Zeinu Hizkuntza kurtsoak
Zeinutv_ko logoa

azken berriak

2024/04/22
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta (1:05 min.)

Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.

Audiorik gabe. EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta. Hauteskunde gauak beste hainbat titular utzi ditu: PSE-EEk eta PPk ere gora egin dute, ezker konfederala desagertzeko zorian izan da (Sumarrek baino ez du lortu ordezkari bat) eta Voxek, aurreikuspen guztien aurka, eutsi egin dio egungo legebiltzarkideari. Horrenbestez, EAJk eta PSE-EEk egungo koalizio gobernuari eutsi ahalko liokete, gehiengo osoarekin, eta horrek Imanol Pradales jeltzalea bihurtuko luke lehendakari.

2024/04/22
Adin txikiko mutil bati Ordizian 2023an egindako sexu-erasoa onartu egin du erasotzaileak epaiketan (1:18 min.)

Sexu-erasoa bakarrik ez, adingabeen aurkako sexu-ziberjazarpena eta material pornografikoa zabaltzea ere leporatu dizkio epaileak. Orotara, hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote.

Audiorik gabe. 2023ko ekainean Ordizian 14 urteko mutil bati egindako sexu-erasoa onartu egin du erasotzaileak, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian egindako epaiketan. Ondorioz, hiru urteko espetxe-zigorra ezarri dio epaileak, hiru delitu egotzita: adingabeen kontrako sexu-erasoa, sexu-ziberjazarpena eta eduki pornografikoa duen materiala zabaltzea adin txikikoen artean. Horrez gain, biktimarekiko urruntze agindua ere ezarri diote, eta kartzelatik ateratzen denean, beste sei urtez zaintzapeko askatasuna izango du. Biktimari 5.000 euroko kalteordaina ere eman beharko dio. Auzipetuak onartu egin du ezarri zaion zigorra. Hasieran, Fiskaltzak bederatzi urteko espetxea eskatu zuen gizonezkoarentzat.

Ohar legala     Publizitatea