Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-04ko bideoen artxiboa

Abisu horia ezarri dute biharko Gipuzkoan prezipitazio handiagatik

Abisu horia ezarri dute biharko Gipuzkoan pre...
Abisu horia ezarri dute biharko Gipuzkoan prezipitazio handiagatik

Zenbait tokitan, batez ere ekialdean,...
1:27 min.

Zenbait tokitan, batez ere ekialdean, metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko Gipuzkoan prezipitazio handiagatik, exekutiboak ohar batean jakinarazi duenez. Abisua gauerditik asteazken eguerdira egongo da indarrean. Euskalmeten arabera, metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean, batez ere ekialdean. Gaur gauean eta biharko lehen partean prezipitazioa iraunkorra izan liteke, eta ekialdeko toki batzuetan metro koadroko 40-60 litro pila daitezke. Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, gaur arratsaldetik aurrera aldatuko da aroa. Hodeiek zerua estaltzen hasiko dira, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta zaparrada batzuk botako ditu, mardulagoak arratsalde-gauean. Horrekin batera, freskatzera egingo du. Asteazkenean tenperaturak behera egingo du, eta euria espero da. Udazken itxura hartuko du eguraldiak; ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, hotz sentsazioa areagotuko du, eta zaparradak botako ditu nonahi. Goizean ekaitzak ere jo dezake. Ostegunean berriz ere hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta tenperaturak gora egingo du.

3.089 langabe gutxiago zeuden maiatzean Hego Euskal Herrian

3.089 langabe gutxiago zeuden maiatzean Hego ...
3.089 langabe gutxiago zeuden maiatzean Hego Euskal Herrian

1.771 langabe gutxiago zenbatu dituzt...
1:54 min.

1.771 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn; guztira, 113.873 langabe daude.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia jaitsi egin da maiatzean. Hain zuzen ere, apirilean baino 1.771 langabe gutxiago zenbatu dituzte; hots, % 1,53ko jaitsiera izan du. Guztira, 113.873 langabe daude EAEn, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez. 2018ko maiatzeko datuekin alderatuta, 8.928 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Horrek esan nahi du urtetik urterako tasa % 7,27 jaitsi dela, eta Estatu mailako (% 5,31) batez bestekoaren gainetik ere jaitsi dela. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, apirilean baino 1.336 langabe gutxiago (% 2,02) daude Bizkaian. Guztira, 64.953 langabe daude Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, 309 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 1,02). Horrenbestez, 29.933 langabe daude. Araban, 126 pertsona gutxiago daude lanik gabe (% 0,66). Beraz, 18.987 lagun daude lanik gabe. 25 urte azpikoen artean 8.278 langabe zenbatu dituzte. Hortaz, iragan hilabetean baino 244 langabe gehiago zeuden adin tarte horretan.

Trump Londresera iritsi da, hiriko alkateari irainak jaurti ondoren

Trump Londresera iritsi da, hiriko alkateari ...
Trump Londresera iritsi da, hiriko alkateari irainak jaurti ondoren

Londresen, bien bitartean, AEBko pres...
2:17 min.

Londresen, bien bitartean, AEBko presidentearen aurkako manifestaldiak hasi dira dagoeneko. Handiena astearte honetarako deitutakoa izango da.

