Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-21ko bideoen artxiboa

Bilbon hilda topatutako haurraren ama kartzelara bidali du epaileak

Bilbon hilda topatutako haurraren ama kartzel...
Bilbon hilda topatutako haurraren ama kartzelara bidali du epaileak

Emakumea Basurtuko Ospitalean dago, b...
0:55 min.

Emakumea Basurtuko Ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.

Pasadan asteazkenean Bilboko Atxuri auzoko etxebizitza batean hilda topatutako 9 urteko neskatoaren ama behin-behinean kartzelatzeko agindua eman du epaileak. Emakumea Basurtuko Ospitalean dago. Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen emakumezkoa. Segurtasun Sailak orduan azaldu zuenez, amak ez zien agenteen galderei erantzun nahi izan. Ondoren, epailea joan zen erietxera, deklarazioa hartzera. Galdekatu ostean, behin-behineko kartzelaldia ezarri du epaileak. Osatu bitartean, baina, ospitalean egongo da. Umearen heriotza ustezko homizidio gisa ikertzen ari da Ertzaintza. Ikerketaren arabera, ama-alabak botikekin intoxikatu ziren.

Bridgestonek 293.758 euro ordaindu beharko dizkio amiantoaren eraginez hildako bati

Bridgestonek 293.758 euro ordaindu beharko di...
Bridgestonek 293.758 euro ordaindu beharko dizkio amiantoaren eraginez hildako bati

Bilboko Epaitegi batek zigorra ezarri...
1:27 min.

Bilboko Epaitegi batek zigorra ezarri dio lehengo Firestoneri eta kalte-ordaina ordaindu beharko dio amiantoaren eraginpean jartzeagatik 2014an hildako langile baten senideei.

Bridgestone Hispania SA (lehengo Firestone) enpresak 293.758 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio amiantoaren eraginpean jartzeagatik hildako langile baten senideei, horrela erabaki baitu Bilboko Lan-arloko 8. zenbakiko Epaitegiak. CCOO Euskadi sindikatuak astelehen honetan jakitera eman duenez, J.A.B. langilea 1969tik 2009ra arte izan zen lanean enpresa horretan; 2013an mesotelioma pleurala diagnostikatu zioten eta 2014ko otsailean zendu zen. "Bridgestone Hispania SA enpresak laneko segurtasun eta osasuneko hamaika arau hautsi zituela" jasotzen du epaiak. Izan ere, 1940tik amiantoaren eraginpean jartzeak zekartzan arriskuez ohartaraziz zetozen araugileak, eta amiantoaren erabileraren debekua gero eta zorrotzagoa egin zen.

Bilboko portua da

Bilboko portua da 'brexit'aren aurrean ondoen...
Bilboko portua da 'brexit'aren aurrean ondoen prestatuta dagoena, ACBEren arabera

Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioe...
1:19 min.

Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak ziurtatu duenez, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak 'negozio bide' berriak irekiko ditu eta aukera horiei helduko die.

Brexita gauzatzen denean edo, beste era batera esanda, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetean, negozio aukera berriak zabalduko direla azpimarratu du Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak, eta horien aurrean Bilboko Portua Kantauri itsasoan ondoen prestatuta dagoen portua dela gaineratu du. Kontsignatarioen % 90 eta zamaketari guztiak ordezkatzen dituen ACBE patronalak kaleratutako oharrean, Erresuma Batuaren akordiorik gabeko irteerak Bilboko Portuan izango lukeen eragina izan du hizpide. Brexitak, zalantzarik gabe, portuarentzat ondorio garrantzitsuak izango dituela onartu du Bilboko Portuak, besteak beste, herrialde horrekin "historikoki" izandako harreman komertzialengatik eta "trafiko" fluxu handiagatik. "Gure enpresek brexitaren ondorioak jasango dituzte Europako beste hainbat konpainiak bezala", aitortu du. Izan ere, jatorria edo helmuga Erresuma Batuan duten produktuak garestitu egingo dira, gaur egun, Ameriketako Estatu Batuekin, Errusiarekin eta Txinarekin gertatu ohi den antzera. Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkartearen esanetan, ordea, brexitak aukera berriak ere sortuko ditu eta "enpresari gisa ezin ditugu aukera horiek begi bistatik galdu".

Gidari batek alkohol-tasa hirukoiztu eta droga proban positibo eman du Beran

Gidari batek alkohol-tasa hirukoiztu eta drog...
Gidari batek alkohol-tasa hirukoiztu eta droga proban positibo eman du Beran

Foruzaingoak alkoholaren eta drogaren...
1:00 min.

Foruzaingoak alkoholaren eta drogaren eraginpean zegoen Berako gidari bat harrapatu du asteburuan N121A errepidean.

