Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bilboko 9 urteko neskatoaren heriotza

Ahizpa nagusiak aurkitu zuen haurraren hilotza familiaren etxean. Amak bihotza geratuta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du bart Bilboko bere etxean hilik aurkitu duten 9 urteko neskatoaren heriotza. Haurraren 20 urteko ahizpak aurkitu zituen adin txikikoaren hilotza eta ama Atxuri auzoko etxebizitza batean. Amak bihotza geldituta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, "krimen" bat izan da.

"Hipotesi guztiak" zabalik badaude ere, Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da haurraren heriotza. Autopsiaren emaitzaren zain, ez dute baztertzen haurrak eta amak substantzia toxikoren bat hartu izana.

Larrialdi zerbitzuek 22:00etan jaso zuten abisua, baina osasun langileak George Stern kaleko 3. zenbakiko etxebizitzara bertaratu zirenerako haurra hilda zegoen. Neskatoaren gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik.

Amak bihotz-biriketako geldialdia zuen, baina osasun langileek suspertu eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten, larri.

Polizia judizialak heriotza gertatu den etxebizitzan igaro du gaua, goizera arte, zantzuen eta frogen bila.

Bizilagunen testigantzaren arabera, emakumea bi alabekin eta biloba batekin bizi zen.

M8an greba egiteko eta 'erdigunea hartzeko' deia egin du EHko Mugimendu Feministak

Bost ardatz edukiko ditu grebak: pentsionista, ikasle, enplegu, kontsumo eta zaintza greba izango da. Azken horri zentralitatea eman nahi diote feministek.

Martxoaren 8an "kapitalismo heteropatriarkalari planto"egiteko eta "erdigunea hartzeko" deia egin die "emakumeei*" Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Egun horretarako "pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista" deitu du mugimenduak.

Deitzaileek irakurri duten agirian zehaztu dutenez, "heteropatriarkatuak zapaltzen dituen kolektiboa" deitu dute grebara, hau da, "emakumeak*, bollerak eta transak". Izan ere, azaldu duenez, izartxoa darabilte grebaren subjektu guztiak ez direlako emakume bezala identifikatzen eta "emakume eta gizon kategoria patriarkalarekin amaitu beharra" dagoelako.

Ohartarazi dutenez, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta ez dute onartuko inork borroka hori "xurgatzea", edo "erabilera alderdikoi edo korporatibista interesatua" egitea.

Feministek "itun sozial berria" eskatu dute zaintza modu kolektiboan berrantolatzeko, eta ez dadin "zapalduen bizkar geratu". Hori lortzeko, "parekidetasuna bermatzeko politikak" jarri beharko dira martxan, "sakoneko eraldaketa prozesu" bat eginez.

Nabarmendu dutenez, aurten zaintzari eman nahi diote zentralitatea, eta besteak beste, lan horiek azalarazi eta "etxeko langileen esplotazioarekin aberasten diren enpresa banpiroak" identifikatuko dituzte.

Martxoaren 8akoa kontsumo greba ere izango da, eta egun horretan ez kontsumitzeko eskatu dute. Azkenik, azpimarratu dute M8a kapitalismoaren kontrakoa dela, "langileon miseria eragiten duelako"; patriarkatuaren kontrakoa, "gizon eta emakumeen arteko botere sistema" delako; heteroarauaren kontrakoa, "LGTBIQ mugimendua baztertzen duelako"; kolonialismoaren kontrakoa, "pertsonen eta lurraldeen arteko desoreka harremanak eragiten dituelako", eta kapazitismoaren kontrakoa, "aniztasun funtzionala duten pertsonak alboratzen dituelako".

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Erasoa Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean jazo da bart. Biktima erietxera eraman behar izan dute.

Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart bikotekideari eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute.

Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, erasoa bart gauean jazo da Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean. Agenteek etxeko atarian topatu dute gizona, eta atea ixten saiatu bada ere, ez du lortu. Agenteetako batzuk ustezko erasotzailearekin geratu dira, eta beste batzuk, etxebizitzara igo dira.

Emakumeak azaldu dienez, eztabaida izan du gizonarekin, eta une batean, horrek eraso egin eta sakelakoa apurtu dio.

Salaketok aintzat hartuta, genero indarkeriagatik atxilotu dute gizona. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

Agenteek ospitalera eraman dute biktima.

Bestalde, 25 urte inguruko emakume bat hil dute bart Mecon (Madril), arma zuri batekin. Emakumearen gorpua Madrilgo Meco udalerrian aurkitu dute, iristeko zaila den toki batean, Guadalajarako mugatik gertu. Atzo 20:53an jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Antza denez, bertatik pasatzen ari ziren oinezko batzuek topatu zuten gorpua. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenerako, ordea, emakumea hilda zegoen.

Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente

Ciudadanosen eta Voxen babesarekin, Alderdi Popularrak boterea hartu eta aldaketa politiko historikoa gauzatu du Andaluzian.

Juanma Moreno (PP) izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente, espero bezala, Ciudadanosen eta Voxen babesari esker.

PPk Ciudadanosekin batera gobernatuko du. Alderdi Popularrak sei kontseilaritza zuzenduko ditu eta Ciudadanosek bost, baina Juan Marin alderdi laranjaren buruzagia izango da Gobernuko presidenteordea.

Juanma Morenok ostiral honetan hartuko du presidente kargua, Andaluziako Parlamentuan, 12:00etan, egingo den ekitaldian. PPko hainbat buruzagi izango dira bertan, hala nola, Pablo Casado, Mariano Rajoy eta Soraya Saenz de Santamaria.

Morenok datorren astelehenean jakinaraziko ditu bere Gobernuaren osaketa zein izango den. Lehen gobernu-bilera urtarrilaren 25ean, Antequeran (Malaga), egingo dutela iragarri du.

Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa

Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak eta defentsak azken ondorioak aurkeztu dituzte. Hamabi lagunez osatutako epaimahaia elkartuko da orain, Pablo Ibar erruduna ala errugabea den erabakitzeko.

Floridan, Pablo Ibarren aurkako epaiketa epaiaren zain gelditu da bart, fiskalak eta defentsak beren ondorioak aurkeztu ondoren. Gaur elkartuko da epaimahaia (zortzi emakumek eta lau gizonek osatzen dute), Pablo Ibar erruduna edo errugabea den erabakitzeko. Epaiketaren azken saioan, defentsak Pablo Ibarri jarritako zigorra baliogabetu eta aske uztea eskatu du, fiskala bere argudioetan urrunegi joan dela iritzita.

Defentsako abokatuetako batek, bere aldetik, hiltzailea eta Pablo Ibar ez direla pertsona bera azpimarratu du. Horren arabera, "arrazoizko zalantzak" daude auzi honetako pieza bakoitzean.

Epaimahaia gaur goizeko bederatzietan elkartuko da, 09:00etatik 20:00etara. Erabakiaedozein dela ere, errudun zein errugabe jo, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko hamabi kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.

Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bilboko 9 urteko neskatoaren heriotza

Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bil...
Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bilboko 9 urteko neskatoaren heriotza

Ahizpa nagusiak aurkitu zuen haurrare...
1:20 min.

Ahizpa nagusiak aurkitu zuen haurraren hilotza familiaren etxean. Amak bihotza geratuta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du bart Bilboko bere etxean hilik aurkitu duten 9 urteko neskatoaren heriotza. Haurraren 20 urteko ahizpak aurkitu zituen adin txikikoaren hilotza eta ama Atxuri auzoko etxebizitza batean. Amak bihotza geldituta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, "krimen" bat izan da. "Hipotesi guztiak" zabalik badaude ere, Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da haurraren heriotza. Autopsiaren emaitzaren zain, ez dute baztertzen haurrak eta amak substantzia toxikoren bat hartu izana. Larrialdi zerbitzuek 22:00etan jaso zuten abisua, baina osasun langileak George Stern kaleko 3. zenbakiko etxebizitzara bertaratu zirenerako haurra hilda zegoen. Neskatoaren gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Amak bihotz-biriketako geldialdia zuen, baina osasun langileek suspertu eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten, larri. Polizia judizialak heriotza gertatu den etxebizitzan igaro du gaua, goizera arte, zantzuen eta frogen bila. Bizilagunen testigantzaren arabera, emakumea bi alabekin eta biloba batekin bizi zen.

2019/01/17

M8an greba egiteko eta

M8an greba egiteko eta 'erdigunea hartzeko' d...
M8an greba egiteko eta 'erdigunea hartzeko' deia egin du EHko Mugimendu Feministak

Bost ardatz edukiko ditu grebak: pent...
2:07 min.

Bost ardatz edukiko ditu grebak: pentsionista, ikasle, enplegu, kontsumo eta zaintza greba izango da. Azken horri zentralitatea eman nahi diote feministek.

