Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean

Epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik pairatu, beste ikasle baten partetik tratu txarrak jasan zituela baizik.

Lehen Auzialdiko Epaitegi batek 3.000 euroko zigorra ezarri dio Gasteizko ikastetxe bati, adingabe batek eskolan tratu txarrak jasan eta arduradunek “behar besteko neurriak” hartu ez izana egotzita. Izan ere, 6 urteko ikasle ohi baten gurasoek salatu zutenez, ikasle batek tratu txarrak eman zizkion. Alabaina, epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik jasan, beste ikasle baten partetik tratu txarrak pairatu zituela baizik.

Medikuek egindako txostenen arabera, adingabeak “eraso bortitzak” jasan zituen beste ikasle baten partetik: “Belarrian kosk egin zion, arkatz bat sartu zion, ostikoak eman zizkion eta ikaskideen aurrean iraindu zuen”. Hala, epaiak dio klasera joan behar zenean horrek guztiak “estutasuna eta beldurra” sortu ziola.

Epaitegiaren esanez, adin horretako ikasleekin ez da erraza argitzea eskola-jazarpena izan ote den ala ikasle horrek tratu txarrak jasan dituen. Izan ere, bullying-a izan dela frogatutzat emateko pertsona batek behin eta berriz jasan behar ditu tratu txarrak. Kasu horretan, gainera, erasotzaileak biktima ikaratzeko asmoa du, bestearen kontra indarra erabiliz.

Hala, epaiak dioenez, irakasleek ez zuten eskola-jazarpenik hauteman, eta hori ondorioztatzeko bi protokolo jarri zituzten martxan. Gainera, gai horri buruz hitz egiteko bi bilera egin zituzten ikasle horien gurasoekin.

Kasu honetan eskola-jazarpenik egon ez zela ondorioztatu ostean, Lehen Auzialdiko Epaitegiak dio ikastetxe horrek beste neurri batzuk hartu behar zituela egoerari irtenbide bat emateko, hala nola, talde-dinamikak eta bakarkako ekintzak.

Arrazoi horregatik, ikastetxeak 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, gurasoek 13.481 euro eskatu zituzten arren. Izan ere, gaztea psikologoarengana eraman zutenerako, ikastetxez aldatu zuten, eta egoera bestelakoa zen jada.

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.

Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman du, aurrenekoz, Polizia Nazionalaren operazio batek. Hain zuzen ere, 52 litro olio aurkitu dituzte lore kargamentu batean. Horrek esan nahi du, olio horri tratamendua eginez gero, 200 kilo speed lortuko lituzkeela droga ekoizteaz arduratzen zen atxilotutako lagun taldeak.

Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, guztira bederatzi lagun atxilotu dituzte, horietako lau Bilbon. Atxilotuen artean aipatu drogaren hornitzaileak eta banatzaileak daude, baita tratamenduaz arduratzen diren pertsonak ere.

Atxilotuen asmoa zen Balmasedan laborategi bat jartzea, droga mota horren tratamendurako. Horrekin, lurralde osoan zehar zabaldu nahi zuten speeda, modu azkarrean.

Duela sei hilabete inguru abiatu zuen Polizia Nazionalak Jardin operazioa. Bereziki, drogarekin trafikatzen zuten bi lagun zituzten jomugan agenteek.

Hortik abiatuta, poliziek ondorioztatu zuten talde handi bat zegoela trafikatzaile horien atzean. Herbehereetatik Bizkaira egiten zituzten bidalketak, aldiro. Behin kargamentua Euskal Herrira helduta, banatzaile talde bat arduratzen zen olioa leku ezberdinetara bideratzeaz.

Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian

Afiliatu kanpotarren artean, errumaniarrak, marokoarrak, portugaldarrak, nikaraguarrak, kolonbiarrak eta italiarrak dira nagusi.

Gizarte Segurantzako afiliatu kanpotarrak % 12,75 igo dira urrian, iazko epe berarekin alderatuta.

Batez besteko afiliazioa EAEn urrian % 3,42 igo da, irailekoarekin alderatuta, hau da, 2.136 pertsonek eman dute izena.

