Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-05ko bideoen artxiboa

Gorenak Osakidetza kondenatu du aldi baterako kontratazioan iruzurra egiteagatik

Gorenak Osakidetza kondenatu du aldi baterako...
Gorenak Osakidetza kondenatu du aldi baterako kontratazioan iruzurra egiteagatik

Abusuzko kontratua izan duen langilea...
1:38 min.

Abusuzko kontratua izan duen langilea onartu beharko du Osakidetzak. Halaber, kaleratua izan zenetik orain arte jaso ez duen soldata ordaindu beharko dio.

Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Osakidetzako langile interino baten kaleratzea, abusuzko kontratua izan duelakoan. Kaleratutako langileak bi urte eta erdian 13 luzapen izan zituen. Halaber, Osakidetza zigortu du aldi baterako kontratazioan iruzurrak egiteagatik, eta emakume langilea berriro onartzera behartu du. Halaber, kaleratua izan zenetik orain arte jaso ez duen soldata ordaindu beharko dio. Dena den, ez dio langile mugagabe ez finko izaera aitortu. Langile finko bihurtzeko oposaketa prozesua gainditu beharko dute. Gorenak bere epaian azpimarratu duenez, egungo araudiaren arabera, ordezkatzen duten funtzionarioa itzultzen denean edota eginbeharra amaitzen denean bakarrik kaleratu daitezke ordezko langileak. ELA sindikatuaren esanetan, "Osakidetzak aldi baterako kontratazioan egiten dituen gehiegikeriak aitortu dira, eta gainera aukera ematen zaie langileei horrelako kasuetan eragindako galerengatik kalte-ordainak erreklamatzeko". "ELAk aspalditik salatu izan ditu Osakidetzaren aldi baterako kontratazioaren gehiegikeria sistematikoak, sarri-askotan lege-iruzurrean eginak. Eta iruzur horiek beren ondorioak izan behar dituzte", nabarmendu du.

Migratzaile adingabeak artatzeko bigarren harrera zentroa ireki nahi dute Gipuzkoan

Migratzaile adingabeak artatzeko bigarren har...
Migratzaile adingabeak artatzeko bigarren harrera zentroa ireki nahi dute Gipuzkoan

Ildo horretatik, Gipuzkoara iritsi di...
1:51 min.

Ildo horretatik, Gipuzkoara iritsi diren migratzaileek bizi duten egoerari irtenbide bat bilatzeko lanean ari direla nabarmendu du Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak.

Azken hilabeteotan Gipuzkoara joan diren atzerritar adingabeen gorakada dela eta, bakarrik dauden migratzaile adingabeak artatzeko behin-behineko harrera zentro berri bat irekitzea aztertzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Maite Peña Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak ostegun goiz honetan iragarri duenez. Peñak ohar baten bidez jakitera eman duenez, inolako arduradunik gabe Gipuzkoan dauden atzerritarren egoeraz ohartu da Foru Aldundia, eta azken hilabeteotan bertaratu diren migratzaileen kopuruak gora egin duela nabarmendu du. Ildo horretatik, dagoeneko zabalik dagoen harrera zentroan "55 migratzaile inguru" artatu dituztela esan du. Halaber, orain arte artatu dituzten gazte askoren adina baieztatzeko aukerarik ez dutela izan azaldu du Gizarte Politikako diputatuak, eta Gipuzkoara iritsi diren migratzaileek bizi duten egoerari irtenbide bat bilatzeko lanean ari direla nabarmendu du. "Atzerritar adingabeak artatzeko zabalik ditugun azpiegiturak hobetu ditugu migratzaile gehiagori arreta eman ahal izateko, eta lantaldea handitu dugu", esan du Peñak. Gauzak horrela, apirilaz geroztik 48 migratzaile artatzeko zuzenduta dauden behin-behineko sei harrera zentro ireki dituztela azpimarratu du. Hala, Gipuzkoako Aldundia harrera zentro berri bat zabaltzeko asmoa duela iragarri du. "Bakarrik dauden adingabe hauentzako arreta zerbitzua ziurtatuta dago Gipuzkoa osoan", esan du Peñak. Bestalde, harrera zentro berria irekitzeko egoitza bat bilatzen duten bitartean, adingabe batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain dituen beste egoitza batzuetara bideratzea aztertzen ari direla esan du.

302 pertsona atxilotu dituzte Washingtonen, Kavanaugh epailearen aurkako protestetan

302 pertsona atxilotu dituzte Washingtonen, K...
302 pertsona atxilotu dituzte Washingtonen, Kavanaugh epailearen aurkako protestetan

Donald Trump presidente estatubatuarr...
1:42 min.

Donald Trump presidente estatubatuarrak Auzitegi Goreneko magistratu izateko proposatutako hautagaia da, sexu-abusuak egin izana leporatu badiote ere. Senatuak larunbatean egingo du bozketa.

