Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-10ko bideoen artxiboa

2.000 pertsona sartu dira Bizkaiko Foru Aldundiko administrarien lan poltsan

2.000 pertsona sartu dira Bizkaiko Foru Aldun...
2.000 pertsona sartu dira Bizkaiko Foru Aldundiko administrarien lan poltsan

Asteburuan egindako hautaproben ondot...
1:05 min.

Asteburuan egindako hautaproben ondotik, 1.000 hautagaik Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen 308 lanpostu horietakoren bat betetzeko aukera dute oraindik.

Asteburuan egin dituzte Barakaldoko BECen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Administrazioko 308 lanpostuetako bat eskuratzeko hautaprobak. Gaur egunera arte Bizkaiko Foru Aldundiak deitu duen lan-eskaintza publikorik handiena da, hala eskaintzen dituen plazei nola aurkezten diren hautagaiei dagokienez. Bete gabe gelditu ziren eta orain bete nahi dituzten 308 lanpostu horietako 275 eskaintza librekoak izango dira; 15, desgaitasunen bat dutenentzat; 16, barne promoziokoak, eta 2, barne promoziokoak baina desgaitasunen bat dutenentzat. Guztira, 8.752 pertsonak eman zuten izena hautaprobetan parte hartzeko. EiTBk jakin ahal izan duenez, 2.000 pertsonak gainditu dituzte azterketak (hautagaien % 40) eta, ondorioz, lan poltsan sartuko dira. Dena dela, hautaketa prozesuak aurrera jarraitzen du eta kalifikazio onena lortu duten 1.000 hautagaik Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen 308 lanpostu horietakoren bat betetzeko borrokan jarraitzen dute oraindik.

Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak

Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi on...
Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak

Bi gizon Lumbreras mendira joan dira ...
1:16 min.

Bi gizon Lumbreras mendira joan dira onddoak biltzera, baina une batean, elkarren arrastoa galdu dute.

Azken orduetan Errioxako suhiltzaileek onik aurkitu dituzte atzo Lumbreras mendi inguruan (Errioxa) galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak. Errioxako SOS zerbitzuak bere webgunean zabaldutako informazioaren arabera, 48 urteko gizon baten alabak deitu zuen 112 telefonora, osasun arazoak dituen bere aita Lumbreras (Errioxa) inguruan galdu zela ohartaraziz. Alabak larrialdi zerbitzuko kideei azaldu zienez, aitarekin batera onddoak biltzera atera zen lagunak deitu zion elkarren arrastoa galdu zutela esanez. Antza denez, telefonoz deitu zion, baina bateria gabe zegoen. Guardia zibilak, basozainak, suhiltzaileak eta Txakurren Unitatea aritu dira bilaketa lanetan. Ordu eta erdiz bi gizonen bila aritu ostean, Peña Yerre inguruan aurkitu dituzte, onik.

Ustez bi emakume hil ditu eta hirugarren bat zauritu du gizon batek Aranjuezen

Ustez bi emakume hil ditu eta hirugarren bat ...
Ustez bi emakume hil ditu eta hirugarren bat zauritu du gizon batek Aranjuezen

Biktima biak erasotzailearen koinatak...
1:41 min.

Biktima biak erasotzailearen koinatak ziren, eta horietako baten ama da zauritutako emakumea. Dirudienez, familian izandako istilu batekin lotuta gertatu da hilketa.

Ustez bi emakume hil ditu eta hirugarren bat zauritu du gizon batek Aranjuezen, su arma batekin. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, hainbat orduz etxebizitza baten barruan egon ostean, Poliziak jakitera eman duenez. Igandean, 22:00ak aldera, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten aipatu udalerriko Victoria Khami kalean jazotako erasoaren berri emateko. Dirudienez, gizon batek etxebizitza batetik tiro egin zien hiru emakumeei, eta handik atera gabe geratu zen hainbat orduz. Tiro batek jota, 35 urteko emakume bat kalean bertan hil zen, eta bigarren biktima ospitalera eraman zuten, egoera larrian. Zauritutako beste emakumea, berriz, bere kabuz joa zen Aranjuezko ospitalera, eta bertan artatu zuten. Ustezko erasotzailea, 38 urteko gizona, ordu batzuk geroago atxilotu zuten. Lekukoen esanetan, familian izandako liskar batekin zerikusia izan lezake hilketak, nahiz eta aipatutakoa hasiera bateko hipotesia baino ez den. Aranjuezko erasoan hildako bi emakumeak erasotzailearen koinatak ziren, ikerketa iturriek zehaztu dutenez. Esan bezala, badirudi familian gertatutako istilu batekin lotuta gertatu zela hilketa. Zauritutako emakumea biktimetako baten ama da. Tiroketan tentsio uneak egon ziren, hildakoetako baten senitartekoek erasotzaileari mehatxu eta agirika egin baitzioten. Ondorioz, Polizia Nazionala erasoa gertatu zen lekura bertaratu zen, istiluak baretze aldera.

Fidantzapean aske utzi dituzte Londresen bi lesbianari eraso egin zieten bost gazteak

Fidantzapean aske utzi dituzte Londresen bi l...
Fidantzapean aske utzi dituzte Londresen bi lesbianari eraso egin zieten bost gazteak

Maiatzaren 30ean bi emakume kolpatzea...
1:49 min.

Maiatzaren 30ean bi emakume kolpatzea eta haiei lapurreta egitea leporatzen diete 15 eta 18 urte arteko bost gazteri.

Britainia Handiko Poliziak aske utzi ditu, fidantzapean, Londresen bikote lesbiana bati eraso egiteagatik atxilotutako 15 eta 18 urteko bost mutilak. Maiatzaren 30ean bi emakume kolpatzea eta haiei lapurreta egitea leporatzen diete bostei. Ikerketak zabalik jarraitzen du, hala ere, jende gehiago ere nahastuta egon ote zen argitzeko. Biktimak Melania Geymonat, Ryanair enpresak lan egiten duen 28 urteko azafata uruguaitarra, eta haren bikote estatubatuarra dira. Bikotea autobusean zihoan, hainbat gaztek osatutako talde batek eraso egin zienean. Kolpatzeaz gain, poltsa bat eta sakelako telefono bat lapurtu zieten. Emakumeek salaketa aurkeztu zuten Polizia aurrean, eta Facebook sare sozialean erasoaren ondoren ateratako argazkia publiko egin zuten: "Haserre nengoen eta hala jarraitzen dut. Beldur handia izan dut, baina ez da berria. Ez zait inporta publikoki queerbezala agertzea. Izan ere, maizago egin beharko nuke", adierazi dio Chrisek BBC kateari. Bere bikotekide Geymonatek indarkeria matxistari ere egotzi dio erasoaren jatorria: "Emakumeak garelako gertatu zaigu". Eraso horrek hautsak harrotu ditu, eta Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jeremy Corbyn oposizioko buruak jazotakoa gaitzetsi dute.