Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-05-28ko bideoen artxiboa

Beasaingo urtegian desagertutako gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro

Beasaingo urtegian desagertutako gizona bilat...
Beasaingo urtegian desagertutako gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro

Arriarango urtegian jarraitzen dute b...
0:53 min.

Arriarango urtegian jarraitzen dute bilaketa lanekin, desagertuaren autoa hango inguruetan topatu baitute.

Ertzaintzak eta suhiltzaileek Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran auzoko urtegian desagertutako 69 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro astearte goizean. Familiak abisua eman ondoren, asteleheneko 14:00etan hasi ziren desagertuaren bila, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Desagertutako gizonaren autoa urtegi horren inguruetan aurkitu zuten, eta, ondorioz, bilaketa lanak hantxe abiatu dituzte. Suhiltzaileez gain, Ertzaintzako erreskate eta mendiko taldeak zein urpekariak ari dira lan horietan parte hartzen.

Estrasburgok atzera bota du Gorka Frailek sakabanaketaren aurka jarritako helegitea

Estrasburgok atzera bota du Gorka Frailek sak...
Estrasburgok atzera bota du Gorka Frailek sakabanaketaren aurka jarritako helegitea

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren...
1:55 min.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren iritzian, legeak babestu egiten du sakabanaketa politika. Beraz, Espainiako justiziak ez zituen Fraile presoaren eskubideak urratu.

Estrasburgon egoitza duen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak onartezintzat jo du Gorka Fraile ETAko presoak Espainiako justiziaren erabakiaren kontra aurkeztutako helegitea. Hain zuzen ere, Badajozeko kartzelan preso jarraitzeko erabakia hartu zuen justizia espainiarrak, Fraileren eskariari muzin eginda. Azken honek helegite bidez eskatu zuen Euskal Herrira gerturatzea, familia hurbilago izan nahi zuelako. Alabaina, Estrasburgoren iritzian, legeak babestu egiten du sakabanaketa politika. Horregatik, argi utzi du Espainiak ez zituela preso durangarraren eskubideak urratu. Fraile Iturralderi 25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten talde armatu bateko partaide izateagatik, lehergaiak eramateagatik eta eragindako minagatik. 2016an, baina, espetxe aldaketa eskatu zuen hark, senitartekoek Badajozera mugitzeko arazoak zituztela argudiatuta. Hasiera batean Auzitegi Nazionala izan zen Fraileren eskaera atzera bota zuena, eta geroago Auzitegi Konstituzionalak erabakia berretsi zuen, “urrun egoteak ez zituelako oinarrizko eskubideak urratzen”. Hori dela eta, Estrasburgora arte eraman zuen auzia. Horrekin lotuta, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ondorioztatu du familia harremanean eragina izan duela sakabanaketa egoerak. Dena den, epaiak zehaztu du neurri hori Espainiako legerian oinarritu dela, eta horren arabera aplikatu dela.

Mexikoko harresia eraikitzeko Trumpen plana behin behinean blokeatu du epaile batek

Mexikoko harresia eraikitzeko Trumpen plana b...
Mexikoko harresia eraikitzeko Trumpen plana behin behinean blokeatu du epaile batek

Aldi baterako da erabakia, epaileak d...
2:12 min.

Aldi baterako da erabakia, epaileak denbora gehiago izan dezan Pentagonoko eta Altxorreko milaka miloi harresia eraikitzera bideratzea aztertzeko.

Estatu Batuetako epaile federal batek Donald Trumpen Gobernuak Pentagonoko eta Altxorreko milaka miloi dolar Mexikoko mugan harresi bat eraikitzera bideratzeko erabakia blokeatu du behin behinean. Oaklandeko epaitegietako Haywood Gilliam magistratuak arrazoia eman dio 20 estatuk, erakunde ekologista batek eta eskubide zibilen inguruko erakunde batek osatutako koalizio bati. Harresia eraikitzeko 1.375 miloi dolar bideratzea onartu zuen Kongresuak otsailean, Trumpek eskatutako 5.700 milioi dolarretik urrun. Presidenteak emergentzia nazionala deitu zuen Mexikoko mugan funtsa horiek Legebiltzarrak baimendu behar izan gabe lortzeko. Emergentzia nazionalarekin, Gobernuak 6.600 milioi dolar esleitu zituen harresiaren eraikuntzara, Pentagonorako eta Altxorraren sailerako bideratuta zegoen dirutik. Kongresuak harresirako zuzendutako diruarekin batuta, 376 bat kilometro eraiki eta bere kanpainako promes nagusia betetzen hasi ahal zuen Trumpek. Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan harresi bat eraikitzea Trumpek 2016ko hauteskundeetan egindako promesetako bat izan zen.

Gutxienez bi pertsona hil eta 16 zauritu dituzte Japonian, labanaz

Gutxienez bi pertsona hil eta 16 zauritu ditu...
Gutxienez bi pertsona hil eta 16 zauritu dituzte Japonian, labanaz

Goizeko lehen orduan gertatu da eraso...
0:57 min.

Goizeko lehen orduan gertatu da erasoa, haur talde bat eskolako autobusaren zain zeudela. Erasoaren ostean, ustezko egileak bere burua hil du.

Gutxienez neskato bat eta heldu bat hil eta beste 16 pertsona zauritu dituzte Japonian, gehienak adin txikikoak, Kawasaki hirian, Tokiotik gertu, labanaz egindako eraso batean, Japoniako Poliziak jakinarazi duenez. Agintariek NHK hedabide publikoari esandakoaren arabera, ustezko erasotzaileak bere burua hil du. Poliziaren esanetan, bertan 07:45 zirenean gertatu da erasoa, haurrak eta guraso batzuk eskolako autobusaren zain zeudela. Bi hildakoak 12 urteko neskato bat eta haurretako baten aita, 39 urtekoa, dira, NHK hedabidearen arabera. Bi labana aurkitu ditu Poliziak erasoa izan den tokian.