Ameriketako Estatu Batuetan, Brett Kavanaugh magistratuaren aurka protestan ari ziren 302 manifestari atxilotu ditu Kapitolioko Poliziak Washington hiriburuan. Donald Trump presidente estatubatuarrak Auzitegi Goreneko magistratu izateko proposatutako hautagaia da, sexu-abusuak egin izana leporatu badiote ere. Senatuak larunbatean bozkatuko du Goreneko magistratu izendatzen duen ala ez. Kapitolioko Poliziak ohar batean azaldu duenez, 293 pertsona "legez kanpo" manifestatzeagatik atxilotu dituzte, eta gainerako bederatziak, "pilatzeagatik eta traba egiteagatik". Besteak beste, Amy Schumer aktore eta komediantea eta Emily Ratajkowski modeloa daude atxilotuen artean. Larunbatean bertan baiezta daiteke Kavanaughen izendapena; izan ere, orduan egingo dute bozketa Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute Senatuan (100 ordezkarietatik 51) eta kontserbadoreek 50 boto behar dituzte izendapena onartzeko.

Herbehereek eta Erresuma Batuak zibererasoak egitea egotzi diote Errusiari

Herbehereek eta Erresuma Batuak zibererasoak ...
Herbehereek eta Erresuma Batuak zibererasoak egitea egotzi diote Errusiari

Europar Batasunak eta NATOk salaketar...
1:40 min.

Europar Batasunak eta NATOk salaketarekin bat egin dute. Errusiak, ostera, akusazioak ukatu ditu.

Erresuma Batuek eta Herbehereek mundu mailako zibererasoak egitea leporatu diote Errusiari, tartean, Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen aurka apirilean egindako saiakera. Europar Batasunak eta NATOk bat egin dute salaketarekin. Errusiak akusazioak ukatu ditu eta Mendebaldea egiten ari den kanpainaren barruan kokatu ditu salaketak. Herbehereetako agintariek salatu dutenez, apirilean ustez Errusiako Inteligentzia Zerbitzuko kide ziren lau pertsona kanporatu zituen herrialdetik Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen aurkako zibereraso bat prestatzen ari zirenean. Erresuma Batuarekin elkarlanean lortu omen zuten eraso saiakera hori atzera botatzea. Bestalde, Erresuma Batuak mundu mailako hainbat zibereraso egitea egotzi dio Errusiari. Eraso horiek esparru ezberdinetan izan omen zuten eragina, hala nola, garraioan edota 2016ko AEBko hauteskundeetan, Erresuma Batuko Segurtasun Zibernetikoko Zentro Nazionalak (NCSC) egindako txostenaren arabera. Errusiak, bere aldetik, akusazioak ukatu ditu eta bere kontrako propaganda hutsa direla adierazi du.

Denis Mukwegek eta Nadia Muradek jaso dute Bakearen Nobel saria

Denis Mukwegek eta Nadia Muradek jaso dute Ba...
Denis Mukwegek eta Nadia Muradek jaso dute Bakearen Nobel saria

Sexu indarkeria gerrarako arma gisa e...
2:13 min.

Sexu indarkeria gerrarako arma gisa eta gatazka armatuetan ez erabiltzeko egindako lanagatik saritu dituzte Mukwege eta Murad.

Denis Mukwege kongoarrak eta Nadia Murad irakiarrak lortu dute 2018ko Bakearen Nobel saria, sexu indarkeria gerrarako arma gisa eta gatazka armatuetan ez erabiltzeko egindako lanagatik, Nobelaren Batzorde norvegiarrak hala erabakita. Mukwegek (1955) "urteak daramatza gerra garaietan sexu indarkeria jasan duten biktimak defendatzen", eta Murad, berriz, "biktima horien aurka burututako sexu gehiegikerien berri eman duen lekukoa" izan da, argudiatu du Nobelaren aipatu batzordeak. Mukwege sendagileak eta harekin lan egiten duen taldeak "erasotuak izan diren hainbat lagun artatu dituzte, bortxaketa masiboen zigorgabetasuna gaitzetsi dute eta Kongoko zein beste herrialde batzuetako gobernuak gogor kritikatu dituzte, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra urratsik ez emateagatik". Muradi (1993) dagokionez, "Estatu Islamiarraren estrategia militarraren biktima izan da". Izan ere, sexu abusuak jasan dituzten 3.000 haur eta emakumeetako bat izan da. Gainera, hiru hilabetez gatibu egon ostean, ihes egitea eta jasandako abusuak salatzea lortu zuen. "Ordura arte bizitakoari buruz hitz egiteko eta beste biktima batzuei laguntzeko adorea izan zuen", esan du Nobelaren Batzordeak. Medikuntzaren saria eman zuten lehenik, eta hilabete baino gutxiagoko epean, Fisikaren, Kimikaren eta Bakearen Nobelak banatu dituzte. Ekonomia Nobelaren sariduna, berriz, datorren astelehenean ezagutaraziko dute.