Afiliatu kanpotarretatik 40.095 erregimen orokorrean daude, 11.243 etxekoan, 10.446 autonomoak dira, 2.536 laborantza erregimenean daude eta 334 itsasokoan.

Kanpotar orotik, 43.863 afiliatu Europar Batasuneko ez diren herrialdeetakoak dira eta Europar Batasuneko herrialdetakoak 20.791 dira.

Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata

Manresa eta Sant-Vicenç de Calders udalerrien arteko bidea egiten ari zen. Ezbeharra Vacarisses parean gertatu da eta, antza denez, luizi batek eragin du.

Katalunian, gutxienez pertsona bat hil eta 44 arin zauritu dira Vacarisses udalerrian (Bartzelona), bi udalerrien arteko bidea egiten ari zen tren bat bidetik aterata. Guztira, 131 pertsona zihoazen trenean eta horietako 86 onik daude.

Onik erreskatatu dituzten 86 bidaiariak, ostera, Terrassako geltokira eraman dituzte.

Sei bagoiko trena 06:15ean atera da bere bidetik, luizi baten ondorioz. Zehazki, azken bi bagoiak atera dira bidetik.

Generalitateko suhiltzaileak, larrialdietarako zerbitzuetako osasun langileak eta Esquadra Mossoak istripua izan den tokira joan dira, eta suhiltzaileek trena jendez hustu dute.

Ezbeharra izan ondoren, Ferrocat alerta aktibatu dute, hots, bidaiarien garraioari dagokiona.

Renfek bi informazio gune jarri ditu biktimen senideei arreta emateko: bata, Bartzelonako Sants geltokian, eta bestea, Vacarrisses udalerriko kiroldegian.

SEM Larrialdietarako Medikuen Sistemak hainbat psikologo bidali ditu Vacarisses udalerriko kiroldegira, behar dutenei laguntzeko.

Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari

PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten haren hautagaitza. Gaur, ordea, errefusatu egin du epaileak, bere 'independentzia' aldarrikatuta. Erabakiak aurrez aurre jarri ditu PP eta PSOE.

Manuel Marchena epaile kontserbadoreak uko egin dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidente izateari. PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten horren hautagaitza, baina azkenean errefusatu egin du magistratuak. Astearte honetan hedabideetara bidalitako ohar batean, bere "independentzia" aldarrikatu du eta PP-PSOEren ituna baztertu.

Hartara, Marchenak bere karrera judizialean mantendutako "independentzia" aldarrikatu du. Nabarmendu duenez, Auzitegi Gorenean azken urteetan ebatzi ditudanak aztertuta, argi geratzen da ez naizela inoiz politikaren menpe egon", erantsi du.

Marchenaren esanetan, "epaile gisa eduki dudan ibilbidean independentzia izan dut lege".

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da tiroketa eta barruan izan du jarraipena.

Ameriketako Estatu Batuetan, lau pertsona hil dira astelehen honetan Chicago hiriko Mercy ospitalean izandako tiroketan. Agintarien arabera, bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira.

Ospitaleko aparkalekuan hasi da guztia bertan 15:30ak zirenean. CBS telebista kateak jakinarazi duenez, erasotzaileak bere emaztegai ohiari tiro egin dio (Larrialdietako medikua ere bazena) eta hil egin da. Aparkalekutik ospitale barrura sartu da eta han ospitaleko langile bat eta polizia bat hil ditu.

Agenteekin izandako tiroketan erasotzailea bera ere zendu da. Dena den, ez dago argi bere buruaz beste egin duen edo Poliziaren tiro batek harrapatu duen.

NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian

Estatu Batuetako Espazio Agentziak 2020an ontzi bat bidaliko du Jezero izena duen krater batera (45 kilometroko diametroa du), bertako haitzen eta lurraren laginak hartzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) espazio-ontzi bat bidaliko du 2020an Martera, planeta gorrian bizi aztarnak bilatzeko. Zehazki, antzina laku bat izan zena arakatuko du NASAk, noizbait Marten bizi izan ziren organismoen bila. Horretarako, haitzak eta lurraren laginak hartuko dituzte.

