Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-25ko bideoen artxiboa

26 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, gurasoei tratu txarrak ematea egotzita

26 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen...
26 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, gurasoei tratu txarrak ematea egotzita

Ostegunean izan zen atxiloketa. Amak ...
0:50 min.

Ostegunean izan zen atxiloketa. Amak Udaltzaingoari deitu zion, alabaren heriotza mehatxuen eta irainen ostean. Atxilotua egunean zehar igaroko da epailearen aurretik.

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko emakume bat atxilotu du, gurasoei tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea leporatuta.

Kilo erdi ketamina eta bi su arma zituen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Kilo erdi ketamina eta bi su arma zituen gizo...
Kilo erdi ketamina eta bi su arma zituen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Ustezko trafikatzailea asteazken goiz...
2:00 min.

Ustezko trafikatzailea asteazken goizean atxilotu zuten Santutxun, etxetik irteten ari zela. Adin txikiko alabarekin batera bizi zen atxilotua.

Bilboko Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, ustez drogekin trafikatzeagatik. Hain zuzen ere, gizon horren etxebizitzan kilo erdi ketamina, beste zenbait droga eta bi su arma aurkitu zituzten agenteek. Udalak jakitera eman duenez, Santutxun atxilotu zuten ustezko trafikatzailea asteazken goizean, etxetik irteten ari zela. Ondoren, etxebizitza miatu zuten, eta ketamina ez ezik, 100 gramo haxix, 20 gramo marihuana, 3.000 euro eskudirutan eta droga manipulatzeko materiala atzeman zizkioten. Gainera, bi su arma zeuzkan, kargatuta eta erabiltzeko prest. Merkatu ilegalean, 25.000 euroko balioa izan lezake konfiskatutako drogak. Udaltzainen esanetan, batik bat, etxean zeukan ketamina "kantitate handiagatik" da garrantzitsua operazioa. Izan ere, droga hori bereziki arriskutsua da osasunarentzat. Herritarren laguntzari esker egin zuten atxiloketa. Udaltzaingoak hainbat abisu jaso zituen, etxebizitza horretan gertatzen ari zenaz ohartarazteko.

Aurrelarrialdi plana ezarri dute Nafarroan, Ebro ibaiak gainez egin lezakeelako

Aurrelarrialdi plana ezarri dute Nafarroan, E...
Aurrelarrialdi plana ezarri dute Nafarroan, Ebro ibaiak gainez egin lezakeelako

Nahiz eta egoera baretu den eta larun...
1:40 min.

Nahiz eta egoera baretu den eta larunbatean ostarteak nagusituko diren, Nafarroak aurrelarrialdi plana ezarri du, uholde arriskuagatik. Gainera, Arabako bi errepide itxita daude, ur putzuengatik.

Badirudi, azken egunotako euriteek atsedena emango dutela hurrengo orduotan. Horrek, ibaien emaria jaistea ekarri du, besteak beste. Segurtasun Sailak bertan behera utzi du asteartean uholde arriskuagatik ezarritako Larrialdi Plan Berezia. Izan ere, ibaien egoerak hobera egin zuen atzo arratsaldean, eta eguraldiaren iragarpenak dio datozen orduetan euri gutxi egingo duela. Halere, Nafarroako Gobernuak aurrelarrialdi plana ezarri duEbro ibaiak gainez egin lezakeelako eta, ondorioz, uholdeak egon litezkeelako. Bestalde, Araban bi errepide itxi behar izan dituzte, ibaiek gainez egin ostean errepidean pilatutako uragatik. Esan bezala, asteartean ezarri zuen Jaurlaritzak plan berezia. Harrezkero, 24 orduko epean 100 litro ur pilatu dira, metro koadroko, Bizkaiko hainbat lekutan. Urrunagako eta Uribarriko urtegiak urez husten hasi dira gaur. Segundoko 15 metro kubiko aterako dituzte, euriteek atsedena emango duten arren, ura pilatuko baita oraindik ere. Orain arte, Urrunagako urtegia segundoko 30 metro kubo ur botatzen ari zen Arratia eta Ibaizabal ibaietara.

Maduro prest agertu da oposizioarekin elkarrizketa erronda berria abiatzeko

Maduro prest agertu da oposizioarekin elkarri...
Maduro prest agertu da oposizioarekin elkarrizketa erronda berria abiatzeko

Venezuelako presidenteak azaldu duene...
3:11 min.

Venezuelako presidenteak azaldu duenez, 'ados' dago Mexikoko eta Uruguaiko gobernuek egindako proposamenarekin.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea prest agertu da, Mexikoko eta Uruguaiko gobernuek proposatu bezala, oposizioarekin hitz egiteko eta elkarrizketa erronda bat abiatzeko. "Mexikoko eta Uruguaiko gobernuek nazioarteko ekimen bat sortzea proposatu dute, Venezuelan aldeen arteko elkarrizketa sustatzeko (...), ados nagoela esan nahi diet publikoki", esan du Madurok Auzitegi Gorenean eskaini duen hitzaldian. Agerraldi horretan, botere publikoko buruzagien babesa jaso du. Horrela erantzun dio Madurok Mexikok eta Uruguaik egindako proposamenari. Bi herrialdeek elkarrekin sinatutako komunikatu batean, konponbide "baketsu eta demokratikoa" bilatzeko deia egin diete venezuelarrei. "Uruguaiko eta Mexikoko gobernuek dei egiten diete aldeei, bai barnekoei eta baita kanpokoei ere, tentsioa murriztu eta egoera zailduko lukeen indarkeriaren igoera bat saihesteko", adierazi dute bi gobernuek Uruguaiko Gobernuak zabaldutako dokumentuan. Venezuelako presidenteak, bere aldetik, ez du zehaztu Uruguaik eta Mexikok beren burua bitartekari lanak egiteko eskaini ote duten ala ez. Nicolas Madurok Estatuko botere nagusien babesa jaso du azken orduetan, tartean, Venezuelako Armadarena (FANB), Auzitegi Gorenarena, fiskal nagusiarena eta CNE Venezuelako Hauteskunde Batzorde Nazionalarena. "Bere burua izendatu duen presidenterik" onartuko ez dutela esan zuen atzo Venezuelako Armada Nazionalak (FANB), Vladimir Padrino Defentsa ministroak irakurri zuen agiri batean. Era berean, "atzerriko potentzia baten mende" jarriko ez direla ohartarazi zuen, eta zenbait gobernuren "esku-sartze baldarrak" arbuiatu zituen. Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidenteak "atzerriko gobernuen laguntzarekin garatzen ari den estatu kolpea" salatu zuen ostegunean, Auzitegi Gorenean Nicolas Maduroren eta beste agintari batzuen aurrean egindako ekitaldi batean. Ildo horretan, Botere Juduzialak "argi eta garbi" Nicolas Maduro presidentea babesten duela azpimarratu du. Tareck William Saab Venezuelako fiskal nagusiak ere babesa agertu dio Madurori, "estatu kolpea eman eta gobernu paralelo bat osatu nahi dutenen aurrean". CNE Venezuelako Hauteskunde Batzorde Nazionalak, bere aldetik, Juan Guaido bere burua presidentetzat jo duen oposizioko kidea baztertu du. Ez hori bakarrik, sufragioaren legeari "errespetua" izatea eskatu dio. Madurok AEBko enbaxada eta kontsulatuak ixtea agindu du. Diplomatiko venezuelarrek AEBtik irten behar dutela nabarmendu du Venezuelako presidenteak, eta enbaxada eta kontsulatuak ixtea ere agindu du. Halaber, estatubatuarrei igandera arteko epea eman die herrialdea uzteko.