Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-05-21ko bideoen artxiboa

Irunen eta Zumarragan kutxazainak ostu zuen banda desegin dute

Irunen eta Zumarragan kutxazainak ostu zuen b...
Irunen eta Zumarragan kutxazainak ostu zuen banda desegin dute

Gaizkileak Madrildik jarduten ziren, ...
1:12 min.

Gaizkileak Madrildik jarduten ziren, baina Estatu osoan lapurretak egiten zituzten.

Gipuzkoako Ertzaintzak eta Guardia Zibilak kutxazainen lapurretak egiten aditua zen banda bat desegin zuen joan den astean. Madrildik jarduten zen, baina Estatu osoan lapurtzen zuen, Ertzaintzak astearte honetan jakinarazi duenez. EAEn, esaterako, Irungo Bidasoa ospitalean eta Zumarragakoan kutxazainak lapurtu izana egotzi diete; baita Irungo merkataritza-guneko beste batean lapurreta saiakera egiten ere. Ertzaintzak merkataritza-guneko lapurretan parte-hartu zuen eta gaizkileek ihes egin zuten. Lapurtutako bi kutxazainak basora eraman eta han lehertu zituzten dirua eskuratzeko. Guztira, 24 eta 41 urte arteko bost gizonezko atxilotu dituzte; aurrekari ugari dituzte guztiek, baita kanporatzeko agindua ere. Gainera, identitate faltsua aurkeztu zuten atxiloketan.

Bi familiatako 30 bat kideren arteko borroka, Bilboko San Frantzisko auzoan

Bi familiatako 30 bat kideren arteko borroka,...
Bi familiatako 30 bat kideren arteko borroka, Bilboko San Frantzisko auzoan

Borroka amaitu ondoren gizon bat atxi...
0:45 min.

Borroka amaitu ondoren gizon bat atxilotu dute, udaltzain bati eraso egitea egotzita. Dirudienez, liskarra bi familien arteko tirabiren ondorioz hasi da.

Gizon bat atxilotu dute astelehen honetan, udaltzain bati eraso egitea leporatuta, Bilboko San Frantzisko auzoan borroka bat izan ondoren. Liskarrean bi familiatako 30 bat kidek parte hartu dute. Auzoko bizilagunek abisua eman ondotik, Udaltzaingoko zenbait patruila bertaratu dira, eta borroka desegitea lortu dute. Antza denez, istilua bi familien arteko tirabiren ondorioz hasi da. Liskarrean zenbait pertsonak kolpeak jaso dituzte, baina zauri larririk ez. Horietako batek udaltzain bati eraso egin dio, eta horregatik atxilotu dute, Udaleko iturriek zehaztu dutenez.

Zarauzko IAT zentro berria ekainaren 3an irekiko dute

Zarauzko IAT zentro berria ekainaren 3an irek...
Zarauzko IAT zentro berria ekainaren 3an irekiko dute

Autoentzako eta ibilgailu arinentzako...
1:21 min.

Autoentzako eta ibilgailu arinentzako hiru lerro izango ditu. Azken hilabeteotan zerbitzuan izandako pilaketak arintze aldera aterak zabalduko dituzten lau zentroetako bat da Zarauzkoa.

Zarauzko (Gipuzkoa) Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) zentro berria ekainaren 3an zabaldu dute. Estazioa Araba kaleko 43. Zenbakian paratu dute, eta autoentzako eta ibilgailu arinentzako (3500 kg baino gutxiagokoak) hiru lerro izango ditu. 08:00etatik 19:30era egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera. Eusko Jaurlaritzak hilabete hasieran iragarri zuen lau IAT zentro berri zabalduko zituela. Azken hilabeteetan pilaketak izan dira azterketak egiteko estazioetan, eta horiek arintze aldera, bina zentro irekiko dituzte Bizkaian (Sopela eta Zalla) eta Gipuzkoan (Beasain eta Zarautz). Hala, azterketa datozen hilabeteotan igaro behar duten gidariek ekainaren 3tik aurrera hartu ahalko dute hitzordua Zarauzko zentro berri horretan: telefono bidez (943 104 250) edo ITASUAren webgunearen bidez.

Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorearen bulegoa miatu dute Madrilen

Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorearen bule...
Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorearen bulegoa miatu dute Madrilen

Auzitegi Nazionalak ustelkeria delitu...
0:59 min.

Auzitegi Nazionalak ustelkeria delitua egotzi dio, Venezuelako petrolio-konpainiaren garbiketan parte hartu zuelakoan.

Poliziak, Raul Morodo, Venezuelan Espainiako enbaxadore ohiak, Madrilen duen bulegoa miatu du. Auzitegi Nazionalak ustelkeria delitua egotzi dio, Venezuelako petrolio-konpainiaren garbiketan parte hartu zuelakoan. Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du miaketa, ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak aurkeztutako kereilari erantzunez. Operazioan hainbat miaketa egingo dituzte eta ez dute atxiloketarik baztertzen. Haren semeari ere ustelkeria delituak egotzi dizkiote, nazioarteko salerosketetan, ustez, Venezuelako goi-kargudunei aholkularitza lanetan aritu izanagatik, eta lortutako kapitalak zuritu izanagatik.