Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-07ko bideoen artxiboa

Alesbesko erlezain bat ikertzen ari dira, erleek lau emakumeri eraso egin ondoren

Alesbesko erlezain bat ikertzen ari dira, erl...
Alesbesko erlezain bat ikertzen ari dira, erleek lau emakumeri eraso egin ondoren

Emakumeak zaldi gainean txangoa egite...
1:35 min.

Emakumeak zaldi gainean txangoa egiten ari ziren landa-bide batetik, Tafallatik gertu, erleek eraso zietenean.

Foruzaingoa Alesbesko (Nafarroa) 50 urteko erlezain bat ikertzen ari da, haren erleek lau emakumeri eraso dietelako. Biktimak zaldiz paseatzen ari zirenean jasan zuten erasoa. Foruzaingoak jakitera eman duenez, emakumeak zaldi gainean txangoa egiten ari ziren landa-bide batean, Tafallatik gertu, erleek eraso zietenean. Lursail batetik pasatzerakoan milaka erlek eraso zietela azaldu dute lau emakumeek. Gorputz osoan eztenkada ugari eman zizkieten. Hipikako gidariaren hitzetan, aurreko egunean erlauntzak ez zeuden bertan; izan ere, ibilbide bera egin zuten beste bezero batzuekin batere arazorik gabe. Zaldiek erleen eztenkada ugari jaso zituzten, batez ere sorbaldan, lepoan eta buruan. Hantura eta mina eragin zieten, baita gose falta eta mugitzeko zailtasuna ere. Ingurumen Ikerketa Taldeko foruzainek zonaldea arakatu, eta ustiategia eta jabea identifikatu zituzten. Salaketa jarri dute haren aurka, herri-bide batetik gutxieneko distantzia ez errespetatzeagatik eta Udalaren baimenik ez izateagatik. Era berean, arduragabekeriarekin lesioak eragitea leporatu diote.

Kontsumobidek 84 arrandegi ikuskatuko ditu gaurtik aurrera

Kontsumobidek 84 arrandegi ikuskatuko ditu ga...
Kontsumobidek 84 arrandegi ikuskatuko ditu gaurtik aurrera

Arrain freskoaren etiketen eta trazab...
1:38 min.

Arrain freskoaren etiketen eta trazabilitatearen inguruko araudia betetzen ote den egiaztatuko dute, eta hala ez balitz, zigorra jarri.

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuak arrain freskoaren etiketak eta trazabilitatea ikuskatzeko kanpainaren bigarren fasea hasiko dute gaur, maiatzaren 7an. Ikuskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 84 arrandegi, supermerkatu eta hipermerkatutan izango dira araudia betetzen dela egiaztatzeko. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, 2018an araudia betetzen ez zuten establezimenduei ere egingo diete ikuskaritza, baita beste berri batzuei ere, eta etiketatuan hutsak zuzendu ez dituztela ziurtatuz gero, zigorra ezarri ahal izango diete. Kontsumobideko ikuskatzaileek egiaztatuko dute saltokiek exijitzen zaien nahitaezko informazioa eskaintzen ote dieten kontsumitzaileei, salgaien etiketetan, karteletan edo taulatxoetan. Jaurlaritzak gogorarazi duenez, Europar Batasunak (EB) behartu egiten ditu saltokiak espezieen izen komertziala eta izen zientifikoa erakustera, baita alea itsasoan edo ur gezan harrapatua izan den edo haztegikoa den, arrainak harrapatu diren urak nongoak diren edo haien hazkuntza aldia amaitu den herrialdea, erabilitako arrantza arteak, edota produktua aurretik desizoztu den. Gainera, derrigorrezkoa da prezioa adieraztea.

Abusuengatik 21 urtera zigortutako Maristetako irakasle ohiak libre jarraituko du

Abusuengatik 21 urtera zigortutako Maristetak...
Abusuengatik 21 urtera zigortutako Maristetako irakasle ohiak libre jarraituko du

Akusazio guztiek kartzelan sartzea es...
1:24 min.

