Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-05-30ko bideoen artxiboa

2.500 boluntariok eta 300 urpekarik plastikoa jasoko dute Urdaibaiko itsasadarrean

2.500 boluntariok eta 300 urpekarik plastikoa...
2.500 boluntariok eta 300 urpekarik plastikoa jasoko dute Urdaibaiko itsasadarrean

Garbiketan parte hartzeko plaza guzti...
2:09 min.

Garbiketan parte hartzeko plaza guztiak beteta daude jada. Zero Plastiko Urdaibaik ekimenak antolatu du, eta helburua da eremuan dagoen zaborra kentzea eta ingurumena zaintzearen garrantzia erakustea.

2.500 boluntariok eta 300 urpekarik Urdaibaiko kostaldean plastiko bilketa egingo dute ekainaren 8an, Zero Plastiko Urdaibai jardunaldian. Ekimen horren helburua da eremuan dagoen zaborra kentzea eta ingurumena zaintzearen garrantzia erakustea. Ekimenaren antolatzaileek —Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bermeoko Izaro Sub urpekari taldea— gaur azaldu dutenez, ekimenak harrera beroa izan du, eta hitzordurako bi aste geratzen diren honetan, bete dituzte jada boluntarioentzat libre zeuden plazak (babestutako eremu bat izanda, plazak mugatuak dira). Agerraldian emandako azalpenen arabera, garbitzen aritzeko izen-emate gehiago onartzen ez badira ere, erakunde antolatzaileek interesa duten guztiak gonbidatu dituzte 13:00etatik aurrera Ekoetxea Urdaibaira joan daitezen. Han, askotariko jarduerak antolatu dira adin guztietako lagunentzat, hala nola emanaldiak, lantegiak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta kontzertuak. Garbitzeko lanetan parte hartzen duten boluntario guztiei bazkaria ere emango zaie, egindako lana eskertzeko. Halaber, ekitaldi gehiago egingo dira: bertsolariak, bisita gidatuak Urdaibai Biosfera Erreserbaren erakusketan, mikroplastikoei, ibai garbiei eta ekopatruilari buruzko hitzaldiak (AZTIk, Urak eta Mater Museoak emango dituzte) eta plastikoak birziklatzeko lantegiak. Jardunaldia osatzeko, arratsaldean, Lesley Yendell eskultore ingelesak artelan bat egingo du zuzenean, hondakin plastikoak eta bestelako materialak erabiliz.

Alzheimerra duen emakume baten bila jarraitzen dute Iruñean

Alzheimerra duen emakume baten bila jarraitze...
Alzheimerra duen emakume baten bila jarraitzen dute Iruñean

Astelehenean desagertu zen 74 urteko ...
1:25 min.

Astelehenean desagertu zen 74 urteko andrea, Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoko txakurren aisialdirako eremu batean.

Astelehenean Iruñeko Sanduzelai auzoko txakurren aisialdirako inguru batean desagertu zen 74 urteko emakume baten bila ari da Foruzaingoa. Alzheimerra du. Foruzaingoak zabaldu duenaren arabera, Gumersinda (desagertutako emakumea) gorpuzkera handikoa da, 1,75 metro luze da, begi urdinak ditu eta adats zuria du. Desagertu zenean euskal artzain txakur batekin zihoan, eta txandal praka beltzak, jaka grisa eta kiroletako zapatilak zituen jantzita. Foruzaingoa Arrotxapean, Artika Berrian, Buztintxurin eta Sanduzelain ari da haren bila. Gainera, etxabeak, baratzeak edo antzeko lekuak dituzten herritarren laguntza eskatu dute, bertan babestu ez dela egiazta dezaten. SOS Nafarroak eskatuta, Itsasoko Bilaketa eta Salbamenduko Larrialdiei Berehala Erantzuteko Taldea jarri du martxan Gurutze Gorriak.

Munduko Osasun Erakundeak gaixotasun gisa onartu du

Munduko Osasun Erakundeak gaixotasun gisa ona...
Munduko Osasun Erakundeak gaixotasun gisa onartu du 'langile errearen sindromea'

Lanean pairatutako estres kronikoak e...
1:34 min.

Lanean pairatutako estres kronikoak eta nekeak eragiten dute 'langile errearen sindromea'.