Martxoaren 8an "kapitalismo heteropatriarkalari planto"egiteko eta "erdigunea hartzeko" deia egin die "emakumeei*" Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Egun horretarako "pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista" deitu du mugimenduak. Deitzaileek irakurri duten agirian zehaztu dutenez, "heteropatriarkatuak zapaltzen dituen kolektiboa" deitu dute grebara, hau da, "emakumeak*, bollerak eta transak". Izan ere, azaldu duenez, izartxoa darabilte grebaren subjektu guztiak ez direlako emakume bezala identifikatzen eta "emakume eta gizon kategoria patriarkalarekin amaitu beharra" dagoelako. Ohartarazi dutenez, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta ez dute onartuko inork borroka hori "xurgatzea", edo "erabilera alderdikoi edo korporatibista interesatua" egitea. Feministek "itun sozial berria" eskatu dute zaintza modu kolektiboan berrantolatzeko, eta ez dadin "zapalduen bizkar geratu". Hori lortzeko, "parekidetasuna bermatzeko politikak" jarri beharko dira martxan, "sakoneko eraldaketa prozesu" bat eginez. Nabarmendu dutenez, aurten zaintzari eman nahi diote zentralitatea, eta besteak beste, lan horiek azalarazi eta "etxeko langileen esplotazioarekin aberasten diren enpresa banpiroak" identifikatuko dituzte. Martxoaren 8akoa kontsumo greba ere izango da, eta egun horretan ez kontsumitzeko eskatu dute. Azkenik, azpimarratu dute M8a kapitalismoaren kontrakoa dela, "langileon miseria eragiten duelako"; patriarkatuaren kontrakoa, "gizon eta emakumeen arteko botere sistema" delako; heteroarauaren kontrakoa, "LGTBIQ mugimendua baztertzen duelako"; kolonialismoaren kontrakoa, "pertsonen eta lurraldeen arteko desoreka harremanak eragiten dituelako", eta kapazitismoaren kontrakoa, "aniztasun funtzionala duten pertsonak alboratzen dituelako".

2019/01/17

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea...
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Erasoa Aranbizkarra auzoko etxebizitz...
1:45 min.

Erasoa Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean jazo da bart. Biktima erietxera eraman behar izan dute.

Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart bikotekideari eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute. Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, erasoa bart gauean jazo da Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean. Agenteek etxeko atarian topatu dute gizona, eta atea ixten saiatu bada ere, ez du lortu. Agenteetako batzuk ustezko erasotzailearekin geratu dira, eta beste batzuk, etxebizitzara igo dira. Emakumeak azaldu dienez, eztabaida izan du gizonarekin, eta une batean, horrek eraso egin eta sakelakoa apurtu dio. Salaketok aintzat hartuta, genero indarkeriagatik atxilotu dute gizona. Gaur eramango dute epailearen aurrera. Agenteek ospitalera eraman dute biktima. Bestalde, 25 urte inguruko emakume bat hil dute bart Mecon (Madril), arma zuri batekin. Emakumearen gorpua Madrilgo Meco udalerrian aurkitu dute, iristeko zaila den toki batean, Guadalajarako mugatik gertu. Atzo 20:53an jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Antza denez, bertatik pasatzen ari ziren oinezko batzuek topatu zuten gorpua. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenerako, ordea, emakumea hilda zegoen.

2019/01/17

Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente

Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gober...
Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente

Ciudadanosen eta Voxen babesarekin, A...
1:08 min.

Ciudadanosen eta Voxen babesarekin, Alderdi Popularrak boterea hartu eta aldaketa politiko historikoa gauzatu du Andaluzian.

Juanma Moreno (PP) izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente, espero bezala, Ciudadanosen eta Voxen babesari esker. PPk Ciudadanosekin batera gobernatuko du. Alderdi Popularrak sei kontseilaritza zuzenduko ditu eta Ciudadanosek bost, baina Juan Marin alderdi laranjaren buruzagia izango da Gobernuko presidenteordea. Juanma Morenok ostiral honetan hartuko du presidente kargua, Andaluziako Parlamentuan, 12:00etan, egingo den ekitaldian. PPko hainbat buruzagi izango dira bertan, hala nola, Pablo Casado, Mariano Rajoy eta Soraya Saenz de Santamaria. Morenok datorren astelehenean jakinaraziko ditu bere Gobernuaren osaketa zein izango den. Lehen gobernu-bilera urtarrilaren 25ean, Antequeran (Malaga), egingo dutela iragarri du.

2019/01/17

Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa

Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa...
Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa

Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak e...
1:21 min.

Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak eta defentsak azken ondorioak aurkeztu dituzte. Hamabi lagunez osatutako epaimahaia elkartuko da orain, Pablo Ibar erruduna ala errugabea den erabakitzeko.

