Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-21ko bideoen artxiboa

EAEri eskumen gehiago ez transferitzeko eskatu dio Senatuak Espainiako Gobernuari

EAEri eskumen gehiago ez transferitzeko eskat...
EAEri eskumen gehiago ez transferitzeko eskatu dio Senatuak Espainiako Gobernuari

EAJk, EH Bilduk, Podemosek eta PSOEk ...
2:02 min.

EAJk, EH Bilduk, Podemosek eta PSOEk mozioa kritikatu dute, Gernikako Estatutua ez betetzea eskatzen duelako. Proposamena PPk, UPNk, Foro Asturiasek eta Ciudadanosek babestu dute.

Pedro Sanchezen Gobernuari Gernikako Estatutuan bildutako eta negoziatzen ari diren eskumenak Eusko Jaurlaritzari ez transferitzeko eskatu dio Espainiako Senatuak. PPren proposamena izan da Senatuak onartutakoa. PSOE, Podemos, PDeCat, EH Bildu, Talde Nazionalista eta Coalicion Canaria taldeen kontrako botoak (90) izan ditu; alde bozkatu dute PPk, UPNk, Foro Asturiasek eta Ciudadanosek (140 boto, gehiengo osoa). Mozioak Sanchezi "abertzaleen aldarrikapenei" kasu ez egiteko eskatzen dio. "Lurralde kohesioa defendatzen duen eta soilik abertzaleen aldarrikapenei kasu egiten ez dien Gobernua behar da", dio testuak. Proposamena aurkeztu duen Esther del Brio PPko senatariak esan duenez, "Moncloako presidente okupak eta kamikazeak" ezin dio "ezein autonomia erkidegori 30 eskumenetik gora oparitu". Madrilgo Colon plazan manifestatu zirenetako edozeinek "berak baino Estatu zentzu handiagoa" zuela esan du. Senatariak azpimarratu duenez, kontzesioak ez dira bidea, berdintasun arazoak sortzen dituztelako, merkatuaren batasunari kalte ekiten diotelako eta diskriminazio arazoak sortzen dituztelako. "Presidente batek ezin ditu espainiarren aukera berdintasunarekin apurtzen duten kontzesioak egin", gehitu du. Taldeen erantzunak entzun ondoren, PPko senatariak EH Bilduk eta PPk "Estatutua eta Konstituzioa gainditzeko interesak" dituztela esan du, eta PP aukera berdintasunarekin eta Zuzenbide Estatuaren garapenarekin egongo dela. Gainera, mozioa "Euskal Herriarenganako maitasun eta errespetu osoz" defendatu duela, eta EAJri galdetu dio "euskal presorik duen bere alderdian", eskumenen transferentziei buruz hitz egiten denean "espetxeak transferitzeaz" hitz egiten da. "Presoak Euskal Herrian eta inguruetan biltzen ari garenean, talde terrorista bati aire emateaz ari gara", esan du, eta gehitu du "ETAko presoekin" ez dela negoziatu behar.

Lehen Arretako medikuen eta erizainen kopurua handituko du Osakidetzak

Lehen Arretako medikuen eta erizainen kopurua...
Lehen Arretako medikuen eta erizainen kopurua handituko du Osakidetzak

Helburuen artean daude mediku bakoitz...
1:44 min.

Helburuen artean daude mediku bakoitzeko 1.400 paziente baino gehiago ez egotea eta 75 urtetik gorako gaixoen kontzentrazioa ez izatea % 15 baino handiagoa.

Familia-medikuen eta erizainen kopurua handituko du Eusko Jaurlaritzak lan-karga gehien duten Lehen Arretako zentroetan. 80 plazatik gora aterako ditu Osakidetzak. Helburuak dira mediku bakoitzeko 1.400 paziente baino gehiago ez egotea eta 75 urtetik gorako gaixoen kontzentrazioa ez izatea % 15tik gorakoa. Lehen Arretako Estrategia honek 4,6 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du, hurrengo bi urteetna. Jon Darpon Osasun sailburuak planaren zazpi linea estrategikoak eta 35 akzioak aurkeztu ditu. "Euskal gizarteari zerbitzu hobea ematea eta profesionalen lana erraztea" dira helburuak. Osasun zentroen antolaketa hobetzea, giza baliabideak eta materialak handitzea, mediku taldeen lan burokratikoak gutxitzea eta medikuen eta erizainen ahalmena handitzea dira akzioen zioak. Horregatik, Lehen Arretako zerbitzuaren eredua "berritu" behar dela uste du Darponek. 80 plaza gehitzeaz gain, zentroak eraberritzeko eta sistema teknologikoak gaurkotzeko inbertsioa igotzen jarraitzea du helburu planak. Gainera, sistema eta ekipo informatikoak eraberritzeko 9,7 milioi euroko inbertsioa aurreikusita dago. Estrategiaren helburuetako bat da medikuen eta erizainen lana desburokratizatzea, gaixoak artatzen "ahalik eta denbora gehien" eman ahal izan dezaten.

