Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean

Epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik pairatu, beste ikasle baten partetik tratu txarrak jasan zituela baizik.

Lehen Auzialdiko Epaitegi batek 3.000 euroko zigorra ezarri dio Gasteizko ikastetxe bati, adingabe batek eskolan tratu txarrak jasan eta arduradunek “behar besteko neurriak” hartu ez izana egotzita. Izan ere, 6 urteko ikasle ohi baten gurasoek salatu zutenez, ikasle batek tratu txarrak eman zizkion. Alabaina, epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik jasan, beste ikasle baten partetik tratu txarrak pairatu zituela baizik.

Medikuek egindako txostenen arabera, adingabeak “eraso bortitzak” jasan zituen beste ikasle baten partetik: “Belarrian kosk egin zion, arkatz bat sartu zion, ostikoak eman zizkion eta ikaskideen aurrean iraindu zuen”. Hala, epaiak dio klasera joan behar zenean horrek guztiak “estutasuna eta beldurra” sortu ziola.

Epaitegiaren esanez, adin horretako ikasleekin ez da erraza argitzea eskola-jazarpena izan ote den ala ikasle horrek tratu txarrak jasan dituen. Izan ere, bullying-a izan dela frogatutzat emateko pertsona batek behin eta berriz jasan behar ditu tratu txarrak. Kasu horretan, gainera, erasotzaileak biktima ikaratzeko asmoa du, bestearen kontra indarra erabiliz.

Hala, epaiak dioenez, irakasleek ez zuten eskola-jazarpenik hauteman, eta hori ondorioztatzeko bi protokolo jarri zituzten martxan. Gainera, gai horri buruz hitz egiteko bi bilera egin zituzten ikasle horien gurasoekin.

Kasu honetan eskola-jazarpenik egon ez zela ondorioztatu ostean, Lehen Auzialdiko Epaitegiak dio ikastetxe horrek beste neurri batzuk hartu behar zituela egoerari irtenbide bat emateko, hala nola, talde-dinamikak eta bakarkako ekintzak.

Arrazoi horregatik, ikastetxeak 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, gurasoek 13.481 euro eskatu zituzten arren. Izan ere, gaztea psikologoarengana eraman zutenerako, ikastetxez aldatu zuten, eta egoera bestelakoa zen jada.

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.

Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman du, aurrenekoz, Polizia Nazionalaren operazio batek. Hain zuzen ere, 52 litro olio aurkitu dituzte lore kargamentu batean. Horrek esan nahi du, olio horri tratamendua eginez gero, 200 kilo speed lortuko lituzkeela droga ekoizteaz arduratzen zen atxilotutako lagun taldeak.

Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, guztira bederatzi lagun atxilotu dituzte, horietako lau Bilbon. Atxilotuen artean aipatu drogaren hornitzaileak eta banatzaileak daude, baita tratamenduaz arduratzen diren pertsonak ere.

Atxilotuen asmoa zen Balmasedan laborategi bat jartzea, droga mota horren tratamendurako. Horrekin, lurralde osoan zehar zabaldu nahi zuten speeda, modu azkarrean.

Duela sei hilabete inguru abiatu zuen Polizia Nazionalak Jardin operazioa. Bereziki, drogarekin trafikatzen zuten bi lagun zituzten jomugan agenteek.

Hortik abiatuta, poliziek ondorioztatu zuten talde handi bat zegoela trafikatzaile horien atzean. Herbehereetatik Bizkaira egiten zituzten bidalketak, aldiro. Behin kargamentua Euskal Herrira helduta, banatzaile talde bat arduratzen zen olioa leku ezberdinetara bideratzeaz.

Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian

Afiliatu kanpotarren artean, errumaniarrak, marokoarrak, portugaldarrak, nikaraguarrak, kolonbiarrak eta italiarrak dira nagusi.

Gizarte Segurantzako afiliatu kanpotarrak % 12,75 igo dira urrian, iazko epe berarekin alderatuta.