Floridan, Pablo Ibarren aurkako epaiketa epaiaren zain gelditu da bart, fiskalak eta defentsak beren ondorioak aurkeztu ondoren. Gaur elkartuko da epaimahaia (zortzi emakumek eta lau gizonek osatzen dute), Pablo Ibar erruduna edo errugabea den erabakitzeko. Epaiketaren azken saioan, defentsak Pablo Ibarri jarritako zigorra baliogabetu eta aske uztea eskatu du, fiskala bere argudioetan urrunegi joan dela iritzita. Defentsako abokatuetako batek, bere aldetik, hiltzailea eta Pablo Ibar ez direla pertsona bera azpimarratu du. Horren arabera, "arrazoizko zalantzak" daude auzi honetako pieza bakoitzean. Epaimahaia gaur goizeko bederatzietan elkartuko da, 09:00etatik 20:00etara. Erabakiaedozein dela ere, errudun zein errugabe jo, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko hamabi kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.

2019/01/17

Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2019-01-10ko bideoen artxiboa

Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan

Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute m...
Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan

Otsailetik aurrera, emakumeei eta adi...
1:13 min.

Otsailetik aurrera, emakumeei eta adin txikikoei nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko zaie 18:30etik 21:00etara.

Otsailetik aurrera, Arabako Foru Aldundiaren eskumeneko autobusek nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko die emakumeei eta adin txikikoei gaueko ordutegian, 18:30etik 21:00etara. Helburua emakumeen zein adin txikikoen segurtasuna hobetzea da. Geldialdi berriak ohiko geldialdien osagarriak izango dira. Horiei esker, erabiltzaileek etxera arteko bidea laburtzeko eta beti gune populatuetan jaisteko aukera izango dute. Emakume zein adin txikikoek ilundu orduko eskatu ahal izango diote txoferrari autobusa gelditzea, beti ere denboraz eginez gero. Guztira, herriarteko 19 autobus lineatan ezarriko dute neurria. Arabako Foru Aldundiak 40 geraleku osagarri zehaztu ditu, besteak beste, Guardian, Agurainen, Amurrion, Legution, Bastidan, Espejon edota Gasteizen. Erabiltzaileek informazioa eskura dute Arabako Foru Aldundiaren webgunean eta sare sozialetan.

Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian eta gutxienez hildako bat dago

Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian et...
Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian eta gutxienez hildako bat dago

Hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik...
1:33 min.

Hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu da, eta Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen. Bi lagun zeramatzan.

Hernio mendian, Errezilen (Gipuzkoa), lurra jo duen hegazkin txikiaren tripulatzaile baten gorpua aurkitu dute erreskate taldeek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 15:45 aldera Ertzaintzako eta suhiltzaileetako erreskate taldeek hegazkinaren hondakinak aurkitu dituzte mendian, baita tripulatzaile baten gorpua ere. Aenak azaldu duenez, hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu da, eta Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen. Bi lagun zeramatzan. Aireportuak hegazkinarekin kontaktua galdu du. Errezilgo bizilagun batek Ertzaintzari abisua eman dio 14:00ak aldera. Zelatungo zelaietan, Hernio mendian, leherketa bat entzun duela azaldu du partikularrak. Horregatik, larrialdi zerbitzuetako arduradunek bilaketa lanak abiatu dituzte. Ertzaintzako eta suhiltzaileetako erreskate taldeak eta helikoptero bat lanean hasi dira. Behe-lainoakbilaketa oztopatu du. Horrela, istripua izan duen hegazkinaren hondakinak lurreko taldeek topatu dituzte.

Hezkuntza legearen erreformak Estatutua errespetatu behar duela esan du Jaurlaritzak

Hezkuntza legearen erreformak Estatutua erres...
Hezkuntza legearen erreformak Estatutua errespetatu behar duela esan du Jaurlaritzak

Cristina Uriarte sailburua Madrilen i...
1:24 min.

Cristina Uriarte sailburua Madrilen izan da, LOMCE legea baliogabetzeko Espainiako Gobernua lantzen ari den erreformaren xehetasunak ezagutzeko Isabel Celaak deitu duen bileran.

