Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-27ko bideoen artxiboa

Eredu politikoa, ekonomikoa eta soziala aldatzeko

Eredu politikoa, ekonomikoa eta soziala aldat...
Eredu politikoa, ekonomikoa eta soziala aldatzeko' greba feminista deitu dute

Bost ardatzetan antolatu dute mobiliz...
2:38 min.

Bost ardatzetan antolatu dute mobilizazioa: 'pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista'. Egun osoan zehar daude deialdiak, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8an kaleak berriz betetzeko deia egin du, "modu masiboan eta aldarrikatzailean eta jai giroan", "eredu politiko, ekonomiko eta sozialaren aldaketa" eskatzeko. Hala, greba feminista deitu du, "bost ardatzetan antolatuta: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista". Esan dutenez, iazko martxoaren 8an "historia egin genuen", baina "hiltzen, kriminalizatzen eta esplotatzen jarraitzen gaituzte". Beraz, "erakunde publikoen benetako esku sartzea" eskatu dute, baita "aurrekontu publiko nahikoak eta benetakoak dituzten" politika feminista "ausartak" ere. "Dena aldatzera etorri gara", esan dute. 28 aldarrikapen zehatz bildu dituzte. Horien artean daude "bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa, gure jendartean, bizitza batzuk beste batzuk baino balio handiagoa daukatelako". Horrela, "herritartasun eredu inklusibo bati ateak irekiko dion ituna" eskatu dute, eta "lanaren esplotazioa, kapazitismoa, arrazakeria eta sexu-generoaren arteko bereizkeria gainditzeko agenda" bat defendatu dute, "lana eta aberastasuna modu justuan birbanatzeko". Emakumeentzat "enplegu duina" eskatu dute, prekarietatearen eta "inposatutako" jardunaldi partzialen aurka egin dute, eta "soldata arrakalarekin eta behin behinekotasunarekin bukatzeko" neurri eraginkorrak eskatu dituzte. Beste aldarrikapenen artean daude "etxeko enplegua balioa, aberastasuna eta ongizate soziala sortzen duen jarduera ekonomiko gisa aitortzea",pentsio "duinak" emakumeentzat, zaintzarako eta menpekotasunari arreta emateko berezko sistema publikoa eta emakume baserritarren estatutua garatzea.

310 metro karratuko tren geltoki berria izango du Astigarragak

310 metro karratuko tren geltoki berria izang...
310 metro karratuko tren geltoki berria izango du Astigarragak

Astigarraga-Irun "hirugarren hariko" ...
1:54 min.

Astigarraga-Irun "hirugarren hariko" eta Hernani-Astigarraga AHTko tartearen lanekin batera egingo dute obra.

Astigarragako (Gipuzkoa) geltokia zintzilik egongo da trenbidearen gainean, eta 310 metro karratu izango ditu, horietako 140 gela teknikoak izango dira, eta gainerakoak erabiltzaileen zirkulazio eta mugimendurako. Astigarraga-Irun "hirugarren hariko" eta Hernani-Astigarraga AHTko tartearen lanekin batera egingo dute obra. Azpiegitura berriak izango dituen ezaugarrietako batzuk dira horiek, proiektuaren arabera. Egitasmoaren idazketa azken fasean dago, eta Arantxa Tapia Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuak eta Zorione Etxezarraga Astigarragako alkateak astearte honetan aurkeztu dute. Geltokira oinez sartu beharko da altzairuzko pasabide zabaletatik; izan ere, ekialdean, Astigarragako aldean, trenbideak eta Urumea ibaia gainditu behar dituzte oinezkoek; eta mendebaldetik, Donostiako aldean, trenbideak ere gainditu behar dituzte bidaiariek. Hala ere, ibilbideak oinezkoak eta txirrindulariak hartzeko zabalera nahikoa izango du. Urumeako pasaguneak 200 bat metroko luzera izango du, 5 baotan banaturik, zehaztu dutenez. Hernani-Astigarraga AHTko tartea barneratzen du proiektuak, sare konbentzionalarekin paraleloan joango delako. AHTren tarteak, plataforma berrian eta UIC zabalerarekin, Madril-Irun zabalera iberikoko egungo linearekin bat egingo du Astigarragan.

