Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-13ko bideoen artxiboa

EAEko 40 enpresa eta erakunde

EAEko 40 enpresa eta erakunde 'CEO iruzurra'r...
EAEko 40 enpresa eta erakunde 'CEO iruzurra'ren biktima izan dira 2018an

Kaltetutako enpresako goi-karguren ba...
1:06 min.

Kaltetutako enpresako goi-karguren baten posta elektronikora sartzen saiatzen dira iruzurgileak. Horretarako, ordenagailuak kutsatu edo "phising" teknikak erabiltzen dituzte.

Ertzaintzak ohartarazi du "CEO iruzurra" izenarekin ezaguna den maula informatikoak ia bi milioi euroko galerak eragin dituela aurten Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 40 kasu atzeman dituzte, bai enpresetan eta baita erakundeetan ere. Maula-egileek horretarako erabiltzen duten formula ondorengoa da: kaltetutako enpresako goi-karguren baten posta elektronikora sartzen saiatzen dira, lehenik. Horretarako, ordenagailuak kutsatu edo "phising" teknikak erabiltzen dituzte. Hortik aurrera, biktimaren posta elektronikoaren jarraipena egiten dute, eta jasotzeko zain dauden ordainketak atzematen dituztenean, kaltetutako pertsonaren datuak iruzurgilearenekin ordezkatzen dituzte. Gauzak horrela, ordainketa horiek maula-egileak berak jasotzen ditu. Ertzaintzak jakinarazi duenez, mota horretako iruzurretan "aukera gutxi" daude dirua berreskuratzeko. Horregatik, kontuz ibiltzeko eta segurtasun-neurriak hartzeko gomendatu die enpresa eta erakundeei.

SOS Deiaken ‘zentralizazioaren aurka’ elkarretaratzea egiteko deia egin du ELAk

SOS Deiaken ‘zentralizazioaren aurka’ elkarre...
SOS Deiaken ‘zentralizazioaren aurka’ elkarretaratzea egiteko deia egin du ELAk

Azaroaren 21ean egingo duten protesta...
1:15 min.

Azaroaren 21ean egingo duten protesta horren bitartez, “oinarrizko zerbitzu publiko horren okertze proposamenaren aurkako salaketarekin jarraitzeko asmoa” du euskal sindikatuak.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuaren “zentralizazioaren aurka” elkarretaratzea egiteko deia luzatu die herritarrei ELA sindikatuak. Gauzak horrela, azaroaren 21ean protesta egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzaren aurrean. 10:30ean hasiko den elkarretaratze horren bitartez, “oinarrizko zerbitzu publiko horren okertze proposamenaren aurkako salaketarekin jarraitzeko asmoa” du euskal sindikatuak. ELAk gogora ekarri duenez, gaur egun zerbitzu hori “lurralde historiko bakoitzatik kudeatzen da, baina Eusko Jaurlaritzak Bizkaian zentralizatzeko asmo irmoa du”. Arrazoi horregatik, sindikatuak dio “zentralizazioa ez dela beharrezkoa”, orain arte egindako lana eraginkorra izan baita. “Eusko Jaurlaritzak orain arte bermatutako kudeaketa eraginkorra ezeresean utzi nahi du, eta bertako langileen ezagutza zehatza zakarretara bota”, salatu du sindikatuak. Azkenik, protestan parte hartzeko deia egin die Ertzaintza, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileei. Halaber, “Gipuzkoak lurralde historiko gisa dituen interesak babes ditzan” exijitu dio ELA sindikatuak Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari.

14 pertsona atxilotu dituzte, Nafarroan eta Valentzian lapurretak egitea egotzita

14 pertsona atxilotu dituzte, Nafarroan eta V...
14 pertsona atxilotu dituzte, Nafarroan eta Valentzian lapurretak egitea egotzita

Atxilotuak 20 eta 47 urteko bost emak...
1:40 min.