Batez besteko afiliazioa EAEn urrian % 3,42 igo da, irailekoarekin alderatuta, hau da, 2.136 pertsonek eman dute izena.

Afiliatu kanpotarretatik 40.095 erregimen orokorrean daude, 11.243 etxekoan, 10.446 autonomoak dira, 2.536 laborantza erregimenean daude eta 334 itsasokoan.

Kanpotar orotik, 43.863 afiliatu Europar Batasuneko ez diren herrialdeetakoak dira eta Europar Batasuneko herrialdetakoak 20.791 dira.

Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata

Manresa eta Sant-Vicenç de Calders udalerrien arteko bidea egiten ari zen. Ezbeharra Vacarisses parean gertatu da eta, antza denez, luizi batek eragin du.

Katalunian, gutxienez pertsona bat hil eta 44 arin zauritu dira Vacarisses udalerrian (Bartzelona), bi udalerrien arteko bidea egiten ari zen tren bat bidetik aterata. Guztira, 131 pertsona zihoazen trenean eta horietako 86 onik daude.

Onik erreskatatu dituzten 86 bidaiariak, ostera, Terrassako geltokira eraman dituzte.

Sei bagoiko trena 06:15ean atera da bere bidetik, luizi baten ondorioz. Zehazki, azken bi bagoiak atera dira bidetik.

Generalitateko suhiltzaileak, larrialdietarako zerbitzuetako osasun langileak eta Esquadra Mossoak istripua izan den tokira joan dira, eta suhiltzaileek trena jendez hustu dute.

Ezbeharra izan ondoren, Ferrocat alerta aktibatu dute, hots, bidaiarien garraioari dagokiona.

Renfek bi informazio gune jarri ditu biktimen senideei arreta emateko: bata, Bartzelonako Sants geltokian, eta bestea, Vacarrisses udalerriko kiroldegian.

SEM Larrialdietarako Medikuen Sistemak hainbat psikologo bidali ditu Vacarisses udalerriko kiroldegira, behar dutenei laguntzeko.

Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari

PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten haren hautagaitza. Gaur, ordea, errefusatu egin du epaileak, bere 'independentzia' aldarrikatuta. Erabakiak aurrez aurre jarri ditu PP eta PSOE.

Manuel Marchena epaile kontserbadoreak uko egin dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidente izateari. PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten horren hautagaitza, baina azkenean errefusatu egin du magistratuak. Astearte honetan hedabideetara bidalitako ohar batean, bere "independentzia" aldarrikatu du eta PP-PSOEren ituna baztertu.

Hartara, Marchenak bere karrera judizialean mantendutako "independentzia" aldarrikatu du. Nabarmendu duenez, Auzitegi Gorenean azken urteetan ebatzi ditudanak aztertuta, argi geratzen da ez naizela inoiz politikaren menpe egon", erantsi du.

Marchenaren esanetan, "epaile gisa eduki dudan ibilbidean independentzia izan dut lege".

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da tiroketa eta barruan izan du jarraipena.

Ameriketako Estatu Batuetan, lau pertsona hil dira astelehen honetan Chicago hiriko Mercy ospitalean izandako tiroketan. Agintarien arabera, bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira.

Ospitaleko aparkalekuan hasi da guztia bertan 15:30ak zirenean. CBS telebista kateak jakinarazi duenez, erasotzaileak bere emaztegai ohiari tiro egin dio (Larrialdietako medikua ere bazena) eta hil egin da. Aparkalekutik ospitale barrura sartu da eta han ospitaleko langile bat eta polizia bat hil ditu.

Agenteekin izandako tiroketan erasotzailea bera ere zendu da. Dena den, ez dago argi bere buruaz beste egin duen edo Poliziaren tiro batek harrapatu duen.

NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian

Estatu Batuetako Espazio Agentziak 2020an ontzi bat bidaliko du Jezero izena duen krater batera (45 kilometroko diametroa du), bertako haitzen eta lurraren laginak hartzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) espazio-ontzi bat bidaliko du 2020an Martera, planeta gorrian bizi aztarnak bilatzeko. Zehazki, antzina laku bat izan zena arakatuko du NASAk, noizbait Marten bizi izan ziren organismoen bila. Horretarako, haitzak eta lurraren laginak hartuko dituzte.

