Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-06ko bideoen artxiboa

AP-68a bihar geratuko da Eusko Jaurlaritzaren esku

AP-68a bihar geratuko da Eusko Jaurlaritzaren...
AP-68a bihar geratuko da Eusko Jaurlaritzaren esku

Eskumena Madrildik Euskadira igarota,...
1:33 min.

Eskumena Madrildik Euskadira igarota, orain, autobidearen kudeaketa Arabako eta Bizkaiko aldundien esku uzteko izapideak abiatuko ditu Gasteizko Gobernuak.

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian AP-68 autobidearen eskumena Eusko Jaurlaritzaren eskuuztea onartzen duen dekretua, eta, horren arabera, bihar eskualdatuko da ofizialki. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak apirilaren 15ean itxi zuten AP-68 autobidearen transferentzia eskualdatzeko akordioa, eta handik 15 egunera onartu zuen Jaurlaritzak akordio hori gauzatzeko dekretua. Eskumena Madrildik Euskadira igarota, orain, autobidearen kudeaketa Arabako eta Bizkaiko aldundien esku uzteko izapideak abiatuko ditu Gasteizko Gobernuak; Bilbotik Burgos arteko mugarainoko tarte osoa (77,5 kilometro) kudeatuko dute euskal erakundeek bihartik aurrera, eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide guztiak foru aldundien esku egongo dira. Transferentzien Batzorde Mistoan adostu bezala, Abertis enpresak jarraituko du 2026ra arte autobidea kudeatzen, eta ordainpekoa izango da ordura arte, gutxienez. Eskumena bere eginda, Jaurlaritzak bi milioi euro gutxiago ordainduko dizkio Kupoaren bidez Madrili.

Parlako emakumearen ustezko hiltzailea 30 aldiz atxilotu dute azken urteetan

Parlako emakumearen ustezko hiltzailea 30 ald...
Parlako emakumearen ustezko hiltzailea 30 aldiz atxilotu dute azken urteetan

Otsailean, urruntze agindua urratzeag...
1:56 min.

Otsailean, urruntze agindua urratzeagatik atxilotu zuten. Polizia haren bila dago orain. Hildako emakumeari biktimen protokoloa ezarri zioten baina arrisku txikia aitortuta.

Parlan (Madril) eraildako emakumearen ustezko hiltzailea 30 aldiz atxilotu dute azken urteetan, hainbat auzi tarteko, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez. Espainiako Polizia haren bila ari da orain. Azkenezkoz otsailean atxilotu zuten, emakumearengandik urruntzeko zuen agindua urratu eta gero. Bizilagun batek Poliziari deitu zion bikotearen sesio bat entzutean, eta agenteek etxebizitzan atxilo hartu zuten gizonezkoa. Azkenaldian elkarrekin bizi zen bikotea. Hain zuzen, atzo etxebizitza horretan topatu zuten agenteek emakumearen gorpua, indarkeria zantzuekin. Senitartekoek emakumearen berri ez zutela salatu zuten pasadan astean, eta haren bila hasi ziren Parlako komisariako agenteek. Bizilagunek ohartarazi zutenez, etxebizitzan ez zen hotsik entzuten. Gainera, emakumeak sarri erabiltzen zituen sare sozialak utzita zituela ohartu ziren ikerlariak. Asteazkenean hil zutela uste dute, baina autopsiak berretsi beharko du datua. Genero indarkeriagatik salaketak izan direla eta, hilketa matxista gisa ari dira ikertzen. Parlako Udaleko iturriek zehaztu dutenez, indarkeria matxistaren biktimak artatzeko protokoloa ezarri zioten emakumeari, baina arrisku txikia aitortuta.

Sanchezek PPrekin hasiko du gaur alderdi nagusiekin egingo duen bilera-sorta

Sanchezek PPrekin hasiko du gaur alderdi nagu...
Sanchezek PPrekin hasiko du gaur alderdi nagusiekin egingo duen bilera-sorta

Bihar, berriz, Espainiako Gobernuko j...
1:19 min.

Bihar, berriz, Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea Ciudadanoseko eta Unidas Podemoseko buruzagiekin bilduko da.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak eta presidentegaiak bilera-sortari ekingo dio gaur Moncloan oposizioko alderdi nagusien buruzagiekin, hau da, Pablo Casadorekin, Albert Riverarekin eta Pablo Iglesiasekin eta horietatik lehenengoa, PPren presidentea izango da. Moncloatik jakinarazi dutenez, Sanchez gaur eta bihar bilduko da hiruokin "apirilaren 28aren osteko egoera politikoa aztertzeko". Hala, Sanchezek kanpoan utziko du VOX, Santiago Abascalek gidatzen duen alderdia. Zehatz-mehatz, Gobernu espainiarrak emandako informazioaren arabera, lehen bilera asteleheneko (hilak 6) 13:00etan izango da, Pablo Casado PPren buruarekin. Asteartean, Sanchezek Albert Rivera Ciudadanoseko burua hartuko du 11:00etan, eta Pablo Iglesias, Podemosekoa, 17:00etan. Presidente espainiarrak deitutako bilerak hauteskundeak egin eta zortzi egunera izango dira. Bozketan PSOE garaile izan bazen ere, beste talde parlamentarioen babesa beharko du ezinbestean. Espainiako Gobernutik zein PSOEtik azken egunotan nabarmendu dutenez, Kongresuko talde guztiekin hitz egingo dute Sanchezen inbestidurarako babesa lortzeko helburuarekin.