NASAn eztabaida bizia izan dute bost urtez, "Mars 2020" misioaren baitan 2020ko uztailean Martera joango den espazio-ontziak non lur hartu behar duen erabakitzeko.

Lur hartzeko balizko 60 toki aztertu ostean, NASAk hartu du erabakia. Espazio-ontziak Jezero izena eta 45 kilometroko diametroa duen krater batean hartuko du lurra. Bertan, lurzoruaren eta harrien laginak hartuko ditu.

"Mars 2020" proiekturako lanean ari den zientzialariak azaldu duenez, krater hori antzina ibai bat zen eta, beraz, litekeena da molekula organikoen zantzuak eta mikrobioak bere baitan gorde izana.

Garai batean lakua izan zenak 250 metroko sakonera zuen. Toki horretan bost haitz mota daude, tartean, buztina, arroka karbonatatua edota arroka bolkanikoak. Azken horiek Marteren eboluzio bolkanikoa ulertzeko pistak eman ditzakete.

Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean

Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle ...
Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean

Epaian zehazten da gazteak ez zuela e...
1:59 min.

Epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik pairatu, beste ikasle baten partetik tratu txarrak jasan zituela baizik.

Lehen Auzialdiko Epaitegi batek 3.000 euroko zigorra ezarri dio Gasteizko ikastetxe bati, adingabe batek eskolan tratu txarrak jasan eta arduradunek “behar besteko neurriak” hartu ez izana egotzita. Izan ere, 6 urteko ikasle ohi baten gurasoek salatu zutenez, ikasle batek tratu txarrak eman zizkion. Alabaina, epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik jasan, beste ikasle baten partetik tratu txarrak pairatu zituela baizik. Medikuek egindako txostenen arabera, adingabeak “eraso bortitzak” jasan zituen beste ikasle baten partetik: “Belarrian kosk egin zion, arkatz bat sartu zion, ostikoak eman zizkion eta ikaskideen aurrean iraindu zuen”. Hala, epaiak dio klasera joan behar zenean horrek guztiak “estutasuna eta beldurra” sortu ziola. Epaitegiaren esanez, adin horretako ikasleekin ez da erraza argitzea eskola-jazarpena izan ote den ala ikasle horrek tratu txarrak jasan dituen. Izan ere, bullying-a izan dela frogatutzat emateko pertsona batek behin eta berriz jasan behar ditu tratu txarrak. Kasu horretan, gainera, erasotzaileak biktima ikaratzeko asmoa du, bestearen kontra indarra erabiliz. Hala, epaiak dioenez, irakasleek ez zuten eskola-jazarpenik hauteman, eta hori ondorioztatzeko bi protokolo jarri zituzten martxan. Gainera, gai horri buruz hitz egiteko bi bilera egin zituzten ikasle horien gurasoekin. Kasu honetan eskola-jazarpenik egon ez zela ondorioztatu ostean, Lehen Auzialdiko Epaitegiak dio ikastetxe horrek beste neurri batzuk hartu behar zituela egoerari irtenbide bat emateko, hala nola, talde-dinamikak eta bakarkako ekintzak. Arrazoi horregatik, ikastetxeak 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, gurasoek 13.481 euro eskatu zituzten arren. Izan ere, gaztea psikologoarengana eraman zutenerako, ikastetxez aldatu zuten, eta egoera bestelakoa zen jada.

2018/11/20

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat j...
Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten oli...
1:10 min.

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.

Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman du, aurrenekoz, Polizia Nazionalaren operazio batek. Hain zuzen ere, 52 litro olio aurkitu dituzte lore kargamentu batean. Horrek esan nahi du, olio horri tratamendua eginez gero, 200 kilo speed lortuko lituzkeela droga ekoizteaz arduratzen zen atxilotutako lagun taldeak. Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, guztira bederatzi lagun atxilotu dituzte, horietako lau Bilbon. Atxilotuen artean aipatu drogaren hornitzaileak eta banatzaileak daude, baita tratamenduaz arduratzen diren pertsonak ere. Atxilotuen asmoa zen Balmasedan laborategi bat jartzea, droga mota horren tratamendurako. Horrekin, lurralde osoan zehar zabaldu nahi zuten speeda, modu azkarrean. Duela sei hilabete inguru abiatu zuen Polizia Nazionalak Jardin operazioa. Bereziki, drogarekin trafikatzen zuten bi lagun zituzten jomugan agenteek. Hortik abiatuta, poliziek ondorioztatu zuten talde handi bat zegoela trafikatzaile horien atzean. Herbehereetatik Bizkaira egiten zituzten bidalketak, aldiro. Behin kargamentua Euskal Herrira helduta, banatzaile talde bat arduratzen zen olioa leku ezberdinetara bideratzeaz.

