Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-30ko bideoen artxiboa

Lehen zazpi transferentzien inguruko txostenak egiten ari da Espainiako Gobernua

Lehen zazpi transferentzien inguruko txostena...
Lehen zazpi transferentzien inguruko txostenak egiten ari da Espainiako Gobernua

Aurrena, eskuduntza bakoitzaren bitar...
1:54 min.

Aurrena, eskuduntza bakoitzaren bitarteko, funtzionario eta funtzioak zehaztuko dituzte. Ostean, balorazio ekonomikoa egingo du Ogasun Ministerioak. Azkenik, proposamena egingo du Sanchezen Gobernuak.

Eusko Jaurlaritzaren esku utzi beharreko transferentzien egutegia eskuan, aurreneko zazpi transferentzien inguruko txostenak egiten ari da Espainiako Gobernua, Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako Ministerioak jakinarazi duenez. Honakoak dira lehendabizi eskualdatuko diren transferentziak: produktu farmazeutikoen legedia, eskola asegurua, enplegu erregulazio espedienteengatik kaltetutako langileen erretirorako aurretiko laguntzak, aldirietako eta FEVEko trenbide zerbitzuen bi linea, eskola ibiltariak, herri lanen ikasketa zentroa eta berrikuntza teknologikoak. Eskuduntza bakoitzak behar dituen bitartekoak, funtzioak eta funtzionario kopurua zehaztu behar ditu Espainiako Gobernuak. Ondoren, Ogasun Ministerioak balorazio ekonomikoa egingo du. Datuok eskuan, otsaileko lehen hamabostaldian, proposamena igorriko dio Sanchezen Gobernuak Jaurlaritzari. Bi aldeak ados egotekotan, Batzorde Mistoko bilkurara eramango dute akordioa. Desadostasunak badaude, lantaldeak sortuko dituzte bat etorri arte. Behin betiko akordioa dagoenean Batzorde Mistoaren bilera deituko dute, izenpetzeko. Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua Madrilera joatekoa da gaur Presidenteen Konferentziako Jarraipen Batzordeko bilerara, eta bertan Batetekin gai horren inguruan hitz egitea espero da.

Kataluniako politikari presoak Madrilera eramango dituzte ostiral honetan

Kataluniako politikari presoak Madrilera eram...
Kataluniako politikari presoak Madrilera eramango dituzte ostiral honetan

Gizonak Soto del Realeko espetxera er...
1:59 min.

Gizonak Soto del Realeko espetxera eramango dituzte, eta emakumeak Alcala de Henareseko kartzelara. Epaiketak irauten duen bitartean bertan egongo dira.

Epaiketari begira, buruzagi independentistak Madrilera datorren ostiralean eramango dituztela jakinarazi die Auzitegi Gorenak presoen defentsei. Epaiketa datozen asteetan hastea espero da. Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Gorenak erabaki berri bat igorri die presoen abokatuei; izan ere, iragan astean lekualdaketa astearte honetan hasi behar zela azaldu zuen. Generalitateko Justizia Departamentuak lekualdaketa ostiralera arte atzeratu duela adierazi du Gorenak. Hala ere, Justizia Departamentuak ez du lekualdaketa noiz egingo duten ofizialki baieztatu, ezta Barne Ministerioak ere. Horrela, mobilizazio posibleen aurrean segurtasuna bermatu nahi dute. Lehen fase batean, Mossoek presoak Lledoners (Bartzelona), El Catllar (Tarragona) eta Puig de les Basses (Girona) espetxeetatik Sant Esteve Sesrovireseko (Bartzelona) Brians 2 kartzelara eramango dituzte; izan ere, Generalitateko Espetxe Zerbitzuen eta Barne Ministerioko Espetxe Zuzendaritzaren arteko lotura zentroa da. Ondoren, Guardia Zibilak Soto del Realeko espetxera eramango ditu, gizonezkoen kasuan, eta emakumeak Alcala de Henareseko kartzelara. Epaiketak irauten duen bitartean bertan egongo dira.

