Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-06ko bideoen artxiboa

Epaitegi batek lan-istripu gisa onartu du aldagelan gertatutako lunbalgia bat

Epaitegi batek lan-istripu gisa onartu du ald...
Epaitegi batek lan-istripu gisa onartu du aldagelan gertatutako lunbalgia bat

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Guru...
1:28 min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gurutzetako ospitale batean 2017ko abuztuan erizain laguntzaile bati aldagelan, lan-txandan hasi aurretik, gertatutakoari egiten dio erreferentzia.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiak lan-istriputzat jo du Gurutzetako ospitalerako erizain laguntzaile batek aldagelan, lan-txanda hasi aurretik, jasan zuen lunbalgia. CCOO Euskadik ohar bidez jakinarazi duenez. Epaiak 2017ko abuztuaren 16an Gurutzetako ospitaleko langile bati gertaturikoari egiten dio erreferentzia. Egun hartan, erizain laguntzaileak lunbalgia bat izan zuen ospitaleko aldagelan, bere lan-txanda hasi baino ordu erdi lehenago. Mina sentitu zuen unean, lanerako arropa janzten ari omen zen, zehazki, galtzerdiak jartzen. Lunbalgiaren ondorioz, langilea gaixoaldian egon zen abuztuaren 16tik irailaren 26ra bitartean. Tarte hori lan istripu gisa aintzatetsi behar dela ebatzi du epaitegiak, ez gaixotasun arrunt bezala. Ebazpen judizialean jasotzen denez, aldagela lanerako prestatzeko ezinbesteko tokia da uniformea janztea beharrezkoa den neurrian. Alfonso Rios CCOO Euskadi sindikatuko ordezkariak Mutualiaren jarrera gaitzetsi du, une oro, bere erantzukizuna saihesten eta gaixoaldiaren dagokion dirua ez ordaintzen aritu dela iritzita.

Marihuana laborategi bana desegin dute Muxikan, Gatikan eta Galdakaon

Marihuana laborategi bana desegin dute Muxika...
Marihuana laborategi bana desegin dute Muxikan, Gatikan eta Galdakaon

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu d...
2:27 min.

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu Bizkaian, droga trafikoa eta argindarra legez kanpo hartu izana egotzita.

Guardia Zibilak hiru marihuana laborategi desegin ditu Bizkaian; Muxikan, Gatikan eta Galdakaon, hain zuzen. Gainera, bost lagun atxilotu dituzte; batetik, droga trafikoa egotzita, eta bestetik, argindarra legez kanpo hartu izana leporatuta. Urtarrilean abiatu zuten ikerketa Guardia Zibileko agenteek, herrialde horietan ustez marihuana landatzen eta droga trafikoan ari zirela jakin eta gero. Horrenbestez, zaintza operatiboa abian jarri zuten landareak zehatz mehatz non zeuden jakina ahal izateko. Muxikan, esaterako, hiru solairuko baserri batean zegoen ekoizpen gunea eta horretan bi gazte bizi ziren. Marihuana erabat ezkutatu zegoen segurtasun neurri handien artean. Gatikan, berriz, behi, eper eta oiloen abere-estalgune batean ezkutatua zegoen marihuana, 11 txakur arriskutsuren artean, zaintzaile gisa. Hirugarren laborategia, antzemandako handiena, industria-nabe baten barruan zegoen. Guardia Zibileko agenteek lau ate blindatu zeharkatu behar izan zituzten marihuana landareak aurkitzeko. Hiru laborategien artean 3.000 marihuana landare baino gehiago konfiskatu dituzte, gehien bat, biltzeko prest zeuden landareak gainera. Erabat hazitako landare batek 100 eta 200 gramo arteko droga ematen du. Landareok, zenbaitetan, metro eta erdiko garaiera daukate. Bestalde, ikerketan parte hartu duten elektrizitate konpainiako adituen arabera, argindar kopuru handia lapurtu zuten landareak argiztatzeko, 200 etxebizitzek erabiliko zuten adina.

Hasi da Gipuzkoako hondartza denboraldia, bideozaintza sistema baten berritasunarekin

Hasi da Gipuzkoako hondartza denboraldia, bid...
Hasi da Gipuzkoako hondartza denboraldia, bideozaintza sistema baten berritasunarekin

Gipuzkoako kostalde osoan egongo da s...
1:35 min.

Gipuzkoako kostalde osoan egongo da sistema. Salbamendu zerbitzuei euskarri emateaz gain, hondartzetan dagoen jendearen dentsitateari eta itsaslasterrei buruzko informazioa eskainiko du.

2019ko hondartza denboraldiari hasiera eman dio Gipuzkoak. Lehenengo aldiz, kostalde osoan egongo den bideozaintza sistema bat izango du lurraldeak, eta itsasoan dagoen plastikoari eta azaleko minbiziaren prebentzioari buruzko kanpainak egingo dira. Jose Ignacio Asensio jarduneko Ingurugiro diputatuak ireki du hondartzen sasoi berria, Zumaiako flyschean, Oier Kortaalkatearekin batera. Asensiok nabarmendu duenez, kutsaduraren kontra borrokatzea eta pertsonen osasuna eta segurtasuna zaintzea "hondartzen erabilera jasangarriaren oinarriak" dira. Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak itsasertzeko bideometria sarea osatu du. Sistemak erabiltzaileen dentsitatearen inguruko informazioa eskaintzen du eta hondartzetara egunero joaten direnen datua kalkulatzen du. Itsaslasterren mapak ere egiten ditu, eta klima aldaketaren eragina ezagutzeko datuak ematen ditu. Asensiok azaldu duenez, hondakinak modu egokian biltzeak duen garrantzian oinarritzen diren umeentzako eta helduentzako tailerrak burutuko dituzte, plastikoak gure itsasoan sortzen duen arazoa ardatz hartuta.

Noa Pothoven nerabea

Noa Pothoven nerabea 'jateari eta edateari uz...
Noa Pothoven nerabea 'jateari eta edateari uzteagatik' hil zen, ez eutanasiagatik

17 urteko herbeheretarra igandean hil...
1:25 min.

17 urteko herbeheretarra igandean hil zen bere etxean, senide eta lagunak alboan zituela. Haurra zela sexu-abusuak jasan ostean, bere bizitzari amaiera ematea erabaki zuen.

Herbehereetan, Levenseinde klinikak atzo baieztatu zuenez, Noa Pothoven 17 urteko nerabe herbeheretarra "jateari eta edateari uzteagatik" hil zen eta ez eutanasiagatik. Horrela, ukatu egin du eutanasia aplikatu ziotela. "Albiste okerrei amaiera emateko, Noaren lagunek egindako deklarazioa helarazten dizuegu: ez zen eutanasiagatik hil. Bere sufrimenduari amaiera emateko jateari eta edateari utzi zion", baieztatu zuen klinikak hedabideetan zabalduko informazio okerrei erantzunez. Levenseinde klinikak eutanasia aplikatzea ukatu zion adin txikikoari, 16 urte zituela bere bizitzari amaiera emateko informazio eske joan zenean. Orduan, tratamendu psikiatrikoa jarraitzeko eta bere burmuina erabat garatu arte itxaroteko aholkatu zioten, hots, 21 urtera arte. Noa Pothoven iragan igandean hil zen bere etxean, senide eta lagunak alboan zituela. Haurra zela sexu-abusuak jasan zituen, eta ordutik trauma osteko estresa, depresioa eta anorexia zituen. Azken urtean, zunda bidez elikatu zen.