Su-etena adostu dute Gazan, bi eguneko erasoen ostean

Su-etena adostu dute Gazan, bi eguneko erasoe...
Su-etena adostu dute Gazan, bi eguneko erasoen ostean

48 orduotan, 25 pertsona hil ditu Isr...
3:31 min.

48 orduotan, 25 pertsona hil ditu Israelek, umeak tartean. Hamasek jaurtitako koheteen ondorioz, bestalde, lau israeldar hil dira.

Hamasek eta Israelek su-etena adostu dute bart, eta nolabaiteko lasaitasuna berreskuratu dute Gazako eremuan. Izan ere, azken 48 orduak odoltsuak izan dira oso: 2014ko gerratik, ez zen horrenbesteko biktimarik hain denbora txikian. Guztira, 29 pertsona hil dira enfrentamenduetan. Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan 25 palestinar hil dituzte eta lau dira hildakoak alderdi israeldarrean. Bertako hedabideek jakinarazi dutenez, Gazan 04:30 zireneansartu da indarrean su-etena. Israelgo Gobernuak ez du armistizioa ofizialki baieztatu, baina Armadak iragarri du Israelgo hegoaldean ezarritako murrizketak kendu dituela, Haaretz egunkariaren arabera. Azken bi egunetan Hamas eta Jihad Islamikoarenak omen ziren 350 helburu bonbardatu ditu Israelek. Dena dela, Palestinako agintariek salatu dute zibilen kontrakoak ere izan dira erasoak. Israelgo Armadak aitortu duenez, gainera, Hamaseko buruzagi bat hil dute —2014tik egiten duten lehen hilketa selektiboa—. Hori horrela, Gazako Osasun Ministerioak baieztatu duenez, 25 pertsona hil dituzte erasoetan. Hildakoen artean bi haurdun, 14 hilabeteko ume bat eta beste adingabe bat daude. Israelgo Defentsa indarren arabera, Palestinako miliziek 690 kohete jaurti eta lau israeldar hil dituzte. Armadak 240 kohete geldiaraztea lortu du, iturrion esanetan. Laguntza humanitarioa Isameil Haniyeh Hamaseko buruzagiak igandean nabarmendu zuenez, su-eten baterako prest zeuden, Israelek beste hainbeste egiteko prest bazegoen. "'Lasaitasuna' berreskuratzea posible da, baina indar okupatzaileen esku dago su-eten erabateko bat ezartzea", adierazi zuen ohar batean. Azkenik, armistizioa adostu dute bi aldeek. Tarte horretan, talde humanitarioak Gazara joan ahalko dira palestinarrak laguntzera. Horrez gain, arrantza egiteko eremua handitzea onartu du Israelek (12 milia). Deia nazioarteari Mahmud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak NBEan duen ordezkariari galde egin dio eskatu dezala NBEren Segurtasun Batzordearen urgentziazko bilera. Horren ustez, "nazioartearen isiltasunak hauspoa ematen die tankera horretako erasoei". Bien bitartean, Israelek bere aliatu nagusiaren babesa izan du azken orduetan: Ameriketako Estatu Batuak (AEB). Donald Trump AEBko presidenteak Twitterren esan duenez, "Gazako herriari: ekintza terrorista hauek zoritxarra baino ez dizuete ekarriko. Indarkeria alde batera utzi, eta egin ezazue bakearen alde lan".

Antizikloia eta ilargia lagun, maiatzaren 6an akuaridak ikusteko giro ezin hobea

Antizikloia eta ilargia lagun, maiatzaren 6an...
Antizikloia eta ilargia lagun, maiatzaren 6an akuaridak ikusteko giro ezin hobea

Udaberriko izar-euri garrantzitsuena ...
1:33 min.

Udaberriko izar-euri garrantzitsuena ate joka dugu. Antizikloia espero da eta ilberria izango denez, ondo ikusiko dela aurreikusten dute astrologoek.

Urtero gisa, maiatzaren hasiera udaberriko izar-euri nabarmenena ikusteko garaia da, akuariden garaia, hain zuzen ere. Aurten, meteorologia lagun, eta ilargi berriarekin, edertasun guztiz ikusi ahal izango omen da fenomeno hau. Apirilaren 19tik maiatzaren 28ra bitartean gertatuko dira ozar-izar delakoak, baina ikusteko egunik onena maiatzaren 6a izango da. Astronomoek iragarri dutenez, "obserbazioa oso ona" izango da. Batetik, Iberiar penintsula osoa antizikloi baten eraginpean izango da, beraz, garbi egongo da zerua. Eta bestetik, ilberria izango da maiatzaren 5ean. Mario Tafalla Espainiako Astronomia Behatokiko astronomoak adierazi duenez, "urteko izar-jasa onenetako izango da oraingoa, zeren abuztuko pertseida ezagunak, ordubetean meteoro asko ikusten diren fenomenoa, ilargi betearekin izango da aurten, eta zaila izango da ikusteko" ohartarazi du. Orduro 40-85 meteoro igaroko dira akuaridetan, 66 kilometro/segundoko abiaduran. Gaur, maiatzaren 6an, 16:00an izango da momentu gorena, baina ikusteko, goizaldea izango da egokiena.