NASAn eztabaida bizia izan dute bost urtez, "Mars 2020" misioaren baitan 2020ko uztailean Martera joango den espazio-ontziak non lur hartu behar duen erabakitzeko.

Lur hartzeko balizko 60 toki aztertu ostean, NASAk hartu du erabakia. Espazio-ontziak Jezero izena eta 45 kilometroko diametroa duen krater batean hartuko du lurra. Bertan, lurzoruaren eta harrien laginak hartuko ditu.

"Mars 2020" proiekturako lanean ari den zientzialariak azaldu duenez, krater hori antzina ibai bat zen eta, beraz, litekeena da molekula organikoen zantzuak eta mikrobioak bere baitan gorde izana.

Garai batean lakua izan zenak 250 metroko sakonera zuen. Toki horretan bost haitz mota daude, tartean, buztina, arroka karbonatatua edota arroka bolkanikoak. Azken horiek Marteren eboluzio bolkanikoa ulertzeko pistak eman ditzakete.

Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean

Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle ...
Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean

Epaian zehazten da gazteak ez zuela e...
1:59 min.

Epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik pairatu, beste ikasle baten partetik tratu txarrak jasan zituela baizik.

Lehen Auzialdiko Epaitegi batek 3.000 euroko zigorra ezarri dio Gasteizko ikastetxe bati, adingabe batek eskolan tratu txarrak jasan eta arduradunek “behar besteko neurriak” hartu ez izana egotzita. Izan ere, 6 urteko ikasle ohi baten gurasoek salatu zutenez, ikasle batek tratu txarrak eman zizkion. Alabaina, epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik jasan, beste ikasle baten partetik tratu txarrak pairatu zituela baizik. Medikuek egindako txostenen arabera, adingabeak “eraso bortitzak” jasan zituen beste ikasle baten partetik: “Belarrian kosk egin zion, arkatz bat sartu zion, ostikoak eman zizkion eta ikaskideen aurrean iraindu zuen”. Hala, epaiak dio klasera joan behar zenean horrek guztiak “estutasuna eta beldurra” sortu ziola. Epaitegiaren esanez, adin horretako ikasleekin ez da erraza argitzea eskola-jazarpena izan ote den ala ikasle horrek tratu txarrak jasan dituen. Izan ere, bullying-a izan dela frogatutzat emateko pertsona batek behin eta berriz jasan behar ditu tratu txarrak. Kasu horretan, gainera, erasotzaileak biktima ikaratzeko asmoa du, bestearen kontra indarra erabiliz. Hala, epaiak dioenez, irakasleek ez zuten eskola-jazarpenik hauteman, eta hori ondorioztatzeko bi protokolo jarri zituzten martxan. Gainera, gai horri buruz hitz egiteko bi bilera egin zituzten ikasle horien gurasoekin. Kasu honetan eskola-jazarpenik egon ez zela ondorioztatu ostean, Lehen Auzialdiko Epaitegiak dio ikastetxe horrek beste neurri batzuk hartu behar zituela egoerari irtenbide bat emateko, hala nola, talde-dinamikak eta bakarkako ekintzak. Arrazoi horregatik, ikastetxeak 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, gurasoek 13.481 euro eskatu zituzten arren. Izan ere, gaztea psikologoarengana eraman zutenerako, ikastetxez aldatu zuten, eta egoera bestelakoa zen jada.

2018/11/20

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat j...
Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten oli...
1:10 min.

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.

Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman du, aurrenekoz, Polizia Nazionalaren operazio batek. Hain zuzen ere, 52 litro olio aurkitu dituzte lore kargamentu batean. Horrek esan nahi du, olio horri tratamendua eginez gero, 200 kilo speed lortuko lituzkeela droga ekoizteaz arduratzen zen atxilotutako lagun taldeak. Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, guztira bederatzi lagun atxilotu dituzte, horietako lau Bilbon. Atxilotuen artean aipatu drogaren hornitzaileak eta banatzaileak daude, baita tratamenduaz arduratzen diren pertsonak ere. Atxilotuen asmoa zen Balmasedan laborategi bat jartzea, droga mota horren tratamendurako. Horrekin, lurralde osoan zehar zabaldu nahi zuten speeda, modu azkarrean. Duela sei hilabete inguru abiatu zuen Polizia Nazionalak Jardin operazioa. Bereziki, drogarekin trafikatzen zuten bi lagun zituzten jomugan agenteek. Hortik abiatuta, poliziek ondorioztatu zuten talde handi bat zegoela trafikatzaile horien atzean. Herbehereetatik Bizkaira egiten zituzten bidalketak, aldiro. Behin kargamentua Euskal Herrira helduta, banatzaile talde bat arduratzen zen olioa leku ezberdinetara bideratzeaz.

2018/11/20

Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian

Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, ur...
Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian

Afiliatu kanpotarren artean, errumani...
0:52 min.

Afiliatu kanpotarren artean, errumaniarrak, marokoarrak, portugaldarrak, nikaraguarrak, kolonbiarrak eta italiarrak dira nagusi.

Gizarte Segurantzako afiliatu kanpotarrak % 12,75 igo dira urrian, iazko epe berarekin alderatuta. Batez besteko afiliazioa EAEn urrian % 3,42 igo da, irailekoarekin alderatuta, hau da, 2.136 pertsonek eman dute izena. Afiliatu kanpotarretatik 40.095 erregimen orokorrean daude, 11.243 etxekoan, 10.446 autonomoak dira, 2.536 laborantza erregimenean daude eta 334 itsasokoan. Kanpotar orotik, 43.863 afiliatu Europar Batasuneko ez diren herrialdeetakoak dira eta Europar Batasuneko herrialdetakoak 20.791 dira.

2018/11/20

Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata

Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelo...
Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata

Manresa eta Sant-Vicenç de Calders ud...
1:26 min.

Manresa eta Sant-Vicenç de Calders udalerrien arteko bidea egiten ari zen. Ezbeharra Vacarisses parean gertatu da eta, antza denez, luizi batek eragin du.

Katalunian, gutxienez pertsona bat hil eta 44 arin zauritu dira Vacarisses udalerrian (Bartzelona), bi udalerrien arteko bidea egiten ari zen tren bat bidetik aterata. Guztira, 131 pertsona zihoazen trenean eta horietako 86 onik daude. Onik erreskatatu dituzten 86 bidaiariak, ostera, Terrassako geltokira eraman dituzte. Sei bagoiko trena 06:15ean atera da bere bidetik, luizi baten ondorioz. Zehazki, azken bi bagoiak atera dira bidetik. Generalitateko suhiltzaileak, larrialdietarako zerbitzuetako osasun langileak eta Esquadra Mossoak istripua izan den tokira joan dira, eta suhiltzaileek trena jendez hustu dute. Ezbeharra izan ondoren, Ferrocat alerta aktibatu dute, hots, bidaiarien garraioari dagokiona. Renfek bi informazio gune jarri ditu biktimen senideei arreta emateko: bata, Bartzelonako Sants geltokian, eta bestea, Vacarrisses udalerriko kiroldegian. SEM Larrialdietarako Medikuen Sistemak hainbat psikologo bidali ditu Vacarisses udalerriko kiroldegira, behar dutenei laguntzeko.

2018/11/20

Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari

Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizia...
Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari

PSOEk eta PPk joan den astean adostu ...
0:52 min.

PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten haren hautagaitza. Gaur, ordea, errefusatu egin du epaileak, bere 'independentzia' aldarrikatuta. Erabakiak aurrez aurre jarri ditu PP eta PSOE.

