Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-21ko bideoen artxiboa

Gizon bat salatu dute Bilboko balkoi batetik txakurkume bat jaurtitzeagatik

Gizon bat salatu dute Bilboko balkoi batetik ...
Gizon bat salatu dute Bilboko balkoi batetik txakurkume bat jaurtitzeagatik

Aprova Animalien Elkarteak salatu due...
1:16 min.

Aprova Animalien Elkarteak salatu duenez, azaroaren 17an gertatu zen erasoa Bilbo Zaharreko ostatu batean. Txakurkumea bizirik eraman zuten albaitaritza klinikara, baina berehala hil zen.

Aprova Animalien Elkarteak Bilboko Udalean salatu duenez, gizon batek txakurkume bat hil zuen iragan astean, ostatu bateko balkoitik jaurtita. Hori dela eta, gertatutakoa ikertzeko eskatu du elkarte horrek, animalien babeserako Udal Ordenantzaren "arau-hauste larria" dela iritzita. Salaketan jaso dutenez, azaroaren 17an gertatu zen erasoa, 02:00ak aldera. Ordu horretan, Bilbo Zaharreko ostatu bateko balkoitik jaurti zuen txakurra. Aprovaren arabera, une hartan bertan zegoen lagun talde bat "eraso larriaren" lekuko izan zen. Bizilagun batek txakurkumea hartu eta Indautxuko Albaitaritza Klinikara eraman zuen, baina berehala hil zen animalia. Horregatik, animalien aldeko aipatu elkarteak salaketa jarri du Osasun eta Kontsumo Sailean, eta gogora ekarri du Bilboko Udal Ordenantzaren 25. artikuluak dioena: "Oso larriak dira animalien heriotza eragiten duten erasoak". Gainera, 26. artikuluak zehazten du "oso larriak" diren arau-hausteak 1.500 euroko isunarekin ordainduko direla. Gauzak horrela, gertatutakoa ikertzeko eta erasotzaileari dagokion zigorra ezartzeko eskatu dio Aprovak Udalari.

Greba mugagabea Gasteizko garbiketa zerbitzuan, abenduaren 2tik aurrera

Greba mugagabea Gasteizko garbiketa zerbitzua...
Greba mugagabea Gasteizko garbiketa zerbitzuan, abenduaren 2tik aurrera

FCC eta GMSM konpainiek erretiro part...
2:01 min.

FCC eta GMSM konpainiek erretiro partzialen eta txanda-kontratuen egitasmoa martxan jartzeari uko egin diotela salatu du enpresa-batzordeko presidenteak.

Gasteizko garbiketa zerbitzua kudeatzen duen aldi baterako enpresa-elkarteko langileek abenduaren 2tik aurrera greba mugagabea egitea erabaki dute atzo, batzarrean. Horrela, enpresak irailean adostutako akordioak ez dituela bete salatu nahi dute. Lanuztea 22:00etan hasiko da. UTE(FCC eta GMSM) konpainiek erretiro partzialen eta txanda-kontratuen egitasmoa martxan jartzeari uko egin diotela salatu du enpresa-batzordeko presidenteak. Era berean, enpresek 2014tik behargin bakoitzari zor dioten 15 eguneko ordainketa egiteko asmorik ez duela kritikatu du. Horrela gauzak, langileen % 79k greba babestu dute batzarrean. 2017tik grebara jo behar duten hirugarren aldia dela gogorarazi du enpresa-batzordeko presidenteak. Esleipenari uko egiteko borondatea azaldu du aldi baterako enpresa-elkarteak, ekonomikoki “bideragarria” ez dela uste dutelako. Zentzu horretan, langileen absentismoak urtero milioi bat euroko kostua duela adierazi dute konpainiek. Gizarte Segurantzan erretiro partzialak eta txanda-kontratuak tramitatzeko eta beharginei zor zaizkien 15 egunak nominan barneratzeko epemuga bezala azaroak 30 jarri du Mateosek, greba mugagabea saihesteko. Gatazka aztertzeko bilera bat eskatu dio dagoeneko enpresa-batzordeko presidenteak udal Gobernuari. Gainera, langileek elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan udaletxearen aurrean, 09:00etan.

Negozio zifra % 6,3 hazi da EAEn irailean, eta % 1,8 Nafarroan

Negozio zifra % 6,3 hazi da EAEn irailean, et...
Negozio zifra % 6,3 hazi da EAEn irailean, eta % 1,8 Nafarroan

Bestalde, enpleguak % 2,5eko hazkunde...
1:19 min.