2018/11/20

Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian

Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, ur...
Afiliatu kanpotarrak % 12,7 igo dira EAEn, urrian

Afiliatu kanpotarren artean, errumani...
0:52 min.

Afiliatu kanpotarren artean, errumaniarrak, marokoarrak, portugaldarrak, nikaraguarrak, kolonbiarrak eta italiarrak dira nagusi.

Gizarte Segurantzako afiliatu kanpotarrak % 12,75 igo dira urrian, iazko epe berarekin alderatuta. Batez besteko afiliazioa EAEn urrian % 3,42 igo da, irailekoarekin alderatuta, hau da, 2.136 pertsonek eman dute izena. Afiliatu kanpotarretatik 40.095 erregimen orokorrean daude, 11.243 etxekoan, 10.446 autonomoak dira, 2.536 laborantza erregimenean daude eta 334 itsasokoan. Kanpotar orotik, 43.863 afiliatu Europar Batasuneko ez diren herrialdeetakoak dira eta Europar Batasuneko herrialdetakoak 20.791 dira.

2018/11/20

Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata

Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelo...
Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata

Manresa eta Sant-Vicenç de Calders ud...
1:26 min.

Manresa eta Sant-Vicenç de Calders udalerrien arteko bidea egiten ari zen. Ezbeharra Vacarisses parean gertatu da eta, antza denez, luizi batek eragin du.

Katalunian, gutxienez pertsona bat hil eta 44 arin zauritu dira Vacarisses udalerrian (Bartzelona), bi udalerrien arteko bidea egiten ari zen tren bat bidetik aterata. Guztira, 131 pertsona zihoazen trenean eta horietako 86 onik daude. Onik erreskatatu dituzten 86 bidaiariak, ostera, Terrassako geltokira eraman dituzte. Sei bagoiko trena 06:15ean atera da bere bidetik, luizi baten ondorioz. Zehazki, azken bi bagoiak atera dira bidetik. Generalitateko suhiltzaileak, larrialdietarako zerbitzuetako osasun langileak eta Esquadra Mossoak istripua izan den tokira joan dira, eta suhiltzaileek trena jendez hustu dute. Ezbeharra izan ondoren, Ferrocat alerta aktibatu dute, hots, bidaiarien garraioari dagokiona. Renfek bi informazio gune jarri ditu biktimen senideei arreta emateko: bata, Bartzelonako Sants geltokian, eta bestea, Vacarrisses udalerriko kiroldegian. SEM Larrialdietarako Medikuen Sistemak hainbat psikologo bidali ditu Vacarisses udalerriko kiroldegira, behar dutenei laguntzeko.

2018/11/20

Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari

Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizia...
Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari

PSOEk eta PPk joan den astean adostu ...
0:52 min.

PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten haren hautagaitza. Gaur, ordea, errefusatu egin du epaileak, bere 'independentzia' aldarrikatuta. Erabakiak aurrez aurre jarri ditu PP eta PSOE.

Manuel Marchena epaile kontserbadoreak uko egin dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidente izateari. PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten horren hautagaitza, baina azkenean errefusatu egin du magistratuak. Astearte honetan hedabideetara bidalitako ohar batean, bere "independentzia" aldarrikatu du eta PP-PSOEren ituna baztertu. Hartara, Marchenak bere karrera judizialean mantendutako "independentzia" aldarrikatu du. Nabarmendu duenez, Auzitegi Gorenean azken urteetan ebatzi ditudanak aztertuta, argi geratzen da ez naizela inoiz politikaren menpe egon", erantsi du. Marchenaren esanetan, "epaile gisa eduki dudan ibilbidean independentzia izan dut lege".

