaketaren nondik norakoak argitzeko. Gizonak neska harrapatu ostean ihes egin zuen, baina Ertzaintzaren laguntzari esker minutu gutxi gerora harrapatu zuten. Udaltzainek egindako droga probetan kokainan positibo eman ondoren. Neska Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten arin zauritua.

A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera bidean, kamioi istripu batengatik

A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera...
A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera bidean, kamioi istripu batengatik

Ezbeharra izan duten bi kamioiak erre...
1:33 min.

Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu dute. Istripuaren ondorioz, bi kamioi gidariak zauritu dira.

A-1 autobidea itxi dute ostiral goizean Iruña Okan, Gasteizera bidean, bi kamioiren arteko istripua izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu dute. Bi kamioi gidariak zauritu dira, horietako bat larri, eta Santiago ospitalera eraman dituzte. Istripua 09:00ak aldera gertatu da. Antza denez, txatarra zeraman kamioi batek enborrak zeramatzan beste bat jo du atzetik, eta egurrak errepidean sakabanatu dira. Larrialdi zerbitzuak aipatuz EFE albiste agentziak zabaldu duen informazioaren arabera, enborrak garraiatzen ari zen kamioiak ezbeharra izan du eta gidaria ibilgailutik jaitsi da. Orduan, atzetik zetorren eta txatarra zeraman kamioiak geldirik zegoen kamioia jo du eta, ondorioz, gidaria harrapatuta gelditu da kabinaren eta errepideko hesiaren artean. Bi femurrak hautsita ditu eta hemorragiak, berriz, hanketan.

Greba eguna dute gaur Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, deitutako 17en artean lehena

Greba eguna dute gaur Gipuzkoako adinekoen eg...
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, deitutako 17en artean lehena

ELA sindikatuak soldata igotzea eta l...
1:20 min.

ELA sindikatuak soldata igotzea eta lan baldintzak hobetzea eskatu du, baina eskakizunetako batzuk 'ez dira onargarriak', patronalaren ustez. % 50-60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan lan egiten duten 5.000 langileak grebara deituta daude ostiral honetan, lurralde hitzarmen berriaren "benetako negoziazioa" eskatzeko. % 50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte; % 60koak, puntako orduetan. ELA sindikatuak udazken honetarako deitutako 17 lanuzteen artean lehena da gaurkoa. Sindikatuak "lan baldintzak hobetzea" eta soldatak % 3 igotzea (igoera bi urtean aplikatzekoa) eskatu du. ELAren arabera, sektore honetan % 30eko "soldata arrakala" dago. Sindikatu abertzaleak "akordio bakarra eta bi esparruetako (sektore eta enpresa aldi berean) hitzarmen kolektiboen sinadura bakarra" eskatu ditu. Garen patronalaren arabera, "ez da zilegi" enpresa batzuek adostuta dituzten baldintzak oinarri gisa hartzea eta hobekuntzak horietatik abiatuta eskatzea.

Puigdemontek parte hartuko du Gure Esku Dagoren Gernikako ekitaldian

Puigdemontek parte hartuko du Gure Esku Dagor...
Puigdemontek parte hartuko du Gure Esku Dagoren Gernikako ekitaldian

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dina...
1:59 min.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Kataluniako urriaren 1eko erreferenduma gogoratuko du. Halaber, espetxean edota erbestean dauden buruzagi independentistei elkartasuna adieraziko die.

Kataluniarekiko elkartasunez, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ekitaldia egingo du larunbatean Gernikan. Kataluniako urriaren 1eko erreferenduma gogoratuko dute eta Carles Puigdemontek parte hartuko du, bideo baten bidez. Halaber, Kataluniako eta Euskal Herriko eragile sozial eta politikoetako ordezkariak izango dira Gernikan. Bi astetako sormen eta elkarlan prozesu baten ondoren, Picassoren "Gernika" koadroaren mural erraldoia (100x50) prest dago. Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailearen esanetan, "sateliteetatik ikusteko modukoa" izango da "mezua mundu osora iritsi dadin: asmo politikoei erantzuteko tresna eta bide demokratikoak behar ditugu". Larunbatean Gernikara joateko deia egin dute, "euskal herritarron askatasunaren, bakearen eta demokraziaren sinbolo den" herrira, urriaren 1eko erreferenduma gogoratzeko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak urriaren 1eko erreferendumaren "izaera demokratiko, baketsu eta eredugarria" aldarrikatu nahi du Estatu espainiarraren indarkeriaren eta errepresioaren gainetik. Halaber, preso politikoei, erbesteratuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Hori guztia ekitaldi politiko eta kultural oso berezi batekin egin nahi du, "uneak eskatzen duen mailako oihartzuna izan dezan elkartasun keinu honek".

Espainiako Estatuaren zor publikoa sekula baino handiagoa da

Espainiako Estatuaren zor publikoa sekula bai...
Espainiako Estatuaren zor publikoa sekula baino handiagoa da

Espainiako Estatuko Administrazio Pub...
1:06 min.

Espainiako Estatuko Administrazio Publikoek 1.163.885 milioi euroko zorra zuten pilatuta ekainaren amaieran, Barne Produktu Gordinaren % 98,1 adina.

Espainiako Estatuko Administrazio Publikoek 1.163.885 milioi euroko zorra zuten pilatuta ekainaren amaieran, Barne Produktu Gordinaren % 98,1 adina. Lehenengo hiruhilekoko errekorra gaindituta, sekula baino handiagoa da zor publikoa. Espainiako bankuak gaur argitara eman dituen datuen arabera, zorraren zati handiena Administrazio Zentralarena da, 1.032.903 milioi euro hain zuzen ere (BPGren % 87,1). Autonomia erkidegoen zorra ere inoizko maila altuenera iritsi zen, 293.246 milioi eurora (BPGren % 24,7), eta udal administrazioena 29.413 milioi eurokoa zen ekainaren amaieran (BPGren % 2,5).