Nafarroan, asteburuan Foruzaingoak bi auto gidari atzeman ditu Beran, bide segurtasunaren aurkako delituengatik. Batetik, Foruzaingoak alkoholaren eta drogaren eraginpean zegoen Berako gidari bat harrapatu du asteburuan N121A errepidean. Zehazki, baimendutako alkohol tasa ia hirukoiztu zuen eta droga proban ere positibo eman zuen kokainagatik, anfetaminagatik eta metanfetaminagatik. Prozedura penala zabaltzeaz gain, gidabaimeneko 6 puntu kendu eta 1.000 euroko isuna ezarri diote gidariari. Bestetik, gidabaimenean punturik ez zuen gidari gipuzkoar bat atzeman zuen Foruzaingoak Beran.

Polizia-etxean atxilotuta zegoen gazte bat hil da Bartzelonan,

Polizia-etxean atxilotuta zegoen gazte bat hi...
Polizia-etxean atxilotuta zegoen gazte bat hil da Bartzelonan, 'ondoezak' jota

18 urteko gaztea atxilotuta zegoen, l...
1:09 min.

18 urteko gaztea atxilotuta zegoen, lapurreta batekin lotura zuelakoan. Ondoezik sentitu denean, osasun-zentro batera eraman dute, baina polizia-etxera itzuli eta gutxira hil da.

Goizalde honetan lapurreta bat egotzita Esquadra Mossoek atxilotutako 18 urteko gazte bat hil da Ciutat Vellako polizia-etxean, Bartzelonan, "ondoezak" jota, Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez. Hildakoa 18 urteko gazte siriar bat da. Bartzelonan bizi zen, eta Ciutat Vella barrutiko polizia-etxean zegoen atxilotuta Bartzelonako Vistalegre kalean izandako lapurreta batekin lotura zuelakoan, Mossoek ohar baten bidez argitu dutenez. 07:00ak pasata, ondoezik sentitu da gaztea. Ondorioz, Pere Camps osasun-zentrora eraman eta bertan artatu dute. Polizia-etxera bueltan eraman eta minutu gutxira, gaztea hil egin da, "ondoezak" jota. Mossoek suspertzeko maniobrak egin dizkiote gazteari, Larrialdi Zerbitzuak iritsi bitartean. Horiek ere gaztea suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Autopsia egingo diote gorpuari, heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Pablo Ibar errudun jo dute

Pablo Ibar errudun jo dute...
Pablo Ibar errudun jo dute

1994an izandako hiru hilketaren "erru...
1:40 min.

1994an izandako hiru hilketaren "errudun" jo du Fort Lauderdaleko auzitegiak. Otsailaren 25etik aurrera ezagutuko da zigorraren epaia. Bi aukera daude: heriotza zigorra ala bizi osorako kartzela.

Pablo Ibar hiru hilketagatik "errudun" jo dute. Leporatzen zizkioten sei kargutan jo dute errudun: Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketak, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurreta. Hilketa horiek 1994an izan ziren, Floridan (Estatu Batuak). Aho batez hartu du erabakia Miami Iparraldeko auzitegiak, eta idatziz eman dio epaia epaileari. Orain, Ibarren aurkako epaia eman beharko du epaileak. Fiskaltzak berriz eskatu du bere aurkako heriotza zigorra. Otsailaren 25etik aurrera ezagutuko da zigorraren inguruko epaia. Heriotza zigorra edo bizi osorako kartzela dira bi aukerak. Erabakia epaimahai beraren esku egongo da. Epai hori jakitera ematen denean, otsailaren 25etik aurrera, horren aurkako helegitea jarri ahalko dute, eta familiak jada iragarri du hala egingo dutela.

Aberatsak behartsuak baino 11 urte gehiago bizi dira, Oxfam-Intermon-en arabera

Aberatsak behartsuak baino 11 urte gehiago bi...
Aberatsak behartsuak baino 11 urte gehiago bizi dira, Oxfam-Intermon-en arabera

Ikerketak azpimarratu duenez, Espaini...
1:20 min.

Ikerketak azpimarratu duenez, Espainia da parekotasun gutxien duen Europar Batasuneko laugarren herrialdea. Are gehiago, dirudunen eta txiroen arteko distantzia gehien hazi den bigarrena da.

Dirua ez ezik, bada aberatsen eta pobreen artean beste ezberdintasun nabarmen bat. Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, aberatsak pobreak baino hamaika urte gehiago bizi dira Espainian. Ikerketa horrek dioenez, Espainia da parekotasun gutxien duen Europar Batasuneko laugarren herrialdea. Hori da Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak egindako "Desberdintasuna 1 - aukera berdintasuna 0. Mugiezintasun soziala eta pobreziaren kondena" izeneko txostenak utzitako ondorio nagusietako bat. 2017an 40 milioi euro baino gehiagoko ondasuna duten aberatsen kopurua % 4 hazi zen, 1.690 pertsonara arte. 617.000 etxebizitzatan ez dago diru-sarreratik, txostenaren arabera. Gobernuz kanpoko erakundeak emandako datuen arabera, Espainian pobrezia eta aberastasuna heredatu egiten da. Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak aurreikuspenen arabera, txiroen artetik % 10ek lau belaunaldi beharko lituzkete, 120 urte, batez besteko diru irabaziak izateko.