2018/11/20

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale bate...
Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Bi emakume, polizia bat eta erasotzai...
0:56 min.

Bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da tiroketa eta barruan izan du jarraipena.

Ameriketako Estatu Batuetan, lau pertsona hil dira astelehen honetan Chicago hiriko Mercy ospitalean izandako tiroketan. Agintarien arabera, bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da guztia bertan 15:30ak zirenean. CBS telebista kateak jakinarazi duenez, erasotzaileak bere emaztegai ohiari tiro egin dio (Larrialdietako medikua ere bazena) eta hil egin da. Aparkalekutik ospitale barrura sartu da eta han ospitaleko langile bat eta polizia bat hil ditu. Agenteekin izandako tiroketan erasotzailea bera ere zendu da. Dena den, ez dago argi bere buruaz beste egin duen edo Poliziaren tiro batek harrapatu duen.

2018/11/20

NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian

NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, ant...
NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian

Estatu Batuetako Espazio Agentziak 20...
1:51 min.

Estatu Batuetako Espazio Agentziak 2020an ontzi bat bidaliko du Jezero izena duen krater batera (45 kilometroko diametroa du), bertako haitzen eta lurraren laginak hartzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) espazio-ontzi bat bidaliko du 2020an Martera, planeta gorrian bizi aztarnak bilatzeko. Zehazki, antzina laku bat izan zena arakatuko du NASAk, noizbait Marten bizi izan ziren organismoen bila. Horretarako, haitzak eta lurraren laginak hartuko dituzte. NASAn eztabaida bizia izan dute bost urtez, "Mars 2020" misioaren baitan 2020ko uztailean Martera joango den espazio-ontziak non lur hartu behar duen erabakitzeko. Lur hartzeko balizko 60 toki aztertu ostean, NASAk hartu du erabakia. Espazio-ontziak Jezero izena eta 45 kilometroko diametroa duen krater batean hartuko du lurra. Bertan, lurzoruaren eta harrien laginak hartuko ditu. "Mars 2020" proiekturako lanean ari den zientzialariak azaldu duenez, krater hori antzina ibai bat zen eta, beraz, litekeena da molekula organikoen zantzuak eta mikrobioak bere baitan gorde izana. Garai batean lakua izan zenak 250 metroko sakonera zuen. Toki horretan bost haitz mota daude, tartean, buztina, arroka karbonatatua edota arroka bolkanikoak. Azken horiek Marteren eboluzio bolkanikoa ulertzeko pistak eman ditzakete.

2018/11/20

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-30ko bideoen artxiboa

EAEko ekonomia % 2,6 hazi da hirugarren hiruhilekoan

EAEko ekonomia % 2,6 hazi da hirugarren hiruh...
EAEko ekonomia % 2,6 hazi da hirugarren hiruhilekoan

Bestalde, enpleguak % 2 egin du gora,...
1:07 min.

Bestalde, enpleguak % 2 egin du gora, aurreko hiru hilabeteetan baino hamarren bat gutxiago. Hazkundea, gehien bat, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreetan eman da.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtebeteko tasa % 2,6 hazi da 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiru hiletan baino hiru hamarren gutxiago. Enpleguak ere, gora egin du EAEn, eta urtebeteko tasak % 2 egin du gora, aurreko hiru hilabeteetan baino hamarren bat gutxiago. Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) astearte honetan aurreratutako datuen arabera, PGren hiruhilekoen arteko hazkundea % 0,5ekoa izan da; eta enpleguarena (lanaldi osoko lanpostuei dagokienez), % 0,4koa. Eskaintzaren aldetik, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreek izandako portaera onak eragin dute, gehien bat, urte arteko eta hirugarren hiruhilekoaren hazkundea. Bestalde, lehen sektorearen eta industriaren hazkundea moteldu egin da.

Navaleko langileek itxialdia egin dute Sestaoko ontziolan

Navaleko langileek itxialdia egin dute Sestao...
Navaleko langileek itxialdia egin dute Sestaoko ontziolan

22:00etatik 06:00ak arte egin dute it...
1:58 min.