Vatikanoak ez du Franco Erorien Haranetik ateratzearen aurka egingo

Vatikanoak ez du Franco Erorien Haranetik ate...
Vatikanoak ez du Franco Erorien Haranetik ateratzearen aurka egingo

Hala jakinarazi dio gutun batean Piet...
1:08 min.

Hala jakinarazi dio gutun batean Pietro Parolin Vatikanoko estatu idazkariak Carmen Calvo gobernu espainiarreko presidenteordeari.

Vatikanoak ez du Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik ateratzearen kontra egingo, Pietro Parolin Vatikanoko estatu idazkariak Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeari gutun batean jakinarazi dionez. "Elizak ez du Franco jeneralaren gorpuzkiak ateratzearen kontra egingo, baldin eta eskumena duen aginpideak hala erabakitzen badu", adierazi du Parolinek. Hain zuzen ere, urriaren 29an Vatikanoan Calvorekin izan zuen bileran igorri zion mezu bera berretsi du. Parolinek Calvori duela zazpi egun igorritako eskutitzaren berri atzo ezagutu zen, Calvok La Vanguardiari eskainitako elkarrizketa batean Vatikanoak Franco Erorien Haranetik ateratze ontzat eman zuela adierazi ostean. Espainiako Gobernuak iragan otsailaren 15ean eman zuen Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko agindua.

Aita santuak pederastiaren kontrako gailurra zuzenduko du gaurtik aurrera

Aita santuak pederastiaren kontrako gailurra ...
Aita santuak pederastiaren kontrako gailurra zuzenduko du gaurtik aurrera

Mundu osoko gotzainak Erroman bilduko...
2:34 min.

Mundu osoko gotzainak Erroman bilduko dira lau egunez Eliza katolikoaren baitan milaka adingaberi egin dizkieten sexu abusuen inguruan hitz egiteko.

Aurrekaririk gabeko gailurra egingo du Eliza katolikoak gaurtik, osteguna, aurrera. Aita santua buru dutela, mundu osoko gotzainak —Ricardo Blazquez Espainiakoa tartean— Vatikanoan bilduko dira erlijiosoek adingabeei egindako sexu abusuen kasuen eskandalua aztertzeko. Frantzisko aita santuak abusuak saihesteko eta ezkutatzen ez jarraitzeko protokolo komun bat ezarri nahi du mundu osoan. Biktimen elkarteen arabera, 50.000 eta 100.000 adingabe artean izan daitezke mundu osoan erlijiosoen tratu txar fisiko edota sexualak jasan dituztenak. Espainiako Estatuan ez dago biktima kopuruen datu ofizialik. Lau egunez, gaurtik igandera, egingo dituzte lan saioak, eta Frantzisko aita santuak denetan hartuko omen du parte. 160 parte-hartzaileetako 12 emakumeak izango dira —10, mojen ordezkari, eta Vatikanoko bi emakumezko funtzionario—. Biktima batzuek euren testigantzak kontatuko dituzte. Milaka abusu kasu izan dira, eta gehienak ezkutatzen saiatu da Elizako hierarkia, Bostonen (AEB), Irlanda, Ballarat (Australia) edota Txilen, besteak beste. Hans Zollner apaiz eta gailurraren antolatzaileetako batek azaldu duenez, elizkoien artean "etsipen handia" sortu dute Theodore McCarrick AEBko kardinal ohiaren kontrako salaketek edota Pennsylvaniako Auzitegi Gorenaren txostenak. Azken horren arabera, 300 apaizek baino gehiagok abusuak egin zizkieten ehunka umeri. Alemaniako Eliza katolikoak egindako ikerketa ere aipatu du Zollnerrek. 1946 eta 2014. urteen artean, 3.677 kasu zenbatu dituzte.