Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-07ko bideoen artxiboa

Gizon batek bere amaren bikotekidea hil du Galdakaon

Gizon batek bere amaren bikotekidea hil du Ga...
Gizon batek bere amaren bikotekidea hil du Galdakaon

Gainera, ama larri zauritu du. Ertzai...
0:57 min.

Gainera, ama larri zauritu du. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du, 33 urteko gizona.

Gizon batek bere amaren bikotekidea hil du bart Galdakaon, eta ama larri zauritu du, Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez. Ustezko erasotzailea, 33 urteko gizona, atxilotu dute. Ertzaintzaren arabera, erasoa 04:00ak aldera gertatu da, Galdakaoko Aperribai auzoko etxebizitza batean. Horren berri izan ostean bertaratu diren ertzainek labanaz zaurituta aurkitu dituzte biak. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, ordea, 51 urteko gizona hilda zegoen. Emakumea, ostera, larri eraman duteGaldakaoko ospitalera. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, epailearen aurretik igaro zain. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Motozale bat hil da Leintz Gatzagan, auto baten kontra talka eginda

Motozale bat hil da Leintz Gatzagan, auto bat...
Motozale bat hil da Leintz Gatzagan, auto baten kontra talka eginda

Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu d...
0:48 min.

Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu da, Maltzagara bidean. Ertzaintzak autoko gidaria atxilotu du, droga eta alkohol probetan positibo eman duelako.

Motoziklista bat hil da gaur goizean Leintz Gatzagan izandako zirkulazio-istripu batean, bera gidatzen ari zen motorrak eta auto batek talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ondoren, Ertzaintzak autoko gidaria atxilotu du, droga eta alkohol probetan positibo eman duelako. Ezbeharra 07:10ak aldera gertatu da, GI-627 errepidean, Maltzagara bidean. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan.

Suizidioaren inguruko mitoak hausteko beharra nabarmendu du Artolazabal sailburuak

Suizidioaren inguruko mitoak hausteko beharra...
Suizidioaren inguruko mitoak hausteko beharra nabarmendu du Artolazabal sailburuak

Sailburuaren iritziz, 'suizidioaz hit...
2:06 min.

Sailburuaren iritziz, 'suizidioaz hitz egin behar da'. Are gehiago, osasun eta gizarte arreta arloetan 'lehentasunezko' gaia dela iritzi dio.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua suizidioaren inguruko "mito handiak" apurtzeko beharraz mintzatu da. Uste okerren artean bi nabarmendu ditu: batetik, suizidatu egingo dela ohartarazten duenak ingurukoen arreta piztu nahi duela; bestetik, suizidioen inguruko informazioa emateak "domino efektua" eragiten duela. "Suizidatu egingo dela ohartarazten duenak norbaiten arreta erakarri nahi badu, zerbait gertatzen zaiolako da. Zenbaitek beren asmoa (suizidioa) gauzatzen dute aurretik horretarako nahia agertu ostean", adierazi du. Gaineratu duenez, ez da egia suizidio kasuen inguruan hitz egiteak domino efektua eragingo lukeenik. ASAFES Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak antolatuta, "Isiltasunaren tabuak hautsiz" mintegia egiten ari dira ostiral honetan, eta Artolazabal sailburuak parte hartu du bertan, Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez. Sailburuaren hitzetan, garrantzitsua da hedabideek suizidioa nola jorratu behar duten definitzea, "ahal den neurrian prebenitzeko". Ildo horretan, suizidioa "sentsazionalismoan erori gabe eta zehaztasunez" jorratzea eskatu du. Horren esanetan, gaur egun Kazetaritzako fakultateetan suizidioari erreferentziarik ez egitea aholkatzen bada ere, "suizidioaz hitz egin behar da", osasun eta gizarte arreta arloetan "lehentasunezko gaia" delako. Artolazabalek azpimarratu duenez, suizidatzen diren pertsonen kopurua trafiko istripuz hildakoena baino askoz ere handiagoa da. Suizidioekin gertatzen ez den bezala, trafiko istripuei buruzko kontzientziazio eta informazio kanpainak egiten dira. Arazo sozial horri aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak bideratu behar direla uste du Artolazabalek.

Lidl supermerkatuen izenean iruzur egiten dabiltza ohartarazi du Ertzaintzak

Lidl supermerkatuen izenean iruzur egiten dab...
Lidl supermerkatuen izenean iruzur egiten dabiltza ohartarazi du Ertzaintzak

Sari bat lortu duela aitzakiatzat har...
1:15 min.

Sari bat lortu duela aitzakiatzat hartuta, datu pertsonalak eskatzen dizkiote iruzurgileek biktimari, telefono bidez, eta ordainpeko online jokoetarako erabiltzen dituzte.

Lidl supermerkatu katearen izenean Euskadin egiten ari diren iruzurrez ohartarazi ditu herritarrak Ertzaintzak. Iruzurgileak mezu edo dei bidez jartzen dira biktimarekin harremanetan. Sari bat lortu dutela jakinarazten diote, eta aitzakia horrekin, datu pertsonalak eta kreditu txarteleko datuak eskatzen dizkiote, ordainpeko online jokoetan erabiltzeko. Ohar batean, Ertzaintzak gomendatu du, zalantza izatekotan, informazio pertsonalik ez ematea eta aurretiaz eskaintza egiten duen enpresa kontsultatzea. Era berean, susmagarria den dei edo mezu bat jasoz gero, salaketa jartzea aholkatu du. Azkenaldian, Ertzaintzak lau salaketa jaso ditu: Donostian, Gasteizen eta Getxon. Horietan guztietan Lidl supermerkatuen izenean egin zuten iruzurra. Litekeena da kasu gehiago ere egotea. Esan bezala, SMS bat bidalita edo dei bat eginda, opari bat lortu duela jakinarazten dio iruzurgileak biktimari. Ondoren, datu pertsonalak eta kontu korronteari buruzko informazioa eskatzen dio, opariaren bidalketa gastuetarako behar dituela arrazoituta.

Siberia bizitzeko moduko tokia izan daiteke mendearen amaieran, klima aldaketagatik

Siberia bizitzeko moduko tokia izan daiteke m...
Siberia bizitzeko moduko tokia izan daiteke mendearen amaieran, klima aldaketagatik

Asiari dagokion Errusiak 13 milioi ki...
1:45 min.

Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.

Errusia asiarra, Siberia barne, bizitzeko moduko tokia izan daiteke XXI. mendearen amaieran klima aldaketaren eraginez, ikerketa batek ondorioztatu duenez. Krasnoyarsk hiriko Ikerketa Zentroko eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Aerospace Institutu Nazionaleko ikerlariek gidatutako ikerketan, egungo eta etorkizuneko agertoki klimatikoak aztertu dituzte lurraldea gizakiarentzat bizitzeko egokia izan ote daitekeen argitzeko. "Etorkizunean kliman izango diren aldaketak tarteko, orain gizakiarentzat bizitzeko desegokiak diren Errusiako tokiak bizitzeko modukoak izan daitezkeen jakin nahi genuen", azaldu du Elena Parfenova Krasnoyarsk Ikerketa Zentroko ikerlari eta ikerketako buruak. "Errusia asiarra arras hotza da gaur egun, baina etorkizunean, klima epelago batekin, litekeena da elikadura segurtasuna hobetzea eta horrek gizakiak bertan finkatzea eragitea", aurreratu du Parfenovak. Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.