Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-14ko bideoen artxiboa

Kolonbian bakea sendotzeko elkarlaneko proiektua bultzatu du Eusko Jaurlaritzak

Kolonbian bakea sendotzeko elkarlaneko proiek...
Kolonbian bakea sendotzeko elkarlaneko proiektua bultzatu du Eusko Jaurlaritzak

Europar Batasunarekin eta beste entit...
1:36 min.

Europar Batasunarekin eta beste entitateekin batera parte hartzen du Jaurlaritzak. FARCeko borrokalari ohiek martxan jarritako proiektuaren helburua bake prozesua sendotzea da.

Eusko Jaurlaritzak, beste erakunde eta entitateekin batera, Kolonbian FARCeko borrokalari ohiek martxan jarritako proiektu kolaboratibo bat lagunduko du, herrialdean bake prozesua sendotzeko helburuarekin. Exekutiboaz gain, Europar Batasunak —7,5 milioi euroko finantzazioa—, LKS Nextek eta ALECOPek (Mondragon korporazioa) eta Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) hartzen dute parte. Habanan sinatutako bake akordioaren emaitza da proiektua. Kolonbiako Gobernuaren eta FARCeko borrokalari ohien arteko elkarlanerako agertokia sortu zen akordioan. Proiektuaren helburua, Europar Batasunak Kolonbian duen enbaxadore Patricia Llombartek esan zuenez, "adiskidetzea" da, "FARCeko borrokalari ohiei on egingo dieten eta inguruko komunitateetara garapen ekonomikoa eta soziala eramango duten proiektu emankorrak egitea". Aurkezpen ekitaldian, Kolonbiako Gobernuak antolatua, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia Jonan Fernandez izan da. Esan duenez, bakea eta elkarbizitza "kausa unibertsala" da munduko edozein tokitan.

Karguekin libre utzi dute sexu abusuengatik salatutako Basauriko entrenatzailea

Karguekin libre utzi dute sexu abusuengatik s...
Karguekin libre utzi dute sexu abusuengatik salatutako Basauriko entrenatzailea

Azken hilabeteetan zazpi salaketa jas...
1:25 min.

Azken hilabeteetan zazpi salaketa jaso ditu 60 urteko gizonak. Baskonia Futbol Eskolak prestatzailea kaleratzea erabaki zuen.

Bilboko epaitegi batek karguekin libre utzi du Basauriko futbol eskola batetik kanporatutako entrenatzailea, sexu abusuak leporatuta zenbait salaketa jaso zituena. Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen. Poliziak baieztatu duenez, 60 urteko gizon bat atxilotu zuen, adingabeko bati abusuak egitea leporatuta. Epailearen aurrean igaro da, eta deklaratu ondoren, karguekin libre geratu da. Ikerketa iturrien arabera, azken hilabeteetan bere kontrako zazpi salaketa jaso dituen entrenatzailea da gizona. Salatzaileak adineko pertsonak dira jadanik; izan ere, duela 30 urte gertatutakoa salatu dute; ondorioz, delituak preskribaturik egongo lirateke. Aurrena, umetan sexu-abusuen biktima izan zela salatu zuen gizon batek bideo batean, sare sozialetan. “Lotsa, atsekabea eta beldurra” gainditzeko 25 urte baino gehiago behar izan dituela ziurtatu zuen gizonak bideoan. Futbol taldeko entrenatzailearen sexu-abusuen biktima izan zela azaldu zuen. Grabazioa argitaratu ondoren, Baskonia Futbol Eskolak prestatzailea kaleratzea erabaki zuen.

Haurra adopzioan uzten duten emakume migranteen kanporatzea atzeratu nahi du PPk

Haurra adopzioan uzten duten emakume migrante...
Haurra adopzioan uzten duten emakume migranteen kanporatzea atzeratu nahi du PPk

Madrilen dagoeneko neurria "modu arra...
1:39 min.

Madrilen dagoeneko neurria "modu arrakastatsuan" ezarri dute, eta PPren asmoa neurria Espainia osoan ezartzea da.

Haurra adopzioan uzteko asmoa duten emakume migranteen kanporatzea atzeratzea proposatu du PPk Amatasuna Babesteko Legearen harira; horrenbestez, datozen hauteskunde orokorretan Gobernura heltzen badira neurri hori bultzatuko dutela esan dute popularrek. Madrilen dagoeneko neurria "modu arrakastatsuan" ezarri dute, eta PPren asmoa neurria Espainia osoan ezartzea da. Hala ere, PPko iturriek azaldu dutenez, ez dute "Inolaz ere proposatzen haurdun dauden emakume migranteak ez kaleratzea euren haurren truke, hori astakeria hutsa baita". Popularren asmoa kaleratzea haurdunaldia amaitu arte atzeratzea da; haurra adopzioan utzi ostean, paperik gabeko edozein migranteren egoera berdin-berdina izango du. PPren esanetan, emakume guztiek, egoera legala alde batera utzita, berme, babes, eskubide eta laguntza berdinak izango dituzte haurrak adopzioan uzten badituzte. Adopzioan adituak diren elkarteen arabera, berriz, paperik gabe dauden emakumeek ez dute kaleratuak izateko arrisku handiagoak beren haurrak adopzioan uztea erabaki izanagatik. Pablo Casadok igandean aurkeztu zuen Murtzian PPren Amatasuna Babesteko Legea, baina ez zuen, ordea, agiririk gabeko emakumeei zuzendutako neurri hori azaldu.

