Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-01ko bideoen artxiboa

Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abadiñoko bizilaguna

Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abad...
Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abadiñoko bizilaguna

Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dut...
1:14 min.

Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute, igande arratsalde honetan. Litekeena da gizonak mendi-istripua izatea.

Anboto inguruan desagertutako 41 urteko gizonaren hilotza aurkitu dute igande arratsalde honetan, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Litekeena da mendi-istripua izatea. Hildakoa Iker Garitaonaindia Areitio da, Abadiñon bizi zen, eta Ingeniaritza Mekanikoko irakaslea zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute. Larunbat honetan joan zen mendira, 10:00etan, eta ordutik senideek ez zuten haren berririk izan. Igande honetan bere bila ibili da 150 lagunek osatutako talde bat, SOS Deiakek kudeatuta, Anboto mendian. Azkenean, igande honetan, 17:00ean, Ertzaintzako mendi-taldeko kideek gizonaren gorpua aurkitu dute Untzillatx mendiko iparraldeko aldean, eskalada egiteko hainbat ibilbide dituen gunean, alegia. Ertzaintzaren helikoptero baten zain daude orain, gorpua bertatik eraman ahal izateko.

Pentsiodunek gaurko deitu dituzten manifestazioen ordutegiak

Pentsiodunek gaurko deitu dituzten manifestaz...
Pentsiodunek gaurko deitu dituzten manifestazioen ordutegiak

Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean...
0:55 min.

Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, 'zahartzaro duina' eta pentsio sistema publiko bat aldarrikatzeko deia egin diete Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek adin guztietako herritarrei.

Pentsio duinen alde gaurko deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek adin guztietako herritarrei. Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, "zahartzaro duina" eta pentsio sistema publikoa aldarrikatuko dute Euskadin eta Nafarroan. Besteak beste, "1.080 euroko gutxieneko pentsioa" eta legez KPIaren araberako igoera arautzea eskatuko dute berriro ere. Bilbon, Gasteizen eta Iruñean manifestazioak egingo dituzte, eta Donostian, berriz, larunbatean (urriak 6) izango da. Dena dela, Gipuzkoako zenbait herritan mobilizazioak deitu dituzte gaurko. Aurrekoetan bezala, Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek aurreikuspen guztiak bete eta hiriburuetan jendetza biltzea espero dute. Ildo horretan, adin guztietako herritarrek bizi osorako pentsio publiko duinen alde bat egitea nahi dute. Bilbon, eguerdian abiatuko da manifestazioa, Moyua plazan, eta udaletxe aurrean bukatuko da.

Frantziak 1.000 agiri emango dizkio gaur Espainiari,

Frantziak 1.000 agiri emango dizkio gaur Espa...
Frantziak 1.000 agiri emango dizkio gaur Espainiari, 'ETAren 300 hilketa' argitzeko

16:30ean egingo duten ekitaldian, Iñi...
2:59 min.

16:30ean egingo duten ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria, Rodriguez Zapatero eta Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiak eta biktimen elkarteetako ordezkariak izango dira, besteak beste.

ETAri konfiskatutako "1.000 dokumentutik gora" emango dizkio gaur Frantziak Espainiari, "ebazpen judizialik" izan ez duten "300 hilketa inguru" argitzeko. Agiriok emateko eta biktimak omentzeko ekitaldia antolatu dute astelehen honetan, Moncloa jauregian (Madril). Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izango dira ekitaldiaren buru. 14:00etan, lan-bazkaria izango dute, eta argitu gabeko ETAren 300 hilketen inguruan mintzatuko dira. Geroago, 16:30ean, terrorismoaren aurkako lankidetza ekitaldia hasiko da. Bertan, ETAko biktimak, Laurence Le Vert Frantziako epailea eta Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioaren zuzendari laguntzailea omenduko dituzte. Ekitaldi horretan izango direnen artean daude Iñigo Urkullu lehendakaria eta ETAko biktimen elkarteetako ordezkariak. Nafarroako Gobernua, ostera, ez da Madrilera joango. Bertako iturrien arabera, gaurko ekitaldia "ez dago Gobernuaren agendan". Horiekin batera, beste hauek ere izango dira bertan: Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, Florencio Dominguez Terrorismoaren biktimen Memorialeko presidentea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak. Aznar eta Rajoy, aldiz, ez dira Moncloan izango. Artxibo gehienak otsailean bidali zituzten, Frantziako Poliziak atzemandako objektuekin eta armekin batera. Espainiako Gobernua lanean dabil orain garrantzi judiziala izan dezaketen elementuak identifikatzeko, baina, dena dela, dokumentu horiek balioa dute biktimen memoriarako. Maiatzean, terrorismoaren aurkako adituek informazioa helarazi zioten Auzitegi Nazionalari dokumentu horiek prozedura ireki batean sartzeko. Gainera, materialaren parte bat Terrorismoaren Biktimen Memorialera bidaliko dute. Oroimenerako zentro hori udazken honetan irekiko dute, Gasteizen. ETAri atzemandako materiala ematea —agiriak eta armak tarteko— Sanchezek eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak izandako bileran adostu zuten, uztailaren 26an Espainian izan zuten hitzorduan.

