Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-19ko bideoen artxiboa

Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian, Llaneseko zinegotzi baten hilketarekin lotuta

Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian, Llanese...
Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian, Llaneseko zinegotzi baten hilketarekin lotuta

Laugarren bat atxilotu dute Suitzan. ...
1:37 min.

Laugarren bat atxilotu dute Suitzan. Francisco Javier Ardines, IUko zinegotzia, kolpeka hil zuten abuztuan. Ordutik ikertzen ibili dira.

Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu gaur Bizkaian eta laugarren bat Suitzan, Francisco Javier Ardines Gonzalez Llaneseko (Asturias) IUren zinegotziarekin hilketarekin zerikusia dutelakoan. Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez, sei hilabeteko ikerketa konplexu baten ostean egin dituzte atxiloketok. Guardia Zibilak lau pertsona identifikatu ditu hilketan parte hartu dutelakoan. Euren etxeak miatzen ari da Guardia Zibila. Miaketak Bilbon, Erandion eta Zornotzanegiten ari dira. Laurak Bizkaiko bizilagunak dira. Erandion eta Bilbonatzeman dituzte horietatik hiru, euren etxebizitzetan, eta laugarrena, Suitzan. Hura Espainiatzeko eskaera egin dute jada. Ardines, 52 urteko IUren zinegotzia, 2018ko abuztuaren 16an hil zuten, Belmonte de Prias (Llanes) herrian zuen etxetik gertu. Autopsiaren arabera, jasotako jipoiaren ondorioz hil zen gizona; gorpua bere etxetik 300 metrora topatu zuten. Ikertzaileek uste dute sikario batzuek hil zutela, arrazoi sentimentalak tarteko zituen pertsona baten enkarguz, ikerketaren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez. Aurrez beste arrazoi batzuk baztertu ditu Guardia Zibilak, hala nola, arrazoi politikoak edota drogen trafikoa.

Salestarren Kongregazioak ikerketa kanoniko bat abiatu du irakasle ohi baten aurka

Salestarren Kongregazioak ikerketa kanoniko b...
Salestarren Kongregazioak ikerketa kanoniko bat abiatu du irakasle ohi baten aurka

Kongregazioak ofiziozko ikerketa abia...
1:30 min.

Kongregazioak ofiziozko ikerketa abiatu du, Deustuko Salestarren ikastetxeko hainbat ikasle ohik sare sozialetan sexu-abusuak salatu ostean.

Salestarren Kongregazioak ikerketa kanonikoa abiatu du Deustuko ikastetxeko irakasle ohi baten aurka, sexu-abusuak egin ote zituen edo ez argitzeko. Hainbat ikasle ohik ustez irakasle ohi horrek egindako sexu-abusuak sare sozialetan salatu ostean hartu du erabakia kongregazioak. Atzo, astelehena, El Pais egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Pablo Ortega apaiza eta irakasle ohia da ikertutakoa. Hedabide horren esanetan, Santanderretik (bertan bizi zen gaur egun) Madrilera lekualdatu, adin txikikoengandik urruntzeko. Salestarrek ofiziozko ikerketa abiatu dute, ez baitute oraingoz subjektu horren aurkako salaketen berririk. Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko. Salatzaileen esanetan, ordea, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Altsasuko epaia berrikusita, martxoan jakinaraziko du erabakia Auzitegi Nazionalak

Altsasuko epaia berrikusita, martxoan jakinar...
Altsasuko epaia berrikusita, martxoan jakinaraziko du erabakia Auzitegi Nazionalak

2016ko urriaren 15ean Altsasun gertat...
1:42 min.

2016ko urriaren 15ean Altsasun gertaturikoa ekintza terrorista izan zen ala ez argitu beharko du Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoaren erabakiak.

Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak martxoaren hasieran jakinaraziko du Altsasu auziko epaiaren aurka aldeek aurkeztutako helegiteei buruzko erabakia. Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Sekzioak 2 eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Altsasun gertaturikoa ekintza terrorista izan zen ala ez esan beharko du Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak. Europa Press albiste agentziak iturri juridikoak aipatuz adierazi duenez, Aretoa osatzen duten hiru magistratuek —Jose Ramón Navarro, Enrique Lopez eta Eloy Velasco— erabakia hartu dute dagoeneko eta ebazpenean azalduko dituzten argudioak ere adostu dituzte. Jose Ramon Navarro magistratua, Auzitegi Nazionaleko presidente ere badena, izango da epai honen txostengilea. Iturri juridikoek zabaldutako informazioaren arabera, pare bat astean prest egongo da. Apelazio Aretoak bere erabakia jakinarazten duenean, aldeek Auzitegi Gorenera jo ahal izango dute. Epaitutako gertaerak ekintza terrorista diren ala ez ebatzi beharko du Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak. Fiskaltzak ekintza terroristaren argudioa defendatzen du. Zortzi gazteen abokatuek, ostera, taberna bateko liskarra izan zela arrazoitu dute.

Maduroren aurka matxinatzeko deia egin dio Trumpek Venezuelako Armadari

Maduroren aurka matxinatzeko deia egin dio Tr...
Maduroren aurka matxinatzeko deia egin dio Trumpek Venezuelako Armadari

Estatu Batuetako presidenteak esan du...
1:38 min.

Estatu Batuetako presidenteak esan du "trantsizio baketsua" nahi dutela, baina "aukera guztiak zabalik" daudela ohartarazi du.

Nicolas Maduro presidentearen aurka matxinatu dadila eskatu dio Donald Trumpek Venezuelako Armadari, Miamin egindako ekitaldi politiko jendetsu batean egin duen agerraldian. Ekitaldia Venezuelako Armadari ondoko mezua helarazteko baliatu du: "Mundu guztia zuei begirada dago. Ezin zarete ezkutatu". Juan Guaidoren eta Nicolas Maduroren artean aukeratu egin behar dutela esan du Trumpek. Maduro babesten jarraituz gero, "dena" galduko dutela erantsi du. "Kubako Armadak kontrolatzen du Maduro. Kubaren txotxongiloa da", adierazi du. "Guaido presidenteak ez du zuen kontrako mendekurik hartuko, ezta nik ere", agindu die militarrei. Nicolas Maduroren Gobernuak Ameriketako Estatu Batuak (AEB) jo du Venezuelan bakea aztoratzeko egon daitezkeen balizko saiakeren erantzule. Horrez gain, Donald Trump presidente estatubatuarrak berriro ere herrialdearen aurkakoeraso militarrarekin mehatxu egin duela salatu du Venezuelako Gobernuak. "Venezuelak bere kontra aplikatutako alde bakarreko neurri hertsatzaileak berehala bertan behera uzteko eskatzen du (...) horrez gain, nazioarteko komunitatearen aurrean salatzen du Venezuelan bakea aztoratzeko edozein egoera Gobernu supremazistaren ardura izango dela", adierazi du Kantzelaritzak ohar batean.