Manuel Marchena epaile kontserbadoreak uko egin dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidente izateari. PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten horren hautagaitza, baina azkenean errefusatu egin du magistratuak. Astearte honetan hedabideetara bidalitako ohar batean, bere "independentzia" aldarrikatu du eta PP-PSOEren ituna baztertu. Hartara, Marchenak bere karrera judizialean mantendutako "independentzia" aldarrikatu du. Nabarmendu duenez, Auzitegi Gorenean azken urteetan ebatzi ditudanak aztertuta, argi geratzen da ez naizela inoiz politikaren menpe egon", erantsi du. Marchenaren esanetan, "epaile gisa eduki dudan ibilbidean independentzia izan dut lege".

2018/11/20

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale bate...
Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Bi emakume, polizia bat eta erasotzai...
0:56 min.

Bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da tiroketa eta barruan izan du jarraipena.

Ameriketako Estatu Batuetan, lau pertsona hil dira astelehen honetan Chicago hiriko Mercy ospitalean izandako tiroketan. Agintarien arabera, bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da guztia bertan 15:30ak zirenean. CBS telebista kateak jakinarazi duenez, erasotzaileak bere emaztegai ohiari tiro egin dio (Larrialdietako medikua ere bazena) eta hil egin da. Aparkalekutik ospitale barrura sartu da eta han ospitaleko langile bat eta polizia bat hil ditu. Agenteekin izandako tiroketan erasotzailea bera ere zendu da. Dena den, ez dago argi bere buruaz beste egin duen edo Poliziaren tiro batek harrapatu duen.

2018/11/20

NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian

NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, ant...
NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian

Estatu Batuetako Espazio Agentziak 20...
1:51 min.

Estatu Batuetako Espazio Agentziak 2020an ontzi bat bidaliko du Jezero izena duen krater batera (45 kilometroko diametroa du), bertako haitzen eta lurraren laginak hartzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) espazio-ontzi bat bidaliko du 2020an Martera, planeta gorrian bizi aztarnak bilatzeko. Zehazki, antzina laku bat izan zena arakatuko du NASAk, noizbait Marten bizi izan ziren organismoen bila. Horretarako, haitzak eta lurraren laginak hartuko dituzte. NASAn eztabaida bizia izan dute bost urtez, "Mars 2020" misioaren baitan 2020ko uztailean Martera joango den espazio-ontziak non lur hartu behar duen erabakitzeko. Lur hartzeko balizko 60 toki aztertu ostean, NASAk hartu du erabakia. Espazio-ontziak Jezero izena eta 45 kilometroko diametroa duen krater batean hartuko du lurra. Bertan, lurzoruaren eta harrien laginak hartuko ditu. "Mars 2020" proiekturako lanean ari den zientzialariak azaldu duenez, krater hori antzina ibai bat zen eta, beraz, litekeena da molekula organikoen zantzuak eta mikrobioak bere baitan gorde izana. Garai batean lakua izan zenak 250 metroko sakonera zuen. Toki horretan bost haitz mota daude, tartean, buztina, arroka karbonatatua edota arroka bolkanikoak. Azken horiek Marteren eboluzio bolkanikoa ulertzeko pistak eman ditzakete.

2018/11/20

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-26ko bideoen artxiboa

Greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar-egoitzetan eta Bizkaiko etxez etxeko laguntzan

Greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar-egoitz...
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar-egoitzetan eta Bizkaiko etxez etxeko laguntzan

ELAk aste honetan Gipuzkoako adinekoe...
2:39 min.

ELAk aste honetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan deitu duen hirugarren lanuztea da; LABen kasuan, lehena. Bizkaian, gaur dute etxez etxeko laguntza zerbitzuan deitutako hamahiru egunetatik lehena.