Venezuelatik ateratzeko debekua ezarri dio Auzitegi Gorenak Juan Guaidori

Venezuelatik ateratzeko debekua ezarri dio Au...
Venezuelatik ateratzeko debekua ezarri dio Auzitegi Gorenak Juan Guaidori

Halaber, bere kontuak blokeatu ditu. ...
1:36 min.

Halaber, bere kontuak blokeatu ditu. Tarek Saab fiskal nagusiaren eskariari jarraituz hartu du erabakia. Juan Guaidok, ostera, enbaxadoreak izendatu ditu Ameriketako 10 herrialdetan.

Venezuelako Auzitegi Gorenak herrialdetik ateratzeko debekua ezarri dio Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidente den eta bere burua Venezuelako presidentetzat jo duenari, eta bere kontuak blokeatu ditu. Tarek Saab fiskal nagusiaren eskariari jarraituz hartu du erabakia. Juan Guaidok bere aldetik, hamar enbaxadore izendatu ditu Ameriketako 10 herrialdetan. Parlamentuak ia aho batez onartu ditu izendapenak. Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidenteak iragarri du albistea. Aipaturiko debekuez gain, ezingo ditu ondasunak besterendu edota zergapetu, beste era batera esanda, saltzea edo eskualdatzea galarazten dio. Tarek Saab fiskal nagusiaren eskariaren berri izan ostean, Asanblea Nazionaleko presidente gisa lanean jarraitu zuen. Asanblea Nazionaleko osoko bilkuran, Juan Guaidok Ameriketako 10 herrialdetan enbaxadoreak izendatzea proposatu zuen, tartean, Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Txilen, Kolonbian, Costa Rican, Ekuadorren, Hondurasen, Panaman, Perun eta Limako Taldean. Minutu batzuk geroago, Parlamentuak "aho batez" onartu zituen proposamenak. Bestalde, iragan astean herrialdean protestak hasi zirenetik poliziek eta militarrek izandako jarrera ikertuko duela iragarri du Parlamentuak. Ez hori bakarrik, giza eskubideak urratu dituztenak zigortuko dituela ohartarazi du.

Palestinako Gobernuko kide guztiek dimisioa eman dute

Palestinako Gobernuko kide guztiek dimisioa e...
Palestinako Gobernuko kide guztiek dimisioa eman dute

Al-Fatahk gehiengoa izango duen gober...
2:26 min.

Al-Fatahk gehiengoa izango duen gobernu berri bat eratzea da mugimendu politiko honen helburua.

Palestinar Aginte Nazionaleko kide guztiek dimisioa eman dute astearte honetan, Mahmud Abbas presidenteak gobernu berri bat eratu dezan. Palestinako erakundeen arteko adiskidetze prozesua hautsita, Al-Fatahk gehiengoa izango duen gobernua osatzea da helburua. Rami Hamdallah lehen ministroak ohar bidez jakinarazi du Gobernuak oso-osorik dimisioa aurkeztu duela. Hala ere, jarduneko lehen ministro izaten jarraituko du, Abbasek gobernu berria osatu arte. Al-Fatah alderdiaren zuzendaritzak joan den igandean esan zuen aukerarik onena ministroek dimisioa ematea eta ondoren Palestina Askatzeko Erakundeak gehiengoa izango zuen beste gobernu bat eratzea zela. Hamdallahk 2013ko uztailean osatu zuen lehen Gobernua. Exekutibo hartan Al-Fatahko ordezkariak eta teknokrata independenteak izan ziren. 2014ko ekainean "adostasun nazionaleko Gobernua" eratu zuen, Palestinako beste talde batzuetako ordezkariak sartuta, tartean Hamas, azken horrek ministrorik izan bazuen ere. Mugimendu horren helburua Palestinako erakundeak adiskidetzea izan zen, batez ere Al-Fatah eta Hamas. Urtebete geroago, Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak irabazi zituen hauteskundeak eta horrek palestinarren arteko zatiketa areagotu egin zuen. 2017an, alde guztiek akordioa egin zuten batasuneko Gobernua osatzeko, hauteskunde orokorrak deitzeko eta Gazako Zerrendaren eta Egiptoko mugaren arteko igarobidearen kontrola Palestinako Agintaritzaren esku uzteko. Baina ituna baliorik gabe geratu zen iaz.