Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-17ko bideoen artxiboa

Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bilboko 9 urteko neskatoaren heriotza

Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bil...
Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da Bilboko 9 urteko neskatoaren heriotza

Ahizpa nagusiak aurkitu zuen haurrare...
1:20 min.

Ahizpa nagusiak aurkitu zuen haurraren hilotza familiaren etxean. Amak bihotza geratuta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du bart Bilboko bere etxean hilik aurkitu duten 9 urteko neskatoaren heriotza. Haurraren 20 urteko ahizpak aurkitu zituen adin txikikoaren hilotza eta ama Atxuri auzoko etxebizitza batean. Amak bihotza geldituta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, "krimen" bat izan da. "Hipotesi guztiak" zabalik badaude ere, Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da haurraren heriotza. Autopsiaren emaitzaren zain, ez dute baztertzen haurrak eta amak substantzia toxikoren bat hartu izana. Larrialdi zerbitzuek 22:00etan jaso zuten abisua, baina osasun langileak George Stern kaleko 3. zenbakiko etxebizitzara bertaratu zirenerako haurra hilda zegoen. Neskatoaren gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Amak bihotz-biriketako geldialdia zuen, baina osasun langileek suspertu eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten, larri. Polizia judizialak heriotza gertatu den etxebizitzan igaro du gaua, goizera arte, zantzuen eta frogen bila. Bizilagunen testigantzaren arabera, emakumea bi alabekin eta biloba batekin bizi zen.

M8an greba egiteko eta

M8an greba egiteko eta 'erdigunea hartzeko' d...
M8an greba egiteko eta 'erdigunea hartzeko' deia egin du EHko Mugimendu Feministak

Bost ardatz edukiko ditu grebak: pent...
2:07 min.

Bost ardatz edukiko ditu grebak: pentsionista, ikasle, enplegu, kontsumo eta zaintza greba izango da. Azken horri zentralitatea eman nahi diote feministek.

Martxoaren 8an "kapitalismo heteropatriarkalari planto"egiteko eta "erdigunea hartzeko" deia egin die "emakumeei*" Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Egun horretarako "pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista" deitu du mugimenduak. Deitzaileek irakurri duten agirian zehaztu dutenez, "heteropatriarkatuak zapaltzen dituen kolektiboa" deitu dute grebara, hau da, "emakumeak*, bollerak eta transak". Izan ere, azaldu duenez, izartxoa darabilte grebaren subjektu guztiak ez direlako emakume bezala identifikatzen eta "emakume eta gizon kategoria patriarkalarekin amaitu beharra" dagoelako. Ohartarazi dutenez, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta ez dute onartuko inork borroka hori "xurgatzea", edo "erabilera alderdikoi edo korporatibista interesatua" egitea. Feministek "itun sozial berria" eskatu dute zaintza modu kolektiboan berrantolatzeko, eta ez dadin "zapalduen bizkar geratu". Hori lortzeko, "parekidetasuna bermatzeko politikak" jarri beharko dira martxan, "sakoneko eraldaketa prozesu" bat eginez. Nabarmendu dutenez, aurten zaintzari eman nahi diote zentralitatea, eta besteak beste, lan horiek azalarazi eta "etxeko langileen esplotazioarekin aberasten diren enpresa banpiroak" identifikatuko dituzte. Martxoaren 8akoa kontsumo greba ere izango da, eta egun horretan ez kontsumitzeko eskatu dute. Azkenik, azpimarratu dute M8a kapitalismoaren kontrakoa dela, "langileon miseria eragiten duelako"; patriarkatuaren kontrakoa, "gizon eta emakumeen arteko botere sistema" delako; heteroarauaren kontrakoa, "LGTBIQ mugimendua baztertzen duelako"; kolonialismoaren kontrakoa, "pertsonen eta lurraldeen arteko desoreka harremanak eragiten dituelako", eta kapazitismoaren kontrakoa, "aniztasun funtzionala duten pertsonak alboratzen dituelako".