Gaurkoa ELA sindikatuak aste honetarako deitutako hirugarren greba eguna dute Gipuzkoako zahar-etxeetan, asteazkenean eta ostegunean egindakoen ondotik. Bizkaian, etxez etxeko laguntza zerbitzuan ere grebarako deia egin dute gaurko. Halaber, Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuak greba mugagabean daude urriaren 22tik geroztik. Irailaren 28ko eta aste honetako greba-egunen ostean, ELAk lanuzteak deitu ditu azaroaren 26, 27, 28 eta 29rako, eta abenduaren 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31rako Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. ELAk deituta, elkarretaratzea egingo dute 10:30ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusia ere bertan izango da. LABek ere grebarako deia egin du gaurko Gipuzkoako zahar-egoitzetan, sektoreko patronalek hitzarmen kolektiboa negoziatzeko "borondate gutxi" dutela argudiatuta. Sindikatuak "borroka areagotzea" eta gaurko deialdia egitea erabaki du. Dena den, ez du baztertzen greba egun gehiago deitzea egoerak bere horretan jarraitzen badu. Halaber, LAB sindikatuak beste kontzentrazio bat deitu du 12:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Bestalde, Bizkaian, etxez-etxeko laguntza zerbitzuan ELA, LAB eta USO sindikatuek deitutako hamahiru greba egunetako lehenengoa dute gaur. Probintzia mailako hitzarmena eskatzen dute. Kasu honetan, 10:30ean elkarretaratzea egingo dute langileek Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean.

Atzo desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea bilatzeari ekin diote berriro

Atzo desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea...
Atzo desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea bilatzeari ekin diote berriro

Segurtasun kameren irudiek Deban atze...
1:06 min.

Segurtasun kameren irudiek Deban atzeman zuten atzo. Inguruan bilatzen ari dira 08:30etik.

Atzo iluntzean desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea bilatzeari ekin diote gaur, ostiralarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bilatze lanak Deban hasi dituzte, 08:30ean, eta handik Eibarrera doan inguru guztia miatuko dute. Izan ere, atzo zaborra botatzera irten zen emakumezkoa,19:45 aldera, baina ez zen etxera itzuli. 22:00etan salatu zuten haren desagertzea. Hasiera batean Eibarren bertan hasi ziren bilatzen, baina segurtasun kameren irudiek Deban atzeman zuten, bertara trenez heldu ostean.

Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean talka egin ostean

Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean ...
Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean talka egin ostean

Errepidea guztiz itxi behar izan dute...
0:46 min.

Errepidea guztiz itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. 09:30ean zabaldu dute berriro.

Zortzi autok istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Bidea itxi behar izan dute ibilgailuak errepidetik kentzeko, eta ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharra 07:40an jazo da, Irungo noranzkoan, inguru horretan laino itxia zegoela. Zorionez, ez da inor zauritu. 08:15 aldera, errepidea itxi dute bidea garbitu (olioa zabaldu da) eta istripua izan duten ibilgailuak bidetik kentzeko. Ondorioz, lau kilometroko ilarak sortu dira. 09:30ean zabaldu dute berriro.

A-15 autobia itxita egongo da urriaren 27tik 29ra, Berastegi eta Andoain artean

A-15 autobia itxita egongo da urriaren 27tik ...
A-15 autobia itxita egongo da urriaren 27tik 29ra, Berastegi eta Andoain artean

San Lorentzo-Larre tuneleko lanak dir...
1:49 min.

San Lorentzo-Larre tuneleko lanak direla eta, autobia itxita egongo da, bi noranzkoetan, larunbateko 08:00ak eta asteleheneko 08:00ak bitartean.

A-15 autobian, Iruñeko noranzkoan, egiten ari diren San Lorentzo-Larre tunelaren konponketa-lanak astelehenean bukatuko dituzte, ia lau hilabeteren ostean. Hori dela eta, autobia itxita egongo da asteburu honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, larunbatean eta igandean behin-behineko saihesbidea mugatzen zuten elementuak kendu, eta azken probak egingo dituzte, tunela ireki aurretik. Horrela, larunbateko 08:00ak eta asteleheneko 08:00ak bitartean, autobia itxita egongo da, bi noranzkoetan. Batetik, Andoaingo noranzkoan errepidea ixten dutenean, A-15tik doazen ibilgailuek Berastegiko loturan egin beharko dute bira, eta GI-2130etik iritsiko dira Tolosara. Han, N-1 errepidea hartu beharko dute, eta, azkenik, Sorabillako loturan, A-15era itzuliko dira berriro. Iruñeko noranzkoan, berriz, Sorabillan egin beharko dute bira, N-1 errepidetik jarraitu, eta Tolosa eta Ibarratik sartu GI-2130era. Ondoren, A-15era sartuko dira berriro, Berastegitik. Esan bezala, Andoaingo noranzkoan, Berastegiko loturatik itxiko dute errepidea. Iruñeko noranzkoan, ostera, Sorabillako loturatik.

