Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-13ko bideoen artxiboa

Elgoibarko hilketaren ustezko egilea gaur igaroko da epailearen aurretik

Elgoibarko hilketaren ustezko egilea gaur iga...
Elgoibarko hilketaren ustezko egilea gaur igaroko da epailearen aurretik

Udalak deituta, elkarretaratze isila ...
1:16 min.

Udalak deituta, elkarretaratze isila egingo dute, 19:00etan, udaletxe aurrean.

Elgoibarko hilketaren susmagarri nagusiak ertzain-etxean jarraitzen du, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larunbat goizaldean izan zen erasoa, 05:50 aldean, Elgoibarko Giza Eskubideen parkean. 36 urteko gizon bat hil zuten labankadaz, eta horren bikotekidea, 37 urteko emakume bat, zaurituta eraman zuten Mendaroko Ospitalera. Emakumeak ospitaleratuta jarraitzen du, itxuraz, arriskutik kanpo. Ertzaintzak larunbatean bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea, 11:00k aldera, Elgoibarren bertan. Antza, herri horretan egiten ari ziren mendi-martxa batean sartu zen, eta Azkarate gainean jarrita zegoen hornidura gune batean atxilotu zuten. Udalak, bere aldetik, elkarretaratze isila egingo du gaur, 19:00etan, hilketa gaitzesteko. Bestalde, Ertzaintzak gertaturikoa ikertzen jarraitzen du. Oraingoz, zabalik daude hipotesi guztiak.

75 urteko emakume bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta saiakera batean

75 urteko emakume bat larri zauritu dute Gast...
75 urteko emakume bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta saiakera batean

Antza denez, bi gazte emakumearen Hor...
0:48 min.

Antza denez, bi gazte emakumearen Hortaleza kaleko atarian sartu dira lapurreta egiteko asmoz. Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.

75 urteko emakume bat zauritu zuten atzo Gasteizen, bere etxe atarian izandako lapurreta saiakeran bi gaztek bortizki eraso egin ostean. Erasoa 16:30 inguruan gertatu zen Aranbizkarra auzoko Hortaleza kalean. Antza denez, bi gazte ezkaratzean sartu ziren emakumeari poltsa lapurtzeko asmoz. Erasotzaileekin izandako borrokan hainbat kolpe jaso zituen, odoljarioa eraginez. Emakumea bere kabuz joan zen Santiago ospitalera eta bertan ospitaleratuta jarraitzen du, egoera kritikoan. Ertzaintza, bere aldetik, erasotzaileen bila ari da.

Drogatuta eta mozkor zihoan gidari batek 3 auto jo ditu, agenteengandik ihesi

Drogatuta eta mozkor zihoan gidari batek 3 au...
Drogatuta eta mozkor zihoan gidari batek 3 auto jo ditu, agenteengandik ihesi

Istripua bart izan da, Zangoza kalean...
1:00 min.

Istripua bart izan da, Zangoza kalean. Iruñeko Udaltzaingoak hainbat droga-zorro topatu ditu auto barruan, eta, gidariaz gain, kopilotua ere atxilotu du.

45 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Iruñeko Udaltzaingoak, mozkor eta drogen eraginpean gidatzeagatik eta istripua izateagatik, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Ezbeharra igandeko 21:00etan jazo zen, Zangoza kalean. Poliziarengandik ihesi zihoala, gidariak aparkatuta zeuden hiru auto jo zituen, eta berea iraulita geratu zen. 45 urteko gidariari alkoholemia eta drogen proba egin zioten, eta positibo eman zuen(alkohola eta kokaina). Horrez gain, agenteek hainbat droga-zorro topatu zituzten ibilgailuaren barruan, eta, gidariaz gain, kopilotua ere atxilotu zuten.

Milaka pertsona batu dira Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festan

Milaka pertsona batu dira Ipar Euskal Herriko...
Milaka pertsona batu dira Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festan

36. edizioa ospatu dute igande honeta...
2:13 min.

36. edizioa ospatu dute igande honetan. Irekiera ekitaldian, Seaskako ordezkariek irakasleen auzia konpondu arte "borrokan jarraituko" dutela ohartarazi dute.

Herri Urratsen 36. edizioa ospatu zuten atzo, maiatzak 12, Senperen. #LK lelopean, milaka euskaltzale elkartu ziren Senpereko aintziran, Ipar Euskal Herriko ikastolei elkartasuna adierazi eta euskarari beste bultzada bat emateko asmoz. Aurten, Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa eta Bernat Etxepare Lizeoa berritzeko baliatuko du Seaska Iparraldeko Ikastolen Federazioak bildu den dirua. Horregatik, Lizeoa ea Kolegioa adierazten duen #LK lelopean egin du deia oraingoan Seaskak bere 50. urteurrenarekin egokitu den Herri Urratsera. Gaur egun 4.000 ikasle inguru ditu ikastolen sareak, 200 ikasle gehiago irabazten dituzte gutxi gorabehera urtero, eta 37. ikastola inauguratuko dute laster, Arbona eta Ahetze inguruan. 10:00etan izan zen irekiera ofiziala eta bertan izan ziren Seasko ordezkariak, hainbat kargu politiko eta instituzional, nahiz kultur arloko pertsona ezagunak. Paxkal Indo Seaskako presidenteak esan du Frantziako Hezkuntza Departamentuaren erantzuna behar dutela irakasleen auziaren inguruan eta euren eskariak ase bitartean "borrokan jarraituko dutela". Seaskak 30 irakasle eskatu dizkio, eta Hezkuntzatik, momentuz, 5 baino ez dizkie agindu. Seaskaren arabera, irakasleen beharra gero eta handiago da Iparraldeko ikastoletan, datorren ikasturtean 200 ikasle gehiago izango dituzte eta; horregatik, arazo honi behin betiko irtenbidea ematea nahi dute. Bestela, protestan jarraituko dute: "Borrokan eman ditugu Seaskan 50 urte eta lortu arte, borrokan jarraituko dugu". ldo horretan, bost kontzentrazio deitu dituzte datozen ostiralerako, Iparraldeko hiri nagusietan, Baionan eta Donibane Lohizunen, esate baterako. Indoren iritziz, Macronen Gobernua "inoizko Gobernu txarrena da", eta "murgiltze ereduaren aurka dago", baina borrokan jarraituko dutela ohartarazi du.