Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-11ko bideoen artxiboa

Etxegabetze kopurua % 41 jaitsi da Nafarroan eta % 1,7 EAEn

Etxegabetze kopurua % 41 jaitsi da Nafarroan ...
Etxegabetze kopurua % 41 jaitsi da Nafarroan eta % 1,7 EAEn

Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bi...
1:04 min.

Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean 14 altxamendu gauzatu dira Nafarroan eta 234 EAEn hipoteken exekuzioengatik.

2019ko lehen hiruhilekoan, alokairua edo hipoteka ez ordaintzeagatik izandako kaleratzeen kopuruak % 41,7 egin du behera Nafarroan, eta % 1,7, berriz, EAEn. Honela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Sailaren arabera, guztira 315 etxegabetze gauzatu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino % 10,8 gutxiago. EAEko eta Nafarroako epaitegi eta auzitegietan Hiri Errentamenduen Legean araututako 311 altxamendu gauzatu dira, ordaindu gabeko alokairuengatik bereziki. Nafarroan, hipoteka exekuzioen kopuruak % 35,2 egin du behera, 2018an 54 izatetik 35 izatera jaitsi baita.

Euskotreneko langile bati eraso egin diote Bilbon

Euskotreneko langile bati eraso egin diote Bi...
Euskotreneko langile bati eraso egin diote Bilbon

Erasoa Otxarkoagako geltokian gertatu...
1:30 min.

Erasoa Otxarkoagako geltokian gertatu zen, liskar baten erdian sartu zenean. Langileen batzordeak elkarretaratzea deitu astearte honetarako.

Euskotreneko langile-batzordeak salatu duenez, joan den astean behargin bati eraso egin zioten Otxarkoagako geltokian, Bilbon. Bikote bat eztabaidan ari zela ikusita, haiengana hurbildu zen, egoera baretu nahian. Halaber, emakumeari bidaiatzeko txartelik ez zeukala ohartarazi zion, eta honek, ezustean, ileetatik tira egin zion eta bultzakada batez lurrera bota zuen. Jarraian, ihes egin zuen. Biktimak Otxarkoagako geltokiko txarteldegian egiten du lan. Salaketa jarri zuen, eta bi egunez egon zen bajan. Langileen batzordeak gogor salatu du erasoa. Euskotreneko langileak herritarrei laguntzeko daudela azpimarratuta, onartezintzat jo du sektore horretako beharginek beren lana egiteagatik "irainak, mehatxuak eta erasoak" jasan behar izatea. Horren aurrean, Euskotreneko langile-batzordeak elkarretaratzea deitu du astearte honetarako Otxarkoagako geltokiaren sarreran, Kepa Enbeita plazan.

Lemoizko hainbat etxebizitzatan indarrez egindako lapurretak ikertzen ari dira

Lemoizko hainbat etxebizitzatan indarrez egin...
Lemoizko hainbat etxebizitzatan indarrez egindako lapurretak ikertzen ari dira

Andrakako bizitza bakarreko etxe batz...
0:39 min.

Andrakako bizitza bakarreko etxe batzuetan ostu duten pertsonak identifikatzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Lemoizko (Bizkaia) hainbat etxebizitzatan azkenaldian izandako lapurretak argitzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bozeramaile batek EFEri jakinarazi dionez, azken egunetan Andraka auzoko bizitza bakarreko hainbat etxebizitzatan indarrez sartu dira, lapurreta egiteko. Ikerketa abian badute ere, oraingoz ez dute atxiloketarik egin.

Hamar hautagai izango dira Mayren oinordekoa izateko lehian, alderdian eta Gobernuan

Hamar hautagai izango dira Mayren oinordekoa ...
Hamar hautagai izango dira Mayren oinordekoa izateko lehian, alderdian eta Gobernuan

Boris Johnson Londreseko alkate ohiak...
1:02 min.

Boris Johnson Londreseko alkate ohiak eta 'brexit' gogor baten aldekoak beste bederatziek baino alde handiagorekin hasiko du lasterketa.

Hamar hautagaik aurkeztu dituzte Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen primarioetan parte hartzeko beharrezkoak diren abalak. Irabazlea Theresa Mayren ondorengoa izango da, alderdian eta Gobernuan. Boris Johnson Londresko alkate ohia aldearekin agertzen da inkestetan. 'Brexit' gogor baten alde sutsuki agertu izan da. Gertuen dituen aurkariak Michael Gove Ingurumen ministroa eta Jeremy Hunt Atzerri ministroa.