Tiroketa batek gutxienez hamar hildako utzi ditu Brasilgo ikastetxe batean

Tiroketa batek gutxienez hamar hildako utzi d...
Tiroketa batek gutxienez hamar hildako utzi ditu Brasilgo ikastetxe batean

Gutxienez bost nerabe hil dira bigarr...
1:27 min.

Gutxienez bost nerabe hil dira bigarren hezkuntzako ikastetxe barruan, baita zentroko langile bat eta bi erasotzaileak ere. Tirogileak eskolako pasilloetan suizidatu dira.

Suzanoko ikastetxe batean tiroketa izan da, Sao Pauloko (Brasil) metropolian. Hamar hildako eta hamar zauritu utzi ditu tiroketak, Brasilgo agintariek jakitera eman dutenez. Sao Pauloko Poliziak azaldu dutenez, gutxienez bost nerabe hil dira bigarren hezkuntzako ikastetxe barruan, baita zentroko langile bat eta bi erasotzaileak ere. Tirogileak eskolako pasilloetan suizidatu dira. Beste bi biktima ospitalean hil dira, Capitana Cibelle Poliziako bozeramaileak baieztatu duenez. Raul Brasil ikastetxe publikoaren inguruetan, urduritasuna zen nagusi, gurasoak eta bertako bizilagunak bertaratu direlako informazioaren bila, berriemaile batek zehaztu duenez. “Bi kaputxadun, antza denez, bi nerabe” Suzanoko (Sao Paulotik 60 bat kilometrora) Raul Brasil eskolan sartu dira goizean, eta “zenbait tiro egin” dituzte, Poliziak azaldu duenez. Era berean, bertako dendari bat larri zauritu dute erasotzaileek. Zauritu larria ospitalera eraman dute. Erasoaren arrazoiak eta hildako ikasleen nortasunak ez ditu oraindik baieztatu, baina 15 eta 17 urte bitarteko pertsonak direla jakinarazi dute agintariek.

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Trumpen kanpainako buruzagi ohiari

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Tr...
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Trumpen kanpainako buruzagi ohiari

Paul Manaforti iruzur fiskala egotzi ...
2:27 min.

Paul Manaforti iruzur fiskala egotzi diote Errusiari lotutako auziaren baitan. 2016ko maiatza eta abuztua bitartean zuzendu zuen AEBko presidentearen hauteskunde-kanpaina.

Zazpi urtetik gorako kartzela-zigorra ezarri diote Paul Manaforti, Errusiari lotutako auziaren baitan iruzur fiskala eta banku-iruzurra egin izana egotzita. Asteazken honetan Columbiako auzitegian egindako epaiketan, hiru urte eta sei hilabeteko espetxealdia ezarri diote Donald Trumpen hauteskunde-kanpainaren buruzagi ohiari. Joan den astean, berriz, Virginian epaitu zuten, eta lau urteko zigorra ezarri zioten. Amy Berman Jackson epaileak azpimarratu zuen bere ibilbidearen zati handi batean "sistema engainatzen" aritu dela. "Bere burua harrapatuta ikusi zuela esatea ez da barkamena eskatzeko modua. (Paul Manafort) ez da lehen etsai publikoa, baina biktima bat ere ez da", erantsi du. Kartzela-zigorraz gain, sei milioi euroko kalte-ordainak ere eman beharko ditu. Manaforten kontrako prozesu judizialak ez du loturarik Trumpen hauteskunde kanpainarekin. Errusiari eta Ukrainiari lotutako auzia da, eta ikerketa Robert Mueller fiskala bereziaren ardurapean dago. Ukrainiako Gobernuarengandik eta Errusiako oligarkengandik jasotako 75 milioi dolar ezkutatzeko hainbat herrialdetan "erakundeak eta kontu-korronteak" sortu izana leporatu dio fiskalak Manaforti. 2016ko maiatza eta abuztua bitartean zuzendu zuen Donald Trumpen hauteskunde-kanpaina, baina dimisioa aurkeztu behar izan zuen Viktor Yanukovich (2010-2014) Ukrainako presidente ohiari sekretupean aholkuak ematen aritzeagatik 12,7 milioi euro kobratu zituela jakin eta gero.