Torra:

Torra: 'Bozkatzera joan ziren 2,3 milioi herr...
Torra: 'Bozkatzera joan ziren 2,3 milioi herritarren kontrako epaiketa da'

Generaliateko presidenteak nahiz alde...
1:51 min.

Generaliateko presidenteak nahiz alderdi soberanistek gogor kritikatu dute buruzagi independentista katalanak epaitzeko Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia.

Espainiako Auzitegi Gorenak epaitu egingo ditu Kataluniako prozesu soberanista antolatzeagatik auzipetuta dauden politikari independentistak, eta horrek hautsak harrotu ditu Katalunian. Quim Torra Generalitateko presidenteak esan du erabaki "doilor" horrekin 2017ko urriaren 1eko erreferendumean botoa eman zuten herritarrak ere epaituko dituztela ohartarazi du. "Gaur ez dute soilik politiko zintzo eta demokrata batzuen kontrako ahozko epaiketa ireki, egun hartan bozkatzera joan ziren 2,3 milioi katalanak ere epaituko baitituzte", adierazi du Kataluniako Parlamentuan egindako agerraldian. Bere esanetan, ez zen deliturik izan eta, ondorioz, auzia artxibatzea beste aukerarik ez zegoen. Epai-mahaiak auzipetuak zigortuz gero, ebazpena onartuko ez dutela erantsi du: "Absoluzioa da onartuko dugun epai bakarra". Halaber, zigor-epaia ematen badute, Kataluniako herriak 2017ko urriaren 1ean erakutsi zuen "indar eta determinazioarekin" erantzungo duela agindu du. "Herritarrei ahotsa eman zieten politikariak erredun jotzeko Espainiako Estatuaren botereek antolatutako fartsa bat da hau guztia", salatu du. "Botoa ematea ez da delitua. Demokrazia ez da delitua. Bozkatzera doana jipoitzea da delitua", nabarmendu du.

Francisco Franco fundazioa legez kanpo uztea eskatu du Europako Parlamentuak

Francisco Franco fundazioa legez kanpo uztea ...
Francisco Franco fundazioa legez kanpo uztea eskatu du Europako Parlamentuak

Aipatu fundazioak erantzun dio aurrek...
1:09 min.

Aipatu fundazioak erantzun dio aurrekaririk ez duen neurri horrek askatasuna urratzen duela eta alderdikoia dela. Gainera, demokraziaren kontra doala uste du.

Europako Parlamentuko osoko bilkurak, hainbat alderdik hala ebatzita, faxismoa goratzen duten fundazioak legez kanpo uztea eskatu du; besteak beste, Francisco Franco fundazioa. Horixe da, hain zuzen, bost alderdi politikok -popularrak eta liberalak barne- adostutako testuak agertzen duena. Dena dela, erabaki horrekin bat egiteko, fundazio jakin bati aipamenik ez egitea eskatu dute sinatzaileek. Ebazpenean, Parlamentua kezkatuta azaldu da Europar Batasunean indarkeria neofaxistak indarra hartu duelako. Adibidetzat jarri dute talde ultrek Eleonora Forenza eurodiputatu italiarrari egindako erasoa. Horregatik, Europar Batzordeak neurri zehatzak ezartzeko helburua azpimarratu du. Francisco Franco fundazioak, bere aldetik, aurrekaririk ez duen neurri horrek askatasuna urratzen duela eta alderdikoia dela erantzun dio Parlamentuari. Gainera, demokraziaren kontra doala uste du.