Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-15ko bideoen artxiboa

Zorrotzako trenbidea lurperatzeko azterlana esleitu du Sustapen Ministerioak

Zorrotzako trenbidea lurperatzeko azterlana e...
Zorrotzako trenbidea lurperatzeko azterlana esleitu du Sustapen Ministerioak

Bilboko auzo honetako bizilagunek den...
1:07 min.

Bilboko auzo honetako bizilagunek denbora luzez eskatu dituzte lurperatzeko lanak, izan ere, azken urteetan 21 hildako izan dira trenbide-pasaguneetan.

"Zorrotzako trenbidea hiri-gunean barneratzeko ikerketa informatiboa" esleitu du Sustapen Ministerioak, hain zuzen, 605.000 eurotan eta 24 hilabetean egiteko. Sustapen Ministerioaren arabera, proiektuaren helburua auzoan dagoen oztopoa ezabatzea da. Horrez gain, auzoko eragina eta sarbidea ere hobetuko ditu, bertan dauden bi trenbide-pasaguneak kenduko direlako. Bilboko auzo honetako bizilagunek denbora luzez eskatu dituzte lurperatzeko lanak, izan ere, azken urteetan 21 hildako izan dira trenbide-pasaguneetan. Inguruko hirigintza lanak eta eraldaketak ez dituzte kontuan hartu ikerketa informatiborako. Bestalde, Bilboko Udalak eta Sustapen Ministerioak akordioa lortu zuten lurperatze lanak erdibana ordaintzeko, alegia, 35 milioi euro bakoitzak.

Troquelmain enpresak ateak itxi eta 80 langile kaleratuko ditu Sopelan

Troquelmain enpresak ateak itxi eta 80 langil...
Troquelmain enpresak ateak itxi eta 80 langile kaleratuko ditu Sopelan

Enpresa batzordeak lantegiaren itxier...
1:13 min.

Enpresa batzordeak lantegiaren itxiera salatu du, konkurtso-administrazioak enpresaren itxiera iragarri baitio aste honetan

Sopelako Troquelmain XXI (Dismodel ohia) lantegiaren itxiera eta 80 langileen kaleratzea salatu dute sindikatuek. Konkurtso-administrazioak aste honetan enpresaren itxiera iragarri diola jakinarazi du enpresa batzordeak. Langileak lan-erregulazio espedientean daude egun. Lantegiak ibilgailuentzako trokelak egiten ditu Sopelan. 2017ko ekainean erosi zuten Kantabriakoarekin bat-egiteko, baina urtebetera hartzekodunen konkurtsoan sartu zen. Egun, kontratua eteteko lan-erregulazio espedientean daude langileak. Sopelako enpresa batzordearen arabera, lantegia "bideragarria" da; eta, horrenbestez, ez du haren itxiera onartuko eta bideragarritasunaren alde borroka egingo dutela iragarri du, lantegiaren industria-proiektua eta enplegua bermatzeko.

Bi urteko kartzela zigorra, bikotekideari Iruñean tratu txarrak emateagatik

Bi urteko kartzela zigorra, bikotekideari Iru...
Bi urteko kartzela zigorra, bikotekideari Iruñean tratu txarrak emateagatik

Akusatuak eta haren bikotekideak harr...
0:52 min.

Akusatuak eta haren bikotekideak harreman sentimentala izan zuten 2017ko apiriletik 2018ko abuztura arte. Denbora tarte horretan, emakumea "iraindu, apaldu, gutxietsi, mehatxatu eta kolpatu" zuen.

Zigor-arloko 5. Epaitegiko epaileak bi urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati bikotekideari tratu txarrak ematea eta mehatxuak behin eta berriro egiteagatik. Akusatuak 39 urte ditu eta Iruñekoa da. Behin-behineko espetxealdian dago, 2018ko abuztuaren 5ean, San Jorge auzoan, bikotekidearen aita hil izana egotzita. Bestalde, auzipetua ezin izango da bikotekideari hurbildu, ezta berarekin harremanetan jarri, hurrengo sei urteetan. Gainera, datozen zazpi urteotan ezin izango du armarik izan.

3.700 lanpostu deuseztatzeko eta 1.150 bulego ixteko asmoa du Santander bankuak

3.700 lanpostu deuseztatzeko eta 1.150 bulego...
3.700 lanpostu deuseztatzeko eta 1.150 bulego ixteko asmoa du Santander bankuak

Prozesua ez da Santander eta Popular ...
1:23 min.

Prozesua ez da Santander eta Popular bankuen arteko integrazio teknologikoa bukatu baino lehen hasiko. Bat-egitea uztailean egitekoak dira.

3.700 lanpostu deuseztatzeko eta 1.150 bulego ixteko asmoaren berri eman die Santander bankuak sindikatuei. Bankuak lan-erregulazioko espedientea aurrera eramango du, "Popular bankua erosi ondoren, sarean bikoiztasunak daudelako eta transformazio digitalaren erronkei aurre egiteko". Sindikatuetako iturriek zehaztu dutenez, Santander eta Popular bankuen arteko integrazio teknologikoa bukatu baino lehen ez da prozesua hasiko. Bat-egitea uztailean egitekoak dira. Horrela, akordioa maiatza eta ekaina artean ixtea litekeena da, uda ondoren aplikatzeko. Bihar, hirugarren bilera egingo dute. Santanderreko zuzendaritzak txosten teknikoa aurkeztuko du, berrantolaketa beharrizanen berri emateko. Zuzendaritzak deuseztatzeko asmoa duen lanpostuen kopurua "handiegia" eta "oso kezkagarria" dela uste du CCOOk. Era berean, bulegoen itxiera arriskutsua izan daitekeela ohartarazi du. Horregatik, bankuak planteatutako kopuruak murrizten saiatuko da.

Kataluniako preso hautatuei espetxetik ateratzeko baimena eman diete Gorteak osatzeko

Kataluniako preso hautatuei espetxetik aterat...
Kataluniako preso hautatuei espetxetik ateratzeko baimena eman diete Gorteak osatzeko

Oriol Junqueras-ek, Jordi Turull-ek, ...
1:09 min.

Oriol Junqueras-ek, Jordi Turull-ek, Jordi Sanchez-ek, Josep Rull-ek eta Raul Romeva-k Kongresua eta Senatua osatzeko bilkuretan parte hartuko dute maiatzaren 21ean.

Behin-behinean preso dauden Kataluniako buruzagi independentistetako bost hautatuei espetxetik ateratzeko baimena eman die Auzitegi Gorenak, datorren maiatzaren 21ean Kongresua eta Senatua osatzeko egingo diren bilkuretan parte har dezaten. Askatasun eskaera, baina, ukatu egin die Auzitegi Gorenak. Halaber, horiek epaitzen jarraitu ahal izateko Gorenak Kongresuari baimen formala eskatzeko beharra ukatu du. "Bidean behar bezala zaintzeaz gain, Kongresuaren eta Senatuaren osoko bilkuren aretoetan horien segurtasuna babesteko neurriak hartu beharko dituzte. Bilkura amaitu bezain laster espetxera bueltatu beharko dira", Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera.