Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-19ko bideoen artxiboa

Haurren kontrako gehiegikeriak salatzeko eta ezagutzera emateko deia

Haurren kontrako gehiegikeriak salatzeko eta ...
Haurren kontrako gehiegikeriak salatzeko eta ezagutzera emateko deia

Garaitza elkarteak elkarretaratzea de...
1:37 min.

Garaitza elkarteak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Bilbon. Jaurlaritzak, berriz, indarkeria mota honen biktimei laguntzeko zerbitzua aurkeztuko du.

Haurren kontrako Gehiegikeria eta Tratu Txarren Prebentziorako Munduko Eguna dela eta, Garaitza Bizkaiko elkarteak elkarretaratzea deitu du gaur astelehen arratsalderako Bilbon. "Umeen kontrako gehiegikeriak salatzea eta gizarte osoari eragiten dion arazoa ezagutzera ematea" dira elkarte horren helburu nagusiak, eta hori aldarrikatuko dute 19:00etatik aurrera Arriaga plazan egingo den elkarretaratzean. Sexu-abusuekin lotutako delituek ez preskribatzea ere eskatuko dute. Batez beste, 17 urtetik beherako nesken % 23k eta mutilen % 15ek pairatzen dute sexu-indarkeria Espainiako Estatuan, eta kasu gehienetan biktimek denbora asko behar izaten dute erasoa salatzeko. Urtero 150 bat pertsonak jotzen dute Garaitza elkartera, laguntza eske. "Biktimak guregana iristen direnean, zauriak zabalik dituzte oraindik, eta tratamendu luzeak behar dituzte, erasoek utzitako orban psikologikoak gainditzeko", esan dute Garaitzako kideek.

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin lapurreta saiakera eta erasoa egotzita

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin lapurreta ...
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin lapurreta saiakera eta erasoa egotzita

Atxilotuak mosketoi bat burdinazko uk...
1:29 min.

Atxilotuak mosketoi bat burdinazko ukabil gisa jarri eta lapurtzen saiatu ostean, biktimari eraso egin zion.

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, Santurtzin, lapurreta saiakera eta erasoa egotzita. Atxiloketa Santurtziko osasun zentro baten inguruetan gertatu zen, 07:30ean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktimaren kontaketaren arabera, metroan zeudela atxilotuak mosketoia burdinazko ukabil gisa jarri, mehatxu egin eta irakurtzen ari zen liburu elektronikoa lapurtzen saiatu zen. Biktima metrotik jaitsi arren, erasotzaileak jarraitu eta dirua eskatu zion, baina gizonak ezetz esan eta aurrera jarraitu zuen; orduan, erasotzaileak mosketoiarekin aurpegian jo eta sudurrean zauria egin zion. Erasoa ikusi zuten lekukoek Ertzaintzari deitu zioten, gertatutakoaren berri emateko, eta agenteek handik gutxira atxilotu zuten. Erasotzaileak agente bati ere eraso zion atxilotzen ari zirenean. Agenteek polizia-etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen esku utzi dute jada. Aurrekari penalak ditu.

Fiskaltzak beste sei hilabetez luzatu du Osakidetzako LEPari buruzko ikerketa

Fiskaltzak beste sei hilabetez luzatu du Osak...
Fiskaltzak beste sei hilabetez luzatu du Osakidetzako LEPari buruzko ikerketa

Beraz, Osakidetzako Lan Eskaintza Pub...
1:07 min.

Beraz, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan irregulartasunak izan ziren ala ez zehazteko Fiskaltza egiten ari den ikerketa urtebetera arte luzatuko da.

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren auzian, EAEko Fiskaltzak sei hilabete luzatu du aurretiazko eginbideen fasea. Horrenbestez, denbora gehiago izango du irregulartasunak izan ziren ala ez erabakitzeko. Sindikatuek salatu zutenez, azterketak filtratu egin ziren. Ikerketa egiteko legeak ezartzen duen epea sei hilabetekoa da, hain zuzen ere, ELA sindikatuak (salaketa aurkeztu zuen sindikatuen artetik lehena) auzia epaitegietara eraman zuenetik. Fiskaltzako iturriek azaldu dutenez, Estatuko Fiskaltzari sei hilabeteko luzapena eskatu dio, esku artean dokumentu bolumen handia duelako eta lekukotasun ugari dituelako. Bere eskaria onartua izan da. Beraz, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan irregulartasunak izan ziren ala ez zehazteko Fiskaltza egiten ari den ikerketa urtebetera arte luzatuko da. Epe hori amaitutakoan, auzibideak aurrera jarraitzen duen edo kasua artxibatu egiten duen erabaki beharko du Fiskaltzak.

Navaleko langileek itxialdia egingo dute gaur, ontziolan

Navaleko langileek itxialdia egingo dute gaur...
Navaleko langileek itxialdia egingo dute gaur, ontziolan

Epaitegiak lan-erregulazioko espedien...
0:46 min.

Epaitegiak lan-erregulazioko espedientea onartu ondoren, itxialdia deitzea erabaki du enpresa-batzordeak. Astelehen iluntzean hasiko da, 22:00etan, eta astearte goizean bukatuko da, 06:00etan.

Navaleko enpresa-batzordeak langileak astelehen gauean, ontziola barruan, itxialdia egitera deitu ditu, epaitegiak lan-erregulazioko espedientea onartu ondoren. Ontziolako 177 beharginak kaleratzeko lan-erregulazioko plana onartu duela jakinarazi zion asteazkenean epaitegiak enpresari. Enpresa-batzordeak jaso du jakinarazpena, enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez. Horregatik, itxialdia deitzea erabaki du enpresa-batzordeak. Gaur, astelehena, 22:00etan hasi eta bihar, asteartea, 06:00etan bukatuko da.