Bestalde, enpleguak % 2,5eko hazkundea izan du hilabete berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatu Zerbitzuen sektorean. Nafarroan, berriz, % 2,7koa izan da igoera.

Merkatu Zerbitzuen sektoreko negozio zifrak % 6,3ko hazkundea izan du irailean Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko datuekin alderatuta, Estatistika Institutu Nazionalak emandako informazioaren arabera. Izan ere, autonomia erkidego guztiek lortu dute negozio zifra handitzea. Gainera, EAE izan da Estatu osotik hazkunde handiena izan duen hirugarren erkidegoa. Madril kokatu da lehenengo tokian, % 8ko hazkundearekin, eta Extremadura bigarren lekuan, % 7,1eko igoerarekin. Estatuko batezbestekoa % 4,4koa izan da. Horrek esan nahi du, aurten, orotara, % 8,1 hazi dela Merkatu Zerbitzuen sektoreko negozio zifra EAEn; Estatuan, berriz, % 6,4. Bestalde, enpleguak % 2,5 egin du gora, Estatuko batezbestekoa gaindituta (% 2,1). Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako datuek erakusten dute Nafarroan % 1,8koa izan dela negozio zifraren hazkundea, eta % 2,7koa enpleguarena.

Emakume bat larri zauritu da Tenerifen gizon batek gai kimiko batez aurpegia bustita

Emakume bat larri zauritu da Tenerifen gizon ...
Emakume bat larri zauritu da Tenerifen gizon batek gai kimiko batez aurpegia bustita

Biktimak egunak zeramatzan mehatxuak ...
1:12 min.

Biktimak egunak zeramatzan mehatxuak jasotzen antza bikotekide ohiaren eskutik.

Gizon batek 25 urteko emakume bati eraso egin dio bart gauean San Cristobal de La Lagunan (Tenerife). Erasotzaileak, antza emakumearen bikotekide ohiak, biktima iraindu eta gai kimiko batez busti dio aurpegia. Ondoren, gizonak alde egin du. 112 zerbitzuak jakinarazi duenez, erasoa 21:30an gertatu da kalean. Polizia patruila batek biktima artatu du anbulantzia heldu den arte. Ondoren, emakumea Kanarietako Ospitale Unibertsitariora eraman dute larri zauritua. Tenerifeko hedabideek jakitera eman dutenaren arabera, emakumeak egunak zeramatzan mezu mehatxatzaileak jasotzen, Italian bizi den bikotekide ohiaren eskutik. La Lagunako Poliziak gertatutako salatu eta nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du. Polizia Nazionala ere indarkeria matxista gisa ikertzen ari da kasua.

Eraso suizida batek 50 hildako eta 72 zauritu utzi ditu Kabulen

Eraso suizida batek 50 hildako eta 72 zauritu...
Eraso suizida batek 50 hildako eta 72 zauritu utzi ditu Kabulen

Matxino bat immolatu egin da ezkontza...
1:46 min.

Matxino bat immolatu egin da ezkontza areto batean, akademiko erlijiosoak eta ulemak Korana irakurtzen ari ziren bitartean.

Mahoma profetaren jaiotza ospatzen ari ziren akademiko erlijiosoen aurkako eraso suizida batek gutxienez 50 pertsona hil eta 72 zauritu ditu Kabulgo (Afganistan) ezkontza areto batean. Sarraskia matxino batek eragin du. Erasotzailea immolatu egin da ezkontza areto batean, akademiko erlijiosoak eta ulemak Korana irakurtzen ari ziren bitartean. Lokaleko jabeak Poliziarekin segurtasuna koordinatu ez izana deitoratu du bozeramaileak, terrorista aretoan erraz sartu baita. Biktimak “gizonak eta zibilak” dira, Osasun Publikoko Ministerioaren bozeramaileak zehaztu duenez. Toki publikoak, jatetxeak eta aisialdirako beste zentroak jendez lepo zeuden gaur, Mahomaren jaiotza ospatzeko. Afganistango presidenteak agiri baten bidez gaitzetsi du “Islamaren etsai terroristek” egindako atentatua. Horren ahotan, “krimen barkaezina” da. Agiri baten bidez, talibanen bozeramaileak ukatu egin du talde matxinoak eraso horrekin zerikusirik izatea. “Zibilen eta bilera erlijiosoen kontrako erasoak irmo gaitzetsi” ditu Emirerri Islamikoak. Iragan astean talibanen eta Ameriketako Estatu Batuen ordezkariak bildu ziren Qatarren, bake-akordio bat negoziatzen saiatzeko. Afganistango gatazkak 17 urte bete ditu dagoeneko.