Londresko Aireportura iritsi baino lehen Donald Trump presidenteak hiriburuko alkateari irainak jaurti dizkio. Txio batean Trumpek esan duenez, Sadiq Kahn "erabateko galtzailea da". Alderdi Laboristako alkateak "umekerietan" dabilela esan zuen igande honetako Observer astekarian, eta "munduarentzat eskuin muturreko mehatxua" dela ere esan dio. Elisabete II. erreginarekin Buckingham jauregian izan duen bazkari ofizialera ez dira joan oposizioko alderdietako buruzagiak, ez liberala ezta laborista ere. Jeremy Corbyn alderdi laboristako buruzagiak gogor kritikatu du Trumpek Erresuma Batuko barne arazoetan muturra sartzea. Duela egun gutxi Erresuma Batua akordiorik gabe Europar Batasunetik irten behar dela esan zuen. Trumpek iaz Theresa May lehen ministroak Bruselan negoziatzen zuen brexit-aren akordioa kritikatu ondoren, oraingoan Mayren etsai politikoa, Boris Johnson, babestu du lehen ministroa izateko lehian. Britainiarrek Europar Batasuna akordiorik gabe, eta dibortzioaren dirua (50.000 miloi euro) ordaindu gabe utzi behar dutela ere esan du. Eta hori gutxi bada, Nigel Farage brexit alderdiko buruzagia Bruselarekin negoziaketetan parte hartzearen alde azaldu da, ohizko usadio diplomatikoak erabat mesprezatuz egin ditu adierazpen hauek. Londresen, bien bitartean, bere aurkako manifestaldiak hasi dira dagoeneko. Handiena astearte honetarako deitutakoa izango da. Bidaia hau segurtasun neurri ikaragarriez inguratuta. Eta, beraz, ia ezinezkoa da publikoarentzat ikustea. Ate itxien atzean izango dira ospakizun toki gehienetara joateko helikopteroz mugituko da, eta publikoarentzat ia ezinezkoa izango da ikustea.

Tiananmenen gertatutakoa ezkutatzea egotzi dio Taiwanek Txinari, 30 urte geroago

Tiananmenen gertatutakoa ezkutatzea egotzi di...
Tiananmenen gertatutakoa ezkutatzea egotzi dio Taiwanek Txinari, 30 urte geroago

1989ko maiatzean eta ekainean milaka ...
1:59 min.

1989ko maiatzean eta ekainean milaka ikasle eta langile Pekingo Tiananmen plazara atera ziren, erreforma politikoak eta ustelkeriaren amaiera exijitzeko.

Tsai Ing-wen Taiwango presidenteak Tiananmengo sarraskia ezkutatzen jarraitzea egotzi dio Txinari gaur bertan, hots, hilketa gertatu zenetik 30 urte bete diren egun berean. "Gobernuak jendeari ematen dion tratuak eta iraganeko akatsei aurre egiteko duen jarrerak baldintzatzen du herrialde bat zibilizatua izatea", esan du Tsaik Facebooken argitaratu duen mezu ofizial baten bitartez. Testuarekin batera, irudi bat ere erakutsi du argitalpen horretan. Bertan, presidenteak mezu argi bat bidali du: "Askatasuna airearen gisakoa da, arnasa hartu ezin duzunean soilik konturatzen zara ezin zarela berori gabe bizi. Ez ahaztu ekainaren 4a". Hong Kongo agintariek, bestalde, Feng Congde erbesteratuari debekatu egin diote herrialdera sartzea, eta horrenbestez, urteurreneko ekitaldietan parte hartzea. Horren harira, Tsaik adierazi du geroz eta handiagoa dela Britainia Handiko kolonia zenaren gainean Pekinek duen kontrola. Halaber, Wei Fanghe Defentsa ministro txinatarraren adierazpen batzuk ekarri ditu gogora, Txinak manifestazioak desegiteko hartutako jarrera "zuzena" izan zela esan baitzuen hark. Bukatzeko, askatasuna maite duten txinatarrei eta hongkongdarrei zera azaldu die: "Jakin ezazue Taiwanek demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokari eutsiko diola. Mehatxuak eta infiltrazioak gorabehera, ni neu presidente naizen bitartean ez da presioa inoiz amaituko". 1989ko maiatzean eta ekainean milaka ikasle eta langile Pekingo Tiananmen plazara atera ziren, erreforma politikoak eta ustelkeriaren amaiera exijitzeko. Oraindik argitu gabe dago zenbat lagun hil zituzten sarraski hartan. Badira ehunka hildako egon zirela dioten iturriek. Beste zenbaiten esanetan, berriz, hildakoak milaka izan ziren.