Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-27ko bideoen artxiboa

Greba eguna dute gaur Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuan

Greba eguna dute gaur Bizkaiko etxez etxeko l...
Greba eguna dute gaur Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuan

1.500 langile inguru daude deituta, 2...
1:13 min.

1.500 langile inguru daude deituta, 2015etik berritu gabe dagoen lan hitzarmen baten alde.

Bizkaian, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greba eguna dute gaur. ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek hamahiru greba egun deitu dituzte urtea amaitu bitartean eta seigarrena da gaurkoa. Besteak beste, probintzia mailako lan hitzarmena aldarrikatzen dute. Guztira, 1.500 langile inguru daude deituta, lan baldintzak "duin" bihurtuko dituen hitzarmen baten alde. Lanuzteaz gain, 11:00etan kontzentrazioa egingo dute Getxon, Urgatzi enpresaren parean. Gaurkoaz gain, beste zazpi greba egingo dituzte urte amaiera bitartean: abenduaren 24, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n. Etxez etxeko laguntza zerbitzuko lan hitzarmena 2015etik berritu gabe dago.

Itunpeko ikastetxeetako langileak grebara deituta daude ostiralera bitartean

Itunpeko ikastetxeetako langileak grebara dei...
Itunpeko ikastetxeetako langileak grebara deituta daude ostiralera bitartean

Hezkuntzan ordezkaritza duten bost si...
1:34 min.

Hezkuntzan ordezkaritza duten bost sindikatuek egin diete deialdia 9.000 langile ingururi. Lanuzteak 120.000 ikaslerengan eta 215 ikastetxetan izango du eragina.

Gaur hasi eta ostiralera bitartean, Hezkuntzako bost sindikatu nagusiek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT) lau greba egun dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko ikastetxeetan. Besteak beste, hamar urte berritu gabe daraman lan hitzarmena berritzea eskatzen dute. Iazko ikasturtean hiru greba egun egin zituzten, eta aurtengoan jada bi greba egun deitu zituzten urrian. Patronalarekin egindako negoziazioetan aurrerapausorik izan ez dela iritzita, sindikatuek beste lau lanuzte deitu dituzte azaroaren 27tik 30era. Gizarte ekimeneko ikastetxeetako ia 9.000 langile grebara deituta daude. Grebak 120.000 ikasleri eta 215 ikastetxeri eragingo die; itunpeko irakaskuntzaren % 70ri (ikastolak ez dira sartzen). Grebaz gain, manifestazioa egingo dute 11:30ean Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Sindikatuek gogorarazi dutenez, ia gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek 10 urte daramatzate lan hitzarmena berritu gabe. Hori horrela, soldatak eta lan baldintzak hobetzea eskatu dute. Izan ere, euren hitzetan, % 10eko soldata-galera eta lan-karga "izugarria" dute.

Gidari bat atzeman dute, gidabaimenik gabe eta alkoholaren eta drogen eraginpean

Gidari bat atzeman dute, gidabaimenik gabe et...
Gidari bat atzeman dute, gidabaimenik gabe eta alkoholaren eta drogen eraginpean

Gasteizko Udaltzaingoak Mahatma Gandh...
1:02 min.

Gasteizko Udaltzaingoak Mahatma Gandhi kalean geldiarazi du 32 urteko gizona.

Gasteizko Udaltzaingoak izapideak abiatu ditu gidabaimenik gabe eta alkoholaren eta drogaren eraginpean gidatzen harrapatu duten 32 urteko gizon baten aurka, Udalak gaur jakinarazi duenez. Atzo 14:43ak aldera atzeman zuten gidaria Arabako hiriburuko Mahatma Gandhi kalean. Ondoren egin zioten alkoholemia proban, 0,78-0,80 miligramo alkoholeko tasa eman zuen botatako aire litroko, baimendutako 0,25 baino hiru aldiz gehiago. Horrez gain, kanabisagatik ere positibo eman zuen. Halaber, epai judizial bat tarteko gidabaimenik ez zuela egiaztatu zuten agenteek. Halaber, auzia Gasteizko guardiako epaitegiaren esku gelditu da.

