Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-29ko bideoen artxiboa

Minbizi kasuek % 12 gora egin dute azken lau urteetan, eta bikoitza emakumezkoetan

Minbizi kasuek % 12 gora egin dute azken lau ...
Minbizi kasuek % 12 gora egin dute azken lau urteetan, eta bikoitza emakumezkoetan

Biriketako minbizia hirugarren tumore...
2:58 min.

Biriketako minbizia hirugarren tumore ohikoena da emakumeetan, baina heriotza arrazoi nagusia.

Minbizi kasuek % 12 gora egin dute azken lau urteetan, baina gorakada hori bikoitza izan da emakumeen kasuan (% 8,2tik 17,4ra). Emakumeengan biriketako minbiziak gora egin du, erretzeko ohitura hartu dutelako, Espainiako Onkologia Elkarte Medikoak azaldu duenez. Emakumeak geroago hartu du mendekotasun hori, eta orain ondorioak azaleratzen ari dira. Biriketako minbizia hirugarren tumore ohikoena da emakumeengan, eta, horregatik, adituen arabera, kanpainak egin behar dira, eta gaixotasunaren heren bat saihestu daitekeela errepikatu. Errudun nagusietako bat tabakoa dela gogorarazi du. Kasuen % 5 eta % 10 artean dira soilik heredatutako asaldurengatik dira. 277.234 minbizi kasu (161.064 gizonezkoetan eta 116.170 emakumezkoetan) diagnostikatuko dituzte 2019an. Bien bitartean, 2015ean 247.771 antzeman zituzten (148.827 gizonezkoetan eta 98.944 emakumezkoetan). Kolon eta ondeste, prostata, birika eta maskuri minbiziak ohikoenak izango dira Espainian. Aldiz, minbizi gastriko kasu gutxiago diagnostikatuko dituzte, dieta aldaketengatik, helicobacter pylori infekzioaren eraginak eta, orokorrean, tabako eta alkohol kontsumoak behera egin duelako. Hala ere, biziraupena gora egiten ari dela azpimarratu du Velak, % 53koa baita bost urtera, eta hainbat tumoreren inguruko ezagutza “ikaragarri” areagotu da.

Pertsona bat hil da Ordizian, bere ibilgailua Oria ibaira erorita

Pertsona bat hil da Ordizian, bere ibilgailua...
Pertsona bat hil da Ordizian, bere ibilgailua Oria ibaira erorita

Ibilgailua San Bartolome ermitaren pa...
1:13 min.

Ibilgailua San Bartolome ermitaren parean uretara erori da. Larrialdi zerbitzuek gidaria ibilgailutik atera dute, baina ezin izan dute ezer egin heriotza saihesteko.

Pertsona bat hil zen atzo arratsaldean, Ordizian (Gipuzkoa), bere ibilgailua Oria ibaira erorita, San Bartolome ermitaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildakoa 63 urteko ordiziarra da, ETBk azaldu duenez. Ezbeharra 16:40 aldera gertatu zen. Ibilgailua ibaira erori, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren. Gidaria ibilgailutik atera zuten, baina ezin izan zuten ezer egin bizitza salbatzeko. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Ordiziako eta Tolosako suhiltzaileak bertaratu ziren. Suhiltzaileak ibilgailura iritsi eta gidaria erreskatatu dute 17:00ak aldera, baina heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin. Gutxi geroago, garabi batek autoa ibaitik atera zuen. Oria ibaiak emari handia du azken egunetako euri-jasen ondorioz, suhiltzaileek zehaztu dutenez. Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten, bertan autopsia egiteko.

EAEko eguzki-parkerik handiena Araban egongo da, eta 67.000 panel izango ditu

EAEko eguzki-parkerik handiena Araban egongo ...
EAEko eguzki-parkerik handiena Araban egongo da, eta 67.000 panel izango ditu

Azpiegiturak 24 megawatteko potentzia...
2:23 min.

Azpiegiturak 24 megawatteko potentzia izango du, eta urtean 40.000 megawatt orduko ekoitziko ditu, 15.000 familiaren kontsumoa. Lanak martxoan hasiko dira.

Arasur Arabako industrialdean Euskadiko eguzki-parkerik handiena martxan egongo da urte bukaeran. Azpiegiturak 67.000 eguzki-panel izango ditu. Orduko 40.000 megawatt ekoitziko ditu urtean, 15.000 bat familiaren kontsumoa. 'Ekian' egitasmoa Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Krean talde pribatuak (Mondragon Korporazioa) bultzatu dute. Proiektua astelehen honetan aurkeztu dute ekitaldi publikoan. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuak parte hartu dute. Lankidetza publiko-pribatuak sortu du Ekian, eta sektore zein esparru ezberdinetako enpresa talde bat erakarri du. Guztira, 24 milioi euroko ekarpena egingo dute, parkea eraiki eta martxan jartzeko. Proiektu aitzindaria da; izan ere, enpresak potentziaren zati bateko jabe izango dira. Eguzki-parke fotovoltaikoa 55 hektareako lursail batek hartuko du Arasur industrialdean, Erriberabeitian. 355 watteko 67.000 eguzki-panel izango ditu parkeak. Guztira, 24 megawatteko potentzia izango du azpiegiturak. Urtean 40.000 megawatt orduko ekoitziko ditu, 15.000 bat familiaren kontsumoa, alegia. Lanak martxoan hasiko dira, eta udazkenean proba fasea hasiko dute sarera konektatu ondoren. Urte bukaeran gaitasun osoarekin energia ekoizten hastea espero dute. Euskadin tamaina ezberdineko 2.000 instalazio fotovoltaiko daude, ia 26 megawatteko potentziarekin. Horietako % 20 Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen ditu. Proiektua Eusko Jaurlaritzaren estrategia energetikoaren parte dela nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak. 2030rako energia berriztagarriak % 115 areagotzeko helburua du estrategiak. Eguzki energia berriztagarrien % 4,4 izatea nahi dute (orain % 1,4 baino ez da), 293 megawatteko potentzia, alegia.

Ibilgailuentzako abiadura muga berria, indarrean

Ibilgailuentzako abiadura muga berria, indarr...
Ibilgailuentzako abiadura muga berria, indarrean

Ohiko bideetan gehienez 90 km/h-ko ab...
1:13 min.

Ohiko bideetan gehienez 90 km/h-ko abiaduran joan ahalko dira aurrerantzean autoak eta motorrak. Orain arte, orduko 100 kilometrotan zegoen muga.

Ibilgailuentzako orduko 90 kilometroko abiadura muga berria indarrean dago jada; 10.000 kilometro errepideri eragin die neurriak Espainiako Estatu osoan. Ministroen Kontseiluak joan den abenduaren 28an onartu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen gaur indarrean sartu den duten Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren moldaketa, bide seinale ugari aldatu egin behar izan baitituzte. Arau berriak Zirkulazioko Araudi Orokorraren 48. artikuluan bide arruntetarako ezarritako abiadura mugen moldaketa ekarri du. Espainiako Gobernuaren 2011-2020 Bide Segurtasunaren estrategiaren helburua auto-istripuak murriztea da; horrenbestez, auto-istripuetan hildakoen tasa milioi herritar bakoitzeko 37 azpitik egotea nahi dute, 2017an tasa hori 39koa izan baitzen. Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Twitter bidez argitaratu duenez, bide arruntetan gehienezko abiadura aldatu egin da: orduko 100 kilometrotik 90 kilometrora pasako da, ibilgailu motaren arabera. Aldaketa guztiak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean jasoak daude.