Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-04ko bideoen artxiboa

Carrascal auzoko suteak piztuta jarraitzen du, Muskizen

Carrascal auzoko suteak piztuta jarraitzen du...
Carrascal auzoko suteak piztuta jarraitzen du, Muskizen

Sutea kontrolpean dute eta laster itz...
2:16 min.

Sutea kontrolpean dute eta laster itzaltzea espero dute. Etxetik atera zituzten bizilagunak goizaldean itzuli dira etxera. Halaber, AP-8 autobidea eta N-634 errepidea ere zabaldu dituzte.

Suhiltzaileek suaren kontra borrokan jarraitzen dute Muskizen. Dena den, egoera atzo baino lasaiagoa da eta sua piztu zen hiru guneetatik (Carrascal, Pobeña eta Rigada) bi itzalita daude. Orain, Carrascal auzoko Posadero mendiko fokua itzaltzeko lanean ari dira. Gainera, atzo etxetik atera behar izan zituzten bizilagunak goizaldean itzuli dira etxera. Halaber, AP-8 autobidea eta N-634 errepidea zabaldu dituzte. Sutea kontrolpean dute eta ondorengo orduetan itzaltzea aurreikusten dute suhiltzaileek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du, sua nahita eragindakoa izan daitekeelakoan. Suak 50-60 hektarea baso kaltetu ditu. Garrak Muskizko Petronor plantara gerturatzen ari zirela gezurtatu du Muskizko Udalak. Aipaturiko informazioa bolo-bolo zabaldu zen atzo, bizilagunen artean egonezina eraginez. Atzo, hainbat familia etxetik atera zituzten Muskizen piztutako hiru suteen ondorioz. Gurutze Gorriak etxetik atera zituzten herritarrentzako aterpea jarri zuen kiroldegian. Dena den, azkenean inork ez du gaua etxetik kanpo igaro eta, beraz, ez du inork aterpe beharrik izan. Sua 19:30 aldera piztu zen hiru toki ezberdinetan: Carrascal, Pobeña eta Rigada. Hori dela eta, sua nahita eragindakoa izan dela uste dute. Hala baieztatu zuen Borja Liaño Muskizko alkateak Radio Euskadiri egindako adierazpenetan. Suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira. Bizkaiko suhiltzaileak ez ezik, Castroko suhiltzaileak ere suaren aurkako borrokan ari dira Muskizen. Hainbat orduz itxita egon ostean, N-634 eta AP-8 errepideak 02:00 aldera ireki dituzte. Azken orduotan Muskizkoaz gain, beste hainbat piztu dira han eta hemen: Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren. Dena den, horiek guztiak itzali dituzte dagoeneko. Atzo, igandea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi abisu hori ezarri zituen: bat, sute arriskuagatik, eta bestea, hegohaize bolada indartsuengatik.

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua urratzea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze a...
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua urratzea leporatuta

37 urteko gizonak bere bikotekide ohi...
0:50 min.

37 urteko gizonak bere bikotekide ohia iraindu eta mehatxatu zuen, nahiz eta berarengana gerturatzeko debekua izan.

Udaltzaingoak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bere bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua urratzea leporatuta. Halaber, mehatxatu eta iraindu egin zuen. Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, emakumeak berak eskatu zien udaltzainei Betoñoko atean duen etxebizitzara gerturatzeko. Aipaturiko gizona emakumearen etxean aurkeztu zen, eta bera eta haren familia iraindu eta mehatxatu zituen. Salatzaileak azaldu duenez, ordu batzuk lehenago, gizona emakumeak lan egiten duen ostalaritzako saltokiaren inguruan ibili zen. Bertaratutako agenteek gizona atxilotu zuten eta gaur igaroko da epailearen aurretik.

EAEko 10 emakumetatik 7k sentitu dute beldurra gauez edo toki ilunetan

EAEko 10 emakumetatik 7k sentitu dute beldurr...
EAEko 10 emakumetatik 7k sentitu dute beldurra gauez edo toki ilunetan

EAEko emakumeen % 22,8k intimidaziore...
2:02 min.

EAEko emakumeen % 22,8k intimidazioren bat jasan dute noizbait eta % 29,8k ohiturak aldatu dituzte, beldurragatik, Gizakerrek ETB2ko '360º' saioarentzat egindako inkestaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) emakumeen % 68k beldurra sentitu dute noizbait gauez edo toki ilunetatik bakarrik igarotzerakoan, Gizaker egindako inkestaren arabera. EAEko emakumeen % 22k intimidazioren bat jasan dute noizbait eta % 29k ohiturak aldatu dituzte, beldurragatik, eta % 13k gogoko gauzak egiteari utzi diote eraso fisikoak edo hitzezkoak pairatzearen beldurrez. Etxera bakarrik ez itzultzeko jarraitzen dituzten estrategiez galdetuta, hiru aipatu dituzte nagusiki: lagunen batekin itzultzea, taxia hartzea eta telefonoz hitz egitea. EAEko emakumeen % 10k sexu-eraso edo gehiegikeriaren bat jasan dute noizbait. 'EAEko emakumeen aurkako mikromatxismoak' goiburupean egindako ikerketak dioenez, % 28k ukituak jasan dituzte toki publikoetan eta % 3 sexu harremanak izatera behartu dituzte. Inkestatuen % 15 uste dute gutxietsi egiten dituztela edo zertaz ari diren jakingo ez balute bezala tratatzen dituztela emakume izate hutsagatik. Portzentaje horrek nabarmen egiten du gora, % 69ra arte, jorratutako gaiak mekanika edota etxeko lan txikiak direnean. Ia gehienen iritziz, emakumeak diskriminazio egoerak pairatzen jarraitzen du lan munduan, bereziki, tradizionalki maskulinotzat jo diren lanpostu horietan. Inkestatuen % 14k onartu dute beren nagusi edo lankideren bat bera limurtzen ahalegindu izan dela. Gizonak emakumeek pairatzen dituzten arrisku edo berdintasun egoera horien kontziente ez direla uste dute % 44k.