Akusazio guztiek kartzelan sartzea eskatu bazuten ere, Bartzelonako Auzitegiak aske jarraitzea ebatzi du, epaia irmoa izan arte.

Bartzelonako Auzitegiaren 21. Sekzioak hala erabakita, lau adingaberi sexu abusuak egiteagatik 21 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra jaso zuen Joaquin Benitez Maristetako irakasle ohiak aske jarraituko du. Fiskaltzak, akusazio partikularrek eta herri akusazioak (Bartzelonako Udala) Benitez kartzelan sartzea eskatu zuten atzo egindako saioan. Argudiatu zutenez, zigortutakoak ez du familia-sustrairik, eta beraz, ihes egiteko arriskua handia da. Auzitegiak, baina, eskaerak errefusatu zituen, eta aske mantentzea erabaki zuen, ezarri zitzaizkion kautelazko neurriak bete egin dituela argudiatuta. Beraz, epaia irmoa ez den bitartean, libre jarraituko du irakasle ohiak. Epaiaren kontra apelazio-helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen defentsako abokatuak, eta Auzitegi Gorenera jotzea ere ez du baztertzen.

Milioi bat espezie desagertzeko arriskuan daude munduan

Milioi bat espezie desagertzeko arriskuan dau...
Milioi bat espezie desagertzeko arriskuan daude munduan

150 adituk egindako txostenaren arabe...
1:24 min.

150 adituk egindako txostenaren arabera, espezie horien desagertzeak ondorio larriak izango lituzke gizakiongan. Esparru honetan inoiz egindako ikerketarik zehatzena da.

Naturaren degradazioa inoiz baino azkarrago ematen ari da. Milioi bat espezie desagertzeko arriskuan daude eta horrek ondorio larriak izango lituzke gizakiongan. Hala dio Biodibertsitateari eta Ekosistema Zerbitzuei buruzko Gobernuen arteko Zientzia eta Politikaren plataformak egindako azken txostenak. Joan den astean bildu ziren Parisen eta gaur ezagutarazi dituzte dokumentuaren xehetasunak. Esparru honetan inoiz egin den ikerketarik zehatzena da. 50 herrialdetako 150 adituk hartu dute parte eta beste 310 autoreren laguntza izan dute. Hiru urtez aritu dira lanean eta azken 50 urteotan eman diren aldaketak aztertu dituzte. Aditu horien arabera, ez da beranduegi eta egoerari buelta emateko aukera egon badago.

Udal hauteskundeak errepikatuko dituzte Istanbulen, oposizioa gailendu zen hirian

Udal hauteskundeak errepikatuko dituzte Istan...
Udal hauteskundeak errepikatuko dituzte Istanbulen, oposizioa gailendu zen hirian

Hauteskunde Batzorde Gorenak martxoar...
1:15 min.

Hauteskunde Batzorde Gorenak martxoaren 31n Istanbulen egindako udal hauteskundeak baliogabetu ditu. Ekainaren 23rako deitu dituzte bozak.

Turkian, Hauteskunde Batzorde Gorenak martxoaren 31n Istanbulen egindako udal hauteskundeak errepikatzea agindu du, Turkiako presidenteak agindu bezala. Oposizioko alkategaia nagusitu egin zitzaion Erdoganen AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko hautagaiari. Hauteskunde Batzordeak zazpi aldeko botorekin eta kontrako laurekin ebatzi du udal hauteskundeen emaitza baliogabetzea. Ekainaren 23rako deitu dituzte bozak. Horrela, Alkatearen izendapena atzera bota du. CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoko hautagaiak irabazi zituen azken hauteskundeak, eta apirilaren 17an hartu zuen alkate kargua, AKP alderdiaren 25 urteko agintaldiari amaiera emanez. Erabakiaren berri izan ostean oposizioak salatu duenez, "diktadura" baten erakusgarri da. Ekrem, bere aldetik, denbora eskatu du Hauteskunde Batzorde Gorenaren txostena aztertzeko.