‘Txaleko horien

‘Txaleko horien' protestek Iparraldeko errepi...
‘Txaleko horien' protestek Iparraldeko errepideak blokeatu dituzte

Erregaien garestitzeak eta zergen igo...
1:49 min.

Erregaien garestitzeak eta zergen igoerak herritarren sumindura eragin du eta kalera irten dira. Dena den, bereari eusteko asmoa berretsi du Gobernuak.

Asteburuko protesta jendetsuen ondotik, "txaleko horidunak" berriro ere kalera irten dira Iparraldean eta Frantzia osoan, eta errepideak blokeatu dituzte. Erregaien garestitzearen eta zergen igoerak eragin du herritarren sumindura. Gaur goizean, esaterako, Baionako Grenet zubia blokeatu dute, eta ibilgailuek errei batetik soilik igaro ahal dute. Gutxienez, "txaleko horidun" beste bi talde daude Baiona iparraldean eta Biarrizko ordainlekuan. Prefeturak jakinarazi duenez, 4.000 pertsonak parte hartu zuten larunbateko protestetan Iparraldean eta Bearnon. Asteburuko protestetan, gainera, pertsona bat hil zen auto batek harrapatuta, eta 409 zauritu ziren, horietako 14 larri. Halaber, 282 pertsona atxilotu zituzten. Guztira, 280.000 pertsonak parte hartu zuten 2.000 protesta ingurutan. Iparraldean, gunerik korapilotsuenak Biriatuko ordainlekua eta A-63 errepidea izan ziren. Dena dela, Frantziako Gobernuak ez du atzera egiteko inolako asmorik erakutsi, eta iragarritako zergei eutsiko die. Macron presidentearen Gobernuak iragarritako zergen arabera, gasolio litroa 7,6 zentimo garestiagoa izango da, eta 3,9 garestiagoa, gasolina.

Gutxienez 33 pertsona hil dira Indiako hegoaldean Gaja zikloiaren ondorioz

Gutxienez 33 pertsona hil dira Indiako hegoal...
Gutxienez 33 pertsona hil dira Indiako hegoaldean Gaja zikloiaren ondorioz

117.000 kaltedun daude, eta kalte mat...
1:05 min.

117.000 kaltedun daude, eta kalte materialak handiak dira. 10.000 langile dabiltza konpontze-lanetan, edateko ur hornidura-sistemak berrezartzeko bereziki.

Gutxienez 33 pertsona, tartean bi adingabe, hil dira Indiako Tamil Nadu estatuan, Gaja zikloiaren ondorioz, Indiako agintariek jakitera eman dutenez. 177.000 bizilagun euren etxeetatik aterarazi dituzte. 351 kanpaleku prestatu dituzte kaltedunak hartzeko, eta jakiak eta mediku-tratamendua eskainiko dizkiete bertan. Tifoiak kalte material handiak eragin ditu: 2.000 abelburu inguru hil, eta 120.000 zuhaitz eta 30.000 zutoin elektriko erori dira, 'The Hindu' tokiko egunkariak zabaldu duenez. Estatuko ministro nagusiak adierazi duenez, 10.000 langile dabiltza konpontze-lanetan, edateko ur hornidura-sistemak berrezartzeko bereziki.

India Zikloa: Hamaika aukera

India Zikloa: Hamaika aukera...
India Zikloa: Hamaika aukera

Vicente Ferrer Fundazioak antolatuta,...
2:23 min.

Vicente Ferrer Fundazioak antolatuta, INDIA ZIKLOA: HAMAIKA AUKERA inguruko jarduerak izango dira ikusgai aste honetan.

Vicente Ferrer Fundazioak antolatuta, INDIA ZIKLOA: HAMAIKA AUKERA inguruko jarduerak izango dira ikusgai. Bilbon, Azkuna Zentroan izango dira, azaroak 21 eta 22an. Solasaldia Kirola eta integrazioa bat, Rafa Alkorta eta Javi Conde-ren eskutik - Data: Azaroak 21, asteazkena - Tokia: Azkuna Zentroa - Bastida Aretoa (Arrikibar Plaza 4, Bilbo) - Ordua: 19:00etan Kirola, gizartean bazterturik dauden pertsonak integratzeko tresnarik onenetarikoa da. Gai honetan sakontzeko, Bizkaiko bi kirolari profesional ezagunen testigantzekin kontatuko dugu: Rafa Alkorta (pasadan udan Anantapurren egondakoa) eta Javi Conde (atleta paralimpikoa). Munduari biran dokumentala eta solasaldia - Data: Azaroak 22, osteguna - Tokia: Azkuna Zentroa - Bastida Aretoa (Arrikibar Plaza 4, Bilbo) - Ordua: 19:00etan Solidaritatea eta kirola lotzen dituen dokumentala aurkeztuko da: Munduari biran (45 minutu), GAES eta Vicente Ferrer Fundazioak ekoiztuta. Barcelona World Race GAES belaontziko regatisten abentura kontatzen du, bai munduari biran bai Anantapurren (Indian), entzumen arazoak dituzten neskekin lan egiten duten bolondresekin emandako egunetan. Zeinu-hizkuntzan ere emango dira, eta sarrera doan izango da, lekuak bete arte. [www.fundacionvicenteferrer.org](https://www.fundacionvicenteferrer.org/es/agenda/ciclo-india-un-mar-de-oportunidades-india-zikloa-hamaika-aukera)