Hiru adingabe aurkitu dituzte ia konorterik gabe Iruñean, alkoholak eraginda

Hiru adingabe aurkitu dituzte ia konorterik g...
Hiru adingabe aurkitu dituzte ia konorterik gabe Iruñean, alkoholak eraginda

14 urteko hiru neskatoak lurrean bota...
1:09 min.

14 urteko hiru neskatoak lurrean botata aurkitu zituzten. Horietako bat senitarteko batek eraman zuen etxera. Gainerako biak anbulantzian eraman zituzten ospitalera.

14 urteko hiru neskato ia konorterik gabe eta lurrean botata aurkitu zituen Iruñeko Udaltzaingoak asteburuan. Dirudienez, alkohola dela eta, konortea galtzeko zorian egon ziren hirurak. Horietako bat senitarteko batek eraman zuen etxera. Gainerako biak anbulantzian eraman zituzten ospitalera. Guztira, 202 pertsona artatu dituzte asteburuan, Nafarroako hiriburuan; horietako 40, bizikidetza arazoengatik. Gainera, besteak beste orientazio arazoak zituzten bi adineko lagundu dituzte, biek ala biek etxetik alde egin baitzuten. Bestalde, tabernetatik edo lokaletatik iritsitako zaratak medio, hainbat irteera egin behar izan dituzte agenteek. Bukatzeko, zortzi eraso zenbatu eta horietan zenbait arma atzeman dituzte.

Araban eta Nafarroan hainbat laguni estortsioa egin zien talde bat desegin dute

Araban eta Nafarroan hainbat laguni estortsio...
Araban eta Nafarroan hainbat laguni estortsioa egin zien talde bat desegin dute

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ...
1:25 min.

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu Estatuan 40 bat laguni estortsioa egin ostean.

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu Valentzian estortsioa, mehatxuak, kapitalak zuritzea, droga trafikoa, egoera zibilaren usurpazio eta dokumentuak faltsifikatzea egotzita. Guztira, 40 bat laguni estortsioa egin diete Estatu osoan. Araban eta Nafarroan ez ezik, Teruel, Huesca, Zaragoza, Castello, Valentzia, Salamanca, Murtzia, Toledo, Jaen, Huelva, Albacete, Kantabria, Alacant, A Coruña, Leon eta Segovian ere biktimak aurkitu ditu Guardia Zibilak. Bestalde, egindako estortsioari esker, antza, 500.000 euro lortu zituen talde gaizkileak. Guardia Zibilak 2018ko martxoan operazioa zuen operazioa; harremanetarako webgune ezagun batean sexu-zerbitzuak eskaintzen zituzten emakumeekin harremanetan jarri ostean, mehatxuak jasan zituzten biktimek salaketak jarri baitzituzten. Harremanetarako hitzordua adostu ostean, emakumeak ez ziren agertzen, baina biktimek hamaika dei eta mezu jaso zituzten dirua eskatuz; osterantzean, bikotekideei edo senideei harreman horien berri emango zietela esaten zieten. Teruel eta Gipuzkoako Guardia Zibileko agenteak elkarlanean aritu dira operazioa zuzentzen.

Espainiako Gobernuak 16 astera luzatuko du aitatasun baimena 2021erako

Espainiako Gobernuak 16 astera luzatuko du ai...
Espainiako Gobernuak 16 astera luzatuko du aitatasun baimena 2021erako

Hasiera batean 8 astekoa izango da ba...
1:13 min.

Hasiera batean 8 astekoa izango da baimena, eta 2020an 12 astekoa. Hurrengo urtean 16 astera eta EBko batez bestekora iritsi nahi dute.

Espainiako Ministroen Kontseiluak lege dekretua onartu du aitatasun baimena 16 asteraino luzatzeko hiru urteren buruan, EBko estatuen batez bestekora iristeko, eta erantzunkidetasuna indartzeko. Hori horrela, aitatasun baimena 8 astekoa izango da dekretua indarrean jartzen denean (Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu eta biharamunetik aurrera), eta 12 astekoa izango da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. 2021erako 16 astekoa izatea nah dute, Europar Batasuneko estatuen batez bestekoaren pare. Patronala baimenak parekatzearen aurka agertu dela eta, Calvok esan du patronalarekin eta sindikatuekin jorratu dutela gaia elkarrizketa sozialerako mahaian, eta orain "garrantzitsuena" Kongresuko taldeek onartzea dela.

627 langabe gutxiago zeuden otsailean Hego Euskal Herrian

627 langabe gutxiago zeuden otsailean Hego Eu...
627 langabe gutxiago zeuden otsailean Hego Euskal Herrian

119.863 langabe zenbatu dituzte EAEn,...
1:16 min.

119.863 langabe zenbatu dituzte EAEn, eta 33.839, Nafarroan, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia jaitsi egin da otsailean. Hain zuzen ere, urtarrilean baino 887 langabe gutxiago zenbatu dituzte; hots, % 0,73ko jaitsiera izan du. Guztira, 119.863 langabe daude EAEn, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez. 2018ko otsaileko datuekin alderatuta, urtetik urterako tasa % 5,79 jaitsi da. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, urtarrilean baino 380 langabe gutxiago daude Araban. Gipuzkoan, berriz, 268 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Bizkaian, 239 pertsona gutxiago daude lanik gabe. 25 urtez azpikoak dira gaur egun EAEn dauden 119.863 langabeetatik 8.221, urtarrilean baino 378 gehiago.