Aske utzi dituzte mossoek Bartzelonan atxilotutako 6 independentistak

Aske utzi dituzte mossoek Bartzelonan atxilot...
Aske utzi dituzte mossoek Bartzelonan atxilotutako 6 independentistak

Autoritatearen aurkako atentatua lepo...
3:24 min.

Autoritatearen aurkako atentatua leporatu diete eta epaileak deitu zain geratu dira. PPCk eta CUPek Barne kontseilariaren dimisioa eskatu dute.

Esquadra Mossoek libre utzi dituzte, epaileak deitu zain, atzo Bartzelonan izan ziren manifestazio kontrajarrien baitan atxilotu zituzten sei pertsonak. Autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diete atxilotuei eta Les Cortseko komisarian izan dituzte aske utzi arte. Atzo arratsaldean kontzentrazioa egin zuten hianbat gaztek komisaria atarian, Arran CUPeko gazte erakundeak deituta. Quim Torra Generalitateko presidenteak atzo gauean telebistan egin zioten elkarrizketa batean aurreratu zuen jada bi pertsona aske utzi zituztela, eta ondorengo orduetan geratu dira libre beste laurak Mossoek jakitera eman dutenez. Bi manifestazio kontrajarri bizi izan ziren atzo Batzelonan. Udaltzaingoak emandako datuen arabera, 3.000 poliziak hartu zuten parte U-1eko erreferendumean izan zuten papera erreibindikatzeko egindako manifestazioan, eta 6.000 independentistak, berriz, erreferenduma eta egun hartako emaitza aldarrikatzek egindakoan. Tentsio handiko uneak bizi izan ziren eta Esquadra Mossoek 6 independentista atxilotu zituzten. 24 pertsona zauritu ziren, gainera. Bi manifestazioek ez zuten bat egin mossoak tartean izan zirelako une oro,independentistak poliziengana irits ez zitezen. Jusapol elkarteak deitu zuen manifestazioa soldata hobeak eskatzeko eta 2017ko urriaren 1eko erreferenduma egin ez zedin lanean aritu ziren poliziak omentzeko. Manifestazio hori "probokaziotzat" jo zuen hasieratik independentismoak eta hainbat lagun eurengana iristen saiatu ziren, martxa boikoteatzeko asmotan. Eguerdian izan ziren lehen kargak, bi manifestazioak Via Laietanen, elkarrengandik oso gertu, topatu zirenean. Arranek, CUPen gazte taldeak, 'Holi Festival' koloretsua deituta zeukan "inoiz baimendu behar ez zuten manifestazio faxista honen aurka" eta koloretako margoa botatzeko asmoa zuten polizien manifestazio hasieran; baina ibilbidean aurrera egingo ez zutela ikusita, mossoei bota zizkieten koloretako hautsak. Ondoren, kargatu egin zuten horiek. Plaza Catalunyan izan ziren azken kargak; han amaitu zen polizien martxa eta ehunka independentista hurbildu ziren bertara. PPCk eta CUPek Barne kontseilariaren dimisioa eskatu dute atzokoagatik, baina arrazoi ezberdinegatik. Quim Torra presidenteak aurreratu du "inork ez" duela dimitituko.

Gas naturala % 8,4 garestituko da gaurtik aurrera

Gas naturala % 8,4 garestituko da gaurtik aur...
Gas naturala % 8,4 garestituko da gaurtik aurrera

Besteak beste, Brent petrolio upelare...
1:26 min.

Besteak beste, Brent petrolio upelaren prezioak nazioarteko merkatuetan izan duen igoerak (% 5,8) eragin du gas naturalaren tarifa garestitzea.

Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (TUR, gaztelaniazko sigletan), alegia, etxean gas bidezko berokuntza sistema duten kontsumitzaileek erabiltzen dutena, % 8,4 garestituko da gaurtik aurrera. Lehengaien prezioek merkatuan izandako igoera nabarmenak eragin du gas naturalaren tarifaren gorakada hori. 2018ko lehen hiruhilekoko batez bestekoarekin alderatuta, apiriletik ekainera bitartean gasaren prezioa % 3,4 merkatuzen, baina urteko hirugarren hiruhilekoari zegokion prezioa ezarri zutenean, tarifak % 3,6 egin zuen gora. Edonola ere, gasaren prezio berria abendura arte egongo da indarrean Lehengaien prezioek nazioarteko merkatuetan izandako igoerak (% 22,7) eragin du gas naturalaren tarifaren gorakada hori; izan ere, araututako zatiari dagokion prezioak, hots, azpiegituren erabileragatik eta energiagatik ordaindu behar denak, ez du igoerarik izan laugarren urtez jarraian. Besteak beste, Brent petrolio upelaren prezioak nazioarteko merkatuetan izan duen igoerak (% 5,8) eragin du gas naturalaren tarifa garestitzea. Horrenbestez, urtarrilean gasaren prezioak % 6,2 gora egin bazuen ere, gaur bertan indarrean sartuko den prezioa urteko garestiena izango da.