Atxilotuak 20 eta 47 urteko bost emakume eta bederatzi gizon dira, eta Lliriako 5. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku gelditu dira.

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu, Nafarroan eta Valentzian indarkeriaz egindako 15 lapurretarekin zerikusia dutelakoan. Halaber, etxebizitzetan indarkeriaz egindako lapurretetan espezializatutako talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete. Delitu horiez gain, delituak ezkutatzea, argindarra ostea, droga trafikoa, bidegabeko jabetza eta bahiketa saiakera egotzi diete. Aipaturiko iturrien arabera, talde horrek sarrailagile profesional baten laguntza zuen etxebizitzetara sartzeko. Horrez gain, etxe jabeen mugimenduak kontrolatzeko jazarpen sistema bat ere bazuen. Beharrezko informazio guztia lortutakoan, taldeko sarrailagileak etxebizitzetako ateak irekitzen zituen, beste batzuk barrura sartu eta baliozko objektuak hartzeko. Bien bitartean, taldeko beste kide batzuk kanpoan gelditzen ziren zainketa lanak egiteko. 20 eta 47 urteko arteko atxilotuak (bost emakume eta bederatzi) Lliriako 5. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku gelditu dira.

Pirinioetako elurra erdira murriztuko da 2050erako

Pirinioetako elurra erdira murriztuko da 2050...
Pirinioetako elurra erdira murriztuko da 2050erako

100 adituk baino gehiagok egindako tx...
2:05 min.

100 adituk baino gehiagok egindako txosten baten arabera, azken 50 urtetan 1,2 gradu igo da Pirinioetako batez besteko tenperatura.

Azken 50 urteetan, 1,2 gradu hazi da Pirinioetako batez besteko tenperatura, hala, 2050erako elurraren erdia galduko dutela aurreikusi dute adituek. Are, neurrik hartu ezean, mendea amaitu baino lehen elurraren % 80 galduko luke. Munduko batez besteko tenperatura 0,85 hazi da; Pirinioetakoa, 1,2 gradu (% 30 gehiago, beraz). Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) eskatuta, 100 bat adituk txostena egin dute klima aldaketak mendiotan egindako kalteen eta etorkizuneko ondorioen inguruan. Astelehenean aurkeztu zuten Zaragozan, "Klima aldaketa Pirinioetan: eragina, ahultasunak eta egokitzapena" izenburupean. Txostenak egindako diagnostikoa etsigarria da benetan, izan ere, munduan gehien epeldu diren mendietako batzuk dira Pirinioak. Ikerketaren koordinatzaileak azaldu duenez, Pirinioetako glaziarren erdia desagertu dira, eta zalantzak ditu mendea amaierarako "baten bat geratuko ote den". Klima aldaketak eragindako arazoak zerrendatu ditu Terradezek. Hala nola, eskuragarri dagoen ura nabarmen jaitsi da, eta horrek eragin zuzena du sor daitekeen energia hidroelektrikoan eta lehorreko laborean (izurrite gehiago dago orain). Horrez gain, arrisku naturalak ere gehiago dira: lur-jausiak, elur-jausiak, uholdeak, baso suteak, lehorteak edota eurite gogorrak.

Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil ditu Gazan, aire erasoetan

Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil di...
Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil ditu Gazan, aire erasoetan

Miliziek 300dik gora suziri suziri ja...
1:37 min.

Miliziek 300dik gora suziri suziri jaurti dituzte Gazatik eta, ondorioz, gutxienez zibil israeldar bat hil da.