22:00etatik 06:00ak arte egin dute itxialdia. 177 langileak Arantxa Tapia sailburuarekin elkartuko dira asteazkenean.

Sestaoko Navaleko langileek itxialdia egin dute bart Sestaoko ontziolan, 22:00etan hasi eta 06:00ak arte. Izan ere, Navaleko konkurtsoko administratzaileak 177 langileri eragingo dien lan-erregulazioko txostena aurkeztu du astelehen honetan, eta datorren astean formalizatuko da kaleratzea. Navaleko lan-batzordeak konkurtsoko administratzaileren eskutik jaso zuen lan-erregulazioko txostenaren berri, eta langileek, protesta gisa, itxialdia egitea erabaki zuten Sestaoko ontziolan. Atzo goizeko bederatzietan, konkurtsoko administratzaileak bulegora deitu zituen lan-batzordeko presidentea eta idazkaria, biei amaierako lan-erregulazioko txostenaren baieztapena aurkeztu eta sinatzeko. Datorren astean, astelehen edo asteartean, epaileari igorriko diola esan zien. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren hitzetan, Van Oord armadorearen ontzia Sestaon ez bada egiten, Navalen egoera "konponezina" izango da. Navaleko beharginak asteazkenean bilduko dira Tapia sailburuarekin. Egoera kritikoa dela esan du sailburuak, eta Eusko Jaurlaritza esku artean dituen baliabideekin lanean ari dela adierazi du. Bestalde, Loli Garcia Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiaren esanetan, lanean jarraituko dute langileei eta inguruko enpresei irteera "duina" bilatzeko.

Kasedako hilketa hirukoitzean nahasitako bi gazteak espetxean sartu dituzte

Kasedako hilketa hirukoitzean nahasitako bi g...
Kasedako hilketa hirukoitzean nahasitako bi gazteak espetxean sartu dituzte

Hirugarren atxilotua, bi gazteen aita...
1:39 min.

Hirugarren atxilotua, bi gazteen aita, irailaren 21ean atxilotu zuten, tiroketan hiru pertsona hil izana egotzita.

Agoitz udalerriko Lehen Auzialdiko eta Argibideetako 2. Epaitegiko epaileak behin-behineko espetxeratzea agindu du, joan den irailean, Kasedan izandako tiroketarekin lotura dutelakoan atxilotutako bi gazteentzat. Irailaren 18an, Kasedan (Nafarroa) izandako tiroketan Jose Jimenez (29 urte), 16 urteko anaia eta 50 urteko aita hil ziren; azken bi hauek Eslabako auzokideak. Tiroketaren ostean, 53 urteko gizon bat atxilotu zuten, lekukoek eskopeta-tiroen egile gisa seinalatzen dutena; baita haren 22 eta 18 urteko bi semeak ere. Irailaren 21ean, Agoitzeko epaileak aita kartzelatzea agindu zuen, baina behin-behineko askatasuna eman zien semeei, tiroketan parte-hartu zutenik ez baitzegoen erabat frogatuta. Hala ere, akusazio partikularrak eskatuta, bista labur berri bat egin zuten atzo, eta epaileak bi gazteak espetxeratzea erabaki zuen, iturri juridikoek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Baionako harrera zentroak 100 migratzaile hartu ditu lehenengo gauean

Baionako harrera zentroak 100 migratzaile har...
Baionako harrera zentroak 100 migratzaile hartu ditu lehenengo gauean

Lapurdiko hiriburuko autobus-geltokit...
1:23 min.

Lapurdiko hiriburuko autobus-geltokitik gertu dagoen Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroaren eraikin bat egokitu dute, migratzaileak artatzeko eta egun batzuez haiei egoitza emateko.

