Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-04-29ko bideoen artxiboa

PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, eta PPk astindua jaso du

PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, eta...
PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, eta PPk astindua jaso du

Alderdi Sozalistak akordioak beharko ...
1:13 min.

Alderdi Sozalistak akordioak beharko ditu gobernatzeko. PP 137 ordezkaritik 66 izatera pasatu da. Ciudadanosek 57 lortu ditu, eta Unidas Podemosek 42. Vox 24 ordezkarirekin sartu da Kongresuan.

Espainiako Alderdi Sozialistak irabazi ditu 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeak, 123 eserleku eskuratuta. Alderdi Popularra da bigarren indarra, baina beherakada nabarmena izan du, 66 ordezkari izango baititu, aurreko legegintzaldian baino 71 gutxiago. Ciudadanosek 57 eserleku eskuratu ditu, eta Unidas Podemosek 42, Kataluniako En Comu Podem koalizioaren zazpi ordezkariak kontuan hartuta. Vox 24 ordezkarirekin sartu da Diputatuen Kongresuan. PSOEk eta Unidas Podemosek 165 ordezkari batzen dituzte, eta gehiengo absolutua izateko 176 eserleku behar dira. Beraz, beste talde batzuen babesa beharko lukete gobernatzeko. Eskuineko blokea (PP-Ciudadanos-Vox) gehiengo absolututik urrunago geratu da, 146 eserleku bilduko lituzketelako. Horrela, alderdi abertzale eta suberanisten papera garrantzitsua izan daiteke, PSOEk eta Unidas Podemosek gobernua osatu nahi izanez gero, talde horien babesa beharko dutelako.

Emakume bat atxilotu dute pistolaz tiro egiteagatik, Basaurin

Emakume bat atxilotu dute pistolaz tiro egite...
Emakume bat atxilotu dute pistolaz tiro egiteagatik, Basaurin

Etxe baten ataritik egin du tiro, eta...
1:25 min.

Etxe baten ataritik egin du tiro, eta kanpoan zegoen gizonezko bat zauritu da puskatutako kristal zatiekin.

46 urteko emakume bat atxilotu dute Basaurin (Bizkaia) etxeko ataritik pistola batez tiro egitea leporatuta. Atariaren kanpoan zegoen gizonezko bat zauritu egin da puskatutako kristal zatiekin, beso batean. Gizona emakume batekin zegoen erasoa gertatu denean, eta dirudienez, emakume horren kontra jo du emakume talde batek, tartean atxilotutakoak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 00:30ean jaso du gertakariaren abisua. Herritarren babeserako agenteak bertaratu dira eta bertan emakume batekin eta besoan zauriak zituen gizonezko batekin hitz egin dute. Gizonak esan die atari batetik tiro egin dutela eta hautsitako kristalen ondorioz zauritu dela. Ertzainek aterki baten barruan aurkitu dute kalibre txikiko pistola, eta igogailuan bala bat eta bi zorro. Ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin dute homizidio saiakera eta armak legez kanpo edukitzea egotzita, arma berea zela eta tiroak egin dituela aitortu ostean.

Gaur deklaratuko dute Donostiako erasoarekin lotuta atxilotutakoek

Gaur deklaratuko dute Donostiako erasoarekin ...
Gaur deklaratuko dute Donostiako erasoarekin lotuta atxilotutakoek

Arazo teknikoak direla eta, ezin izan...
1:21 min.

Arazo teknikoak direla eta, ezin izan zuten asteburuan deklaratu, eta, ondorioz, atxiloaldia luzatu zieten. 17 urteko gaztea igandean hil zen Donostia Ospitalean.

Donostian, 17 urteko adin txikiko bati heriotza eragin dion jipoiarekin lotuta atxilotutako zazpi lagunek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean. Izan ere, atzo ezin izan zituzten beharrezko izapideak bete. Efe albiste agentziak ikerketako iturriak aipatuta jakinarazi duenez, igandean hartu behar zieten deklarazioa bi lekukori, eta segurtasuneko kamera baten irudiak ikusi behar zituzten, baina ezin izan zuten egin, eta gaur arte atzeratu behar izan dute atxilotuen deklarazioa. Donostiako Nautikoaren ondoan izan zen erasoa iragan ostiralean. 17 urteko mutil bat oso larri zauritu zuten, eta osasun zerbitzuek hil edo biziko egoeran eraman zuten Donostia Ospitalera. Azkenean, ordea, atzo hil zen Donostia Ospitalean, jipoiak eragindako zauriak gainditu ezinik. inera, beste bi gazte, biktimaren lagun bat eta anaia, arin zauritu zituzten adingabeari laguntzen saiatu zirenean. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen, 18 eta 25 urte arteko gizonezkoak.

5 gizon zauritu eta 3 atxilotu dituzte Santurtziko

5 gizon zauritu eta 3 atxilotu dituzte Santur...
5 gizon zauritu eta 3 atxilotu dituzte Santurtziko 'after' batean izandako borrokan

Gertakaria Itsasalde kaleko taberna b...
0:38 min.

Gertakaria Itsasalde kaleko taberna batean jazo ziren, atzoko 14:00ak aldera.

Bost gizonezko labanaz zauritu zituzten atzo Santurtziko (Bizkaia) 'after' batean izandako borroka batean. Ertzaintzak beste hiru atxilotu zituen, gertakariekin zerikusia zutelakoan. Liskarra igandeko 14:00etan jazo zen, Itsasalde kaleko atzealdean dagoen 'after' taberna batean. Ertzaintzako agenteek hiru gizonezko atxilotu zituzten. Horrez gain, beste bost lagun erietxera eraman behar izan zituzten, labanaz egindako zauriak tarteko.

21 urteko zigorra Bartzelonako Maristetako irakasle ohi batentzat, sexu abusuengatik

21 urteko zigorra Bartzelonako Maristetako ir...
21 urteko zigorra Bartzelonako Maristetako irakasle ohi batentzat, sexu abusuengatik

Joaquin Benitez lau adingaberi sexu a...
1:09 min.

Joaquin Benitez lau adingaberi sexu abusuak egiteagatik zigortu dute. Bartzelonako erlijiosoen ikastetxean gorputz hezkuntzako irakasle zenean egin zituen abusuak.

Bartzelonako Auzitegiak 21 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Santseko (Bartzelona) Maristen ikastetxeko irakasle ohi Joaquin Benitezi, erlijiosoen ikastetxe horretan gorputz hezkuntzako irakasle zenean lau adingaberi sexu abusuak egiteagatik. Gutxienez beste hamar ikaslek salaketa jarri zuten gertakizun berberengatik, baina ez da epaiketarik egin, auzia preskribatuta dagoelako. Fiskaltzak 22 urteko kartzela eta 14 urteko inhabilitazioa eskatu zuen abusuak onartu zituen pederastarentzat. Generalitateak eta Bartzelonako Udalak osatutako herri akusazioak, 35 eta 25 urteko kartzela zigorra, hurrenez hurren.