Gutxienez beste hiru palestinar hil eta beste bost zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan, aire erasoetan. Igande gauean indarkeria oldea hasi zenetik, bederatzi palestinar eta bi israeldar (militar bat eta zibil bat) hil dira. Azken orduetan, milizia palestinarrek 300 suziri baino gehiago jaurti dituzte Gazatik. Ondorioz, zibil israeldar bat hil eta beste bi pertsona larri zauritu dira, Israelgo iturri medikuek jakinarazi dutenez. Israelen bonbardaketek Al Aqsa telebista, Hamasen gertuko telebista, suntsitu dute. WAFA Palestinako albiste agentziak berri eman duenez, Israelek gutxienez hiru misil bota ditu ohartarazpen gisa, F-16 ehiza hegazkinek hiru jaurtigairekin eraikina eraitsi aurretik. Guztira, 70 helbururen aurkako erasoak egin dituela baieztatu du Israelgo Armadak. Esaterako, Gazako unibertsitatea eta hiru tunel eraso ditu. Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, bere aldetik, baretzeko deia egin die bi aldeei.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Liburutekia VII. Jaurdunaldiak

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Liburute...
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Liburutekia VII. Jaurdunaldiak

Datorren azaroaren 14 eta 15ean, Biz...
2:07 min.

Datorren azaroaren 14 eta 15ean, Bizkaiko Foru-liburutegian Kultura Ondare Saileko Zuriñe Antoñanarekin, literatura eta joera berriei buruzko Liburutekia VII. Jaurdunaldiak ospatuko dira

Datorren azaroaren 14 eta 15ean, Bizkaiko Foru-liburutegian Kultura Ondare Saileko Zuriñe Antoñanarekin, literatura eta joera berriei buruzko Liburutekia VII. Jaurdunaldiak ospatuko dira Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta. Aurton, Esti Bartolomé zuzendaritzapean, “Bilbao entre Líneas” proiektua sortzen da, besteak beste, Bilbo Europako 2018 Hiririk onena izendatu dala ospatzeko. Horretarako, egunero errezital poetiko bat ospatuko da, Bilbo maite izan duten eta Bilbori buruz idatzi duten egile desberdinek egindako testu desberdinak beste adierazpen artistikoekin nahastuko dira. 14ean, arratsaldeko 19etan, Miryam Artola Bilbori buruzko bere ikuspegi berezia emango du eta Irrintzi Ibarrolak bere gitarrarekin batera errezitatuko du. Azaroak 15ean, arratsaldeko 19.00etan, poesia eta musikazko errezitala pertsona gorrentzat irisgarria izango da. Egun honetan, proiektu desberdinetan kolaboratzen duen(Arymux konpainiarekin adibidez)Aitor Echarte aktoreak, egile desberdinen Bilbori buruzko poesiak errezitatuko ditu. Arymux konpainiako zuzendaria den, Rakel Rodríguezek, zeinu hizkuntza, gorputz adierazpen eta Dantzaren bitartez, Zeinudantzan bihurtuko ditu. Horrela, pertsona gorrek ere, poesia errezital honetan parte hartu ahal izango dute. Foru liburutegirako sarrera librea izango da aforoa bete arte eta Astarloa kaleko sarreratik egingo da.

Txirrindulari bat hil da Bilbon, kamioi batek harrapatuta

Txirrindulari bat hil da Bilbon, kamioi batek...
Txirrindulari bat hil da Bilbon, kamioi batek harrapatuta

Harrapaketa Autonomia eta Sabino Aran...
0:48 min.

Harrapaketa Autonomia eta Sabino Arana kaleek bat egiten duten tokian gertatu da.

Kamioi batek txirrindulari bat harrapatu du gaur goizean Bilbo erdigunean eta, ondorioz, 46 urteko emakume bat hil da. Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, harrapaketa 08:55ean gertatu da Autonomia eta Sabino Arana kaleek bat egin duten tokian. Antza denez, kamioiak Basurtura bidean zihoan txirrindularia aurreratu du. Gero, eskuinera egin du kamioiak eta emakumea harrapatu du. Gidariak esan duenez, ez du ikusi. Ondorioz, txirrindularia kamioiaren azpian harrapatuta gelditu da. Udaltzainak, suhiltzaileak eta osasun langileak istripuaren tokira joan dira. Suhiltzaileek erreskatatutakoan, txirrindularia Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri, baina bertan hil da.