ELAk greba deitu du ikastetxe publikoetako jantokietan martxoaren 20, 21 eta 22an

ELAk greba deitu du ikastetxe publikoetako ja...
ELAk greba deitu du ikastetxe publikoetako jantokietan martxoaren 20, 21 eta 22an

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreak...
2:13 min.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu zuten patronalekin, eta, langileek berretsi ostean, greba deialdia egin du ELAk.

EAEko ikastetxe publikoetako kudeaketa zuzeneko eskola-jantokietan lan egiten duten enpresa pribatuetako beharginak (10.000 inguru) greba egitera deitu ditu ELA sindikatuak, martxoaren 20, 21 eta 22an; LAB sindikatuak lan-hitzarmena "harrigarriro" sinatu ostean. EAEko ELAko ordezkariak atzo (asteartea) bildu ziren LAB sindikatuak sinatutako lan-hitzarmena aztertzeko, eta "oso txarra" dela esan dute, "ez baititu langileen aldarrikapen gehienak jasotzen". LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu zuten ostegunean, eta ostiralean egindako batzarrean berretsi zuten langileek. Hortaz, bertan behera utzi zuten atzorako aurreikusita zegoen greba. Hori horrela, lan-hitzarmena 2023ra arte sinatu izanak "ez du eragozten ezegonkortasun egoera aldatzeko borrokan jarraitzea". Izan ere, "lan-hitzarmenaren sinaduraren ondorioz, hainbat arazo ezin izango dira 2024ra arte konpondu, baina beste batzuk bai borrokatu ditzakegu", ohartarazi du sindikatuak. Ildo horretan, "Eusko Jaurlaritzak obskurantismo osoz prestatzen ari den hurrengo adjudikazioaren baldintzak argitaratuko dituzte laster", azaldu du ELAk. Baldintza horietan, esaterako, "langileen subrogazioaren, ratioei, lan-kargei edota gutxieneko lanaldiari buruzko arazoei konponbidea eman ahal zaiela" esan du ELAk. Halaber, ELA kritiko agertu da kontratazioaren prekarietatearekin; eta, langileen egonkortasuna sustatzeko gutxieneko lanaldia finkatzea zein ikasturte bakoitzeko lanaldiak ezartzea proposatu du, murrizketarako aukerarik gabe eta aldi bateko kontratazio saiestuz.

Sute handia piztu da Aralar mendilerroan, Zabalegi mendian

Sute handia piztu da Aralar mendilerroan, Zab...
Sute handia piztu da Aralar mendilerroan, Zabalegi mendian

Sua Zabalegi mendiko tontorraren eta ...
1:46 min.

Sua Zabalegi mendiko tontorraren eta Bedaio artean dago. Suhiltzaileak bertan dira, baina itzaltze lanek luze jo dezaketela ohartarazi dute.

Baso-sute handia piztu da bart Amezketa inguruan, Zabalegi mendian (Aralar mendilerroa), Euskadi Irratiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuz jakinarazi duenez. 01:00a aldera jaso dute abisua mendi zerbitzuetako suhiltzaileek, eta, azaldu dutenez, Zabalegi mendiko tontorretik Bedaio arteko mugara zabaldu dira garrak. Bi suhiltzaile kuadrilla eta bi basozain ari dira lanean. Sutearen bi fokuak itzali dituzte eta sua kontrolpean hartzea lortu dute. Sua itzaltzeko lanetan ari direnen esanetan, tontorrerako sarbidea txarra da, eta haizea lanak zailtzen ari da. Dirudienez, 30 eta 40 hektarea artean kaltetu dira suaren eraginez. Lehen hipotesien arabera, nahita eragindako sutea izan da. Bestalde, Baso-sute handia piztu da goizaldean Goizuetan, Burugorri inguruan. 04:30 aldera jaso dute abisua suhiltzaileek, eta Cordovillako suhiltzaileak, Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, basozainak eta bi helikoptero suaren aurka borrokan ari dira. Fernando Goia Goizuetako suhiltzaile boluntarioen arduradunak azaldu duenez, sua Burugorri inguruan hasi da, herrigunetik hiruzpalau kilometrora. Gaineratu duenez, sutea plantazio batean piztu da. Haren esanetan, mendia zikin dago, eremua malkartsua da eta sarbide txarrekoa. Halaber, aspaldian ez du euririk egin eta mendia lehor dago. Horren guztiaren ondorioz, sua itzaltzeko lanak zailak izaten ari dira. Suteak plantazioak, pinudiak eta larreak hartu ditu. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.