Migratzaileei zuzendutako harrera zentroa zabaldu berri dute Baionan, eta hantxe igaro dute lehenengo gaua hainbat lagunek. Hain zuzen ere, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, 100 migratzaile inguru hartu ditu aterpetxeak, alegia, logela guztiak bete dituzte irekiera-egunean. Lesseps izena du harrera zentro berri horrek. Han, lau boluntario eta zaintzaile bat aritu dira migratzaileak artatzen. Gosaria ere jaso dute gehienek, eta boluntarioek goizean argitu dutenez, autobusak ere ondo iritsi dira harrera zentrora. Hain zuzen ere, Lapurdiko hiriburuko autobus geltokitik gertu dagoen Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroaren eraikin bat egokitu dute, aipatu zerbitzua eskaintze aldera. Migratzaileek ezingo dute bertan denbora luzez geratu, baina autobusez iristen duten etorkinak artatzea eta egun batzuez haiei egoitza ematea bilatzen du Lessepsek. Izan ere, asko dira Irungo muga igarota Europa iparraldera joan nahi duten migratzaileak. Hori horrela, ostegunetik aurrera, gau eta egun egongo da zabalik Irungo Martindozenea aterpetxea ere. Gurutze Gorriarekin akordioa lortu ostean, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen aterpetxe hori 24 orduz egotea zabalik.

Indonesiako agintariek ez dute uste hegazkin istriputik inor bizirik atera denik

Indonesiako agintariek ez dute uste hegazkin ...
Indonesiako agintariek ez dute uste hegazkin istriputik inor bizirik atera denik

Orain, Indonesiako bilaketa eta erres...
2:10 min.

Orain, Indonesiako bilaketa eta erreskate taldeak Java itsasoan eroritako hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira.

Indonesiako bilaketa eta erreskate taldeak atzo Java itsasoan erori zen Lion Air konpainiako hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira. 189 pertsona zihoazen barruan, eta, Indonesiako agintarien arabera, ez dute inor bizirik aurkitzeko esperantzarik. "Oraindik ez ditugu (kutxa beltzak) aurkitu. Inor bizirik ateratzeko aukera oso gutxi daude", adierazi dio Indonesiako erreskateen agentziako bozeramaileak EFE albiste agentziari. Itsas salbamenduko ehun lagundik gora ari dira hegazkinaren bila ustez erori zen tokian, Tanjun Karawango lurmuturretik 5 itsas milia ekialdera. Bart, hainbat gorpuzki atera dituzte uretatik, eta 24 poltsatan sartu dituzte, Kramat Jati hiriko ospitaleko zuzendariak hedabideen aurrean baieztatu duenez. Boeing 737 motako hegazkina aireratu eta 13 minutura desagertu zen radarretatik. Pangkal Pinang hiria zuen helmuga. Itsasora erori aurretik, pilotuak Jakarta hiriburura itzultzeko baimena eskatu zuen, baina ez zuen larrialdiko mezurik igorri. Igandean egindako hegaldi batean, arazo teknikoak izan zituen hegazkinak, baina astelehenean konpondu zituzten, konpainiaren esanetan.

Bederatzi pertsona hil dira Italiako haize eta euri denboralearen ondorioz

Bederatzi pertsona hil dira Italiako haize et...
Bederatzi pertsona hil dira Italiako haize eta euri denboralearen ondorioz

Haizeak botatako arbolak gainera eror...
1:28 min.

Haizeak botatako arbolak gainera erorita hil dira gehienak. Sei eskualdetan bereziki larria da egoera, eta bertan alarma gorria indarrean dago oraindik.

Bederatzi pertsona hil dira Italian, herrialdea astintzen ari den haize eta euri denboralea dela eta. Sei eskualde alarma gorrian daude, haize bolada bortitzak eta euri-jasa bortitzak iragarrita baitaude. Azken orduetan itota hil den emakume baten gorpua topatu dute Italia iparraldean; itsas-gizon batena hegoaldean eta beste gizon batena, Italia erdialdean. Haize gogorrak botatako zuhaitzak gainera erorita hil dira gehienak (sei pertsona). Italia iparraldean hiru pertsona hil dira zihoazen auto gainera arbola bat jausi ostean eta beste bi larri zauritu dira tankerako egoeran. Italia iparraldean, emakume bat zendu da haizeak mugitutako objektu batek buruan jota. herrialdearen hegoaldean eta ipar-ekialdean hildako bana atzeman dituzte. Izan ere, sei eskualdetan alarma gorria dago ezarria iparraldean eta erdialdean. Alerta laranja dute herrialdearen ia gainerako eskualde guztietan eta Sizilian.