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea...
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Erasoa Aranbizkarra auzoko etxebizitz...
1:45 min.

Erasoa Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean jazo da bart. Biktima erietxera eraman behar izan dute.

Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart bikotekideari eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute. Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, erasoa bart gauean jazo da Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean. Agenteek etxeko atarian topatu dute gizona, eta atea ixten saiatu bada ere, ez du lortu. Agenteetako batzuk ustezko erasotzailearekin geratu dira, eta beste batzuk, etxebizitzara igo dira. Emakumeak azaldu dienez, eztabaida izan du gizonarekin, eta une batean, horrek eraso egin eta sakelakoa apurtu dio. Salaketok aintzat hartuta, genero indarkeriagatik atxilotu dute gizona. Gaur eramango dute epailearen aurrera. Agenteek ospitalera eraman dute biktima. Bestalde, 25 urte inguruko emakume bat hil dute bart Mecon (Madril), arma zuri batekin. Emakumearen gorpua Madrilgo Meco udalerrian aurkitu dute, iristeko zaila den toki batean, Guadalajarako mugatik gertu. Atzo 20:53an jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Antza denez, bertatik pasatzen ari ziren oinezko batzuek topatu zuten gorpua. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenerako, ordea, emakumea hilda zegoen.

Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente

Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gober...
Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente

Ciudadanosen eta Voxen babesarekin, A...
1:08 min.

Ciudadanosen eta Voxen babesarekin, Alderdi Popularrak boterea hartu eta aldaketa politiko historikoa gauzatu du Andaluzian.

Juanma Moreno (PP) izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente, espero bezala, Ciudadanosen eta Voxen babesari esker. PPk Ciudadanosekin batera gobernatuko du. Alderdi Popularrak sei kontseilaritza zuzenduko ditu eta Ciudadanosek bost, baina Juan Marin alderdi laranjaren buruzagia izango da Gobernuko presidenteordea. Juanma Morenok ostiral honetan hartuko du presidente kargua, Andaluziako Parlamentuan, 12:00etan, egingo den ekitaldian. PPko hainbat buruzagi izango dira bertan, hala nola, Pablo Casado, Mariano Rajoy eta Soraya Saenz de Santamaria. Morenok datorren astelehenean jakinaraziko ditu bere Gobernuaren osaketa zein izango den. Lehen gobernu-bilera urtarrilaren 25ean, Antequeran (Malaga), egingo dutela iragarri du.

Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa

Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa...
Amaitu da Pablo Ibarren kontrako epaiketa

Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak e...
1:21 min.

Epaiketako azken saioan, Fiskaltzak eta defentsak azken ondorioak aurkeztu dituzte. Hamabi lagunez osatutako epaimahaia elkartuko da orain, Pablo Ibar erruduna ala errugabea den erabakitzeko.

Floridan, Pablo Ibarren aurkako epaiketa epaiaren zain gelditu da bart, fiskalak eta defentsak beren ondorioak aurkeztu ondoren. Gaur elkartuko da epaimahaia (zortzi emakumek eta lau gizonek osatzen dute), Pablo Ibar erruduna edo errugabea den erabakitzeko. Epaiketaren azken saioan, defentsak Pablo Ibarri jarritako zigorra baliogabetu eta aske uztea eskatu du, fiskala bere argudioetan urrunegi joan dela iritzita. Defentsako abokatuetako batek, bere aldetik, hiltzailea eta Pablo Ibar ez direla pertsona bera azpimarratu du. Horren arabera, "arrazoizko zalantzak" daude auzi honetako pieza bakoitzean. Epaimahaia gaur goizeko bederatzietan elkartuko da, 09:00etatik 20:00etara. Erabakiaedozein dela ere, errudun zein errugabe jo, aho batez hartu beharko dute epaimahaiko hamabi kideek. Erabateko adostasunik egon ezean, epaiketa baliogabetzat joko dute eta errepikatu egingo da.