ESK-k helegitea aurkeztu du Osakidetzako LEPko azterketak errepikatzearen kontra

ESK-k helegitea aurkeztu du Osakidetzako LEPk...
ESK-k helegitea aurkeztu du Osakidetzako LEPko azterketak errepikatzearen kontra

Sindikatuak ziurtatu duenez, bere esk...
1:44 min.

Sindikatuak ziurtatu duenez, bere eskura dituen neurri guztiak martxan jarriko ditu Anestesia, Kirurgia Baskularra eta Kardiologia espezialitatetan azterketak berriro egitea eragozteko.

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) auzian, ESK sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du astelehen honetan. Horren aurretik gorako errekurtsoa jarri zuen, baina Osakidetzak atzera bota ostean administrazio-auzietarako aretora jotzea erabaki du sindikatuak. Horren guztiaren atzean, Osakidetzak azken Lan Eskaintza Publikoko Anestesia, Kirurgia Baskularra eta Kardiologia espezialitatetako azterketak errepikatzeko hartutako erabakia dago. Izan ere, sindikatua erabakiaren aurka agertu izan da. ESK sindikatuaren esanetan, "kosta ala kosta" azterketak errepikatzeko erabakiari eustea "ausarkeria" bat ez ezik, LEPra aurkeztu zirenen eta guztia ikertzen ari den Fiskaltzaren aurkako errespetu falta bat da. Komunikatu baten bitartez azaldu duenez, ez du ulertzen Osakidetzaren "burugogorkeria" eta Fiskaltzak zerbait esan artean prozesua geldiarazteko bere esku dauden bitarteko guztiak erabiliko ditu. Sindikatuaren iritziz, Osakidetzak "lehenbailehen eta behar bezalako oinarririk gabe" itxi nahi du prozesua Darpon arduradun gorenaren erantzukizuna saihestu nahian. Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak ostiralean Darpon sailburua babestuz Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak deitoratu ditu.

30.000 euroko isuna Borrelli, Abengoaren porrota baino lehen akzioak saltzeagatik

30.000 euroko isuna Borrelli, Abengoaren porr...
30.000 euroko isuna Borrelli, Abengoaren porrota baino lehen akzioak saltzeagatik

Konpainiak hondoa jo baino lehen, 10....
1:37 min.

Konpainiak hondoa jo baino lehen, 10.000 akzio saldu zituen ministroak, 'informazio pribilegiatua' baitzuen. Batzordearen arabera, 'arau-hauste oso larria' egin zuen Borrellek.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV, gazteleraz) 30.000 euroko isuna jarri dio Josep Borrell Atzerri Gai, Europar Batasun eta Kooperazio ministroari Abengoak hondoa jo baino lehen akzioak saltzeagatik. Izan ere, Batzorde Nazionalaren arabera, "jaulkitzaileari buruzko informazio pribilegiatua" zuen ministroak, eta horri esker jakin zuen saltzeko unea zela. Isunaren nondik norakoak argitaratu dituzte gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren arabera, Borrellek Balore Merkatuaren Legearen 282.6 artikulua urratu zuen "arau-hauste oso larria" eginez. Batzordearen arabera, 2015eko azaroaren 24an Abengoaren 10.000 akzio saldu zituen Borrellek, hirugarren baten izenean. Akzioen truke 9.030 euro jaso zituen. Erakundeak ebatzi duenez, ministroak "jaulkitzaileari buruzko informazio pribilegiatua" zuen eta horregatik jakin zuen saltzeko une egokia zela. Salmenta irregular hura ikertzeari ekin zion Batzordeak 2016an. Ministroak urrian aitortu zuen ikerketaren berri bazuela. Hasieran helegitea aurkeztekotan zegoela iragarri bazuen ere, azkenean muzin egin dio.