Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-16ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak nabarmen handitu zituen gutxieneko zerbitzuak; sindikatuentzat

Jaurlaritzak nabarmen handitu zituen gutxiene...
Jaurlaritzak nabarmen handitu zituen gutxieneko zerbitzuak; sindikatuentzat 'gehiegizkoak' dira.

Gaurtik aurrera, zortzi eguneko greba...
1:54 min.

Gaurtik aurrera, zortzi eguneko greba izango da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan. Urtarrilaren 16tik 25era deitu dute ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, lan hitzarmena berritzeko negoziazioek kale egin ostean.

Aspaldikoa da lan gatazka. Zortzi greba egun horien aurretik, beste sei lanuzte egin zituzten irakasleek urrian eta azaroan. Zazpigarren greba horrek 215 ikastetxetako 120.000 ikasle eta 9.000 langilerengan izango du eragina, EAEko itunpeko sarearen % 70ean. Ugariak bezain antzuak izan dira sindikatuen eta patronalaren arteko kontaktuak. Joan den astean bildu ziren azkenekoz, eta orduan ere akordiorik gabe amaitu zen batzarra. Gurasoak, oso arduratuta daude seme-alabek galduko dituzten eskola-orduengatik eta familia kontziliazioagatik. Gutxieneko zerbitzuak handitu ditu Jaurlaritzak Grebaren bezperan, aurretik ezarritako zerbitzu minimoak nabarmen handitu zituen Eusko Jaurlaritzak. Orain arte bi pertsona ziren ikastetxe bakoitzeko: zuzendaritzako kide bat eta administrazioko kide bat, eskolako sarrera bermatzeko. Alabaina, greba honetarako Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakasle bana izango dute, eta 100 ikasle baino gehiago matrikulatuta dituzten mailetan ere irakasle bat egon beharko da lanean. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan eta Lanbide Heziketako zentro bakoitzean ere irakasle bat izan beharko da. Horrez gain, hezkuntza bereziko ikasgeletan normalean izaten diren langileen % 50 izan beharko dira lanean.

Sexu-erasoa eta jazarpena egotzita, Donostiako tatuatzailea auzipetu egin dute

Sexu-erasoa eta jazarpena egotzita, Donostiak...
Sexu-erasoa eta jazarpena egotzita, Donostiako tatuatzailea auzipetu egin dute

Hamabost emakumeek jarri zuten salake...
1:24 min.

Hamabost emakumeek jarri zuten salaketa Donostiako tatuatzailearen aurka. Gizona behin-behineko espetxealdian dago.

Epaileak sexu-erasoa, irainak eta intimitatearen kontrako delituak egotzi dizkio Donostiako tatuatzaileari. Hamabost emakumek haren kontrako salaketa jarri zuten, eta epaileak behin-behinean espetxean sartzeko agindua eman zuen, sexu gehiegikeriak egitea leporatuta. Epaileak ikerketa fasea amaitutzat eman du eta autoa idatzi du. EFE berri agentziak zabaldu duenez, hamahiru emakumek emandako testigantza aintzat hartuta, akusatuari hainbat delitu egotzi ahal zaizkio: sexu-erasoa, sexu-abusua, irainak, jazarpena, sexu-jazarpena eta intimitatearen kontrako delitua. Gainerako bi emakumeren salaketak, berriz, atzera bota ditu, "gertakariak haientzat oso deserosoak izan baziren ere", gizonak deliturik egin ez zuela ulertuta. Halaber, tatuatzailearen emaztearen aurka hasitako ekinbideak behin-behinean artxibatu egin ditu, "zer geratzen ari zen bazekiela esateko frogarik ez dagoelako". Bestalde, defentsak helegitea aurkeztu du jada, akusatuari leporatzen zaizkion delituak zehazteko autoan elementuak falta direla argudiatuta. Biktima batzuek gertakariak noiz jazo ziren argitzeko gai izan ez direla kontuan hartuta, auzipetua aske uzteko eskatu du. Ebazpenaren arabera, emakumeek salatutako gertakariak 2013ko otsaila eta 2018ko otsaila bitartean geratu ziren. Eraso gehienak tatuatzaileak Donostian duen establezimenduan eman ziren, baina baita haren etxean edo irakasle gisa jarduten zuen tatuajeak egiteko eskolan ere.

Lemoizko lurrak Jaurlaritzari eskualdatzea jasotzen dute Estatuko Aurrekontuek

Lemoizko lurrak Jaurlaritzari eskualdatzea ja...
Lemoizko lurrak Jaurlaritzari eskualdatzea jasotzen dute Estatuko Aurrekontuek

Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat...
1:04 min.

Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan.

Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu Lemoizko zentral nuklearraren lurrak, Pedro Sanchezen Gobernuak 2019rako egindako aurrekontu proiektuak jasotzen duenez. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan. 69.784 metro koadroko eremua da. Lursailaren eskualdatzea gauzatu aurretik, Ogasun Ministerioak lurrak osoki utzi behar ditu eta bi gobernuek aldaketa sinatu behar dute. Lemoizko zentral nuklearra ez zen inoiz martxan jarri, besteak beste, ETAren atentatuen eta herri mugimenduaren ondorioz. 40 urte geroago, instalazioak hondamendi egoeran daude. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egiteko asmoa du toki horretan bertan, azpiegiturak dituen ur hartuneak baliatuta. Oraingoz, hiru inbertitzailek agertu omen dute interesa proiektuan.

Rullek, Sanchezek eta Turullek erregea eta Puigdemont eraman nahi dituzte epaiketara

Rullek, Sanchezek eta Turullek erregea eta Pu...
Rullek, Sanchezek eta Turullek erregea eta Puigdemont eraman nahi dituzte epaiketara

Eskaera hori egin dute Jordi Turull, ...
2:28 min.

Eskaera hori egin dute Jordi Turull, Josep Rull eta Jordi Sanchezen abokatuek beren defentsa-idazkietan.

Datozen egunetan Auzitegi Gorenean Kataluniako buruzagi independentisten aurka hasiko den epaiketari begira, defentsako abokatuak jo eta su lanean ari dira. Jordi Sanchez ANC Kataluniako Asanblea Nazionaleko presidente ohiaren eta Josep Rull eta Jordi Turull kontseilari ohien abokatuek Felipe VI.a Espainiako erregeak, Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak, Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiak epaiketan lekuko gisa deklaratzea eskatu dute. Eskaera hori egin dute Jordi Turullen, Josep Rullen eta Jordi Sanchezen abokatuek beren defentsa-idazkietan. Fiskaltzak matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen die bi kontseilari ohiei, eta matxinada, ANCko presidente ohiari. Behin-behineko espetxealdian daude hirurak. Hiru horien defentsako abokatuen esanetan, Espainiako erregeak bere deklarazioa beharrezkoa ez dela erabakiko balu (ez dago behartuta), Jaime Alfonsin Espainiako Errege Etxeko buruak egitea eskatu dute. Puigdemontek bideokonferentzia bidez Waterlootik deklaratzeko aukera izatea ere galdegin dute. Halaber, Turullek eta Rullek Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Generalitateko presidente ohia ere deitu nahi dituzte lekuko gisa. Sanchezek, bere aldetik, Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruzagi ohiaren eta Teresa Laplana intendentearen agerraldia eskatu dute.