Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-11ko bideoen artxiboa

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordez...
Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat ...
1:44 min.

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.

Leioako ikastetxe pribatuan ikasle bati ustez egindako sexu abusuengatik epaitzen ari dira J.M.S irakasle ohia. Harentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, gertakariak jazo ziren garaian indarrean zegoen Zigor Kodea kontuan hartuta. Horrez gain, gaur egun indarrean dagoen Zigor Kodea aplikatuta, ordezko beste zigor eskaera bat ere egin du Fiskaltzak. Epaiak azken eskaera hori kontuan hartuko balu, irakaslea ez litzateke espetxean sartu beharko, bi urte beherakoa baita. Fiskalak frogatutzat jo du maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola, baina argudiatu du abusu larrienak ezin izan direla egiaztatu. Akusazio partikularrak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, ikaslearengan zuen botereaz baliatuta sexu abusuak egin zizkiola frogatutzat jo baitu. Defentsak absoluzioa eskatu du.

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde eg...
Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Ontziola eskuratzeko operazio publiko...
1:26 min.

Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Legebiltzarra Sestaoko Naval ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatuaren alde agertu da aho batez; eta, Eusko Jaurlaritzari operazio hori abiatzeko txostena "aztertu eta babestu" dezala eskatu dio. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamena joan den astean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean hartu dute erabakia, Sestaoko Naval ontziolaren erreskate publikoa eskatzeko, sektore estrategikoa eta EAEko ekonomiaren sutatzailea dela uste baitute. Navaleko zuzendaritzak eta konkurtsoko administratzaileak urria bukatu orduko, ontziola ixteko lan-erregulazio txostena aurkeztuko dutela ohartarazi ostean hartu du erabakia Legebiltzarrak. Guztira, 177 langilek egiten dute lan Sestoko ontziolan. Ontziolaren itxiera saihesteko, Urkulluren Gobernuak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak, baita berehalako inbertsio ekonomikoa ere. Navaleko langileek Legebiltzarreko eztabaida jarraitu dute zuzenean, eta Legebiltzarreko kanpoaldean egin dute elkarretaratzea enpresaren erreskatea eskatzeko; atzo (asteazkena) 3.000 pertsonak Sestaon egindako manifestazioan egin zuten bezala.

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian e...
Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilke...
0:37 min.

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu da gaur Igorreko zabortegian (Bizkaia) edukiontzi baten barrura jausita, Udaleko eta Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Iturrion arabera, lan ezbeharra 11:30ean jazo da, Igorreko Urkizu auzoan dagoen zabortegian. Durangoko Mankomunitateko zabor-bilketako kamioiaren gidaria hustuketa lanetan ari zen, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, edukiontzi barrura jausi da bi metroko altuera batetik.

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurten...
Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bil...
1:14 min.

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. 315,2 milioi gehiago dira. 2019an, Zerga itunduen araberako diru bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez. Kalkulu horik gorabehera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek "arretaz" ibiltzeko eskatu dute, nazioarteko ekonomiaren gaineko "mehatxuak" direla eta. Gasteizen, gaur (osteguna), Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel) ezagutzera eman dituzte 2018 eta 2019 urteetarako diru-bilketaren inguruko datuak. Horrela, aurreikusten da foru aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren arabera.

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da ...
Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Besteak beste, garraiobideen garestit...
1:04 min.

Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1 eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira. Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien. Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakum...
Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-...
1:00 min.

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-4 terminalean atxilotu dute hilketaren ustezko egilea, Mauritaniara ihes egiteko, hegazkina hartzera zihoanean. Epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Madrilgo Adolfo Suarez aireportuan bikotekidea hil duelakoan. Hain zuzen ere, Gadorreko (Almeria) zabortegi batean irailaren 27an aurkitutako emakumearen ustezko egilea delakoan atxilotu dute. 30 urteko gizonezkoa Almeriako Epaitegiko epailearen esku utzi dute, eta espetxeratze agindua eman du hark. Hortaz, kartzelara eraman dute, komunikatuta, baina fidantza ordaintzeko aukerarik gabe. Esan bezala, irailean abiatu zuten hilketaren gaineko ikerketa, Gadorreko birziklatze instalazioetako langile batek gorpua aurkitu eta larrialdi zerbitzuei abisu eman zienean.

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza ge...
900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en...
1:46 min.

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en arteko akordioak amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak ere barne hartzen ditu.

Lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzea, etxebizitzaren Estatuko planera diru gehiago bideratzea eta maizterrek babes gehiago izatea eta udalek alokairuaren prezioak arautu ahal izatea dira Espainiako Gobernuak eta Podemos-ek, 2019ko Aurrekontuen harira, gaur adostutako puntuetako batzuk. Negoziaziotik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez, Gobernuak eta Podemos-ek bilera dute gaur berriro, Moncloan. Hantxe itunduko dituzte, halaber, amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak. Esan bezala, gutxieneko soldataren igoera izan da hitzartutako gaietako bat. Podemos-ek 1.000 eurora igotzea eskatu zen hasiera batean, Gobernuak, ordea, 850 euroan utzi nahi zuen. Azkenik, erdibidean utzi dute. Bestalde, 130.000 eurotik gorako soldata jasotzen dutenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igoko diote. Kontu horretan ere desadostasunak zituzten Sanchezek eta Iglesiasek hasiera batean. Lehenak 140.000 euroko soldatetan aplikatu nahi zuen igoera. Bigarrenak, berriz, 120.000 eurotik gorako lansarietan. Era berean, 10 milioi eurotik gorako ondasuna dutenei % 1 igoko diote ondarearen gaineko zerga. Bukatzeko, jokoaren eta online apustuen publizitateari zuzendutako araudi berria onartzea ere adostu dute. Hala, tabakoaren publizitatean hartutako antzeko neurria aplikatuko dute jokoan ere.