Espainiako Gobernua LOMCE legea baliorik gabe utziko duen erreforma prestatzen ari da. Plan horren ildo nagusiak azaltzeko, Isabel Celaak bilera egin du erkidegoetako arduradunekin Madrilen. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza sailburua ere bertan izan da, eta Espainiako Gobernuaren proposamena "positiboa" eta "aurrerapausoa" dela esan du. Hala ere, hezkuntza lege berriak Gernikako Estatuan jasota dauden eskumenak errespetatu eta Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan euskara ere ofiziala dela aintzat hartu behar duela azpimarratu du. Bestalde, praktiketan dauden ikasleengatik Gizarte Segurantzari ordaintzeko Espainiako Gobernuak duela gutxi onartu duen errege-dekretuaren harira Eusko Jaurlaritza kezkatuta dagoela adierazi dio Uriartek Celaari.

PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak gobernatuko du Andaluzian

PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak...
PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak gobernatuko du Andaluzian

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek e...
2:08 min.

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek elkarrekin gobernatzeko ituna egin dute, eta Voxek Andaluziako presidente berria Juanma Moreno (PP) izatea ahalbidetuko du.

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek Andaluzian gobernatzeko ituna egin dute, eta Voxek akordio hori babestuko du inbestidura-saioan. Hortaz, Juanma MorenoPPko hautagaia izango da Andaluziako presidente berria. Ituna Andaluziako Parlamentuan sinatu dute. Alde batean, Juanma Moreno eta Teodoro Garcia Egea PPko buruzagiak izan dira, eta bestean, Ciudadanoseko Juan Marin eta Jose Manuel Villegas. Ciudadanosekin koalizio gobernua osatzeko ituna eginda, Alderdi Popularrak beste akordio bat egin du Voxekin eta, ondorioz, Juanma Moreno alderdi ultraeskuindarraren botoei esker izango da Andaluziako presidente berria. Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek lortutako akordioaren arabera, bi alderdiek koalizio gobernua osatuko dute. Juanma Moreno izango da presidentea eta Juan Marin presidenteordea. Gobernu berriak kontseilaritza gutxiago izango ditu –egun 13 dauzka-, egitura bi alderdien artean zehaztuko dute eta lehentasuna hitzartutako 90 neurriak indarrean jartzea izango da. Bestalde, Alderdi Popularrak eta Voxek egin duten akordioak 37 neurri biltzen ditu. Besteak beste, Familiaren Kontseilaritza sortzea eta Memoria Historikoaren Legea Konkordia Legeagatik ordezkatzea. Halaber, "migratzaileak erakar ditzaketen erabakiak saihestea" adostu dute. Bestalde, Emakumeen aurkako Indarkeriaren legea, LGTBI legea eta Berdintasun Legea baliogabetzeari buruz ez dute ezer jaso itun horretan, Santiago Abascal buruzagi ultraeskuindarrak hala iragarri bazuen ere.

Feministek Vox salatu dute negoziatzeko orduan indarkeria matxistaz baliatzeagatik

Feministek Vox salatu dute negoziatzeko ordua...
Feministek Vox salatu dute negoziatzeko orduan indarkeria matxistaz baliatzeagatik

"Emakumeen eskubideak negoziaziorako ...
1:13 min.

"Emakumeen eskubideak negoziaziorako baldintzen artean ezartzea nahikoa arrazoi da alderdien arteko harreman horiek alde batera uzteko. Beraz, baldintza hori onartzen duen oro konplize da", esan dute.

Hainbat erakunde feministek, tartean EAEko zenbait elkartek, mobilizazio egutegi zabala iragarri dute alderdi politikoak emakumeen eskubideekin "salerosian" ari direla salatzeko. "Atzerapausorik ez. Emakumeen eskubideak ez dira negoziatzen. Mobilizazioak deituko ditugu emakumeen eskubideen atzera-egitea onartuko ez dugula aldarrikatzeko", esan du Yolanda Besteiro Estatuko Emakume Progresisten Federazioko presidenteak. Guztira, ehundik gora izan dira genero indarkeriaren babeserako legea indargabetzearen aurkako manifestua sinatu duten elkarte feministak, Andaluzian Voxek, PP eta Ciudadanos alderdiei babesa emateko, exijitzen duen baldintza hori "onartezina" dela iritzita. Hala, manifestua sinatu duten erakundeek prentsaurreko batean adierazi dute Voxen "inposizioak eta asmoak" babesten dituzten alderdiei aurre egingo dietela. "Harrigarria da Estatu Itunaren alde agertu direnek emakumeen eskubideak ez defendatzea", nabarmendu du Maria Angeles Jaime de Pablo Themis elkarteko presidenteak. "Emakumeen eskubideak negoziaziorako baldintzen artean ezartzea nahikoa arrazoi da alderdien arteko harreman horiek alde batera uzteko. Beraz, baldintza hori onartzen duen oro konplize eta erantzule da", gaineratu du Besteirok.