Munduko Osasun Erakundeak gaixotasun profesional gisa onartu du estres kronikoak eta nekeak eragindako Burnout sindromea edo errearen sindromea. Gaitz horrek hiru ezaugarri ditu: batetik, muturreko nekea edo neke fisiko eta emozionala; bestetik, sentimendu ezkorrak edo lanarekiko zinismoa; eta, hirugarrenik, laneko eraginkortasunaren murrizketa. "Ahulaldi profesionala ez da bat-batean agertzen, orokorrean bost eta zortzi urteren artean garatzen baita, lantokian gainbehera etengabea eta estres larria jasan ostean. Bestalde, langile oso konprometituei eragiten ohi die neurri handiago batean", azaldu dute Munduko Osasun Erakundeko ordezkariek, 72. Munduko Osasun Bileraren ostean. Munduko Osasun Erakundeak azaldu duenez, gaitza pairatzen duten langileen profilak areagotu egiten ditu sintomak "errudun sentimendua sortzen dielako eta lanean are gehiago konprometitzen direlako, neke gehiago sortuz eta azkenik ez duen istorioa iraunaraziz". Gaitz horrek laneko testuinguruan emandako gertakariei dagokie soilik. Horrenbestez, Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez, 2022an sartuko dute 'langile errearen sindromea' Gaixotasunen Nazioarteko Zerrendan.

Indarrean dago Afrikako merkatu librea, munduko merkatu librerik handiena

Indarrean dago Afrikako merkatu librea, mundu...
Indarrean dago Afrikako merkatu librea, munduko merkatu librerik handiena

Nigeria, Benin eta Eritrea izan ezik ...
1:17 min.

Nigeria, Benin eta Eritrea izan ezik Afrikako Estatu guztiek sinatu dute akordioa; erabat martxan dagoenean muga-zergarik gabeko gune handiena sortuko du.

Indarrean sartu da gaur (osteguna) Afrika Kontinentaleko Merkataritza libreko ituna, 55 herrirentzako produktuen eta zerbitzuen merkatu bakarra sortzeko asmoarekin. Hala ere, ituna ez da uztailera arte ofizialki indarrean jarriko. Munduko merkataritza libreko gunerik handiena sortzeko helburua dauka itun horrek; apirilaren 30ean 22 herrik sinatu zuten, eta dagoeneko 23 dira horren barne daudenak. Nigeria, Benin eta Eritrea izan ezik Afrikako Estatu guztiek sinatu dute akordioa; esaterako, Hegoafrika, Kenia edo Egipto itunaren alde egin dute. Merkatu librearen lehen pausua, herri bakoitzean salerosten diren produktuei % 90eko muga-zerga kentzea izango da; ondorioz, Afrikako nazioen arteko merkataritza dinamizatzea lortuko dute.

Aginagak

Aginagak 'ateak zabalik' ditu Gipuzkoako Esko...
Aginagak 'ateak zabalik' ditu Gipuzkoako Eskola Txikien festa hartzeko

Ekainaren 9an, jolasak, tailerrak, pu...
1:25 min.

Ekainaren 9an, jolasak, tailerrak, puzgarriak eta emanaldiak egongo dira Aginagan. Urtero bezala, “Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik” leloari eutsita ospatuko dute jaia.

Ekainaren 9an egingo dute Aginagan Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Han, guztira, 26 udalerri eta auzo txikitako ordezkariek parte hartuko dute, eskolak herrian edo auzoan izateak duen garrantzia aldarrikatzeko. Urtero bezala, “Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik” leloari eutsita ekitaldi andana antolatuko dute egun horretan. Aipatu jaiaren 32. edizioaren aurkezpenean hezkuntza ordezkariek nabarmendu zutenez, hurrengo asteko igandekoa hitzordu garrantzitsua izango da. Hori dela eta, eskola txikien aldarrikapenarekin bat egiten duten guztiei festan parte hartzeko deia egin zieten, aurtengo jaia “ateak zabalik” ospatuko dutela argi utzita. “Haurrak, aniztasunean, euskaraz, famili giroan eta naturarekin harremanetan hezten dira gure eskoletan. Horrez gain, teknologia berrietan eguneratuta gaude, eta kalitatezko heziketa eskaintzen dugu. Eskola txikiak, gertukoak, atseginak eta erosoak dira”, azpimarratu zuten. Herrian zehar lau gune egongo dira. 10:30etik aurrera, "hamaika kontu" izango dira Aginagan: jolasak, tailerrak, puzgarriak, apar festa, emanaldiak…