Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-03ko bideoen artxiboa

Urkulluk Estatutuan izandako

Urkulluk Estatutuan izandako '39 urteko haust...
Urkulluk Estatutuan izandako '39 urteko haustura konpondu' dezala eskatu dio Sanchezi

Lehendakariak Estatutuko eskumenen ha...
1:17 min.

Lehendakariak Estatutuko eskumenen harira transferitu gabe gelditzen direnentzako egutegia prestatzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteri.

Iñigo Urkullu lehendakariak Estatutuan izandako "39 urteko haustura konpondu" dezala eta transferitu gabe gelditzen diren Estatutuko eskumenen harira egutegia prestatzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteri. Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzeak esan nahi izango lukeen mezua azpimarratu du lehendakariak, Bilbon, Forum Europan egindako agerraldian; "gogaidetasuneranzko bidea berriro ere irekitzea ekarriko lukeelako", esan du. Estatutuan jasotako 37 eskumen transferitu gabe daudela eta Espainiako Gobernuak horietako 30 eskualdatzea egingarritzat hartu zuela gogoratu du Urkulluk. Hori dela eta, eskualdatze-egutegia hitzar dezala eskatu dio Espainiako presidenteari, "39 urteko haustura konpontzeko". "Inkomunikazioko bide zalantzagarriak itunera eta bizikidetasunera gidatzen gaituztenbideagatik ordezkatzea da", esan du lehendakariak.

Hutsik dauden etxebizitzak desjabetu ahalko dituzte Jaurlaritzak eta udalek

Hutsik dauden etxebizitzak desjabetu ahalko d...
Hutsik dauden etxebizitzak desjabetu ahalko dituzte Jaurlaritzak eta udalek

EAEko Etxebizitza Legearen artikulu g...
1:04 min.

EAEko Etxebizitza Legearen artikulu gehienak babestu ditu Auzitegi Konstituzionalak. Mariano Rajoyren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen 2016an.

Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Legearen artikulu gehienak babestu ditu Auzitegi Konstituzionalak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari eta udalei hutsik dauden eta “funtzio soziala” betetzen ez duten etxebizitzak desjabetzeko aukera ematen dien artikulua. Horretarako, etxebizitza kokatzen den zonan etxe sozialen eskaria egon behar du. Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren berri eman du gaur Eusko Jaurlaritzak. Mariano Rajoyren Gobernuak Etxebizitza Legea errekurritu zuen 2016an, eta Konstituzionalak zenbait artikulu bertan behera utzi zituen erabaki bat hartu bitartean. Orain legearen artikulu gehienak babestu ditu Konstituzionalak, besteak beste, alokairu sozialaren merkatuan jartzeko, hutsik dauden etxebizitzak desjabetzeko aukera jasotzen duena.

Gizon batek bikotekide ohiari eraso eta herio-mehatxua egin dio Urnietan

Gizon batek bikotekide ohiari eraso eta herio...
Gizon batek bikotekide ohiari eraso eta herio-mehatxua egin dio Urnietan

Erasotzailea atxilotu eta espetxera b...
1:35 min.

Erasotzailea atxilotu eta espetxera bidali dute dagoeneko. Gizonak emakumeari ukabilkadak eta ostikoak eman dizkio. Gainera, labana batekin herio-mehatxua egin dio.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du astearte honetan, bikotekide ohiari arma zuriarekin eraso eta herio-mehatxua egin ondoren, Urnietan (Gipuzkoa). Epaileak espetxera bidali du jadanik. Biktimak aurkeztutako salaketaren arabera, gertakariak 04:00ak aldera jazo dira Urnietako etxebizitza batean. Ordu horretan, emakumeak eta bikotekide ohiak eztabaida bat hasi dute, eta gizonak eraso egin dion ondoren. Ukabilkadak eta ostikoak eman dizkio. Biktimak laguntza eskatu du, baina erasotzaileak labana batekin herio-mehatxua egin dio, bizilagunek oihuak entzutea eragozteko. Hala ere, bizilagun batek Ertzaintzari abisua eman dio. Ertzainak berehala bertaratu dira biktimaren etxean. Etxebizitza barruan oihuak entzun ondoren, ertzainek atea jo dute. Etxe barruan sartu eta gizonezkoa identifikatu dute ertzainek. Erasotzaileak aurrekari ugari ditu, eta ezaguna zen. Biktima armairu baten barruan aurkitu dute, odoleztaturiko eskuoihal batekin. Biktimak azaldu duenez, erasotzaileak ezkutatzera behartu du. Jarraian, ertzainek osasun-zerbitzuen laguntza eskatu eta ustezko erasotzailea atxilotu dute. Atxilotuak ertzainei aurka egin die. Ertzaintzak gizona epailearen esku jarri du, eta honek kartzelara bidali du.

4 urteko mutiko bat hil da Iruñean, oinezkoen pasagune batean auto batek harrapatuta

4 urteko mutiko bat hil da Iruñean, oinezkoen...
4 urteko mutiko bat hil da Iruñean, oinezkoen pasagune batean auto batek harrapatuta

Ibilgailuaren gidaria atxilotu egin d...
0:53 min.

Ibilgailuaren gidaria atxilotu egin dute, nahigabeko homizidioa egotzita.

Lau urteko mutiko bat hil da Iruñean, oinezkoen pasagune batean auto batek harrapatuta, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Ezbeharra Atarrabiako etorbidean jazo da, eskola baten alboan. Umea Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, baina hil egin da. Aske utzi dute astelehenean 4 urteko mutiko bat harrapatu eta hil zuen emakumea, Iruñean. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egin duten ikertzen ari dira. Epaileak gidabaimena kendu dio behin behinean, eta Espainiar estatutik irteteko debekua ezarri dio, Nafarroako Auzitegi Nagusiak informatu duenez. Astelehenean izan zen istripua, Atarrabiako etorbidean, Jesusen Bihotzaren mirabeen eskola parean.

1.400 baino gehiago dira Indonesiako lurrikara eta tsunamian hildakoak

1.400 baino gehiago dira Indonesiako lurrikar...
1.400 baino gehiago dira Indonesiako lurrikara eta tsunamian hildakoak

Nazio Batuen Erakundeak 15 milioi dol...
0:58 min.

Nazio Batuen Erakundeak 15 milioi dolar bideratuko ditu kaltedunei laguntzeko.

1.400dik gora dira jada ostiralean Indonesiako Celebes uhartean izandako lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren ondorioz hildakoak, herrialdeko agintariek asteazken honetan jakinarazi duten azken balantzearen arabera. Iturrion arabera, 2.500 pertsona larri zaurituta daude. Agintariek ohartarazi dutenez, biktimen kopuruak gora egin lezake, ehunka pertsona desagertuta baitaude oraindik. Erreskate taldeek hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeen pertsonen bila jarraitzen dute. Oraindik orain, zenbait tokitara iritsi ezinda jarraitzen dute; izan ere, hainbat errepide itxita daude. Dena dela, pixkanaka-pixkanaka bada ere, hasi dira argindarra eta erregaiaren hornidura berrezartzen. Argindarraren konpainiako langile batek EFE albiste agentziari baieztatu dionez, argindarra iritsi da Palu hiriaren % 30era. Halaber, goizaldean hasi dira gasolina banatzen.